Gure bizipenak

Page 1

Abenda単o Ikastola

Bizipenak

6.D


URRADURA Duela zenbait urte, bost urte neuzkanean istorio desatsegina gertatu zitzaidan. Abenda単o Ikastolan gertatu zen, ni Haur Hezkuntzako hirugarren mailan nengoen. Nire andere単o Txus deitzen zen. Nik lagun asko nituen baina orokorrean hiru lagun oso onak: Aimar Manso, Alex eta Aimar Ortiz. Alexekin asko jolasten nintzen. Alex kolombiakoa zen. Orduan Kolombiako gauza asko kontatzen zidan. Nik Alexekin denetan jolasten nuen: futbolean, saski baloian, borroka egiten, etb... Egun batean jolasten ari ginen patioan eta nahi gabe urradura bat egin nion. Orduan etxera joan zenean bere amari esan zion. Hurrengo egunean Alexeren amak Txusi esan zion. Honek esan zuen berriro gertatzen bazen salatuko nindukeela. Baina Txusek esan zuen tontakeri bat zela. Geroago Alexek jarraitu zuen nirekin jolasten eta hori jakitean oso pozik jarri nintzen. Hurrengo urtean Alex beste ikastolara joan zen. Nik uste dut oraindik oso lagun onak garela. Asier Larrimbe Iturricha



Nire amona Egun batean oso pozik geunden aitarekin jolasten ari ginelako. Arratsaldean nire osabak esan zuen amona hil zela eta erreko zutela gorputz osoa. Irakurri ondoren aita triste jarri zen. Gu enteratu ginenean animatu genuen aita ondo egoteko. Amak esan zigun joango zirela Kolombiara zeremonia ikusteko. Nire anaiak eta biok esan genuen joan nahi genuela, baina amak esan zuen joango bagina oso triste izango zela. Geroago erabaki zuen geratuko ginela Feliperen etxean hiru hilabete. Uste genuen hiru hilabete asko izango zirela. Lehen egunean jan genuen pizza bat. Gainera oso goxoa zegoen.


Bi aste pasa ondoren nire urtebetetzea izan zen. Nik nahi nuen amarekin hitz egin. Hori egin nuen geroago. Nire amak erakutsi zizkidan nire opariak, oso pozik jarri nintzen. Bueltatu zirenean nire gurasoak poz-pozik jarri nintzen. Etxera bueltatu ondoren ireki nituen opariak. Hauek izan ziren: bi liburu,arropa asko eta bizkotxitoak. Probatu nuen arropa eta irakurri nuen liburu bat. Espazioko informazioari buruzkoa zen. Beste egunean galdetu nion aitari zer egin zuten hiru hilabetetan. Esan zuen oso triste izan zela momentu horretan. Gero joan ginen parkera futbolean jolasteko lagunekin eta aitarekin. Gero aspertu nintzen liburu horiekin. Gainera nire anaia beti bezala molestatzen hasi zen.


Nire aita joan zen lanak egitera. Ama hasi zen telebista ikusten. Nire anaia eta biok jolasten hasi ginen futbolean baloi berri batekin. Bi egun pasa ondoren osaba hil zen. Medikura eraman genuen baina medikuak esan zuen oso larria izan zela. Gero izan zen nire amaren urtebetetzea. Amak oparia ireki zuen eta pozik jarri zen. Jaime


GAUZA TXARRA ERAKUTSI...HOBETO KASURIK EZ Egun batean 5 urte neuzkanean, lagun baten etxera joan nintzen arratsaldea pasatzera. Joan nintzenean zer egingo genuen galdetu nion. Berak hau esan zidan: “Pentsatzen egon naiz eta ohean saltoka egin al dugu”. Nik poz-pozik baietz esan nuen. Arratsalde osoa egon ginen saltoka egiten. Etxera joateko ordua ailegatu zen. “Banoa etxera, ordua da eta!” esan nuen pixka bat triste. Etxera ailegatu nintzenean ohera begira...”eta zergatik ez dut nire lagunaren etxean egiten duguna nire etxean?” pentsatu nuen. Hurrengo egunean nire etxera etorri zen saltoka


egiter. Orduan galdetu nion:”aizu,eta ez da ezer gertatuko saltoka egiten? “Ez, ez da ezer gertatuko eta erortzen bazara ez da ezer gertatzen. Hori bai, zure ama enteratzen bada ez dizu utziko ohean saltoka egiten”esan zidan. Orduan irrista egin nuen eta nire buruak ohearen puntarekin eman zuen. Nire ama korrika etorri zen nire logelara eta korrika eraman ninduen ospitalera. Ospitalean ile pixka bat moztu zidaten eta uste dut josi zidatela zauria. Etxera bueltatu ginen eta nire amak errieta eman zidan.“Berriro ohean saltoka egiten! Orain begira zer gertatu zaizu! Esaten dizut gauzak eta ez duzu kasurik egiten!” esan zidan haserre haserre. Egun batzuk pasa eta gero medikura bueltatu nintzen


grapak kentzeko. Beste mediku bat zegoen eta ez zidan oso ondo erori. Bere errieta ere aguantatu izan behar nuen. Hori ez zen bidezkoa! Azkenean zauria sendatu zen baina orain arte badaukat marka. Ez dut inoiz ahastuko. Ez badiozu amari kasu egiten... azkenean gaizki bukatzen duzu. Ane Miren


