HEZKIDETZA PROIEKTUA

Page 1

HEZKIDETZA ETA GENEROINDARKERIAREN PREBENTZIOA LANTZEKO PROIEKTUA TXINGUDI BHI 2020 / 2021 IKASTURTEA

"Berdintasuna askatasunaren arima da; ez dago askatasunik hura gabe." - Frances Wright


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

AURKIBIDEA 0. AURKEZPENA ………………………………………………………………............ 1 1. PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA………………………………………………… 1 2. IKASTETXEAK EGINDAKO IBILBIDEA/ BERDINTASUNERANTZ…………... 3 3. GURE PREMIAK ETA HEZKIDETZA ZUTABEAK………………………………. 7 4. HELBURU OROKORRAK ETA ESPEZIFIKOAK………………………………… 8 5. HELBURUAK, JARDUERAK, ARDURADUNAK, DENBORALIZAZIOA, EBALUAZIO ADIERAZLEAK………………………………………………………….. 9 6. EBALUAZIOA ETA MEMORIA……………………………………………………. 20 7. BIBLIOGRAFIA…………………………………………………………………….. 21


0. AURKEZPENA

Gizartean gertatzen diren etengabeko aldaketek eragin zuzena dute hezkuntza sisteman. Hori dela eta, ikastetxeetan, hezkidetza prozesu jarraitu baten bidez, hainbat balio barneratzea ezinbestekoa da, pertsonen garapen integrala bultzatzeko eta genero estereotipoak ezarritako mugak eta jokabide sexistak gainditzeko. Irungo TXINGUDI BHI ikastetxean urteak daramatzagu gure gazteak harreman berdintasunean hezten eta estereotipo eta sexuaren araberako roletatik haratagoko ikuspegia bultzatzen. Gaur egun, gainera, inoiz baino indartsuago jokatu behar dugula deritzogu, maneiatzen ditugun datuen arabera, sexismoak eragindako erasoen portzentaia jaitsi ez ezik, gure gazteen artean areagotu eta gordindu egin direla ikusita eta haien arteko harremanak oraindik ere parametro sexistetan mugitzen direla ikusta. Beraz, bat gatoz "II HEZKIDETZA-plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean 2019-2023�

dokumentuan agertzen diren hezkidetzaren

ZUTABE

NAGUSIAK ekintza sistematikoen bitartez garatzearekin.

1. PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA

Txingudi BHI Irunen kokatuta dago, eta beste herri batzuek izan ditzaketen ezaugarriez gain, baditu bere-bereak diren zenbait berezitasun ere. Horien artean azpimarragarriena alardeak sortu duen gatazka egongo litzateke. Urte luzeetan luzatu den gatazka honek hainbat ondorio izan ditu herrian bertan, eta hori ikas-

1


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

komunitatea islatu da. Ikastetxearentzat lehentasuna izan beharko litzateke ikasleen arteko bizikidetza eta elkarrizketa sustatzea, hain zuzen ere, isiltasuna delako nagusi gai honen inguruan. Ikusita isiltasun horrek konponbide bat lortzea oztopatzen duela, zentroan bertan garrantzia eman nahi diogu gatazka honen inguruko hausnarketa eta elkarrizketa eskolan bertan egiteari. Modu horretan lortu nahi dena izango litzateke, nahiz eta bakoitzak bere ikuspuntua eduki festa honen inguruan, bestearen bizipen, erabaki eta iritzia entzun, onartu eta errespetatzea. Azken batean, ikasle hauek izango baitira gatazka hau konpontzeko giltza izango dutenak. Hau lortzeko asmoz, iaz jada 1.DBHko ikasleekin gai honen inguruko lanketa egiten hasi ginen. Azken batean alardea baita gure komunitateko zutabeetako bat. Bestalde, gure ikastetxean garrantzi berezia ematen diogu indarkeria matxistaren aurkako kontzientzioazioari. Hain zuzen ere, Irunen oso presente baitago oraindik Nagore Laffageren hilketa eta ondorengo epaiketa. Zentzu honetan ere hainbat ekintza antolatzen ditugu, baina bat nabarmentzekotan Asun Casasolak urtero ematen duen hitzaldia dugu. Ikastetxeko ardatz bihurtu da ekimen hau. Azkenik,

gure

identitaren

hirugarren

zutabea

Parean

elkarteak

(emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa) sortutako Emakumeak plazara dokumentalaren proiekzioa eta lanketa abiapuntu bezala hartuta, elkarte honekiko harremana sustatzea litzateke. Elkarlan honen ondorioz, herriaren eta ikastetxearen arteko zubia sendotzea lortu nahi dugu.

