20110115-itzubaltzeta-zerrendabeltza

Page 1

TORTURARIK EZ! ILEGALIZAZIORIK EZ! PROEIKTU GUZTIEN GARAPENARI BAI! 2007an Espainiako Entzutegi Gorenak Segi gazte erakundea terrorista izendatu zienetik, ehunetik gora gazte atxilotuak izan dira Segiko kide izatearen aitzakiapean. 2009ko azaroaren 23an Espainiako Poliziak 35 gazte independentista atxilotu zituen, Gorlizko Xabier de la Maza tartean. Xabi, poliziaren eskuetan emandako egunetan, torturatua izan zen inkomunikazio aldiak ematen duen zigorgabetasunaren ondorioz. Komisarian jasotako tratuaren ondoren, Xabik bere buruaren aurka egindako erruztapenez gain, eskualdeko 10 gazteren izenez osatutako zerrenda beltza atera zuen Poliziak, tartean Imanol Beristain eta Itzubaltzeta / Romoko beste bizilagun bat. Gazte horiek edozein momentutan atxilotuak, torturatuak eta espetxeratuak izateko arriskuan zeudela jakinda ere, ordura arteko lan publiko berbera egiten jarraitu zuten. Itzubaltzeta / Romon, herriko bi gazteoi babesa emateko kanpaina burutu zen 2010eko udaberrian. Ehunka sinadura lortzeaz gain, maiatzaren 21ean manifestazio jendetsua egin zen, ehunetik gora lagun batuz. Uda ostean abian jarri den prozesu demokratikoaren beldur, Espainiako Estatuak errepresioaren bidean sakondu eta dozenaka militante independentista atxilotu ditu irailetik hona. Horien artean aurkitzen dira urriaren 22an gazte independentisten aurkako sarekadan atxilotutako 14 gazteak eta poliziaren eskuetatik ihes egitea lortu zuten beste zortziak. Sarekada horretan, Imanol Beristain Itzubaltzetako gaztea atxilotu zuten Bost egunez inkomunikatu eta gogor torturatu zuten. Poliziak, kasu hauetan egin ohi duen bezala, bere buruaren aurkako erruztapena sinatu arazi zion Imanoli. Jasandako tortura basatien ondorioz, Itzubaltzetako beste gazte baten kontrako erruztapena eginarazi zioten, berriro ere, zerrenda beltz makabro batean sartuz. Beraz, prozedura berbera errepikatzeko arriskuan aurkitzen gara: gure herrikidea atxilotu, torturatu eta herriko gazte gehiagoren izenez osatutako zerrenda beltza handitzea. Aipatzekoa da , urriaren 22ko sarekadan atxilotutako 14 gazteak inkomunikatu eta torturatu ondoren, Euskal Herri osoan 50 gazteren izenez osatutako zerrenda beltza orokorra egin duela poliziak. Guzti horren aurrean, Imanolek inkomunikazio aldian jasandako tortura basatiak eta torturatzeko dagoen zigorgabetasuna salatu eta gure herrikideari, atxilotua izateko arriskuan egonagatik, babesa eman nahi dugu. Egoera guzti hori salatzeko zure parte-hartzea ezinbestekoa da. Euskal Herritar guztien eskubideak bermatuak izateko eta proiektu politiko guztiak, berdintasunean, gauzatu ahalko diren egoera demokratikoa eraikitzeko konpromisoan berresten gara. Jakin badakigu soilik herritarren parte-hartze eta aktibazioaren bitartez eraikiko dugula eskubide urraketei amaiera emango dien harresia. Gure ordua heldu da, pausuak emateko garaia da. Herriak behar zaitu, herriak behar gaitu.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.