Errebote 08

Page 1

errebote SEGURAKO UDAL ALDIZKARIA

2014 iraila | 08. alea

Herria eraberritzen, berrantolatzen eta itxuraldatzen!

Gazteak eta Gaztematika

Errebote


2014ko iraila

2 errebote 08 Agurra Kurtso berriari hasiera ematera dator Errebote 08. Azken hilabeteetako errepaso bat egin eta urtea bukatzerako ditugun asmoen berri eman nahi dizuegu jarraian. Aldizkari honek gure inguruan gertatzen denaren berri jakiteko aukera ematen dizu. Baina ez da bide bakarra, www.seguragoierri.net web orrialdean ere albiste eta oharrak zintzilikatzen ditugu uneoro, baita twitter eta facebooken ere. Gainera, astero zabaltzen dugun boletinean harpidetzeko aukera ere baduzu, horrela, ostiralero albisteak eta agendako ekintzak jasoko dituzu zure emailean. Kurtso berria hasi da. Goazen lanera!

Euskarari eskainitako txokoa UEMA Irailaren 20an Zestoan ospatu zen UEMAren batzar orokorra. Bertan landu ziren gaien artean Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak udaletan sartu duen errekerimenduari eman behar diogun erantzunarena izan zen. UEMAko kide garen herriek modu bateratuan erantzungo dugu, gure jarrera garbi azalduz: Euskaraz funtzionatzeko erabakia hartua dugu eta legeak baimentzen digun artean hala komunikatuko gara gainerako administrazioekin. Horrez gain, UEMAren barne kokatzen diren udaletako ordezkariek prentsa agerraldietan izan beharreko hizkuntza irizpideak eztabaidatu eta zehaztu ziren; prentsan ere euskarari lehentasuna eta hauspoa ematea da helburua.

EUSKARA IKASTEKO laguntzak eta aukerak Irailaren lehen astean etxeetan jasotako eskaintzen artean euskara ikasteko aukera luzatzen zitzaizuen herritar guztiei. Ez galdu aukera hau! Eman izena udaletxean eta matrikulatu zaitez!

ANIMATU ETA IKASI EUSKARA UDAL IKASTAROAN! ยกANIMATE A APRENDER EUSKERA EN LOS CURSOS QUE EL PUEBLO TE OFRECE!

Administrazioa ere ikasten Udal langile eta politikariak ere gure euskara gaitasuna hobetzeko 12 orduko ikastaro bat burutzen ari gara. UEMAko teknikari batek zuzenduta teoria eta praktika uztartzen ditugu bi atal nagusi lantzen ditugularik: ohiko hizkuntza akatsak eta agiri ereduak. Ikasteak ez dauka etenik!


3

Lanpostuak sortzen Bizi dugun egoera ekonomiko honi aurre egiteko

lanpostuak sortzeko apustua egina dugu udaletik 6 LANPOSTU BERRI sortu ditugu 2014an! Hau oinarri hartuta, brigadan lan egiteko herritar bat hartu genuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker; Egoitz Juantorena 5 hilabetez egon da gurekin lanean. Kaleko garbiketa, belar mozketa eta konponketak egiten ibili da denbora honetan. Lan bikaina! Turismoaren berpizte orekatua zen herri programan aurkeztu genuen erronketako bat. Bide horretan pausoak ematen hasi gara eta Ardixarra turismo bulegoa kudeatzeko bi herritarren aldeko apustua egin dugu; ekainetik Izarra Urdalleta eta Jone Beldarrain proiektuan buru belarri dabiltza lanean. Helburuen artean herriko zerbitzuen elkarlana lortzea dago. Ardixarrak eskaintzen duen zerbitzua integralagoa izateko, datorren bisitari horri zerbitzu global bat emateko, herriko zerbitzuen sarea sendoa izango dela bermatu behar da. Hau lantzeko lehen pausuak aurten emango ditugu, baina etengabeko lana izango da etorkizunean.