2


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

Laburbilduz, hiru zutabe hauek nortasun berezia ematen diote gure ikastetxeari, eta gure erronka litzateke etorkizunean zutabe hauek sendotzen jarraitzea poliki-poliki guztion artean Txingudi BHIko ikasleak hezkidetzan hezitako biztanleak izan daitezen.

2. IKASTETXEAK EGINDAKO IBILBIDEA/ BERDINTASUNERANTZ

Gure ikastetxeak bere sorreratik eman izan dio garrantzia bizikidetza, hezkidetza eta aniztasunean elkarrekin bizitzen ikasteari, eta, hortaz, ibilbide luzea du hezkidetza eremuan prebentzio lanak egiten eta genero indarkeriari aurre egiten. IBILBIDEA 2008/2009

JARDUERAK 2008/09 ikasturtean Jaurlaritzatik bultzatutako eskolako bizikidetza plana aurrera eraman zen. Lehenengo urtean sentsibilizazioa, diagnosia eta planifikazioa eraman ziren aurrera, eta prozesu horri esker, eskola komunitate osoa -guraso, ikasle, irakasle, irakasle ez diren langileak-, bizikidetza plana aurrera eramateko honako helburu bateratu hauetara ailegatu zen: ●

Hezkuntza komunitatean bizikidetza positiboa bultzatuko da, kolaborazioa eta komunikazioa indartuz berdintasunezko harremanak sustatuz. Guztion arten adostutako bizikidetza arauek, elkarrekin bizitzen lagunduko digute baita guztien arteko errespetua eta berdintasuna zaintzen ere. Arazoaz jabetuz eta bakoitzak duen ardura onartuz gatazkaren eraldaketa erraztu daiteke.

Garai haietan eta gaur egun oraindik indarrean dagoen ikasleek adostutako BANDOA egin zen (1. eranskina )

3


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

2013/2014

Hezkuntza Saileko Plan Estrategikoa kontutan hartuta hurrengo jarduerak antolatu ziren: - Hezkidetza batzordea eratu zen. - Ikastetxeko arduraduna aukeratu zen. - Premiazko gaiak zehaztu ziren: sare sozialen erabilera eta berdinen arteko harremanak. Urte honetan bertan Hezkidetza Proiektua aurkeztu zen klaustroaren oniritziarekin.

2014/2015

Proiektuaren ezarpena aurrera eraman zen. - Hezkidetzako arduraduna: Berritzeguneko mintegia. - Irakasleak: formakuntza antolatu zen. - Ikasleak: DBHko ikasleen jarrerak hezkidetzaren ikuspuntutik: hausnarketak eta dinamika desberdinak.

2015/2016

Ikasturtean zehar hainbat jarduera antolatu ziren egun bereziak ospatzeko eta hezkidetzan aurreratzeko. -

Irakasleak: formakuntza Beldur Barik programaren inguruan. Familiak: Bizikidetza-hezkidetzari buruzko webgunea azaldu. Ikasleak: Jarduera desberdinak ikasturtean zehar tutoretzan eta balio etikoan gai hauen inguruan (“ongi tratatuak izango gara”, “sexualitate desberdinak sentitzen”, “autonomia pertsonala eta maskulinitate berriak”, “emakumeekiko agresioaren kontra eta maskulinitate berriak”)

Pelikula eta laburmetrai hauen lanketa: Mesedeen katea, Sufragistas, Nagore film eta Querernos bien. EGHAM taldekoekin ekitaldia…

2016/2017

-

Ikastetxe osoa: Azaroak 25, Martxoak 8 egunen inguruan jarduera desberdinak.

-

Irakasleak: Berritzeguneko mintegian parte hartu eta informazioa zabaldu. Miguel Arconadaren hitzaldia ere (maskulinitate berriak). Ikasleak:”Tratu onak ikusi, jaso eta eman”-en inguruan jarduera desberdinak, Beldur barik bideoak ikusi eta beraiek taldeka, beste antzeko egoera baten gidoia idatzi, Gehitu taldekoekin ekitaldia (sexualitate desberdinak), Nagore, Mesedeen katea, Sufragistas eta Pride filmen lanketa. Familiak: Bizikidetza-Hezkidetzari buruzko webgunea. Ikastetxe osoa: Azaroak 25, Martxoak 8 eta Maiatzak 17

