Gu idazle!

Page 1

Gu idazle 5. D


Planetak Egun eguskitsu batean bi mutiko kaletik paseatzen zeudela. Bata Jon eta bestea Markel deiturikoak ibiltzen zeudela, eguzki eklipsean ikusi zuten. Azkar azkar eguzkiko betaurrekoak jarri zituzten eta ikusten geratu ziren. Eklipsea bukatu ondoren, etxera joan ziren. Amak errieta egin zion eta umeek esan zioten.


– Eklipse bat atera da eta berandu egin zaigu. – Bale, aldi honetan barkatzen zaituztet. – Eskerrik asko! – Ez horregatik! – Baina hurrengoan ez egin berdin. – Konforme ama – Askaria egingo dut. – Oso ondo. – Banoa lagunekin. Bale ama? – Konforme. – Agur!


– Agur! – Kaixo lagunak. – Kaixo! – Zer moduz! – Ondo. – Eta zuek? – Ondo – Ba denak ondo. Hurrengo egunean Markelek oso ondo lo egin zuenez, parrandaz joan zen. Oso berandu ailegatu zen etxera eta amak ailegatu zenean esan zuen : – Non dago Jon? Azkenean etorri zen eta ohera joan ziren. Amak esan zuen: – Ondo lo egin!


35 URTEKO GIZON BAT MARTEN Bazen behin Aimar. Martera joan zela bisitan,eta martiar bati galdetu zion: – Egon ahal naiz hotel honetan bost egun?-galdetu zuen Aimarrek. – Noski baietz! Hartu maletak eta joan zaitez zure logelara. 307 A izango da!


Gure laguna Aimar bere logelara joan zen. Harrelariakk esan zion: – Problemaren bat badaukazu harreran galdetu,agur! – Agur! Aimar hasi zen begiratzen kartelean ordutegiak. ORDUTEGIAK 9:30 gosaria,14:00 bazkaria,20:45 afaria eta 22:00 aurrera ezin da zarata egin. Aimarri asko gustatu zitzaion ordutegia,eta 12:30ean atera zen hoteletik baina ezin zuen arnasa hartu. Orduan berriz hotelera sartu zen, esan zuen: – Ze tuntuna naiz, ez naiz enteratu hemen ezin dela arnasa hartu! Hotelera sartu zen berriro. 13:55ak zirela, jatera joan zen.


Galdetu zion harrelariari: – Zer dago gaur jateko? – Ez dakit, galdetu janaria prestazen duenari. Orduan joan zen jatera, eta hau zegok: Makarroiak,oilaskoa eta fruta. Ondoren, lo alditxora joan zen 16:00tik 17:05etara. Ostean bere askaria jan zuen. Hamar minutu egon ondoren askariarekin.


Afaltzeko ordua zela, afaltzera joan zen. Gaur hamburgesa zegoen. Galdetu zion harrelariari: – Hemen piszina dago? – Ez, ez dago. Ez zara konturatzen marten zaudela? – Eta futbol zelaia? – Bai, hori polikiroldegian dago. Orduan Aimar polikiroldegira joan zen,eta futbolera jolastera joan zen. Beno, hau egun guztietan. AGUR LAGUNAK! Ander.


Astronauta bat Marten Bazen behin general batel astronauta bati esan zion joateko espaziora planetak ikusteko eta argazkiak egiteko. Orduan astronautak ikusi zuen zulo beltz bat eta guztiak galdu ziren. Gerenalak ez zituen detektatzen eta urduri jarri zen. Bi egun geroago astronautak agertu ziren Marten.


Berehala agertu ziren estralurtarrak eta kartzelatu zituzten. Estralurtarrak ematen zion jateko asrtronautari. – Ez dut jan nahi estralurtar bat! – Jan behar duzu edo hilko zara gure espatekin. – Ez dut hil nahi. – Ba jan ezazu! – Bale baina badaukazu gela bat hobeto jateko? – Ez! Orduan astronautak jan zuen eta bi urte geroago aspertu zen. Gero lortu zuen ihes egitea baina estralurtarrek ikusi zuten. – Ez alde egin edo lurra suntsituko dugu. Alde egin nahi baduzu guk suntsituko dugu Lurra! Hurrengo egunean Lurrean:


– Zer egun hain ona! Ez du egiten hainbeste bero eta hainbeste hotza. Orain joango naiz piszinara.

– Eh begira! Etortzen ari dira estralurtarrak. – Ah, beldurra ematen didate. Mundu osoan agertu ziren estralurtarrak eta denak beldurtiak ziren baina komandateak etorri ziren armeekin hiltzeko eta esan zuten: – Benga gu irabaziko dugu. – Bale komandatea


-Aaaaaaah! Bi ordu ondoren irabazi zuten baina: – Ez, berriro etortzen ari dira ! – Komandatea, beste arma behar dugu besteak apurtu direlako! – Ba eskuekin ! – Bale komandatea! Bi egun geroago: – Irabazi dugu. – Orain festa egingo dugu irabazi dugulako. – Bale zer ondo! Eta horrela irabazi zuten lurtarrek . Jaime.