Hilerrian konponketak egitearen konpromisoa ere hasieratik hartua dugu. Hainbat hobekuntza egin ditugu baina badago zer hobetua oraindik. Inguratzen duen pareta, irisgarritasuna‌ nahitaez egin beharrekoak dira. LANBIDEK ematen digun diru laguntza bati esker pertsona bat kontratatuko dugu datozen egunetan igeltseritza lanei ekiteko. 5 hilabeteko iraupena izango du kontratu honek eta hilerria inguratzen duen paretarekin hasiko da, oso egoera txarrean baitago. Hala ere, proiektu handixeago baten barruan kokatuko dira lan hauek. Hilerriko leku falta eta irisgarritasun eza konpontzeko bidean herriko udal arkitektoari proiektu bat egiteko eskatu genion. Urrian egingo dugun herri batzar batean aurkeztu nahi dizuegu egitasmo hau, 50.000₏ko laguntza baitaukagu hau gauzatzeko. Luzatuko dizuegu deialdia.

Hala ere, kanpotarrei ez ezik herritarrentzako txokoa izan nahi du Ardixarrak. Herriko artisau eta sortzaileentzat erakusleihoa, herriaren nortasun eta izaera lau haizetara zabaltzeko atea. 2014an markatu genuen erronketako bat Gaztelekua martxan jartzearena zen. Hezitzaile bat kontratatu dugu ikasturte honetarako; Edurne Lujanbio izango da Gaztelekuko arduraduna. 12-17 urte bitarteko gazteekin batera asteburuetako aisialdia dinamizatzeaz arduratuko da. Urte askoan egin den eskaerari erantzutera dator zerbitzu hau; gazteak elkartu, ondo pasatu eta seguru sentitzeko gune bat falta zen Seguran, eta lortu dugu! Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan duen Gaztematika proiektuan integratutako egitasmoa da hau. Helburuak gazteen partaidetza, autonomia, kritikotasuna eta zeharkako gaiak (euskara, parekidetasuna‌) lantzea dira. Hau guztia Segurako udala eta GFAren elkarlanari esker bermatzen dugu. Gaztelekuaren aurkezpena irailaren 18an egin zen. Parte hartuko duten gazte zein gurasoei proiektuaren berri eman zitzaien eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Norbaitek interesa izango balu idatzi gaztelekua@seguragoierri.net helbidera edo deitu 639 144 972 (Edurne) telefonora. Animatu!

Hilerria

Gipuzkoako Foru Aldundiak esperientzia pilotu bat jarri nahi du martxan. Zeharkako gaiak lantzeko (euskera, aniztasuna, parekidetasuna, parte hartzea‌) pertsona baten kontrataziorako diru laguntza emango digu Asteasu eta Segurako udaloi. Gisa honetako herriok giza baliabide edo pertsonal falta izaten dugu proiektuak gauzatzerako garaian. Esperientzi hau ondo irteten bada Gipuzkoako beste herri batzuetara zabaldu nahi dute laguntza mota hau. Urte baterako kontratazioa egingo zaio pertsona honi eta aukeraketa egiten ari gara. Honekin guztiarekin herria herritarrekin eraikitzeko pausuak eman nahi ditugu eta herrian bizi dugun egoerari bultzadatxo bat eman nahi diogu. Aukera berriak sortzen badira jakinaraziko zaizue ohiko bideetatik.


2014ko iraila

4 errebote 08

azken hilabeteak laburtuz

ARGITERIAN EGINDAKO HOBEKUNTZAK

GEBARA TEILATUA KONPONDU DA

Herritarren eskaera

Goiko zati txikiaren teilatua konpondu da. Fundazioaren jabetzakoa den zatia da hau eta etorkizunean erabilpen ezberdinetarako aukera ematen du. Teilatuaz gain fatxadan itxita zeuden leihoak ireki dira eta Kale Nagusira ematen duen atea indartu da. Dakizuen bezala EVE eta GFAri esker herriko argiteria efizienteagoa daukagu orain Segurako kaleetan. Ilun zeuden txokoak argiztatuta daude eta gehiegizko argia zegoen tokian aldaketak egin ditugu. LED motako argia daukagu kasko inguruko auzoetan. Kasko barruan, berriz, sodioa jarri dugu, herriak bere kutsua mantendu dezan. Aldaketa hauekin gaueko segurtasunean asko irabazi dugu, puntu beltzak asko gutxitu dira. Behar dugun argi kantitatea daukagu orain eta ordainduko duguna horren araberakoa da, hau da, hileko gastua murriztu egingo da, udaleko oinarrizko gastuetan jaitsiera nabarmena izango delarik. Datu zehatzak kalkulatzen ari gara eta esku artean izandakoan jakinaraziko ditugu.