-

-

eta Maiatzak 17

4


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

egunen inguruan jarduera desberdinak. 2017/2018

-

-

-

2018/2019

-

-

-

-

-

Elkarbizitza behatokia sortu. Diagnostikoa fasea egin. Harremanak hobetzeko bidean eta elkarbizitza osasungarriagoa eraikitzeko asmoz, Hezkuntza komunitateko kide guztien proposamenak, kezkak eta iradokizunak jaso inkesten bidez. Era horretara, gure indarguneak eta hobetzekoak aztertzen ziren. Emaitzen jasoketa egin eta ondorioak aztertu ziren. Ikasleak:Heziketa afektibo sexualari buruzko tailerrak (Hirusta), Ertzaintzak gidatutako genero indarkeria, interneten erabilerak eta eskola jazarpenari buruzko hitzaldiak… Nagore, Sufragistas eta Mustang filmen lanketa. ... Ikastetxe osoa: Azaroak 25, Martxoak 8 eta Maiatzak 17 egunen inguruan jarduera desberdinak.

Elkarbizitza behatokia: Aurreko ikasturteko diagnostiko fasearekin jarraitu. Irakasleei galdetegiak pasatu. Emaitzen balorazioa. Irakasleak: Berritzeguneko mintegian parte hartu eta informazioa zabaldu. Baita Irungo ikastetxeko hezkidetza mahaian ere. Irakasleak eta ikasleak: Txoko morea sortu (2. eranskina) berdintasunaren balioak jasotzen dituzten artikuluak, berriak, irudiak... ezagutarazteko eta ikastetxeko komunitatea sentsibilizatzeko. Ikasleak:Heziketa afektibo sexualari buruzko tailerrak (Hirusta), Ertzaintzak gidatutako genero indarkeria, interneten erabilerak eta eskola jazarpenari buruzko hitzaldiak… Irungo emakumeak plazara dokumentalaren emanaldia. Alardeari buruzko unitate didaktikoaren lanketa. Nagore dokumentala eta Asun Casasolarekin solasaldia. …. Familiak: Nagore pelikula eta solasaldia Asun Casasolarekin. Ikastetxe osoa: Azaroak 25, Martxoak 8 eta Maiatzak 17 egunen inguruan jarduera desberdinak.

5


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

2019/2020

-

-

-

Irakasleak: Berritzeguneko mintegian parte hartu eta informazioa zabaldu. Irungo ikastetxeko hezkidetzan mahaian ere bai, eta Aniztasun sexualean arretan sakonduz: agerian jartzea eta sustapena (Gazteen Euskal Behatokia) → Hezkidetza batzordean irakasle gehiago sartu dira → Ikasleekin batera Classroom talde bat sortu dugu guztion ekarpenak konpartitzeko. Ikasleak: → Ikasleen hezkidetza batzordea sortu da. Helburua: Ikasleen iradokizunak, proposamenak, kezkak… jasotzea ikastetxean ospatzen diren egun esanguratsuak eta baita beste jaia batzuk antolatzeko ere. Txoko morea kudeatu. Denon artean harreman positiboak eta giro ona lortzea da helburua. Aniztasun sexuala tailerra (Gehitu), Ertzaintzak gidatutako genero indarkeria, interneten erabilerak eta eskola jazarpenari buruzko hitzaldia, Beldur Barik formakuntza... Irungo emakumeak plazara dokumentalaren emanaldia. Nagore dokumentala eta Asun Casasolarekin solasaldia. Alardeari buruzko unitate didaktikoaren lanketa. ... Ikastetxe osoa: Azaroak 25, Martxoak 8 eta Maiatzak 17 egunen inguruan jarduera desberdinak. (3.eranskina) *Azaroaren 25ean Irungo SER irratia gurekin kontaktuan jarri zen, ikastetxean egin behar genituen ekintzak beraien belarrietara iritsi bait ziren. Hori dela eta ikastetxea Hezkidetzaren inguruan egin duen bidea eta egiten ari dena adierazi genien.

6


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

3. GURE PREMIAK ETA HEZKIDETZA ZUTABEAK

HEZKIDETZA ZUTABEAK

GURE PREMIAK

PENTSAMENDU KRITIKOA SEXISMOAREN AURREAN

Ikas komunitatearen sentsibilizazioa: irakasleak, gurasoak eta ikasle eta ez irakasleak.

HIZKUNTZAREN ETA IRUDIEN ERABILERA EZ SEXISTA

Erabiltzen dugun hizkuntza, testu eta irudiak aztertzea. Hausnarketa ikasleen adierazpenen (pintadak) inguruan beraiekin bertan.