ESTRALURTAR BERRI BAT Bazen behin nesken boskote bat beti zeudela ezpaziora begira. Asko gustatzen zitzaien unibertzoaz ikastea. Egun batean erabaki zuten unibertsoa esploratzera joan nahi zutela. Ahaleginak egin zituzten unibertsoan zehar bidaiatzeko eta azkenean lortu egin zuten. Ane lortu zutenean pozez saltoka hasi zen. Iritsi zen eguna. Espaziontzia hartu eta bidaia hasi zen. Aireratzean ke pila bat atera zen eta espaziontzia dardarka hasi zen. Nereak esan zuen: – Nora joango gara lehenengo? Garazik esan zuen: – Zergatik ez goaz lehenengo Martera?


– Baiiii! Esan zuten denek batera,eta bidaian hasi ziren. Iritsi zirenean denak pozez saltoka hasi ziren. Martetik zehar ibiltzen hasi ziren eta bat-batean zarata bat entzun zuten. Nahiak esan zuen: – Zer izan da hori? – Goazen hara.- erantzun zuen Leirek. Hara joan ziren eta bat batean gauza berde bat ikusi zuten eskutatzen. Denak joan ziren gauza horren atzetik. Ikusi zutenean zer zen denak ahozabalik geratu ziren. – Zer da hori?- esan zuen Anek. – Estralurtar bat! Aaaaaaaaaaaaaaah!- oihukatu zuen Leirek. – Harrapatu nauzue. Ni Milu naiz. Orain arte ez nau inork ikusi.


Denek pentsatzen zuten Lurrean aparte ez zegoela bizitzarik eta ez genion inori sustorik eman nahi. Ez nago bakarrik. Etorri guztiok!

Oihukatu zuen eta estralurtar pila bat etorri ziren. – Zer politak zarete!- esan zuen Nereak. – Aizu Milu! Guk zu aurkitu zaitugu. Zergatik ez zatoz gurekin espazioa ezagutzera eta gero


bueltatzen zaitugu.- esan zuen Nahiak. – Baiii! Zergatik ez? Nik nahi dut!- esan zuen Miluk. Denak batera espaziontzian sartu eta eta airera abiatu ziren. – Goazen Uranora!- esan zuen Garazik. Azkenean Uranora joan ziren eta Urano guztia ikusi zuten. Miluk esan zuen: – Begira zer ordu den! Bueltatu egin behar naiz. Barkatu! Bueltatu al gara Martera. – Bai, zergatik ez?- esan zuen Anek. – Goazen!!!!!!- esan zuen Garazik. Iritsi zirenean estralurtar guztiak agurtu zituzten. – Goazen gu ere Lurrera. Faltan botatzen ditut nire gurasoak- esan zuen Nahiak Lurrera joan ziren eta lurreratzean jende pila bat


zegoen. Bost neskak espaziontzitik atera zirenean jende guztia oihuka hasi zen eta neskek festa bat prestatu zuten beren lagun guztiekin .Oso festa polita izan zen. Denek oso ondo pasatu zuten. Oso oso ondo. Eta hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan. Maider


HOGEITA ZAZPI EGUN Egun batean Errusiarrak espaziora joan ziren, baina kohetea apurtu zen. Kohetearen barruan bi lehergailu nuklearrak zeuden. Gainera Ameriketara joaten ari zen. Errusiarrek ez zekiten zer egin. Kafe bat hartu zuten espazioan. Denbora asko zuten pentsatzeko. Hogeita zazpi egun pasa ondoren Amerikan eztanda


egin zuen. Guztiak hil ziren. Errusiarrak espaziotik lurrera jaitsi ziren. Dena apurtuta zegoen. Obama zuriturik zegoen. Esan zien: –

Madarikatuak!

Errusiarrek Putini esan zioten: –

Baina zer? Zergatik? Oso gaizki egin duzue.

Hurrengo egunean nasakoek errusiarak nasatik bota zituzten. Egun batean estralurtar tipo bat etorri zen eta mundua konkistatu zuen.


Segidan denak hil ziren. Hildakoak jan ondoren galaxia osoa konkistatu zuten. Estralurtarra ez zen mutil bat neska batekin umeak izan zituen eta lurra birpiztu zuten. Egun batean mutiko bat esan zuen: –

Zer dago galaxia honetan?

Umea astronauta izan zen. Bere ama negarrez hasi zen. Espasioan ikusi zituen milaka eta milaka planetak. Baita ere ikusi zuen bandera bat. Galdetu zuen: - Egon da beste zibilizazioi bat? Arkeologo espazial egin zen eta ikusi zuen Amarikan erori zen lehergailua. Bat batean bere planeta orbita kanpo atera zen. Planeta eguzkira abiatzen zen.


Jendea desesperaturik zegoen. Denak hil ziren. Mutilak galdetu zuen: - Zergatik gertatu da hau? Denak hil odoren mutilak negar eta negar egin zuen 27 egunetan . ABDELRRAHMANE.



Izarrak Bazen behin, gauez, neska bat Estisen deitzen zela. Ile eta begi marroiak zituen eta baita hamaika urte zituen. Belarrean etzanda zegoen izarrei begira baina bat batean ikusi zuen zerutik gauza bat erortzen ari zela. Estisen mugitzen ez bazen berari eroriko litzaioke. Orduan bere motxila hartu eta leku horretatik joan zen. Minutu batzuk eta gero, Estisenek eztanda bat entzun zuen. Eztandaren tokira joan zen. Ke handia zegoen. Oso gaizki ikusten zen. Une berean argi bat bueltaka hasi zen toki guztietatik. Estisen oso beldurtuta zegoen. Orduan Estisenek bere telefonoa hartu zuen bere aitari deitzeko, baina lehenengo zifra ukitzean ahots bat entzun zuen:


– Ez ukitu telefonoa! Estisen erantzun zuen: – Nor zara zu? –

Esango dizut telefonoa gordetzen baduzu.

