eskola eta ikt-ak

Page 1

ESKOLA ETA IKTAK Magisteritza EHU TTANTTA

2011-2012


BALIABIDE BILDUMA 1.- Informazioaren Gizartea, Teknologiak eta Hezkuntzan Gai honen inguruan dauden arazo eta hezkuntza erronken inguruko analisien inguruan arituko gara. Hezkuntza erronkak gaur egungo testuinguruan sozial, ekonomiko eta kulturalenan oinarriturik. 1.1.- Informazioaren gizartearen diskurtsoa XX. mendean ordenagailuak sortzeak hainbat aldaketa gertatzea eragin zuen, esaterako informazioaren digitalizazioa. Bestalde teknologia berriak, gizartean aldaketa bat eragin zuen eta komunikaziorako eta informazioarentzako tramankulu berriak erabiltzen hasi ziren esaterako, ordenagailuak, CD-ROMak, sare lokalak, Interneta, telebista digitala, telefono mugikorrak‌ Globalizazioa teknologia berriak sortu aurretik datorren fenomeno historikoa da. Diskurtso desberdinak daude informazioaren gizartearen inguruan besteak beste, diskurtso merkantilista, diskurtso kritiko-politikoa, diskurtso teknozentrista, diskurtso apokaliptikoa. 1.2.-Teknologia berrien alde on eta txarrak Alde onak Teknologia berriek jendearen arteko komunikazioa errazten dute eta hori gutxi balitz toki desberdinetako jendearen artean komunikazioa egotea ahalbidetzen dute, besteak beste, hitzezko hartu-emana telefonian bidez, idatzizkoa korreo elektronikoz edota ikus-entzunezkoa bideokonferentzi bidez. Komunikatzeko modu desberdina hauek sinkronizatuak izan daitezke hau da momentu jakin batean ematen den hartu-emana edota asinkronokoa mezu bat igortzen bada eta handik denbora batera jasotzen bada erantzuna. Bestalde teknologiek informazio zerbitzu ugari ere eskaintzen dizkigute bai idatziz, irrati bidez, telebistaz, teletestu bidez, bai eta Internet bidez ere. Horrez gain teknologia berriek ere badute beste egin behar bat eta hau zerbitzuen kalitatea hobetzearena da. Alde txarrak


Teknologia berriek daukaten alde txarrenetako bat zera da gaur egungo zibilizazioa hauekiko dependentea dela, hau da, teknologia hauek gabe ezin duela biziraun. Bestalde, desberdintasun kultural eta ekonomokoa ere nabarmentzen da herrialde batzuen eta besteen artean. Azkenik informazioaren eta komunikazioaren digitalaren teknologiak erabiltzeak pribazitatea galtzea dakar eta gizabanakoaren eta talde sozialen kontrola areagotzea. 1.3.-Tekonologiaren presentzia dela eta hezkuntzan sortutako arazoak Teknologia berrien presentziak hainbat arazo sortarazi ditu hezkuntzaren inguruan eta ondorengoak

dira

hauetariko

batzuk:

analfabetismo

teknologikoa,

gehiegizko

informazioa, formakuntzarako oinarri desberdinak, aldaketa berriei egokitzeko zailtasunak‌ 1.4.- Teknologia berriekin lortu nahiko litzakeena Teknologia berri hauekin lortu nahi den gauzetako bat gaur egungo sisteman barneratzea da eta bereziko hezkuntzan. Hau da, teknologia berri hauek geletaraino iristea da azken finean lortu nahi dena. 2-IKT- en praktika egokien politika Europeoak XIX. mendearen amaieran, legeek estatu garaikideen genesirako, identitatea, alfabetizazioa eta gizarte kontrola lortu zituzten beharrezko eskolatzeaz. Hezkuntza krisia gehien bat,sistemen orokortze txikiaren arazo bat zen. Politika hezitzaile batzuk, indirektoki beste esparriu batzuetan egindakoen ondorio izan dira. Normalean ekonomia garapenarekin eta lanpostuekin lotuak, horren adierazleetako bat dira IKT-ak. Ordenagailuen erabilpena errealitate berri bat da. Ordenagailu pertsonalak sortu ondoren, 1980an PCak sortu ondoren aldaketa izugarria gertatzen da informazioaren trataeran eta PCen erabilpena eskatzen da heziketan ere. IKT ek duten erronka ez da teknologikoa soilik, kulturala ere bada. Politika hauen helburuak nahasiak dira. Batetik hezkuntzako emaitzak hobetu nahi ditu, honela hezkuntza azkartu egingo litzatekeelarik. Bestetik, ume umetatik IKT ekin harremanak izatea da helburu, gero arrail digitala gainditu eta azkenik konpetentziak lortzeko.