EMAKUMEEN JAKITURIAREN INTEGRAZIOA ETA HAIEN EKARPEN SOZIALA ETA HISTORIKOA

Parean elkartearekin harremana sendotu. Ikasgai bakoitzean emakume esanguratsuen ekarpenak zabaltzea. Etorkizunaren inguruko orientazioa berdintasun ikuspegitik lantzea.

GATAZKEN KONPONKETA BAKETSUA HEZKIDETZAKO ELKARBIZITZARAKO PROIEKTUEN BIDEZ

ESPAZIOAK IKASTETXEAN, ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ETA JARDUERA OSAGARRIAK

Alardearen inguruan dagoen gatazka lantzea. Jazarpenari erantzuna ematea BAT taldearen bidez. Berdintasunezko maskulinitate eta feminitatea landu. Ekoizpen kultural ezberdinetan maskulinitate eta feminitate ereduak aztertzea. Espazioaren (patioa) banaketaren hausnarketa bat ikasleen aldetik.

7


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

Maitasun erromantikoen mitoen BERDINTASUNEZKO HEZKUNTZA dekonstrukzioa. AFEKTIBO SEXUALA Sare sozialak eta pornografiaren erabileraren inguruko hausnarketa. Pertsonen arteko harreman osasuntsuak bultzatu. EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN PREBENTZIOA ETA INDARKERIA KASUETAN ESKU HARTZEA

Arlo honen inguruan sentsibilizazioarekin jarraitzea. Mikromatxismoen inguruko hausnarketa.

4. HELBURU OROKORRAK ETA ESPEZIFIKOAK 1. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta hezkidetza sustatzea, genero ikuspegia kontuan hartuz, ikastetxean, egitura egonkorrak sortuz. 1.1 Gizon eta emakumezkoen arteko berdintasunean, gure komunitatea sensibilizatzea. 1.2 Ikastetxeko kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero ikuspegia bultzatzea. 1.3 Tutoretza eta orientazio planetan, zein curriculumean, hezkidetza zutabeak kontuan hartuz, genero ikuspegia txertatzea. 1.4 Berdintasunean hezteko bidean, kanpo espazioen banaketa eta erabileraren diagnostikoa egitea eta hauek moldatzen saiatzea. 2. Genero indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria mota guztiak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta hauei erantzun eraginkorra emateko egiturak abian jartzea. 8


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

2.1 Ikas komunitatea edozein indarkeria mota dela-eta sensibilizatzea. 2.2 Ikastetxean indarkeriarekin lotura duten egoerak detektatzea eta hauei aurre egiteko egitura egokiak sortzea. 2.3 Indarkeria matxista ikustaraztea. 3. Hezkidetza eta berdintasunaren aldeko prestakuntza eskaintzea eskola komunitate osoari. 3.1 Eskola komunitatea hezkidetzan trebatzea. 3.2 Familia, ikasle, irakaslea eta irakasle ez diren beste langileen arteko elkarrekintza bulzatzea. 4. Harreman afektibo sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun

sexualean

zein

emakumezko

eta

gizonezkoen

berdintasunean oinarrituz. 4.1 Pertsona bakoitzaren identitatea baloratzea, afektibitate eta sexualitate eredu guztiak errespetatzea eta askatasunez aukeratzeko eskubidea bermatzea. 4.2 Ikastetxean dagoen aniztasuna agerian jartzea. 5. HELBURUAK, JARDUERAK, EBALUAZIO ADIERAZLEAK

ARDURADUNAK,

DENBORALIZAZIOA,

1. HELBURU OROKORRA: emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta hezkidetza sustatzea, genero ikuspegia kontuan hartuz, ikastetxean, egitura egonkorrak sortuz. Helburu espezifikoak 1.1. Gizon eta emakumezkoen

Ekintzak

Hezkidetza proiektua

Denboralizazioa

2020/2021 eta 2021/2020

Arduraduna

Hezkidetza proiektu

Ebaluazio adierazleak Klaustroan irakasleen

9


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

arteko berdintasunean gure komunitatea sentsibilizatu.

azaltzea klaustroan, Bizikidetza Behatokian, OOGren bilkuran, Guraso Elkartean, Ikasleen Hezkidetza taldean eta irakasleak ez diren langileen artean.

ikasturteko kurtso hasieran eta klaustroan eta OOG-an, onartu behar denean (2020ko martxoan) baita ere.

taldea eta zuzendaritza taldea.