Estisenek telefonoa gorde ondoren esan zuen: – Gorde dut telefonoa. Orain esan nor zaren zu. – Ondo da, ni Rouan deitzen naiz eta Orionen izar batean bizi naiz. Hori esan bezain laster argi hori handitzen hasi zen eta extralurtar bat atera zen. Urdin kolorea zuen.


Estisen baino pixka handiagoa zen. Katuaren aurpegi eta gorputz zituen, baina marrazoaren aleta zuen eta baita ere usoaren hegoak. Estisen hitzik gabe geratu zen. – Estralurtar bat zara? – Extralurtarra ni! Barkatu baina zu zara extralurtarra. Nire izarrarako zu zara extralurtarra. – Ni gizaki bat naiz. – Bale, bale, ni naiz extralurtarra, baina beste gauza bat esan nahi dizut. Entzun, nire izarrara eraman nahi zaitut. Etorri nahi al duzu? – Bai. - Nire eskua hartu eta begiak itxi...... Bat batean, Estisen belarretik altxatu zen baina ez zegoen inor. –

Bakarrik amets bat izan da!


– Ez da amets bat izan Estisen. – Nor dago hor? – Ni naiz, Rouan, zorabiatu zara “nire izarrara joan nahi duzu?” esan duzunean. – Ez dakit Rouan. – Ez du inporta. Uste dut ohera joan behar zarela, oso nekaturik baitzaude. – Bai, arrazoia duzu. Baina zu joan behar zara, ezta? – Bai, min handia ematen dit baina joan behar naiz. – Beno, agur. Baina... berriro ikusiko zaitut? – Ez dakit Estisen, ez dakit. Hori esan eta Rouan desagertu zen. Estisen bere etxera joan zen. Eguna zen. Estisen begiak ireki zituen. Larunbata


zen. Bat batean bere mahaiari begiratu eta luma bat zegoen. Lumaren gainean paper bat zegoen eta jartzen zuen: “Ni berriro ikusi nahi baduzu, jarri nire luma itsasoko uretan gauez. Orain Estisenek berriro ikusi ahal zuen Rouan bere izarrara eramateko.



URETAKO

ASTRONAUTA

Orain dela gutxi sirena bat bizi zen Atlantikoan. Sirenak unibertsora joan nahi zuen baina jende guztiak esaten zion ez zuela lortuko. Baina berak ez zien inoiz kasu egiten. Bere kutxatxo bereziari eskatu zion desioa hau izan zen: hogei urte zituenean unibertsora joan nahi zuela. Hamar urte pasatu ziren eta sirenatxok hogei urte betetzen zituen egun horretan. Bere oparia Amerikako kostaldera joatea zen. Kostaldera joan zenean gaua zen. Dena majikoa zen. Une batean begiak itxi. Zabaldu zituenean uretan sartu zen eta unibertsoko itsasoan zegoen. Dena oso polita zen. Marte kafetegi bat zen, Artizarra arropa denda eta ile apaindegia zen,


Jupiter gimnasio bat zen eta...... Sirena oso pozik zegoen, baina problema bat zegoen: dena oso urrun zegoela. Jupiterretik Martera joatea bi egun Kostatuko litzaioke. Orduan pentsatu zuen: – Bihar dena pentsatuko dut arazo hau kompontzeko. Hurrengo goizean esnatu zenean dena normal zegoen. Handik aurrera ez zuen unibertsoa ezagutu nahi inolaz ere.


Hori zen berak uste zuena baina bat batean ur guztia berriro unibertsoan bihurtu zen eta oso triste jarri zen. Itsas liburutegietan bilatu zuen baina ez zuen ezer aurkitu. Urteak pasatu zirenean itsas unibertso guztia zoratuta zegoen. – Zu Saturnon bizi bazara lau egun kostatuko zaizu Neptunora joateko. Jendea ez zen ondo bizi eta beti nekatuta zebilen itsaso guztia. – Ezin dira gauzak horrela jarraitu- esaten zuen itsaso guzti- guztiak. Sirenak beti oso amets txarrak zituen, uste zuelako zulo beltzera botako zutela. Dagoeneko ez zuen gehiago aguantatzen.


Itsasertzera joan zen orain dela azko bezala. Begiak itxi, begiak ireki, begiak itxi, begiak ireki zituen hamabi aldiz. Uretara sartu eta itsasoa berriro normal zegoen. Itsaso guztia pozik zegoen eta inoiz ez zen hori gertatu, Sirenaren amets bat bakarrik izan zelako. Oraingo honetan ez zuen itsasora joan nahi.


Mutil bakarra Marten Orain dela urte asko Marten ume bat agertu zen Mikel izenekoa. Pixka bat ibili ondoren estralurtarrekin topo egin zuen eta Mikelek oihu egin zuen: – Aaaaaaaaa!!!


Hitz egiten hasi ziren. Mikelek esan zuen: – Erakutsi al didazue nolakoak diren zuen etxeak? – Zer dira etxeak? – Ez dakizue zer diren etxeak? – Ba ez , ez dakigu zer diren etxeak. Orduan mutila azaltzen hasi zen estralurtarrarrei beraiek ulertu arte. Ulertu zutenean esan zuten: – Aaaa!!! Gu “etxea” esan ordez “txabola” esaten dugu. – Orduan erakutsi al didazue zuen txabolak . –

Bai , oraintxe bertan jarraitu.