IKT en integraziorako, botere publikoen eta hezkuntzakoen alfabetizazioa beharrezkoa eskatzen du gizarte teknifikatu batek. 80. eta 90. Hamarkadetan, Europan, politika nazionalak, errekurtso teknologiko azpiegituren garapen eta irakasleen IKTen inguruko formaziora zuzendu ziren, baita eduki digitalak sortzera ere. IKTen erabilpen egokien politikek eskoletan sartzean, “best practices� eta “systemic innovation� -en inguruan hitz egiten hasten da. Ingurua ekipamenduari egokituz aldatzeko eskatzen da, software sugerenteak, IKT en integraziorako helburu pedagogiko argiak eta kurtso eta guztientzako aukerak izateko ideiak. Halere, esan beharra dago, Europak ez dituela formalki hezkuntza politikak sortuak. 3- IKT-etatik errekurtso hezitzaileetara IKT -en malgutasunak ikaskuntza irakaskuntza prozesuaren perspektiba ezberdinetara moldatzen laguntzen dezake. Hezkuntzak naturaltzat zituzten hainbat kontzepturi bestelako perspektiba bat eman dakieke. Halere, IKT- ekin gertatu dena,

ez dira

irakasleen praktikak aldarazi dituen tresna izan, etxekotu eta euren praktiketan laguntzeko erabili dituzten tresna bihurtu dira. IKT -ek geure interesen egitura, sinboloen izaera eta komunitatearen izaera aldatzen dituela esan oi da. Hori dela eta IKTak hezkuntzaren arazoak konpotzeko gai diren tresna gisa hartu izan dira. Hezkuntzaren errealitatea aldiz bestelakoa da, diru laguntzak ez dira nahikoak eta administrazioaren, irakasleen, ikasleen eta gurasoen mentalitatea ez da egun batetik bestera aldatzen. Ondorioz, antolakuntzazko sistema eta sinbolikoa hain barneratua dutenez eta gainera ekonomikoa eta eraginkorra denez, ez dago prestatua bat batean IKTak sartu eta perspektiba berrietara egokitzeko, nahiz eta askok aldaketa hori beharrezkotzat jo. IKTek benetako eraldakuntza suposa dezan, gauza asko aldatu beharko lirateke. Aldatu beharreko gauza asko irakasleen euren eskuetan dago, euren papera birplanteatu beharko lukete, baita euren ardurak ere eskolan. Baina beste gauza askoren aurrean ezin dute ezer egin, administrazioaren eta gizartearen esku baitago erabakiak hartzea.


Lehen esan bezala, egungo eskolaren egitura pedagogikoa ez da egokiena ITKak sartzeko, hori dela eta, Robert McClintock-k zazpi axioma proposatu zituen ITKen erabilpenaren arabera: 1. teknologiaren azpiegitura egokia 2. Ikaskuntza irakaskuntza prozesuan medio berrien erabilpena 3. gestioaren ikuspegi konstruktibista 4.

ikaslearen parte hartzea bere hezkuntza jasotzerakoan.

5. ikaskuntzaren emaitzak aurreikusteko ezintasuna 6. irakasleen arteko interakzioa kontzeptuaren aplikazioan 7. zalantzan jarri behar da zentzu pedagogiko arrunta

4-Teknologia hezitzailea teknologiaren munduan -Teknologia hitzaren eta horren esanahiaren inguruan ikuspuntu desberdinak daude, horien artean honako hauek daude: 

SIMON: Gizakiak naturarekiko duen kontrola ziurtatzeko diseinatutako diziplina arrazionala da.