%100 parte hartzea.

Ikastetxeko web orrian hezkidetza plana, lege eta dokumentuen linkak zintzilikatu.

Ikasturte hasieran zein ikasturtean zehar.

IKT eta Hezkidetza taldea.

Web orriko arduradunareki n elkarlanean aritzea.

Clasroom plataforma sortu hezkidetza taldeko kideen artean komunikatu eta ekarpenak egiteko.

2020 eta 2021eko irailean. (Egutegia iraila eta urria artean).

Hezkidetza batzordeko partaideak. (irakasle zein ikasleak).

Clasroom-ean jarduerak eta ekarpenak argitaratzea.

Ikasleen hezkidetza taldea urtero osatu, biltzeko egutegi bat eta ekimenak

2020 eta 2021eko irailean. (Egutegia iraila eta urria artean).

Hezkidetza batzordeko partaideak.

DBH4-ko gela bakoitzeko 2 ikasle ziurtatzea.

Hezkidetza arduraduna zein irakasle

10


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

partaideak.

zehaztuz. Txoko morea eguneratu.

Ikasturtean zehar.

Hezkidetza batzordea.

Hilabetean 3 aldiz gutxienez bertako edukiak eguneratzea.

Guraso Elkartearekin hitzaldi edo zine forumen bat antolatu.

Ikasturtean bitan.

Hezkidetza batzordea eta guraso elkartea.

Jarduera egin dela ziurtatzea.

Ikasleek hezkidetza sinbolizatzen duen panpina asmatu eta burutzea.

Bi ikasturteetan.

DBH 4.mailako ikasleak eta hezkidetza batzordea.

Panpinaren erabilera anitza eta egokia

Martxoak 8 ospakizuna lantzea.

Bi ikasturteetan.

Ikaskomunitate osoa.

Gelaz gela jarduerak egin eta proposaturikoak %100 egin direla ziurtatzea.

Parean elkarteak antolaturiko jarduerak sustatzea.

Bi ikasturtetan zehar.

Hezkidetza batzordea eta irakasleak.

Jarduerak %100 egin direla ziurtazea,

Hezkidetzari buruzko artikuluak eta ikasleen lanak

Hiruhilero.

Hezkidetza batzordea eta ikasleak.

Artikuluak idatzi eta argitaratzea.

ziurtatzea.

11


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

ikastetxeko aldizkarian argitaratu.

1.2. Ikastetxea bere kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero ikuspegia bultzatzea.

1.3. Tutoretza eta orientazio planetan, zein curriculum-ean, hezkidetza zutabeak kontuan hartuz, genero ikuspegia txertatzea.

Ikastetxeak dituen eta sortzen dituen dokumentuak aztertu eta hezkidetza ikuspegitik hobetu.

Bi ikasturteetan zehar.

Zuzendaritzataldea eta hezkidetza taldea

Dokumentuak aztertzea.

Irungo ikastetxeko hezkidetza mahaian parte hartu.

Deialdia denean (urtean bitan).

Hezkidetzako batzordeko kide bat eta zuzendaritza taldeko kide bat.

Antolaturiko bileretan parte hartzea.

“Indarkeriarik ez” leloa beharrezkoa ikusten den dokumentuetan txertatu(agenda , e-maila, web orria...)

Bi ikasturteetan zehar.

Zuzendaritza taldea eta hezkidetza taldea

Leloa sortu eta dokumentuan eranstea.

DBHko 1. eta 2. mailetan, emakumeen eta gizonen presentzia ikasmaterialeta n aztertu eta lantzen den gaietan genero ikuspegia

Bi ikasturteetan zehar.

Hezkidetza batzordea eta irakasleak.

Arloko programazioen %66an txertatu direla ziurtatzea.

12


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

txertatu jarduera zehatzen bidez.

DBHko 3. eta 4. mailetan, emakumeen eta gizonen presentzia ikasmaterialeta n aztertu eta lantzen den gaietan genero ikuspegia txertatu jarduera zehatzen bidez.

Bi ikasturteetan zehar.

Hezkidetza batzordea eta irakasleak.

Arloko programazioen %66an txertatu direla ziurtatzea.

Alardearen gaia jorratu, berritzegunean sorturiko materiala abiapuntutzat hartuz.

Bi ikasturteetan zehar.

Hezkidetza batzordea eta maila ezberdineko tutoreak.

Jorratu dela %100-ean ziurtatzea.