GANBARAN 2015ko abuztuaren egun batean nire lehengusin nagusiarekin Paule 14 urtekoa eta Jon 8 urtekoarekin egon nintzen. Oso aspertuta geunden patioan etzanda edo hobeto esanda botata. Bero handia zegoen baina batzuetan haizea ere bai. Bat batean Paulek esan zuen: - Orain ohartzen naiz ganbarak terraza bat duela. Jon eta biok barrez lehertzen geunden. Momentu horretan pentsatu nuen: “Badakit zer egingo dugun arratsalde honetan�. - Eta ganbarara joaten bagara orain dela urteak ez naizela joan? - esan nuen. - Ez! - esan zuen oihuka Paulek. - Beldurra duzu! - esan zuen Jonek. Berriz ere biok hasi ginen barrezka baina Paulek ez


zeukan oso aurpegi alaia eta hau esan zuen: - Ez dut beldurrik, goazen! Hori egin genuen. Giltzak hartu eta ganbarara igo ginen. Paulek esan zuen: - Maddi, atea oso gogor dago irekitzeko. Hobeto zuk zabaltzen baduzu. Gainera zu ni baino ohituagoa zaude zure etxeko atea oso gogor dago eta. - Bai bai - esan zuen Jonek Pauleri burla eginez. - Ixildu! - erantzun zuen Paulek. Atea zabaldu nuen. Paulek arrazoia zuen, oso gogor zegoen etxea zaharra zelako. Zabaldu genuenean bat batean leihoak zabaldu ziren. Baina leihoak bazeuden zabalik. Bakarrik haizea zegoenez mugitu egin ziren. Argia piztu nuen eta berriz ere nire lehengusinak oihu egin zuen.


- Zer gertatu zaizu? - galdetu nuen. - Ez, ezer baina konfunditu dut koadroko pertsona hori benetako pertsona batekin - erantzun zidan. Ganbara pisu modukoa da. Bi gela hutsik eta gela oso handi bat gauzekin beterik. Hara sartu ginen eta liburu bat aurkitu genuen. Hautsez beteta zegoen. Liburuaren portadan “El sol y la luna� jartzen zuen. Paulek pelikuletan bezala putz egin zuen hautsa kentzeko baina nik eskuarekin kendu nuen hautsa. Liburu hori marrazketari buruzkoa zen agian nire amarena. Beste gela batera joango ginen baina Paulek ez zidan uzten hara sartzen. Bere uztez lurreko egurra oso zaharra zegoelako. Jonek eta biok ganbarako terrazara joan nahi genuen baina badazpada ez ginen atera ez bagenuen nahi


Paule berriz ere ohiukatzea ezergaitik. Aspertzen hasi nintzen eta ia joan ahal ginen galdetu nien eta biek baietz esan zidaten batez ere Paulek segidan joan zela aterantz. Ganbaratik atera ondoren lehengusuen etxera joan ginen jolastera. Maddi


ZUHATZA Iaz, udako oporretan, Zuhatzara joan ginen. Ikastolako bosgarren eta seigarren mailako neska-mutil batzuk joan ginen. Hiru egun egon ginen udalekuetan. Ur kirolak egin genituen,adibidez: Kanoa, surf, belauntzia, windsurf, arraun, pedalo, igeri... Egun batean, urtegiko igerikeku artifizial batera joan ginen. Txirrista bat zeukan, baita tranpolin bat ere. Komunak oso urruti zeuden, horregatik monitoreekin joan behar izaten genuen (ez galtzeko). Gauean berriz, linterna bat hartu eta bakarrik joan behar izaten genuen.


Lau txaboletan banatuta geunden. Gure txabolan denak neskak ginen, bi seigarren mailakoak ziren. Gauetan, afaldu ondoren, oheratu baino lehen, jolastu egiten genuen. Gosaldu, bazkaldu eta afaldu ondoren mahaia garbitu behar izaten genuen. Aurretik ere, mahaia jarri behar izaten genuen. Oso ondo pasatu nuen, baina, egun berotsu batean piraguan ibili behar genuen. Leire izeneko neska batekin jarri nintzen, bera seigarren m mailakoa zen. Uharteari buelta osoa eman behar izan genion. Ni asko nekatzen ari nintzen. Azkenean, urruti gelditu ginen. Ni zorabiatzen hazi nintzen. Botagureak nengoen. Leirek esaten zuen “Zergatik ez diegu esaten zorabiatuta gaudela, horrela


txalupan joan ahalko gara.� Nik “konforme� esan nion. Azkenean begiraleak konturatu ziren atzean gelditu ginela. Txalupan etorri ziren guregana. Txalupan pixka bat ibili ondoren, gu bakarrik joateko esan ziguten, oso hurbil baitzegoen. Iritsi ondoren euria egiten hasi zen. Eskuoihalak hartu eta korrika abiatu ginen txaboletara. Zuhatzan oso ondo pasatu nuen. Espero dut beste egun batean berriro joatea. Garazi