GALDEKETA HERRIAN Errebote eraikinari buruzko galdeketa egin genuen maiatzaren 18an. Galdera honakoa izan zen: zer egingo zenuke errebote eraikinarekin? Bota ala txukundu. Galdeketa aurretik bi bilera, euskaraz eta gaztelaniaz, eta datu bilketak (sektorekako galdeketak, espazio ezberdinetako iritzi bilketa) egin genituen. Aurre lanketari esker parte hartzea oso ona izan zen: 519 segurarrek hartu zuten parte bozketa egunean, horietatik 480 pertsonak botatzea bozkatu zuten, 36k txukuntzea eta 3k txuri bozkatu zuten. Eusko Jaurlaritzarekin aurrez aurre izan genuen bileran ez ziguten oztoporik jarri hasiera batean. Segurarron eskaera luzatu diegu, orain idatzizko erantzunaren zain gaude. Hilabete batzuen buruan erantzungo dutela aurreikusten dugu.

ARTXIBOA TXUKUNDU DUGU Azken hilabeteetan artxibo administratiboa txukuntzen aritu dira Consuelo Urteaga eta Cristina Hernandez. 2000tik 2014ra bitarteko dokumentuak ordenatu ditu Consuelok. Lehen ere udalean lan egina da bera, partzoneriko artxiboa antolatzen hain zuzen ere. Arrazoi horregatik jo genuen berarengana. Irailaren 15ean bukatu zuen lana eta Eusko Jaurlaritzatik diru laguntza jasoko dugu.


5

azken hilabeteak laburtuz

HERRI ESKOLAKO OBRAK Eskolaren handitze lanak amaitutzat eman zituzten Hezkuntza sailetik, baina gure ustez oraindik badago zer hobetua. Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan gaude, badakite zein diren gure eskariak. Oraindik ere erantzunaren zain jarraitzen dugu. Sukaldeko lanak hasi dituzte abuztuan. Oraindik amaitu gabe daude eta ikasturtea martxan dago. Gaiaren jarraipena egiten ari gara eta parte hartzen dugu, ahal dugun punturaino, eskumena ez baita gurea. Lanak irailean amaituko dituztela esan digute eta bitartean jangela zerbitzua katering bidez egiteko bideak jarriko dituztela esan dute.

HERRIAN EGIN DIREN KONPONKETAK

Herritarren eskaera

Herrian hainbat toki daude hobetu beharrekoak eta ari gara poliki-poliki aldatzen: Akelarre inguruko baldosak aldatu dira, frontoiko pareta margotu da (2-3), osasun etxeko komunak berritu dira (1), frontoi eta Etxezuri lotzen dituen espaloia konpondu da (4-5), liburutegia margotu da‌

1

2

3

4

5


2014ko iraila

6 errebote 08

azken hilabeteak laburtuz

HONDAKINEN BILKETA DATUAK Grafikoan 2014ko hondakinen bilketaren eboluzioa ikus daiteke. Datuen taulan, berriz, garbi ikusten da sortzen ditugun kiloetan izan den beherakada. Urtarrilean 36.406kg hondakin sortu genituen Seguran. Uztailean, berriz, 30.245kg. Argi dago geroz eta hondakin gutxiago sortzen ari garela Seguran, hilabetez hilabete jaitsiera nabarmena da. Horixe da helburua: hondakin gutxiago sortu, berrerabili eta birziklatu! Zero zabor norabidean aurrera goaz. Zorionak Segura!!