Genero estereotipoak apurtzen dituzten lanbide ezberdinetako pertsonak beraien esperientzia kontatzera ikastetxera gonbidatu.

Aukera dagoenean eta egun berezietan.

Hezkidetza batzordea.

Erreferenteak diren pertsonak ikastetxera gonbidatzea.

13


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

1.4. Berdintasunean hezteko bidean, espazioen banaketa eta erabileraren diagnostikoa egitea eta hauek moldatzen saiatzea.

Zenbait galdetegi pasatu eta solasaldiak egin DBH 4. mailako ikasleekin, haien etorkizuna genero ikuspegitik mugatu ez dezaten.

Bi ikasturteetan zehar.

Orientatzailea eta tutoreak.

Galdetegiak pasa eta emaitzak aztertzea.

Ikastetxeko jolastokiaren espazioen banaketa eta erabilera aztertu.

Bi ikasturteetan zehar.

Batzordekideak, zuzendaritza taldea eta irakasleak.

Espazioen diagnosia egitea.

Komunaren banaketa eta erabilera aztertu.

Bi ikasturteetan zehar.

Batzordekideak, zuzendaritza taldea eta irakasleak.

Komunen erabileraren diagnosia egitea.

Azterketaren datuak bildu, aztertu, hausnarketa egin eta moldaketak diseinatu.

Bi ikasturteetan zehar.

Batzordekideak, zuzendaritza taldea eta irakasleak.

Datuak bildu eta moldaketak diseinatzea.

14


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

2. HELBURU OROKORRA: genero-indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria mota guztiak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta hauei erantzun eraginkorra emateko egiturak abian jartzea. Helburu espezifikoak

2.1.Ikas komunitatea edozein indarkeria mota dela eta sentsibilizatzea eta bisibilizatzea.

Ekintzak

Denboralizazioa

Arduraduna

Ebaluazio adierazleak

Bikote harremanak eta generoindarkeria sistematikoki landu: maitasun erromantikoa, mitoak, ekarpena, desioa, kontrola, telefono eta sare-sozialen erabilpen egokiaz hausnarketa egin.

Azaroak 25ari begira baina ikasturte osoan zehar baita ere.

Hezkidetza batzordea eta irakasleak orokorrean.

Proposatutako jardueretan parte hartzea eta sare sozialen erabilpen egokia sustatzea.

Ikasleek egindako panpina indarkeriaren inguruan sortzen den edozein egoeratan atera eta ekintza zehatz bat antolatu.

Bi ikasturteetan zehar.

Hezkidetza batzordea eta ikasleak.

Panpinaren erabilera sustatzea eta berau bisibilizatzea.

15


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

2.2. Ikastetxean indarkeriarekin lotura duten egoerak detektatzea eta berauei aurre egiteko egitura egokiak sortzea.

”Tratu onak ikusi, jaso eta eman” en inguruan jarduera desberdinak burutu (dekalogoa).

Bi ikasturteetan zehar.

Hezkidetza batzordea.

Proposatutako jardueretan parte hartzea.

Indarkeriaren aurrean dauden irtenbideak ikasleekin aztertu eta halako egoerak ematen direnean eman beharreko pausoak landu.

Bi ikasturteetan zehar.

Hezkidetza batzordea, orientatzailea eta tutoreak.

Ikasleekin irtenbideak ikustea eta adostea.

4. mailako ikasleekin Nagore dokumentala ikusi, gelan landu eta ondoren Asun Casasolarekin solasaldia egin.

2020/21 eta 2021/22 azaroan.

4.mailako ikasleen tutoreak eta hezkidetza taldea.

Dokumentala ikustea, gelan lantzea eta solasaldian parte hartzea. %100-ean ziurtatzea.

Ikasleek Beldur Barik formazioan parte hartu.

2020/21 eta 2021/22 azaroan.

Maila guztietako tutoreak.

Ikasleek Beldur Barik formazioan parte hartzea.

16


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

Azaroak 25 egunaren ospakizunaren zergatia gelan eta ikastetxean landu.

Ikaskomunitate osoa.

Proposatutako jardueretan parte hartzea.