HERRIKO TUNELA 2016ko urtarrilaren 1go gauerdian nire herrian kalera atera ginen urte berria ospatzeko. Suziriak eta petardoak botazera joan ginen. Lagunak etorri ziren ospatzeko. Oso ondo pasatu genuen suziriak eta petardoak botatzen. Bukatu genuenean oraindik gauza gehiago erre nahi genituen. Orduan suzirien kutxa erre genuen. Hori erretzen bukatu genuenean gehiago egin nahi genuen. Orduan esan nuen: - Zergatik ez gara joaten herriko tunela lagatuta jolastera? - esan nuen nik pozik. - Bale ados nago - esan zuen Lukasek. Han Lukas, Astor, Pedro, Mikel, David eta ni beldurrezko istorioak kontatzen hasi ginen. Orduan Pedro hasi zen kontatzen:


- Bazen behin bi mutil beldurtuta tunel honetan sartu zirenak. Goazen ikustera non zegoen hori - esan zuen Pedrok. Segidan Pedro hartu gintuen Lukas ete ni. Utzi gintuen bakarrik tunelean eta beraiek korrika hasi ziren. - Baina zer egiten duzue etorri hona! - oihukatu nuen nik. Eskerrak nik neukala linterna bat eta orduan bagenekien non geunden. Lukasek atera zuen bere mobila. Bere gurasoei deitu zien. Hamar minutu pasa ondoren gure gurasoek tuneletik atera gintuzten. Kontatu genien gurasoei eta hau esan ziguten: - Oraintxe bertan beraiekin hitz egingo dugu eta zigortu egingo ditugu. - Non daude? - galdetu zuen nire aitak. - Ez dakigu baina uste dugu gure etxera joan direla - esan


nuen nik. - Bale, bada beraiengana goaz - esan zuen Lukasen Amak. Orduan gurasoek beraiengana joan ziren. Aurkitu zituztenean wiira jolasten ari ziren. - Baina zer egiten duzue? - esan zuen nire aitak. - Wiira jolasten, ez duzu ikusten? - esan zuen nire anaiak. Seguidan nire aitak esan zuen: - Errieta bat izango duzue eta baita ere zigor bat - esan zuen nire aitak. - Berdin zaigu barre asko egin dugu eta - esan zuen Pedrok. - Ah, bai! Orduan aste bat wiira jolaste gabe - esan zuen Pedroren amak. -Beno oso ondo pasatu dugu - erantzun zion Pedrok. Azkenean barkamena eskatu ziguten niri eta Lukasi. Ivรกn



Festibalen bizipena 2015ko urtarrilak 5ean Trebiñoko umeek ikuskizun bat egin genuen jendea animatzeko. Hasten zen 5:00etan monjeen lekuan baina bakarrik dantzak egiten ziren. Ondoren erregeek opariak banatzen zituzten eta bukatzeko freskagarriak eta gauza asko jateko atera zuten monjeek. Jarraitzen du 8:00etan. Kabalgata egiten da tabernatik Trebiñoko ikastolara. Baina jaisterakoan 12 urteko ume bat galdu zen eta 10tik 13ra jende guztia bilatzera joan ginen. “Iñaki! Non zaude?” esan genuen denok batera, bilatzen genuen bitartean. - Hemen nago - esaten zuen, baina inork ez zion entzuten.


Ordu erdi eta gero aurkitu genuen bere zapatilla baina bera ez genuen aurkitu. “Iñaki, non zaude?”galdetu genuen denon artean. “Hemen!”esan zuen bere indar guztiekin. Orduan aurkitu genuen eta dena normal jarraitu zen. Aimar O.