Minutu batzuk ibili ondoren... Mikelek esan zuen : – Asko falta da? – Ez asko, hamar minutu inguru.


Ailegatzean lo alditxoa bota zuten. Esnatzean Lurrean esnatu zen. Amak esan zion : – Altxatuuuuuuuuu!!!!!!

Zer egingo dugu gaur estralurtar? – Extralurtar deitu didazu ala utzi amets egiteari. Ikastolara joan behar zarela. – Baina gaur asteburua da eta duela bi segundu Marten nengoen. – Ez zu duela bi minutu ametsean zeuden.


Orain jantzi arropa. Berandu ailegatuko zara eta. Bost ordu geroago …..ikastolara ailegatu naizzz! - Bihar arte - esan zuen andereñok. – Orain ailegatzen naizela, etxera bueltatu behar dut! - Zergatik gertaten zait hau niri eta ez beste bati? - pentsatu zuen Mikelek. Etxera ailegatzean amak galdetu zion: – Zer egin duzu gaur klasean? – Ezer ez. – Hurrengoan zigortuta ! Mikelek egun horretatik gauzak ondo egiten zituen goizean!



Eguzkia eta Ane Bazen behin neska bat Ane deitzen zena. Bazegoen bere logelan etzanda ikusten lehiotik eguzki distiratsua. Ane pentsatzen ari zen bere buruan: – Handia naizenean ikasiko dut Eguzki Sistema. Bi egun barru gauean Ane eta bere lagunak joan ziren eklipsea ikustera. Bi ordu pasatu ondoren eklipsea bukatu zen eta denok joan ziren etxera lo egitera. Egun bat pasatu ondoren Anek kontatu zion bere amari... – Ama, ikusi dut eklipse bat. Oso polita zen. – Bai Ane , ba oso pozik sentitzen naiz. Ane joan zen ikastolara eta ikusi zituen bere lagunak. Planeatu zuten klase erdian esatea eklipsearena eta azaltzea bere andereñoari. Hori egin zuten. Ondoren


esan zuen andereñoak: –

Oso ondo - esan zuen andeñoak .

Denok joan ziren etxera eta kontatu zioten bere amari. Handik hiru egunera eguzki distiratsu bat atera zen berriro eta Aneri segitzen ari zitzaion eguzkia. Anek ez zekien zergatik eta galdetu zion bere amari. – Ama, zergatik segitzen nau eguzkiak?. –

Ez zaitu segitzen eguzkiak. Ane horrela da eguzki distiratsua. Modu horretan deitzen duzuna.


– Ah! Bale! Ez neukan oso seguru. Eskerrik asko ama. Bi aste barru berriro zegoen eguzkia Anerekin eta Anek oso pozik zegoen. Esan zion amari: – Ama eguzkia dago berriro nirekin. – Ane ba arrazoia duzu. Barkatu! – Ama ez da ezer gertatzen, barkatzen zaitut. Gero Anek joan zen ikastolara eta esan zien lagunei. – Lagunak,berriro eguzkia dago nirekin. Ez dakit zergatik. Zuek badakizue zergatik? – Ane badakit zergatik eguzkia nahi duen zure laguna izan. – Ba agian lagunei esker ikasiko du. Bi urte pasatu ondoren zalantzarik ez zeuden eta


ondo bizi ziren, oso pozik denbora osoan. Eta horrela bizi ziren bitzitza osoan amarekin, lagunekin eta abarrekin. Horrrela bukatu zen eguzkia eta Sararen ipuina.



EGUZKIAREN DESAGERPENA Bazen behin mutil bat. Mutilak Jose izena zuen. Bere etxera ailegatu baino lehen ikusi zuen extralurtar bat. Hurrengo egunean bere txakurra eta bere ama joan ziren paseatzera berarekin. Geroago bere ama etorri zen txakurrarekin. Etxera iristean bere lorategian... - Zer moduz zaude?- esan zion bere amak. - Ni ondo eta zu? Ostean bere txakurra joan zen kanpora. Ikusi zuen eguzkia desagertzen hari zela. Denak atera ziren ikustera. Bere amari esan zion: - Zer gertatzen da ama? - Ez da ezer gertatzen Jose - esan zion bere amak. Baina eguzkia desagertzen hasi zen. Gero Nasak bere etxera deitu zuen umeari esateko.


- Bale joango naiz. - Baina nora joango da nire umea. - Gure eguzkira joango da bonbila bat jartzera. - Bai orduan uzten diot. - Oso ondo orduan. - Bueno agur, bihar joango da nirekin hara. - Ez, zurekin ez. Bera bakarrik joango da eguzkira. - Bale ondo.


Eguna ailegatzean.... - Hemen gaude jada. – Baina zer gertatzen da eguzkian? - Izan ere eguzkiaren bombila apurtu da bero handia zegoen bere lekuan. - Zer nolako desastre ezta? - Bai baina ez bada askar jartzen ez da berriro piztuko. - Orduan joan behar da askar nire umea . - Bai bai joango da, Hogeita hamahiru kilometro orduko. Jarraian ‌bat, bi,hiru,lau,bost,sei, zazpi,zortzi, bederatzi eta hamar. - Zer ondo nago hemen gure galaxian. - Bale Jose! Ailegatuko gara eguzkira. Jantzi zure jantzia. Honek ez dio uzten beroa sartzen eta


horrela ez zara erreko. - Orain niri kasu egin behar didazu. Joan eskerrera eta ikusiko duzu ate bat harriz eginda . Hor sartu eta bonbila ipini. Dena konponduko duzu orain. - Egin dut dagoeneko. - Egin duzu ondo. Eguzkia ondo dago jada. Orain etorri Lurrera. Idazlea Juan Carlos Jimenez.


