Euskal literaturaren sorrera eta bilakaera

Page 1

EUSKAL LITERATURAREN SORRERA ETA BILAKAERA

Iratí Labaka 3.E


AHOZKO LITERATURA ETA TRADIZIOA Euskal literaturan, ahozko literatura oso garrantzitsua izan zen,; izan ere, Etxeparek idatzi zuen liburua argitaratu zen XVI. mendean. Ahozko literatura oso herrikoia da, herrian sortua eta garatua. Festa giroa eta folklorea du oinarri. Ahozko literatura, gauzak ikasteko erabiltzen zuten, kantuz eta klopez osaturik. Literatura mota honetan, bat - batekotasuna eta kantua ezinbestekoak dira.

OSAGAI SOZIOKULTURALAK ETA LITERARIOAK: Ahozko literaturan, bi osagai ikus daitezke: soziokulturala eta literarioa. Soziokulturalean, hainbat elementu parte hartzen dute: -Egilea -Entzulea -Tradizioa -Memoria Egileak, bere herrian gertatzen diren gauzei buruz hitz egiten du: familiarren liskarrak, nagusiari buruzkoak‌


Hartzailea parte hartzen du eta ez dago geldirik, ikusle bezala. Memoria da egilea eta hartzailea artzen dituen lokarria. Literatura mota honi buruzko elementu literario batzuk erabiltzen dira: - Ideiek eta irudiek azkarrak izan behar dute -Puntua, erritmoa, kantua … erabili. -Teknikak ahozkotasunean oinarritu behar dira. -Sentsazio ugari sortu.

AHOZKO LITERATURAKO HAINBAT FIGURA: Baladak eta errefrauak Baladak: Ahozko literaturaren alde bat dira eta estilo asko daude. Mendearen arabera sailkatzen dira: -XIV – XV mendekoak. -XVI – XVII mendekoak. -XVIII. mendekoak. -XIX. mendekoak. Baladek, ezaugarri batzuk dituzte: -Narrazio herrikoiak dira.


-Bizpahiru baladek poema osatzen dute. -Balada bakoitzari, musika desberdina. -Lekuaren eta denboraren sinbolismoa. Errefrauak: Garrantzitsuak dira, herriaren jakinduria jasotzen dutelako. Gure artean dauden errefrauak aspaldikoak dira eta hitz egiten duten gaiak oso desberdinak dira. HERRI LIRIKA: Ezaugarriak hauek dira: -Poemak laburragoak dira eta poesia azaltzen da. -Poesia erritmoduna da. -Kontatu nahi dena eta elkarrizketak banatzen ditu. -Teknika eta sinbologia tradizionala. BERTSOLARITZA: Poesia nahiko berezia da eta hauek dira ezaugarriak: -Bertsoak, atzetik aurrera egiten dira(alrebes) -Erritmoa eta soinu asko dute. -Neurri desberdinetakoak izan daitezke. Bertsolaritzaren jatorria, Neolitotik datorkigu.



HERRI KONTAKETA: Musika eta erritmoaz egindako literatura oinarritzen zen. Kontaketak ere egon ziren, nahiz eta hainbeste nagusitasunik ez izan. -Kontaketa laburra: mundu zabala islatzen dute, Euskal Herritik kanpo. Bi gai bereizten dira: folklore gaiak eta pasatzekoak edo denborakoak. -Kontaketa luzeak: ahozko estiloa nagusitzen da eta egileari buruzko pasarteak kontatzen ditu. Hiru mota daude: nobela, biografia eta ohiturak. HERRI IPUINAK: Ipuinak, edozein narrazio herrikoi ziren eta pertsonaiak, lekua eta denbora zehaztugabeak ziren. Egitura bat jarraitzen zuten: -Hasiera eta amaiera zehaztu. -Deskripzioetan xehetasun eza. -Siniskerietan oinarrituta.


-Pertsonaien maila ekonomikoa esan. -Errege-erreginak errespetatu.

HEGOALDEAREN SUSPERTZEA XVIII. MENDEAN HEGO EUSKAL HERRIAREN SUSPERRALDIA Iparraldea krisiaren tunel ilunean sartu zen. Literaturak behera egin zuen ordea eta Sarako Etxeberri da aipamena merezi duen idazle bakarra. Hegoaldeak gora egin zuen hainbat egileei esker. Ekonomiak aurre egin zuen: Lur berriak eta produktuak landu ziren. Guztiaren ondorioz, kapitala pilatu eta burgesia aberastu zen. Indartzearen fruitu izan ziren idatzitako hainbat liburu, eta sortutako elkarteak ere. Jesusen Lagundikoek indar asko jarri zuten, hizkuntzaren alde gogor egiteko, batez ere, Aita Manuel Larramendik.