GABONAK 2015ko Abenduak 31an gaueko 12:30etan nire tabernan. Familia guztiarekin afaltzera joan ginen. Niri tokatu zitzaidan mahatsak garbitzea nire lehengusuarekin eta nire lehengusinarekin. Nire amari mahaia prestatzea tokatu zitzaion. Jan baino lehen lehiaketa egin genuen. Hiru aurrekoak: zer ondo, lehena ganbak, bigarrena arrautzak egosita eta hirugarrena tomate beteta. Gu geratu ginen bigarrenak. Lehenak izan ziren tomate beteta egin zituztenak. Saria izan zen txapainako botila bat eta urdaiazpiko bat. Afaltzearen orduan ni nire lehengusinaren ondoan eseri nintzen eta nire amaren aurrean. Lehenik


aurrekoak jan nituen. Geroago itxaron nuen pixkatxo bat mahatsak jateko. 12:00etan mahatsak jatean ni ia itotzen naiz mahatsaren haziarekin. Hori egin eta gero petardoak bota nituen nire lehengusuarekin eta lehengusinarekin. Nik bota nituen petardo txikiak txikia nintzelako. Geroago nire lagunaren etxera joan nintzen lo egitera. Berarekin ere petardoak bota nituen eta bere arrebarekin. Baina bere arrebari petardo bat eskuetan lehertu zitzaion eta negarrez hasi zen. Baina sorte onez bailarina bat zen eta bakarrik erre zen pixkatxo bat. Ni ia ere erretzen naiz baina zorionez ez nintzen erre. Nire ama nire txakurrarekin joan zen. Nire txakurrak petardoei beldur diolako. Gero nire lagunaren etxera joan nintzen eta bere playra jolastu nuen berarekin.


Jolastean berak niri beti irabazten zidan. Nik ere irabazten nion baina zorte askorekin. Azkenean lo egin genuen nire lagunaren amak esan zigulako, ez bagenu esan lotara joatea ez ginen lotan geratuko. Juan Carlos


NIRE IPUINA 2015ko abuztuko egun batean ni eta nire herriko lagunak bizikletaz Espejora joan ginen. Bat batean, gure lagun bat, Pablo, desagertu zen, baina inor ez zen konturatu. Denok ailegatu ginen. Hamar minutu pasa ondoren Aintzanek galdetu zuen: - Non dago Pablo? - Hori egia da, non dago? - galdetu zuen berriro Julenek. Denok bilatzen hasi ginen. Bost minutu pasa ondoren Pablo etorri zen baino kamioi batean. - Baina Pablo, zer egiten duzu hor? - galdetu nion. Pablo jaisten ari zen kamioitik eta bizikleta jaisten ere. Bizikleta apurtuta zegoen.


- Etortzen ari nintzen baino harri bat zegoen errepide erdian eta erori naiz belarretara. Horregatik bizikleta apututa dago - esan zuen Pablok. - Baina nor da kamioia gidatzen duena? - galdetu zuen Arianek. - Nire lehengusina da, lanera joaten ari dela. Denok joan ginen presara. Presa da harriz egindako hezia. Horrelako zerbait botatzen duzula uretara. Ailegatu ginen eta Jonek galdetu zuen: - Non jango dugu? - Ez dakit - esan zuen Ekaitzek - baina hemen jan ahal dugu. - Baina ere bai jan ahal dugu mahai horietan. Zer iruditzen zaizue? - esan nuen. Jan ondoren, hitz egiten geratu ginen eta gero uretara bota ginen.


- Ez Mario! Ez bota uretara mugikorra duzu poltsikoan! esan zion Anderrek baina berandu esan zion eta uretara bota zen. - Ez! Nire mobila! Zer egingo dut? - Mariok esan zion Ekaitzi - Ez dakit balioko zaizun baina nik etxean badaukat mugikor bat Sansum Galasy S3, nahi al duzu? - Ezkerrik asko, bakarrik erabiliko dut 2 edo 3 hilabete Erosiko dut beste bat nire ama ez konturatzeko esan zuen Mario kezkaturik. Gaueko 8retan herrira itzuli ginen eta denok etxetik bokata bat hartu genuen. Plazara joan ginen jatera. Beste egunean joan ginen Gasteizera mugikorrak ikustera Mariori erosteko eta oparitzeko. Denok 20 euro eta nola 41 garenez kuadrilan ailegatu


zitzaigun. Denok pozik egon ginen eta bere amak bakoitzari 15 euro eman zizkigun mugikorragatik guk esan genion ezetz 20 euro ematea eta denok pozik. Horrela bukatzen da. Naroa


Katua etxeko garajean 2016ko urtarrilaren 4an etxean nenbilen nire aitarekin. Nire ama amonari bisitatxo bat egitera joan zen. Ama etxera bueltatzean honela esan zigun: - Katu bat ikusi dut garajean. Lucia ikusi nahi duzu katua? - galdetu zidan. Orduan zapatilak jantzi eta biak garajera jaitsi ginen. Behean geundela beldurtu ginen eta atari guztietara deitu genuen abisatzeko. Lehenengo atarian: - “Barkatu esagutzen duzue norbaitek katu bat duenik?â€?galdetu genuen. Berak ezetz esan zigunez beste atari batean galdetu genuen eta berriro ezetz esan zigun. Azkenengo atarian‌