SEATLER: Jakintza zientifikoak erabilitako edozein arte praktiko da.

SCIENCE EDUCATIONAL STANDARDS: Teknologia gizakiaren arazoak konpontzeko esfortzu moduan ulertzen dute.

4.1.- Teknologiaren lau figurak 

Teknologia artefaktualak: Dimentsio objetualak identifikatu dezakeen unitatea

proportzionatzen dien teknologiak dira. Osagarri materialez osatuta daude, espazio jakin bat okupatzen dute eta beraiek ariketak gauzatzeko gizakien eragileetatik nolabaiteko askatasuna dute. 

Teknologia antolatzaileak: Uki daitezkeenez ezin ditugu inolako objektuekin

identifikatu. Denbora materializatuan zentratutako keinuen sekuentziazio teknikak dira eta hauek gizakiei arauak jartzen dizkiete. 

Teknologia

sinbolikoak:

Erritualekin,

sinboloekin,

errepresentazio

geometrikoekin… identifikatzen da. 

Bioteknologiak: Bizitza biologikoan produktu bat aukeratzea eta bere

existentzia bermatzea da honen zeregin nagusiena.


4.2.- Teknologia hezitzailea Teknologia hezitzailea Estatu Batuetan XX.mendean sortutako kontzeptua da. Kontzeptu honen inguruan daukagun lehenengo erreferentzia ez da hezkuntzaren arlokoa baizik eta bigarren gerra mundialean militarrentzat sortutako ziklo edo kurtso batekoa. Kontzeptu honen esanahia oso zabala da hori dela eta zehaztasuna ezinbestekoa da horregatik “Association for Educational Communication and Tecnology”ak hamasei esaldiz osatutako definizio bat egin zuen. Hona hemen definizio hori osatzen duten esaldi horietako batzuk: 

Asoziazio eta komunikazio profesional bat du.

Formaziorako eta akreditaziorako orientazioak dauzka.

Testuinguru sozialen eragina du.

Teknologia hezitzailearen kontzeptuaren inguruan Davisen ustez honek ez du zertan hezitzaileek beraien helburuak lortzeko modua izan behar. Hori dela hiru motatako teknologia hezitzaile bereiz zituen: 

Irakaskuntzari ematen zaizkion laguntzei garrantzia ematen dien

euskarri

fisikoenganako hurbilketa da. 

Ikaskuntzari ematen zaizkion laguntzei garrantzia ematen dien euskarri

logikoarenganako hurbilketa da. 

Aurreko bien arteko nahasketa da izan ere bere ustez garapen sistematikoa ez da

hobetzeko modu bakarra eta ez hori bakarrik ikaskuntzan ematen diren prozesuen alde egiten du.

4.3.-Teknologia hezitzaileari egindako ekarpenak 

Teknologia hezitzailea aparatologia moduan

Ikuspuntu honen arabera material edo aparatu teknologiko anitzak ezinbestekoak dira hezkuntza formalean ikasleak autonomia intelektuala lortzeko eta bizi den mundua ulertzeko beste gauzen artean. 

Teknologia hezitzailea irakaskuntzaren zientzia moduan.

Ikuspuntu honen arabera ordea, irakatsi behar dugun horren arabera planifikazio bat burutzeari ematen dio garrantzia. Horretaz gain, irkasteko erabiliko dugun materialak eta baita ikasleak eduki edo ikasgai hau ikasteko pasako duen denborak eragina duela aipatzen du beraz kontuan hartu beharreko bi faktore dira. Bukatzeko, irakaskuntza ikaskuntza prozesu honetan ikaslearen prozesua ikusteko ebaluazioa ezinbestekoa dela dio.