3. HELBURU OROKORRA: Hezkidetza eta berdintasunaren aldeko prestakuntza eskaintzea eskola komunitate osoari. Helburu espezifikoak

3.1. Eskola komunitatea hezkidetzan trebatzea.

3.2. Familia, ikasle, irakaslea eta irakasle ez

Ekintzak

Denboralizazioa

Arduraduna

Ebaluazio adierazleak

Irakasleentzat formakuntza saioa antolatu. BizikidetzaHezkidetzari buruzko webgunea azaldu tutoreen bileretan. Familientzako hezkidetzako baloreak lantzen diren dokumentalak edo filmen ikustaldiak antolatu (urtean behin) Ikasleek Beldur Barik eta Gehituko formakuntzan parte hartu.

Bi ikasturteetan zehar lau saio.

Ikaskomunitatea osoa.

Saioak antolatu direla ziurtatzea.

Hezkidetza, aniztasun afektibosexuala eta generoindarkeriaren

Bi ikasturteetan zehar.

Ikaskomunitatea osoa.

Mintegi eta ikastaroetan parte hartzea eta ikas komunitateari

17


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

diren beste

prebentzioari buruz

langileen arteko elkarrekintza bultzatzea.

antolatzen diren gure zonaldeko mintegi eta ikastaroetan parte hartu.

helaraztea.

4. HELBURU OROKORRA: harreman afektibo sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko pertsonak heztea, aniztasun sexualean zein emakumezko eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituz. Helburu espezifikoak

4.1 Pertsona bakoitzaren identitatea baloratzea, afektibitate eta sexualitate eredu guztiak errespetatzea eta askatasunez aukeratzeko eskubidea bermatzea.

Ekintzak

Denboralizazioa

Arduraduna

Ebaluazio adierazleak

Gehituk eskaintzen duen harreman sexuafektiboen heziketa programan parte hartu.

Ikasturtean zehar, bi saio maila bakoitzeko.

Hezkidetza taldea eta orientatzailea.

Programan parte hartzea

Maiatzak 17 egunaren ospakizunaren zergatia tutoretzatan landu eta baita ikastetxean ere.

2021eta 2022ko maiatza.

Ikaskomunitate osoa.

Proposatutako jardueretan parte hartzea.

Gaiarekin harremana duten hainbat filma ikusi eta

Ikasturtean zehar.

Hezkidetza batzordea, orientatzailea eta irakasleak.

Filmak ikustea eta lantzea.

18


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

landu.

4.2.Ikastetxean dagoen aniztasuna agerian jartzea.

Ikasleek egindako panpina atera gai honekin harremana duten egunetan eta jarduera zehatz bat gauzatu.

Egun berezietan.

Hezkidetza batzordea.

Panpinaren erabilera sustatzea eta berau bisibilizatzea.

Aniztasun sexualaren gaia ikaskomunitate osoari hurbiltzeko hitzaldiak antolatu.

Urteko edozein unetan.

Hezkidetza batzordea.

Hitzaldiak antolatzea.

Aniztasun tailerra Hauspoa programaren barruan txertatu.

Bi ikasturtetan.

Hezkidetza taldea.

Hauspoan txertatzea eta aniztasuna lantzea.

19


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

6. EBALUAZIOA ETA MEMORIA Gure Hezkidetza proiektu honen jarraipena egiteko lorpen adierazleei erreparaturiko diegu eta prozesu guztia aintzat harturik, proposaturiko helburuen lorpen maila baloratuko dugu. Proposatzen den ebaluazioa jarraia izango da eta hiru fasetan banatuko da: Hasiera fasea: Hezkidetza batzordek kideak ikastetxeko irakasleekin batera hurrengo ikasturterako helburuak eta jardueren hausnarketa eta azterketa egingo dute. Aldi berean erabakiak hartuko dituzte proiektuaren garapena aurrera joan dadin. Garapen fasea: proiektuaren garapena ematen den bitartean. Hezkidetza batzordeak, irakasle eta ikaslegoa, eta zuzendaritza taldeak jarduera desberdinen jarraipena egingo dute ebaluazio txantiloi baten bidez. (jarduerak, irakasle eta ikaslegoaren inplikazio maila, iruzkinak/oharrak..) Azken fasea: ikasturte bukaeran proiektu osoaren ebaluazio orokorra egingo da. Garapen fasean zehar, informazioa jasoko da. Horretarako iruzkin, ohar zein txantiloi ezberdinak erabiliko dira, eta une oro, inplikatuak dauden ikas komunitateko kolektibo guztiak (ikasle, irakasle, guraso…) kontuan hartuko dira. Ebaluazio

adierazleetan ageri dena kontuan hartuz eta jasotako informazio

guztiaren laguntzaz, jarduera guztien ebaluazioa egingo da,

indarguneak eta

lorpenak identifikatuko dira eta hauetan onarrituz, oraindik garatzeko dagoenari ekingo diogu. 20


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

Azkenik,

proiektuaren

ondorioak

eta

proposamen

berriak

ikasturte

bukaerako memorian jasoko dira.