“Kaixo! esagutzen al duzu auzokide bat katurik duenik?”galdetu genion. Horrela erantzun zigun: “Etxe honetan inork ez dauka katurik. Sorte izan bilaketarekin” Geroago nire ama, nire aita eta hirurok garajera jeitsi ginen esnearekin. Katua esnea ikusi bezain laster gugana etorri zen eta oso azkar edan zuen. Katua beldurtuta zegoen. Orduan lasaitu genuen. Beste auzokide batek ura jehitsi zion baina ez zuen gustuko. Nire amak bitartean bi sozietatei deitu zien: Apasos eta Perrera. Perrerakoak esan zigun ordu bat kostatuko zitzaiola etortzea. Gero esan zigun etxean zegoela. Jantzi eta laurden bat kostatuko zitzaiola. Azkenean 10 min kostatu zitzaion. Etortzerakoan, katua ez zuen kaiolan sartu nahi.


Azkenean lortu zuten eta gizonak eraman zuen. LucĂ­a


Jolastea ez da ona Txikitan nire arreba Aya eta ni jolasten ari ginen nire gurasoen logelan. Egun guztia ari gara jolasten baina momentu batean Aya proposatu zidan borroketara jolastea eta nik tontua bezala esan nion baietz. Hasi ginen jolasten. Aya momentu batean hasi zidan bueltak ematen eta askatzean erori nintzen sorte txarrarekin ohearen hankarekin kolpea eman nuen. Dena odolez beteta zegoen. Nire aitak medikura eraman ninduen. Ni nengoen negarrez. Sartzean eraman ninduen ikusteko zer neukan. Esan zioten aitari puntuak eman behar zizkidatela. Zorabiatu ondoren altxatu nintzen. Buruan sei puntu nituen. Galdetu zidaten nola gertatu zen. Esan nion jolasten. Esan zidan jolasean puntu bateraino ezin da ailegatu.


Nire aitak errieta galanta egin zidan eta arrebari ere bai. Horregatik jolastea niretzako gauza txarra da. Luay


KOMUNEKO SAPAIAN ZULO BAT Oporretako egun batean nire familia eta ni kanpoan afaltzera joan ginen. Bueltatu ginenean kamioi bat ikusi genuen. Asko harritu nintzen gure ondoko atarian zegoelako. Gainera igandea zen eta ez ziren lanean egon behar. Ohean sartu nintzen, zaratak entzuten hasi nintzen, kolpeak eta beste zarata batzuk. Nire amarengana joan nintzen, bera komunean zegoen, badaezpada, komunak gainezka egin ez zezan. Txantxak egiten hasi ginen zaratekin


Adibidez nire amak esan zuen: - Nor dago hor? Hori esan eta entzun zen �Tok Tok Tok�. Orduan ni barrez hasi nintzen. Txantxa asko egin nituen nik ere bai. Gutxienez lo egin ezin genuenez zaratagatik barre egin. Azkenean ohera joan eta loak hartu egin ninduen. Hurrengo egunean ni esnatu nintzenean jende ezezagun asko zegoen etxean. Amak esan zidan eskorrekoak eta iturkinak zirela. Orduan ulertu nuen aurreko eguneko


kamioia eta zaratak. Nire nebaren gelara joan nintzen nire jokuetako bat hor zegoelako. Hor geratu nintzen jolasten bukatzen zuten arte. Pentsatzen nuen denbora asko emango zutela tuberiak desataskatzen. Ni gosaldu gabe nengoen. Amak esan zidan “Denak joaten direnean gosalduko dugu, itxaron piska bat.� Ni itxaroten nengoen baina gose nintzen eta ez ziren joaten. Asko aspertu nintzen. Azkenean joan zirenean komunera joan behar nintzen.


Komunean sartu nintzen eta ikusi nuen zulo bat zegoela nire komuneko sabaian. Atera nintzenean nire amarengana joan nintzen eta ea zulo hori noiz estaliko zuten galdetu nion. Amak esan zidan beste egun batean etorriko zirela baina berak ere ez zekiela justu justu zein egunean etorriko ziren. Oraindik ez zaizkigu etorri zulo hori estaltzera eta bai, oraindik badut zuloa nire komuneko sabaian.

Maider



Nire lehengusu traketsa Duela lau urte, nire herrian nengoen familia guztiarekin. Nire bi lehengusuak, Asier eta Julen, nire anaia Xabi, nire izeba,nire osaba, nire gurasoak, nire aiton-amonak eta ni. Ohetik altxatu bezain laster gosaldu egin genuen baina nire osabak lehenago gosaldu zuen beraien txakurra ateratzeko. Txakurrak Txispa izena du. Oso ona da, kasua egiten baitu. Gosaldu ostean nire bi lehengusuak, nire anaia eta hirurok frontoira joan ginen frontenisera jolastera. Oso ondo pasatu genuen. Bi ordu igaro ondoren gure gurasoak zeuden taberna batera joan ginen. Han edari eta pintxo bana jan genuen. Ondoren etxera bueltatu eta kartetara jolastu genuen nire aitonarekin. Hamar zentimora jolasten dugu beti partida eta oso