Aimar eta unibertsoa Bazen behin Aimar izeneko mutil bat. Unibertsoari buruzko iformazio guztia zekien eta egunero unibertsoko gauzak ikasten zituen. Berak esaten zuen bere jolasik dibertigarriena unibertsoko gauza berriak ikastea zela. Ez zituen


lagunik eta ez zitzaion bere familiarekin egotea gustatzen. Egun batean bere gelara mutil berri bat etorri zen Andoni izenekoa. Andere単oak Andoni kurtso osoa egongo zela beraiekin pentsatu zuen. Aimarrek pentsatzen zuen bere lehenengo laguna litekeela. Aste osoa berarekin pasatu zuen: jolasten, gauzak oparitzen eta berarekin askaltzen. Aimarrek gero eta gutxiago ikasten zuen unibertsoari buruz Andonirekin pasatzen zuelako denbora guztia. Aimarren gurasoak oso pozik zeuden Aimarrek lagun bat zuelako azkenean. Aimarrek pentsatzen zuen Andoni bere laguna zela baina,Aimarrek ez zekien Andonik ez zuela nahi bere laguna izan.


Aimarrek Andoniri esker futbolean jolasten ikasi zuen. Egun batean Aimar bere etxeko lorategiko belarrean etzanda zegoen. Izar oso politak ikusten ari zen. Ilargi betearekin lo geratu zen. Hurrengo goizean ikastolara joaterakoan lo geratu zenez 9:45ean jaiki zen eta klaseak bere ikastolan 9:15ean hasten ziren.


Jantzi eta oso bizkor ikastolara joan zen. Ailegatu andere単oari gezurra esan zion, medikuarengana joan zela. Klaseak bukatu ondoren Andonirekin ikasten geratu zen arratsalde guztia. Andonik ez zekien nola esan Aimarri bere laguna ez zela. Orduan pentsatzen geratu zen bere ohean eta hurrengo egunean ... Pentsatu zuen bere aitari eta amari esatea, beraiek Aimarren gurasoei esateko. Aimar konturatu zen. Egun guztia negarrez eta garrasi eginez egon zen. Handik bi hilabetera Aimar bizitza arrunta edo lasaia jarraitu zuen eukitzen baina lagunik gabe. Aimar azken egunetan konturatu zen berak lagunik ez eukitzearren gauza gehiego ikasten zuela unibertsoari buruz. Kirol bat ere ez zitzaiola guztatzen. Hurrengo


egunean Aimarri barkamena eskatuz esan zion: – Barkatu! Badakit zergatik ez zaren nire laguna baina orain lagun on bat izaten badakit. Mesedez beste aukera bat eman. Aimarrek ez zekien zer esan baina azkenean hau esan zuen: – Bale baina bakarrik ikasiko dugu egun bat astean. Orduan handik aurrera Aimar eta Andoni lagun onak izan ziren. Gainera Aimarrek azkenean hamaika lagun gehiago egin zituen. Ikastolatik etortzean beti esaten zion: – Zer egun txarra euki dudan! Orain kontrakoa esaten du beti. Baina ez ahaztu. Aimarrek inoiz ez zion utzi unibertsoko gauzak ikasteari.


Nagusia izatera ailegatu zenean astronomo izan zen. Bere hautzaroan honela esaten zuen beti.


MARTEREN DESAGERPENA Bazen behin herri txiki batean, bi zientzialari onak bizitzen ziren: Koperniko eta Arkimedes. Oso zientzialari onak eta ezagunak ziren mundu guztian. Egun batean 1.950ean ideia oso on bat izan zuen Kopernikok.


Korrika batean Arkimedesengana joan zen eta esan zion: – Zergatik ez dugu egiten misil bat oso urrun ailegatzen dena? Arkimedesek erantzun zion: – Zure ideia gustatzen zait. Joango gara nire laborategira eta hor landuko dugu. Orduan biok batera Arkimidesen laborategira joan ziren. Ailegatzean, lanean jarri ziren. Bi ordu ondoren misil bat asmatu zuten. Arkimidesek esan zion Kopernikori: – Zerekin frogatzen dugu?


Kopernikok erantzun zion: – Baaaaaaaaa, Marterekin! Misila atera zuten eta martxan jarri zuten.

Bost minutu kostatu zitzaion misilari espaziora ailegatzea. Bat batean doinu arraro bat entzun zen mundu guztian. Zatiak erortzen ziren azidoarekin. Herriko etxeak erre egin ziren azidoarekin. Jende guztia oihukatzen hasi zen:


– Lagundu mesedez lagunduuu! Orduan suhiltzaileak atera ziren sua itzaltzera eta jendeari laguntzeko. Suhiltzaileek lortu zuten, baina baratzak eta etxeak erreta zeuden. Kopernikok esan zuen: – Baina zer egin dugu Arkimedes? – Egia esaten badizut gauza bat oso txarra egin dugu!- erantzun zion Arkimedesek. - Orain diru asko gastatu behar dugu janaria lortzeko eta etxeak berriro egiteko. Gainera dendak desagertu dira gure erruagatik. Orduan beste ideia bat izan zuen Kopernikok.


