20130125-erandiokojaiak-epaiketa

Page 1

LEHENENGO, BIRGOGORATU GERTATUTAKOA •

• •

• • •

Erandioko Jaiak 2011, Abuztua: Jai Batzordeko presidenteak ertzantzaren deia jasotzen du deklaratzeko Hegoalde Kultur Elkarteak egindako iragarkiagatik, 2011 Jai-egitarauan argitaratua. Hegoaldek ohar bat publiko egiten du iragarkiaren ardura onartuz. 2012ko Urtarrila: Bost erandioztar, Iñaki Jai Batzordekoa eta Mikel, Txantxel, Angel y Jon Hegoaldekoak Madridera doaz Auzitegi Nazionaleko Grande Marlaskaren aurrean deklaratzera. 2012ko Apirila: Marlaskak epaiketa aurrera eramatea erabakitzen du hiru lagunen aurka: Iñaki, Mikel eta Txantxel. Inputazioa “enaltecimiento del terrorismo” da eta zigor-eskaera 18 hilabeteko kartzela eta zortzi urteko inhabilitazioa. 2012ko Uztaila: Erandioko Udalak inputazioa artxibatzeko eskatzen duen mozioa onartzen du. Hau aipatzea merezi al du? 2012ko Abuztua, Erandioko Jaiak: Jai-egun bateko geldialdia, eta manifestazioa. 2013ko Urtarrila: inputatuek eta lekukoek epaiketaren hitzordua hartzen dute:

2013ko OTSAILAren 5a Madrideko Audiencia Nacionalean

BIGARRENA, EGOERAREN ABSURDOA Erandioko jaietako liburuxkan iragarki bat ipintzeagatik, non arrano beltzaren ikurra eta lagun preso baten argazkia agertzen diren, besterik ez, inolako irain edo esaldi bortitz agertzen ez delarik, absurdoa da halako inputazioak egitea eta erandioztar hauek Madridera joateko kinka larri hau jasan behar izatea. Absurdoa da iragarkia zilegia delako eta are absurdoagoa da jai batzordeko presidentea zentsorearen papera betearaztea exijitzea. Erandioko taldeen adierazpen askatasuna babesten dugu, eta epaiketa hau askatasun honen kontra doa, mezu iraingarririk ez zegoelako iragarkian. HIRUGARRENA, ELKARTASUNERAKO DEIA Iñaki, Mikel eta Txantxel, hiru erandioztar hauek jasaten duten kinka larri honen salaketa zabaldu nahi digu herrian, gure elkartasuna merezi dutelako. Horregatik, epaiketa hurbildu ahala, elkartasun keinu bat egitea eskatzen dizuegu erandioko tabernari, merkatari eta talde guztiei.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.