ondo pasatzen dut. Txarrena da batzuetan dirua galtzen dudala nire lehengusuak, Asierrek trampak egiten dituelako, komodina bere ipurdi azpian eskutatzen zuen eta. Baina azkenean harrapatu genuen. Ondoren bazkaldu genuen denok batera. Zer gozoa dagoen nire amonak prestatzen duen janaria. Bazkaldu ostean nire anaia, nire bi lehengusuak eta ni gure herri ondoan dauden mendietara joan ginen. Han frontoi bat dago eta noizbehinka frontenisera jolasten dugu. Frontenisera jolasten hasi orduko nire lehengusu txikiak raketarekin golpe oso handi bat eman zidan bekokian. Odola burutik ateratzen hasi zen. Momentura nire anaiak gurasoei deitu zien. Etorri eta Mendaroko ospitalera eraman ninduten. Gure txanda itxaroten geundenean lo geratu nintzen.


Azkenean nire txanda zen. Bost punto jarri zizkidaten, oso mingarria zen eta gainera bi aste egon behar nintzen puntuekin buruan. Denbora pasa ondoren, puntuak kendu zizkidaten baina orbaina betirako da. Markel


MARROKO Marrokora nire anaia, nire gurasoak eta lagun batzuk joan ginenean, Marroko osoa ezagutu genuen. Bat batean basamortu bat ikusi genuen, galdetu genuen ea posible zen gameluarekin ibilbide bat egitea eta baietz esan ziguten. Ibilbidea egin genuen baina oso luzea izan zen. Hiru ordu inguruan. Hasieran oso ondo baina gero sorbaldako mina. Orduan gamelutik jaitsi ginen baina oso beroa zegoen area. Orduan zapatilak jantzi genituen baina area sartzen zen oinetara. Orduan galtzetinekin joan ginen. Ailegatu ginenean duna batera igo ginen eta txirrista izango balitz bota ginen eta nire lagun batek eskua tolestu zuen baina azkenean ez zen ezer baina


mina hartu zuen. Haima batean lo egin genuen. Lo egin baino lehenago te arraro bat edan genuen eta oso gozoa zegoen. Gero lo egin genuen eta hurrengo egunean egunsentia ikusi genuen eta seietan altxatu ginen. Zelako nagitasuna! Oso polita izan zen egusentia. Baina logure asko genuen. Hurrengo egunean gameluengana joan ginen eta belarra moduko gauza bat jaten ari ziren. Berriro joan ginen duna handi horretara eta berriro bota ginen eta zelako talde zegoen. Oso ondo pasatu genuen Marrokoko basamortuan. Aimar G.



NIRE HERRIKO GERTAKIZUNA Larunbatean,urtarrilaren 9an, zerbait gertatu zen nire herrian. Bilera bat zegoen eta bi pertsona mozkortuta joan ziren. Orduan bilera lasai-lasai hasi zen. Bi mozkorti horietatik batek, ''Guy'' izeneko eta 70 urteko gizonak, liatu zuen. Bilerako momentu batean nire izebak gauza bat esan zuen. Orduan laupabost pertsona eztabaidatzen hasi ziren. Hor ''Guy'' ados ez zegoenez, harroputza jarri zen. Ardo kopa bat bota zion jendeari. Hain zorte txarra izan nuen, niri erori zitzaidan kamiseta osoa zikinduta. Orduan tabernatik kanporatzen zenean esan zigun guztioi: ''guztiok putakumeak zarete''. Hor hasi zen borroka. Nire amaren lehengusu bati izugarrizko zaplasteko eman zion. Tabernatik kanpora joan zen .


Hogeita hamar minutu igaro ondoren itzuli zen. Negarrez barkamena eskatu zigun. Hori nahikoa ez zela esan genion. Bera berriro haserretu zen. Orduan nire amak eta aitaren koadrilako batek atea seinalatu zioten. Berak harroputza jarri zen. Gure herritatik joatea esan zion, baina berak ezetz esan zion. Ostean, bere etxera joan zen. Oraindik ez dakigu zer istillua izango dugun larunbatean. Baina ikusiko da. Nire amak esan didanez, nire gurasoen koadrilako baten etxera joan zen atzo. Guztioi barkamena eskatzea nahi zuela esan zuen hark. Atzera botatzea ona zela baina horrekin ez zuela balio. Gainera ez zela lehen aldia. Orduan, larunbatean ikusiko dugu ea zer gertatuko den.