7. BIBLIOGRAFIA ! EUSKO JAURLARITZA. EAE-ko hezkuntza-sistemarako II. hezkidetzaplana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean 2019-2023. ! Ikastetxeetan hezkidetza eta genero berdintasunaren plana lantzeko gida (Marivi

Fernandez

Roldán,

Pedro

Mari

Torres

Elizondo,

Irungo

Berritzegunea, Errenteriako udaleko Berdintasun arloa). ! HEZIBERRI 2020. Hezkuntza -eredu pedagogikoaren markoa. Hezkuntza saila. ! Txingudi BHI : http://bizikidetzatxingudi.weebly.com/hezkidetza.html

21


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

1. ERANSKINA: IKASLEEK ADOSTUTAKO BANDOA

2019/ 2020 IKASTURTEKO BANDOA

Ikastexe honetan denok ondo tratatuak izango gara. Ez dugu bazterketarik onartuko. Ikasleen ongizatea eta tratu ona bermatzen da, iraindu dezakeen edozein ekintza saihestuz. Komunikazioa eta elkarbizitza garatzen dira gure arteko gatazkak konpontzeko: bullying egoerak, berdinen arteko tratu txarrak,... Ikastetxeko guztiok lagun dezakegu tratu txarrik egon ez dadin, eta, beraz, egoera hauen aurrean geldirik ez geratzeko konpromisoa hartzen dugu. Hala ere, ikasleok erabiltzen dugun biolentziaren jatorria, neurri handi batean, gizartean dago. Beraz, ikasleen arteko tratu txarrak desager daitezen, gizartea aldatzen saiatu behar dugu. Honela,

ikastetxean kritikoak eta eraikitzaileak izaten ikasi nahi dugu, herri

parekide baten partaide izateko prestatuz, tratu txarrei lekua kenduz, eta biolentziarik gabeko gune bat sortuz.

22


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

2. ERANSKINA: IKASTETXEKO TXOKO MOREA

23


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

3. ERANSKINA: AZAROAK 25 TXINGUDIN

AZAROAK, 25 Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna JARDUERAK

1. MAILA

2. MAILA

3. MAILA

BRAVE pelikularen proiekzioa. Hausnarketa. BELDUR BARIK BIDEOA. Hausnarketa.

LA BICICLETA VERDE pelikularen proiekzioa. Hausnarketa BELDUR BARIK BIDEOA. Hausnarketa.

LA BICICLETA VERDE pelikularen proiekzioa. Hausnarketa PEPA y PEPE BIDEOA / BELDUR BARIK BIDEOA. Taldeko lana.

4. MAILA

GUZTIOK BATERA

NAGORE dokumentala ikusi eta Asun Casasolarekin solasaldia. (Azaroak, 22) PEPA Y PEPE BIDEOA / BELDUR BARIK BIDEOA. Hausnarketa.

Panel handi txuri batean morez margotutako eskuak jartzea. Txingudin ikasle asko dagoenez eta “kaos” bat ez izateko. Gela bakoitzeko taldetxo bat (5) joango dira eskuak jartzera. Zeintzuk? Gela bakoitzean taldeka bi galdera hauen inguruan hausnarketa egingo dute:

" Zer da HEZKIDETZA? " Zer egin daiteke ikastetxean


Heziketa eta genero-­‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektua

" BERDINTASUNA bultzatzeko? APAINKETA Hezkidetzako kideok taldeka erantzunik interesgarrienak jasoko ditugu, gela bakoitzeko talde bat aukeratuz, eta horiek izango dira eskuak jarriko dituztenak. → Honekin batera ESKU BELTZ BATZUK margotuko dira erahil dituzten emakumeak irudikatzeko. (Irunen, Gipuzkoan, EH, Espain….) → HEZKIDETZA BATZORDEKO ikasleek LELO bat asmatu eta idatziko dute paper erraldoi txuri horretan. →” Post it” moreak ere egongo dira nahi duenak nahi duena idazteko. ● MUSIKA JARTZEA: iaz 8:00tan eta jolasgaraian. HEZKIDETZAKO ikasleak aukeratzen arduratuko dira eta pen drive batean sartuko dute. ● PUNTU MOREA ZINTZILIKATZEA / Txoko morea denon artean apaintzea.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.