Zorionak Segura! urtarrila Birziklatzera (kg) Zabortegira (kg) GUZTIRA (%100)

otsaila

martxoa

apirila

maiatza

ekaina

uztaila

abuztua

27.526 (%76) 18.739 (%70) 19.390 (%68) 22.804 (%70) 23.915 (%76) 22.155 (%67) 22.185 (%73) 18.241 (%73) 8.880 (%24) 7.880 (%30) 9.240 (%32) 9.680 (%30) 36.406

26.619

28. 630

BERDINTASUN PLANAREN EGOERA Segurako emakume eta gizonen arteko diagnostikoa egin ondoren Segurako I. berdintasun plana osatzear da. Segurak parekidetasunerantz pausuak eman ditzan datozen 5 urteetarako ekintza plana osatu da. Horretarako Segurako norbanako zein elkarteek ekintza edo jarrera baten bidezko konpromisoa hartu dute. Ildo beretik, Udaleko langile eta politikoek arloz arlo aztertu eta ekintza ugariz osatutako plangintza egin du bost urte hauetarako. Hasieratik argi izan zen Seguran egingarriak izango ziren ekintzez osaturiko plan bat egingo zela eta guzti hau kronograma batean kokatu da. Plan proposamen hau Emakundera bidali da beraien ekarpenak jasotzeko, diruz lagundu baitute.

32.484

7.620 (%24) 10.800 (%33) 8.060 (%27) 6.580 (%27) 31.535

32.955

30.245

Gaztelekua

24.821

guztira 174.955 68.740 243.695

Herritarren eskaera

12-17 urte bitarteko 20 gaztek Gaztelekua ezagutzen hasteko aukera izan dute pasa den uztailean. Ikasturte berrirako beraientzat leku goxo bat prestatzen aritu dira gazte hauek hezitzaile batekin. Paretak margotu, jolasak prestatu‌ Irailerako ere badute lana, baina gogotsu daude, asteburuetan ekintza ugari egiteko aukera emango baitie espazio honek.

Egiten dituzten ekarpenekin azken zirriborroa osatu eta aurkezpena egingo zaizue, azken ekarpenen bat gehitu nahi badiozue. Segura parekide baterantz! Uztailean parte hartu duten gazte batzuk


Udako datuak Turismo bulegoa Uztail eta abuztuan egunero egon da irekita turismo bulegoa, goiz eta arratsaldez. Bisita gidatuak egin dira, bai talde eta baita norbanakoekin ere. Datu batzuk aipatuko dizkizuegu: Ekainaren 20tik irailaren 7ra, guztira 1006 pertsona sartu dira Ardixarran. Bisitarien jatorria azaltzen da grafiko hauetan: Japoniarrak, chiletarrak, estatu batuarrak, Guatemalakoak, mexikarrak, kanadarrak eta Singapurgoak ere etorri dira Segurara. Gehien gustatzen dena Ardixarra Etxea bera eta eliza dira. Eta liluratzen dituena herriaren estruktura eta xarma dira. XVII. mende bukaeratik hona hain ondo mantendu izana azpimarratzen dute. Uda honetan bulegotik igaro direnen ahotik behin eta berriz entzun da, eta bisita liburuan ere idatzi dute, herri zoragarria dugula eta etxekoei edo lagunei dudarik gabe gomendatuko diela hemendik igarotzeko; gisa honetako herri gutxi daudela eta ezagutu beharreko tokia dela Segura. Altxor bat dugu bizitoki moduan, dudarik gabe. Datozen hilabeteetan lagun edo familiartekoekin Ardixarra edo herria bisitatu nahi duenak ostiraletan 17:30etik 19:30era eta larunbat eta igandetan 11:3013:30/16:30-19:30 du aukera. Astean zehar bisita gidatuak hitzartu daitezke taldeentzat 943 80 17 49 telefono zenbakian edo turismoa@seguragoierri.net helbide elektronikoan. Ardixarrako dendan oparitzeko hainbat gauza eros daitezke: Segurako tarta, Segurako tazak… gerturatu!

Igerilekua Denboraldi honetan 206 bono egin dira guztira.