Gainera bera belgiarra da. Orain dela 10 urte etorri zen. Berak beti nahi duen araua jarri du herrian. Hori ez da oso normala. Nire ustez, lagun gutxi zeukan. Hori egin eta gero inor ez da izango bere laguna. Ander


Desastrea Egun batean nik medikura joan behar nintzen nire amarekin. Orduan deitu zuen telefonoz esanez ze egunean emango zion hitzordu bat. Jarraian esan zion medikuak osteguneko zazpietan bakarrik zeukala Beste egun batzuetan lan asko izango zuelako. Nire ama adoz zegoen. Eguna ailegatu zenean, nire amak eta nik zorte txarra izan genuen euria egiten ari zuelako. Baina pentsatu genuen euritakoa geneukala. Denbora pasa ahala konturatu ginen ez geneukala. Jarraian, oso urduri jarri ginen. Azkenean gogoratu nintzen poltsikoan neukala euritako txiki bat. Orduan ireki nuen aterkia. Ondo geunden oinez joaten Bat batean apurtu zen aterkia haizeagatik. Oso gaizki sentitu ginen ahalegin bat egin genuelako. Autobus bat oso azkar igaro zen gu geunden lekutik. Bost segundu pasa ondoren blai blai geunden. Prakak, zapatak ‌.. euri asko egiten ari zuelako. Nire amak deitu zion medikuari mugikorratik. Ondoren


esan zion barkatzeko, ez zela joango bere hitzordura, bazekiela okerrena zela baina ezin zuela beste gauza bat egin. Medikuak esan zion ea nahi zuen hurrengo astelehenean joatea ospitalera. Amak esan zion ez zegoela inongo problemarik. Baita ere ez zela berriro gertatuko, hitza emango ziola ez zela faltako hurrengoan gauzak hobeto egingo zuelako. Etxera sartu orduko gure auzokideak esan zigun ze demontre egiten ari ginen. Orduan nik erantzun nion autobus batek busti gintuela medikura joatean. Gure auzokidea oso harrituta geratu zen. Oso arraroak ikusten gintuztela erantzun zigun. Bagenekien oso arraroa zela. Gauzak gertatzen ziren oso azkar eta ez ginen konturatzen zer gertatzen zen gure inguruan esan genion. Orduan joan ginen dutxara. Gero beste arropa jantzi genuen bustita ez egoteko .Arropa bustita nire amak garbigailura eraman zuen. Asteak pasa ondoren berriro joan behar ginen medikuarengana nik azterketa bat egin behar bait


nuen. Baina ez nuen egin beste egunean gauza asko gertatu zirelako. Baita ere ez nuen nahi joatea geroago nekatuta egongo nintzelako eta oso berandu zelako gauean ateratzeko hotz horrekin. Asteak pasa ondoren, orduan berriro joan behar ginen ospitalera baina ez zen ezer gertatu. Pentsatzen genuen berriro gertatuko zela beste egun batean gertatu zitzaiguna. Ondoren konturatu ginen ez zela berriro gertatuko. Orduan bageunden urduri gutxiago. Oihane


NIRE ARREBAREKIN MENDIAN 2013 ko egun batean gertatu zen nire arrebarekin eta nire lehengusinarekin herrian. Nire arrebak eta biok joan nahi genuen mendira. Ondoren pentsatu genuen hitz egitea. Gero ohera joan ginenean mendira joatea erabaki genuen. Baina harrapatu gintuzten. Berriro ohera joan ginen. Hurrengo egunean gaur joan behar ginela mendira esan nion haserre. Berak ezetz, bihar joango ginela esan zidan haserre eta keinuka. Orduan nire lehenguzinak bera eramatea eskatu zigun. Nik baietz erantzun nion. Baina gurasorik gabe joango ginela esan zuen nire arrebak. Zertaz hitz egin duzuen galdetu zuen nire amak. Hurrengo egunean mendira joan ginen eta nire


lehengusinak utzi gintuen mendian bakarrik. Mendian egon ginen bi ordu bakarrik. Ondoren etorri zen gure bila. Haserretu ginen berarekin. Bueltatu ginenean herriko etxera jo genuen lehengusina .Ez ginen bueltatu gehiago mendira nire lehengusinarekin. Baina bueltatu ginen mendira berarekin baina berdina egin zuen. Ordutik ez gara fidatzen gehiago berataz. Oier


EGUN BAT HERRIAN Duela bi urte, udan, nire herrira joan nintzen nire arreba eta lehengusinarekin. Nire arreba Cecilia deitzen da eta nire lehengusina Nahia. Egun batean, goizean, gosaldu eta gero, buelta bat ematera joan ginen Nahia, Cecilia eta hirurok. Nire herria oso txikia da eta bakarrik taberna bat du. Ez du dendarik. Baso txiki bat dago eta ez ginen inoiz egon. Horra joatea pentsatu genuen. Basoa minutu gutxitara zegoen. Ailegatu ginenean, basoko bidea jarraitu genuen. Bat-batean soinu arraro bat entzun genuen. Beldurtuta geuden. Orduan nik esan nuen begiratzeko zuhaitzean. Txori bat zegoen soinua egiten zuena. Zelako sustua esan zuen Ceciliak.