4.4.-Teknologia hezitzailea IKTri gainjartzea Teknologia hezitzailea Ikt ri gainjartzen badiogu honako ondorio hauek ekar ditzazke: 

Ikuspuntu historikoa faltatzea

Kontextu falta

Antsietate teknologikoa

Etengabeko porrota

Erredukzionismoa

BALIABIDE ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIKOEN HEZKUNTZA ANTOLAKETA 1. SARRERA: IKTek hezkuntzan aldaketa bat eragingo dute eta bere bidez hezkuntzaren berrikuntzak onarpena lortu eta gauzatzeko posibilitateak sortuko ditu. Ikasgela bakoitzeko irakasle bat jartzen zuen modelo tradizionalaren aldaketak kolaboratiboki lan egiten duten irakasle talde konplexuagoak sortu ditu. Antolaketa modu berri horiek irakasleen prestakuntza handiagoa eskatzen du eta beraz baita aldaketak ere hasierako formazioan eta etangabeko formazioan. Hezkuntza zentruak etengabe ikasten ari diren organizazioak izan behar dute, aldaketa teknologikoetara moldatu eta aldaketa horiek dakartzaten onurak aprobetxatzeko gai izan behar dute. IKTek aldaketak eragingo dituzte motodologietan, errekurtso didaktikoetan eta espazioaren eta denboraren banaketan. 2. IKT-EN ANTOLAKUNTZA MODELOAK HEZKUNTZAN: Hiru dira antolakuntza modeloak: burokratikoa, sistema soziala eta komunitatea. Lau osagai dira ikastetxeen gestioan garrantzia dutenak: -

Antolakuntza konpetentziak.

-

Ikastetxearen barne kudeaketa.


-

Aministrazioekiko harreman bertikalak.

-

Hezkuntzaren kudeaketarako harreman horizontalak (gurasoak, erakundeak, komunitatea eta beste ikastetxeak).

Antolakuntzarako talde horiek etengabe prestatzen dira emaitza hobeak lortzeko, etengabe ikasten ari ikaskuntza komunerako. House-k hiru prespektiba zehaztu zituen hezkuntzaren aldaketaren inguruan: 2.1 Adopzio teknologikoaren modeloa. Modelo hau azpiegitura teknologikoen, errekurtsoen antolaketaren eta irakasleen konpetentzien ingurukoa da. IKT en zeregin nagusia ingormazio transmisioaren hobekuntza bultzatzea eta ikasleari aplikazio multimedia egokiak erabiltzen irakastea da. IKTak irakaslearen lanaren osagarri bezala erabiltzen dira. Irakaslearen rolaren barruan hezteko objektu digitalak sortzea sartzen da. 2.2. Integrazio Catalitikoaren modeloa: Ikasleek egin beharreko lanak azterketara eta sortutako problemen ebazpenetara bideratzen dira. Antolakuntza taldeak estrategiak garbi azalduz gero irakasleak motibatuagoak sentituko dira azpiegituren kudeaketan eta hezkuntzan. Irakasleak aldaketara bultzatuko ditu kompromezu estrategikoak eta teknologiak berrikuntzarako ezinbestekoak direla eta hezkuntzaren kalitatea hobetzen dutela konturatzeak. 2.3. IKTen zeregina hezkuntza komunitateen sorreran: Zuzendaritza talde guztiek IKT en erabilera planifikatu beharra dute. Ikastetxe guztiek Integrazio Proiektu bat prestatu beharko lukete IKT en inguruan ondorengo puntuak jasoz: -

IKTak hezkuntzarako errekurtso bezala.

-

IKTak komunitateko partaide ezberdinen arteko komunikaziorako baliabide bezala.


-

IKTak ikastetxearen antolakuntza, kudeaketa eta administraziorako baliabide bezala.

Ikastetxe berritzaileek garbi dute komunitateko partaide guztiek aldaketarekiko konpromezu bat izan behar dutela. Ikastetxearen kudeaketarako taldetan biltzen diren ikastetxeek kudeaketa pertsona bakar batek egiten duen ikastetxeek baino pausu gehiago emago dituzte berrikuntza didaktikoan. Horixe da OA, beraien gaitasunak handitu eta emaitza hobeak lortzeko helburuarekin batera lan egiten duen talde bat. Taldean lan eginez (aprendizaje organizacional) kideek konpetentzia berriak lortzen dituzte: -

Konfiantza eta kilma kolaboratiboa.

-

Iniziatiba eta arriskuak hartzea.

-

Lan konpartitua eta kontrolatua.

-

Garapen profesionala.