– Zergatik ez diegu dirua ematen eraikitzailei etxeak eta dendak berriro egiteko eta guk lagundu egingo diegu? – Bale,ondo da! Orduan gure lagunak eta eraikitzaileak lanean jarri ziren. Bukatu zutenean janaria erosi zuten eta etxeko jendeari eman zioten. Gainera, pertsona bakoitzari baratza bat eman zioten lantzeko. Azkenean dena berriro bueltatu zen lehen zegoen bezala.



ESTOLDA MIRESGARRIA Egun batean Ane bere etxean zegoen. (Ane ile luzea eta beltz-beltza zuen,begi handiak eta katuen bezalakoak zituen). Bere txakurrarekin paseatzera joan zen. Ibiltzen ari zirenean, Kira(txakurra) korrika hasi zen. Ane lurrera erori zen, estolda baten gainean. Zauria garbitzen zuen. Bitartean soinu arraro bat entzun zuen: -Unibertsooooo, unibertsooooo... -Zer demontre da soinu hori? Ane beldurtuta zegoen. Ez zekien zer egin. Bat-batean estolda apurtu zen. Ane eta Kira barrura erori ziren.Txirriztailu antzeko batetik erori ziren. Ez zen inoiz bukatzen!


Hamar minutu barru,espazioan zeuden flotatzen. Anek ezin zuen zinestu. Behera begiratu zuen eta estolda miresgarriaren bukaera ikusi zuen. Kirari deitu zion eta Ilargira abiatu ziren. Igeri egiten joan ziren. – Hau oso dibertigarria da!!! Distantziak unibertsoan ez dute ematen hain handiak direnik!!! – Ailegatu gara Ilargira!!! Begira!!!Mandozko auto txiki bat dago!! - esan zuen Anek. – Guau,guau!!!- oihu egin zuen Kirak oso pozik. – Ekarri autoa mesedez Kira autoarengana joan zen. – Eskerrik asko Kira. Lurrera ailegatzean ahots bat entzun zen: – Kaixo,nola deitzen zarete?


Autoak hitz egiten du!!! - Anek harrituta.

– Barkatu ez nuen molestatu nahi... – Bakarrik susto bat izan da. Nire izena Ane da eta txakurrarena Kira da. – Nire izena Luki da;Ilargiaren autoa. – Ondo iruditu zaizu gurekin etortzea? –

Bai, Ilargian bakarrik egotea oso azpergarria da.


- Goazen;bestela ez gara etxera ailegatuko! Ibiltzen jarraitu zuten beraien etxera ailegatu arte. Etxera sartu ziren eta dena gurasoei kontatu zieten. – Bihar nik ere joan nahi dut Ane. – Nik argazki kamara eramango dut. – Gure sekretua izango da - esan zuen amaketa,nork da hori? - Kaixo ni Luki naiz;Ilargian dagoen autoa. Hortik aurrera Aneren familiak sekretua gorde zuen eta oso pozik bizi ziren.



MOJA EXTRALURTIARRA Bazen behin bi mutil eta neska bat. Hauek ziren mutikoen izenak:Teresa,Tomas eta Miguel baina bere lagunek deitzen zioten Mikel. Mikelek eta Tomasek 22 urte zituzten eta Teresak 21. Beraien ametsa espaziora joatea zen. Beraiek bakarrik ea bizitza bazegoen. Baina beraiek oraindik ez zuten egin karrera espaziora joateko. Baina Teresak ideia handi bat izan zuen. Hau esan zuen: - Aizue lagunak! Ideia bat izan dut. Egin ahal dugu hiruron artean kohetea ezta? - Bai ados nago baina nola egingo dugu?- ezan zuen Tomasek. - Nire izeba badakizki egiten eta lagundu al digu.


Gainera badauka materiala egiteko. Bera gurekin etorriko da guri laguntzeko, ezta? - Esan zuen Teresak. – Bai, hori bai ideia ona! - esan zuen Mikelek.

Orduan hurrengo egunean Teresaren izebarengana joan ziren. - Kaixo izeba! - esan zuen Teresak. - Kaixo maitea! - esan zuen izebak.


- Zer nahi duzue? - Izeba, nire lagunek eta nik espaziora joan nahi dugu ea extralurtarrak dauden ala ez. - Ondo iruditzen zait, baina orduan nahi duzuena da nik laguntzea zuei kohete bat egiten ezta? - Bai, bai hori da izeba. - Ondo! Lagunduko dizuet baina bidaian ez naiz joango. - Zergatik? Etorri mesedez izeba, bestela dena desastre bat izango da! - Hori, hori! Bestela dena desastre bat izango da! - esan zuen Tomasek. - Ondo joango naiz baina dena ez dut nik egingo ezta? - Bai, bai guk ere lagunguko dizugu izeba.


- Orduan denak hasi ziren kohetea egiten. Hiru hilabe pasat eta gero (Martxoan) kohetea bukatuta zegoen. - Aiba! Zer polita geratu zaigu. Hau bai mirarĂ­a! Ondo atera zaigula ezta mutilak? - Bai, bai, oso ondo atera zaigu. Bihar espaziora joango gara? - Bai, bihar bidaia hasiko dugu. Orduan hurrengo egunean bidaia hasi ziren. - Denak zaudete prest bidaiatzeko? - Bai, denak prest gaude. - Orduan hasiko gara bidaiatzen! - Espaziora ailegatu zirenean denak oso pozik jarri ziren.