Gure bidea jarraitu genuen zelai batera ailegatu arte. Zurezko etxe bat zegoen, erdi apurtuta. Etxe arrarora gerturatu ginen. Atean grafiti batzuk zeuden. Nahiak atea ireki zuen. Barruan zurezko zatiak zeuden eta belarra. Zer zen hori galdetu zuen Ceciliak. Nahiak uste zuen lehen hor animaliak zeudela. Zurezko zatiak hezi batzuk izan ahal ziren eta belarra animaliak jateko. Hobeto etxera bueltatzea esan nuen euria egingo zuen eta. Etxerako bidean euria egiten ari zen eta korrika bueltatu behar ginen. Jan ostean, telebista pixka bat ikusi genuen eta mangerarekin jolastu genuen. Oso hotza zegoen! Bostetan, buelta bat ematera joan ginen. Belardi batetik joan ginen etxetxo batzuetara ailegatu arte.


Gero errepideari jarraitu genion. Horrela ondoko herrira ailegatuko ginen: Murgiara. Bidean, zelaitxo batean, zaldi bat ikusi genuen. Pekak zituenez “Manchas� deitu genion. Oso polita zen. Ukitu genuen eta gero, Murgiara ailegatu ginenean parkera joan ginen eta donut bat erosi genuen hirurentzako. Basora joan nahi genuen baina amonak ez zigun uzten. Etxera bueltatzean, berriro mangerarekin jolasten hasi ginen. Auzokoak ikusi genituen zuhaixken bestaldean, lorategian. Esan genion urrezko puskarriekin jolasteko. Zuhaixka gainetik puzkarria botatzen hasi ginen. Gero, mangera hartzea eta gainetik ura botatzea ideia izan nuen. Oso ideia ona zela esan zuten Ceciliak eta Nahiak baxuan auzokoek ez entzuteko.


Cecilia hor geratu zen. Nahiak mangera hartu zuen eta esan zidatenean, nik mangera martxan jarri nuen. Auzokoak oihuka hasi ziren eta... ...blai blai eginda zeuden. Oso ondo pasatu genuen. Hurrengo egunean etxera bueltatuko ginen. Ez ginen berriro zurezko etxera bueltatu.

Silvia


ZE GAUA! 2014 an gauza harrigarri eta beldugarria gertatu zen. Normalean, otsailean Tania, Naroa eta hirurok gure urtebetetzea ospatzen dugu gure lagunekin Mendizorrotzan. Mendizorrotzan jolastoki bat dago. Ondoan baso bat dago,iluna eta beldugarria. Niri ez zait gustatzen baso horretara joatea eta gutxiago gauean. Baina beti bezala joan nahi ziren nire lagunak, baina ez guztiak, Uxueri, nire lagun bati, ere ez zaio gustatzen baso horretara joatea. Orduan nirekin geratzen zen jolastokian jolasten eta besteak joan ziren basora. Gutxi gora behera hamabost minutu pasa ondoren, gure lagun bat, Markel duela izena, korrika joan zen jolastokira.


Zer gertatu zen galdetu nion nik. Ez zekiela non zeuden Izeia eta Asier. Gurekin zeuden baina orain ez genekien non zeuden erantzun zuen Markelek oso,oso beldurtuta. Bera ez zela joango basora oihu egiten zuen Uxuek beldur asko ematen baitzitzaion. Bat batean basoaren aurrean bazeuden Izeia eta Asier. Zer egiten zuten hor oihu egin zuen. Ez zekiela esan zuen Izeiak. Besteak ikusi ez genuenean korrika egiten hasi ginen baina ez genuen inor aurkitu. Orduan berriro korrika hasi ginen hotz handia egiten baitzuen. Bat batean Asierrek esan zuen gauza bat entzuten zuela. Begiratu genuen eta hor zeuden. Ez zutela nahi berriro baso horretara joatea esan zuen Asierrek. Beraiekin geratzeko nahi zuten.


Baietz erantzun zuen Markelek berk ere hor geratuko naitzen. Hor geratu ginen bostak jolasten eta hitz egiten. Ordu bat pasatu zenean beste bi lagun bueltatu ziren jolastokira,Tania eta Marta. Geroago Josu etorri zen, pixkanaka ia denak elkartu ginen baina hiru pertsona falta ziren: Naroa,Unai eta Maider. Ea non zeuden Naroa,Nagore eta Maider galdetu zuten. Hor geratu ziren hitzak, hor korrika egiten zeuden Naroa,Unai eta Maider. Oihu egiten zuen Maiderrek. Ea zer gertatzen zen galdetu genuen denak batera. Bost urteko lau ume joan zien basora eta orain bakarrik zeuden hiru.


Gau oso txarra izan genuela esan genien gurasoei. Ea oso berandu zen galdetu nuen nik. Baietz erantzun zuten denek. Allende



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.