EUSKAL ANTZERKIAREN SORRERA ETA BILAKAERA V0006.MP3


PASTORALA Herri-antzerkiaren bidez antzezten zen. Ahozko literatura adierazteko beste modu bat zen. Garai batean, pastoralak elizaren barruan egiten ziren baina azkenik, elizatik kanpo antzeztu ziren. Pastoralak Erdi Aroan eta Errenazimendu garaian Frantzian antzezten ziren. Europa osoan hedaturik egon dira baina denboraren poderioz, desagertuz joan dira. XVIII. mendearen amaierara arte ez da agertu pastorala. PASTORALA: Hiru genero biltzen ditu: trajeriak edo pastoralak, trajikomeriak eta xaribari farsak edo astolasterrak. Pastoralak bertsoz eginikoak dira eta oso luzeak dira. Antzina, egun osoko iraupena zuten, gaur egun, hiruzpalau ordukoak dira. Bi gai nagusi daude: Bibliako edo santuen bizitzak eta pertsonaia famatuen bizitzak. Pastoralean, musika eta dantza ezinbestekoak ziren. Pertsonaien artean onak eta txarrak zeuden: onak(kristauak, aingeruak eta artzainak) eta gaiztoak(turkuak eta satanak). Antzina, goizean edo bezperan egiten zen dei. Horrela “munstra� izeneko desfilea eratzen zuten. Antzeztokian, ezkerreko ate urdinetik kristauak sartu eta irteten ziren. Eskuineko ate gorritik turkuak eta satanak. Goian musikagileak zeuden. Pastoralak lehen predikuarekin agurtzen zuten eta pastoralen mezua ematen zuten. Ondoren, pastorala hasten zen heroiaren bizitza kontatuz. Azkenik, azkeneko predikuarekin agurtzen ziren ikusleengan, eskerrak eta barkamena egindako akatsengatik esaten zieten.


PASTORAL MODERNOAREN ETA ANTZINAKOAREN ARTEKO DESBERDINTASUNA: Antzinako pastoralean, gizonezkoek hartzen zuten parte eta emakume bat behar zenean, emakumez janzten ziren. Gaur egun, ez da horrelakorik gertatzen. Eszenatokiak oso txikiak ziren, baliabiderik ez zutelako. Gaur egun, nahiko handiak dira eta seguruagoak ere. Gai guztiak euskaldunak dira eta lehen, erlijioari buruzkoak. Hona hemen Maskaradari buruzko datu batzuk:

V0005.MP3

XVIII. MENDEKO ANTZERKI-EGILEAK PEDRO IGNACIO BARRUTIA: 1682an Aramaion jaio zen eta 1759an Arrasaten hil zen. Barrutiaren lana “Acto para la Noche Buena� zen. Lan hau, Azkuek argitaratu zuen Euskaltzale izeneko aldizkarian. Azkuek ez zion literatur balio handirik ikusi. Argitaratu zuen euskaraz eta gaztelanian idatzirik zegoelako eta hizkuntza antzinakoa zelako. Geroago, Gabriel Arestik, literatur balio handikoa zela esan zuen eta lanaren lehen azterketa sakona egin zuen. Ondoren, Patri Urkizuren esanetara, maisulana zela esan zuen.


Hego Euskal Herrian egindako lehen antzerki-lana da, eta lotura asko ditu pastoralarekin: biak herriantzerkiak dira eta ekitaldi bakarra dute eta lekua eta denbora ez dituzte errespetatzen. Pedro Ignacio Barrutiak idatzitako liburua, antzerkigintzaren onenetakoa izan zen.

XABIER MUÑIBE, PEÑAFLORIDAKO KONDEA: Azkoitian jaio zen 1729. urtean. Frantziako Tolosako josulagunekin ikasi zuen 18 urte bete zituen arte. Gizon jakintsua zen eta Azkoitiko Insausti jauregian kultur gaiez mintzatzen ziren. Musika eta antzerki emanaldiak antolatzen zituzten; “El Borracho Perdido” zen horietako bat, Euskaraz oso gutxi idatzita dago, bakarrik, abesteko diren zatietan. Obra komiko eta musikala da. “Gabon Sariak” ere Muñiberen obra da (1762)

EUSKAL IDAZLE GARRANTZITSUA AITA MANUEL LARRAMENDI: Aita Manuel Larramendi Andoainen jaio zen 1690ean, eta 1766 hil zen Loiolan. Hamabi urterekin aita hil zitzaion eta horrek Larramendiren etorkizuna erabaki zuen.


Antonio de Miner izeneko osabak jesuita Bilboko Lagundian lan egiten zuen, beraz, Larramendi hara bidali zuen berarekin. 17 urterekin hasi zen bertan ikasten. Filosofia ikasketak egin ondoren, Salamancara joan zen teologia irakasle bezala. Bertan bere lehenengo bi liburuak argitaratu zuen. Ondoren Valladolidera joan zen irakasle eta Loiolara joan zen erretiratuta. LANAK: Lan ugari idatzi zituen. Lehenengo liburuak “De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España”, “El imposible vencido” eta “ Arte de la Lengua Bascongada” izan ziren. Azkena lehen euskal gramatika izan zen. Loiolan,”Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín” hiztegia egin zuen. Neologismoak egin zituen eta horregatik kritikatua izan zen. Argia eta jario handikoa izan zen Larramendi. Gaztelaniaz zein Euskaraz kalitatezko lanak egin zituen. Euskaraz ederki zekien eta maisuki erabiltzen zuen baina gaztelaniaz idazteko beharra uste zuen, euskara arrotzen aurrean defendatzeko. Larramendik hainbat jarraitzaile izan zituen: -Agustin Kadaberaz: 1721. urtean, hemezortzi urterekin, Jesusen Lagundian sartu zen. Predikari fama handia izan zuen. Gipuzkeraz idatzi zuen eta erlijio lanak itzuli, moldatu eta idatzi zituen. -Sebastian Mendiburu: Oiartzunen jaio zen 1708an. Jesulaguna izan zen eta Nafarroan ibili zen misiolari. Idazlan ugari egin zituen, erlijiosoak. Goi Nafarreraz idatzi zuen.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.