- Ikusi Pluton! Ez duzue ikusten hor gauza arraro bat? - esan zuen Tomasek . - Bai, bai, gauza mugitzen ari da ! - Izeba joan horra! - Bai oraintxe. Orduan horra joan ziren. - Extralurtar bat da! Kohetetik jaitsi ziren eta extralurtiarrak hau esan zuen: - Kaixo! Ni Moja naiz. Galdu naiz eta ezdakit non nagoen. Nire planetara eramango al didazue mezedez? -Bai, ondo da - esan zuen Izebak. Moja bere planetara eraman zuten. Oso arraroa zen. Etxeak zituen. Mojak hau esan zuen:


- Eskerrik asko nire planetara eramateagatik - Ez horregatik baina..... hitz egin al duzu astiroago mesedez? - esan zuen Teresak. - Bai, barkatu. Izan ere nire planetan horrela hitz egiten dugu. - Beno, ba pozten naiz zu ezagutzeaz Moja,agur. - esan zuen Mikelek. - Agur lagunok. Teresa, Mikel ,Tomas eta Teresaren izebak kohetean itzuli ziren Lurrera . - Eh! Begira lagunok, hor dago Pluton! - esan zuen Izebak. Bi ordu eta erdi pasatu eta gero Lurrera ailegatu ziren. -Oh, zer abentura egin dugu espazioan. Azkenean egin dugu hiruron ametsaa! - esan zuen Tomasek.


Azkenean gure lagunek bere ametsa bete zuten



Bi urte espazioan Bazen behin neska bat Garbiñe deitzen zena. Garbiñek espaziora joan nahi zuen. Bere aita astronauta zen eta Garbiñeri esan zion egun batean eramango zuela espaziora. Urte batzuk pasa ondoren Garbiñek 18 urte zituen eta bere urtebetetzea zen. Bere aitak oparia eman zion: bidaia bat espaziora berarekin. Espazioan egongo ziren bi urte. Espasiora ailegatua ondoren Garbiñek esan zion bere aitari: – Non egingo dugu lo? – Satelite horretan! - esan zion aitak. – Aitaaaa!! Altxatu ohetik!! - oihukatu zuen Garbiñek – Aita gaur joan ahal gara Marte ikustera.


– Bai bihotza - esan zion - Badakizu zer dagoen gosaltzeko? – Zer dago? - erantzun zion Garbiñek emozionatuta. – Txokolatezko donutsak! - esan zion aitak Garbiñeri.

Berehala Martera joan ziren kohetean. Martera iritsi zirenean ibiltzen hasi ziren. Laster estralurtar bat ikusi zuten! Hamar minutu pasa ondoren oso lagunak egin ziren. Estralurtarra Jantaro deitzen zen.


Bi urte Jantarokin egon ziren. Etxera bueltatu zirenean tarta handi bat eman zioten.



Talka Erraldoia – Zelako egun polit-polita! Zozketatzen zen Marterako bidaia. Nik esan nuen: – Timo bat da baina bihar erosiko dut txartel bat. Hurrengo egunean erosi nuen bat eta tokatu zitzaidan. Egon nintzen egun asko saltoka. Baina ezpaziora joateko eguna pasatu zen. Beste zozketa egin zuten Martera joateko .Tokatu zitzaidan berriro. Lehendabizi Amerikara, gero Europara eta Alemanitik Martera joan nintzen. Martera ailegatu nintzen. Marten urte bat egon behar nintzen. Espazioan jolasten egon nintzen. Azken egunean meteorito bat Martera joaten zen eta talka egingo zuela uzte zuten. Esan zuen:


– Meteoritoa hurbiltzen ari da. – Ze demontre gertatzen da? Kohetearekin despegatu nintzen meteoritorantz. Bonba nuklearra bota nuen eta meteoritok ez zuen talka egin baina zati bat lurrera joan zen . Talka egin zuen baina 245 pertsona hil ziren.

Nik esan nuen: - Ia hiltzen da Errusiako jende osoa. Beste meteorito bat etorri zen baina askoz handiagoa


zen. Nik baneukan lagun bat extraterrestrea zena. Kanoi bat utzi zitzaidan baina itxaron behar nuen meteoritora iristeko. Esan nuen: - Amets asko daukat! Lo geratu nintzen. Meteoritoa zegoen kilometro baten distantziara. Nik kanoiarekin hasi nintzen tiroka. Suntsitu nuen. Gero “kao” bota nintzen lurrera. Entzun nuen ahots bat. – Ah! Amets bat da. Ez da erreala. Esan nion dena nire amari. Berak esan zidan: – Baina hori egia da. Nik esan nion:


– Bai seguru, bai ama, bai, bueno bale. Horrexegatik opari bat erosi zidan. Nire arrebak inbidia asko zuen. Esan nion: – Inbidia naukazu! Bera hasi zitzaidan jotzen. Amak esan zion: – Ez jo ala zigortuta bi aste!