Taldean lan egite horrek hainbat onura dakartza irakasle batentzat: -

Modu progresiboan eta erabakiak hartzen dituzte, hezkuntzaren kudeaketa demokratizatzen da eta praktika pedagogikoen despribatizazioa lortzen da.

-

Elkarrekin babes emozionala, autoestima, kolaborazio intelektuala eta motibazio pertsonala.

-

Ezagutzen transmisioaren bidez eraginkortasun pedagogikoa handitu.

-

Haurrak hezitzearen ardura areagotu eta irakaslea bera garatu egiten da profesionalki.

2.5. Ezagutzaren kudeaketa ikaskuntza gizarte batean. Memoria organizatiboa ikastetxearen identitatearen modukoa da, dokumentuetan materializatzen da, ekintza prozesuak, harreman sozialen kudeaketa estiloa, ikastetxearen banaketa espaziala eta errakurtso didaktikoak, bertakok bizitako esperientziak eta iritzi konpartituak biltzen dira bertan.


IKTek bitarteko teknikoak eskaintzen dizkigute beste ikastetxeekin edo hezkuntzako profesionalekin harremanetan jartzkeo. 3. HEZKUNTZARAKO ESPAZIOAREN BANAKETA IKT-en FORMAZIORAKO: 3.1. Teknologia gela: funtzioa, estruktura eta antolaketa: IKTek ikasleen ikasteko eran eta irakasleen jardunean eragina izan dezakete. IKTak currikulumean sartu diteun irakaslearen metodologia aldatu egingo da ikasleen jarreren aldaketa eraginda. Ikastetxe batuzetan teknologia gelak sartu dira. Ikastetxe gehienetan gertatu dena da hau. Gaur egungo teknologia gela batek internetera koneksioa izan behar du inbestigaziorako, baina horrez gain honako ezaugarri hauek izan beharko ditu: on-line errekurtsoetara sarbidea, irakasleak irakastea ahalbidetzen duten aparailu teknologikoak, ikasle bakoitzaren ikaste estilora molda daitezkeen aparailu teknolgikoak, curriculum indibidualizatuetara sarbidea, arloak elkarrekin lotzea ahalbidetzen duen teknologia, erraz mugitu daitezkeen altzariak,

irudien proiekziorako sistemak eta sareko

errekurtsoetara sarbide indibiduala eta ikastetxe hauetatik errekurtso hauek erabili ahal izatea. 3.2. Errekurtso zentruak: funtzioa, estruktura eta antolaketa. Lehengo liburutegiak zaharkituak geratu dira eta gaur egungoek garai berrietara egokitzeko zerbait gehiago eskaini behar dute (CRAI). Gaur egun, irakasleen eta liburutegietako langileen artean koordinazioa izan behar da informazioa eta errakurtsoak modu egokienean konpartitu ahal izateko, teknologia testuinguru batean. 4. IKT- en HEZKUNTZARAKO ANTOLAKETARAKO GIZA ERREKURTSOAK: 4.1. Zuzendaritza taldeak: IKT en antolaketan funtsezkoak dira. 4.2. IKT koordinatzailea: Beran egin beharko du IKT ei lotutako urteko lan programa, programazio orokorrari gehituko zaiona. Honako zereginak ditu: IKT en integraziorako zuzendaritzari proposamenak egin, ekintzak koordinatu, baliabideak kudeatu, erreminta berriei


buruzko informazioa eman irakasleei, curriculumean IKTen integraziorako irakasleei babesa eman, IKT ei lotutako ekintzak bultzatu eta dinamizatu eta zuzendaritzan ematen dion beste edozein zeregin. 4.3. Informatika teknikaria: Biek koordinatuak egon behar dute. Bere zereginak: sistema informatikoen atimistrazio eta matenurako lan guztiak egin, bailiabide teknologikoetan egindako aldaketen berri eman, baliabideen segurtasunaz arduratu, material didaktiko multimedien sorketan irakasleei lagundu, ikastetxeko adiminstrazio lanetarako aplikazioak erraztu, ikastetxeko web-gunea kudeatu eta zuzendaritzak emandako edozein zeregin.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.