Big-Bang Eztanda Handia Bazen behin duela mila milio urte unibertsoan bazegoela meteorito bat. Oso azkar biraka eta biraka zegola borobila egin zen. Hor bertan hodei batzuk agertu ziren. Irla handi-handi bat sortu zen. Euria egiten hasi zen. Mila urtetan ez zen gelditu. Bat batean irla handi-handi hori sei zatitan apurtu zen. Orain sei zati hauek Amerika, Europa, Asia, Afrika, Ozeania eta Antartika izena dute. Big Bangeko eztanda badakigu zientzialarien ustez beraiek espaziora joan zirelako. Uste dut lehenengoak espaziora joan zirenak errusiarrak zirela. Baina Ilargira hiru pertsona joan ziren.


Amerikarrak ziren baina bakarrik bi jaitsi ziren joaten bazen espaziontzia zelako tragedia handia izango litzateke. Ni gogoratzen naiz bat espaziora joan zela. Hortik bere burua bota zuen jausgailuz. Hori bai arriskutsua . Baina ez dira joan hauek bakarrik. Jende asko joan da. Izan ere espaziora ezin zara joan beti. Baina nik ez dut ezagutzen .



Espazioan galduta Bazen behin Lurra izeneko neska bat. Bere lagunmina Marte zen. Behin gerlak zirenean, Lurra eta Marte ibilaldi bat egitera joan ziren eta bidean galdu ziren. - Honi ez diot itxura onik hartzen, seguru ... Zulo beltz batetik erori ziren. Lehenengo ez zuten ezer ikusten baina gero ohitu egin ziren iluntasunera. Han ate bat aurkitu zute, ireki eta martiar pila bat aurkitu zituzten. Lehenengo martiarrak ez ziren konturatu baina piskanaka konturatu eta bere etxera joaten ziren armak hartzera. Azkenik soka batekin lotu eta esan zuten martiarrak.


– Ez badiguzue minik egiten guk ez dizuegu ezer egingo. Une batean isiltasun handia zegoen eta azkenean esan zuen Martek. - Bale! Ondo da! Baina zuek ere guri ez egin ezer. Horrela martiarrak soka askatzen hasi ziren. Ondoren galdetu zion Lurrak Marteri. – Ondo al zaude? – Bai ...beno ….bueltatu nahi dut, modu bat egon behar du itzultzeko. – Neska, ze arin aspertzen zaren, goazen esploratzera Martek Lurra bere bizkar borobilean hartu eta korrika eraman zuen esploratzera. Hurrengo egunean goiz jaiki ziren biak eta masustak hartzera joan ziren.


Lurrak esan zion: – Orain gosalduko dugu? Gose naiz. – Zuk egin nahi duzuna, ez da ezergatik baina triste ikusten zaitut, zer gertatzen zaizu? – Uf gauza asko. Hasteko ez dakit zer egin hemen eta etxera joan nahi dut. – Ondo da! Bihar joango gara. – Yupi! Gogo handia daukat!


– Baina hemen gauden bitartean nik esaten dudana egingo duzu - esan zion Martek. – Ondo da....baina bihar joango gara etxera. Hori esan eta biak korrika joan ziren zerbait aurkitzera. Hurrengo egunean goizeko lauretan esnatu ziren eta martiarrei ezer esan gabe joan ziren. Azkenean etxera ailegatu ziren, kostata baina bai, beraien gurasoak oso pozik zeuden eta gerla bukatu egin zen. Askenik beren gurasoek esan zieten inoiz gehiago ezin zutela hori egin. Bakarrik bere gurasoekin joan ahal zirela horrelako lekuetara. Loak hartu aurretik Lurra, gertatu zena, pentsatzen hasi zen eta martiarren bizitzan baina berak nahiago


zuen bizi zen bezala bizitzea. Azkenik loak hartu zen eta bere laguna ere. Horrela egunero bere lagunarekin gelditzen zen. Egun batean Lurra eta bere laguna konturatu ziren urakan bat etorriko zela. Martiarren planetan bizi izan ziren betiko.


MARTIARRAK MARTEN 1999an Marten martiar familia bat bizi zen. Haiek lurra barruan bizi ziren. Bere etxea oso handia eta polita zen. Horrela zen: lau logela, bi komun, sukalde bat, egongela bat, lorategi bat, lapurreta bat eta azkenik piszina bat zeukaten. Gizakiak ez ikusteko lurraren azpian bizi ziren. Gizarteari martiarrekin experimento egitea gustatzen zitzaion. Beldurrekin asko bizi ziren.


Familia hau osatzen zen horrela: Aita Neymar, ama Sara, neskatila Leire, mutikoa Neymar-JR eta bere maskota Pluto deitzen ziren. Hurrengo egunean Neymar-JR altxatu zen ohetik. Lapurretara joan zen Pluto ikustera baina ez zegoen. Ohiukatu zuen – Amaaa - esan zuen Neymar-Jrek.

Denok altxatu ziren ohetik beldurtuta. - Zer gertatzen da? - esan zuen Leirek. - Pluto desagertu dela - esan zuen Neymar Jr.ek - Ez da ezer gertatzen, joango gara bilatzera -


esan zuen Sarak. - Orduan joango gara parkera bilatzera - esan zuen Neymar Jrek. - Nik uste dut Gizarteak Pluto bahitu duela - esan zuen Neymar Jrek. Lehenengo parkera abiatu ziren baina ez zegoen. Gero lapurretara, hor ere ez zegoen eta azkenik piszinara joan ziren eta Pluto hor zegoen igeri egiten, lasai-lasai eta zoriontsua. - Ze sorte ona! Bakarrik susto bat izan da- esan zuten denek.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.