Udalaren diru kontuak labur-labur eta modu globalean aipatzen dira jarraian taula honen bidez: SARRERAK

GASTUAK

Bonoak eta eguneko sarrerak 10.000 € Ura

Erabiltzaileak gehiengo handi batean segurarrak izan dira, baita Goierrikoak ere (Zerain, Mutilo, Idiazabal, Ordizia, Legazpi, Urretxu…. ) Urrutiagokoak ere etorri dira, hala nola Bilbo, Arrasate, Alicante, Tolosa, Inglaterra, Astigarraga, Markiña, Katalunia, Altzo, Amasa, Irlanda, Antzuola eta Usurbilgo jendea inguratu da.

GUZTIRA 10.000 €

5.000 €

Sorosleaak

8.000 €

PH eta KLORO erosketak

6.000 €

GUZTIRA

30.000 €

Gehitu beharreko beste kontzeptu batzuk: Langileen lan orduak (zelaia txukundu, hesiak jarri, igerilekua garbitu, txabolaren mantenimendua egin…) Uraren azterketak, Argindarra…

7


2014ko iraila

8 errebote 08

Datozen hilabeteetan zer?

Eskolako sukaldea amaitu. Txikienentzat parkea

Elkarteekin aurrekontuak landuko ditugu

Irailean zehar amaitzekoak dira herri eskolako sukalde berria. Hezkuntzak abuztuan hasitako obrek hilabete amaiera arte iraungo dute, egin beharreko aldaketak handiak baitira. Sukaldeko antolaketa aldatu da, sukalde-tresna berriak jarri dituzte, sukalderako sarrera irisgarri egin dute eta gas instalakuntza egin dute. Horretaz guztiaz gain eskolako txikienentzat parkea jartzeko eremua prestatu dugu. Eusko Jaurlaritzak jokoak jarri behar ditu baina oraindik ez dira iritsi. Hau ere irailean egitekoak direla hitz eman digute hornikuntza departamendutik.

2015eko aurrekontuak lantzeko elkarteekin bilduko gara aurten. Garrantzitsua ikusten dugu udalak ematen dituen diru laguntzak orekatuagoak egitea. Gaur egun ematen diren laguntzak urte askotan inertziaz eman izan direnak dira, hau da, ez dute irizpide konkreturik jarraitzen. Horregatik, guztien artean landu eta erabakiko ditugu laguntzak nola banatu. Azaroan egingo ditugun bi saiotan zehaztu nahiko genuke hau guztia. Ezinbestekoa da elkarte eta eragileek parte hartzea, onuraduna eta interes berezia dutenak baitira. Aurrerago emango zaizue honen berri.

Futbol zelaiko lanak GFAko kirol sailak futbol zelaian konponketak egiteko diru laguntza onartu digu. Gastuen %50a lagunduko dute. Bertako lehentasunak zeintzuk diren aztertzen ari gara futbol taldeko arduradunekin eta lanean hasiko gara datozen egunetan.

Herritarren eskaera

ITTEN hitzarmena sinatu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta lurralde antolaketako sailak “ITTEN Herritarrekin lan egiten� sozietate publiko bat du. Bere xedea udal ezberdinei arlo tekniko, juridiko, finantzario eta kudeaketan asistentzia eta laguntza zerbitzuak eskaintzea da. Horretarako lankidetza hitzarmen bat sinatu nahi dugu, harreman hau finkatuta gera dadin. Postariaren leku aldaketa

Zero Zabor astea Irailaren 29tik urriaren 3ra Zero Zabor astea antolatu dugu. Norabide horretan hainbat hitzaldi antolatu ditugu. Atez atekoaren inguruan ere arituko gara; 2013ko udaberriko parte hartze prozesuan, atez atekoa nolakoa izango zen erabakitzen aritu ginenean, urte betera gainbegirada bat emango genuela hitz eman genuen eta horregatik urriaren 24an 3 bileratara etortzeko aukera luzatu genizuen. Sasietako IĂąaki Erauskin gerenteak urte honetako datuak eman zizkigun, balorazioa egin genuen eta hemendik aurrerakoaz hitz egiteko aukera izan genuen, mankomunitateak landutako proposamen batean oinarrituta. Interesa duenak jarri udaletxearekin harremanetan eta emango dizkiogu beharrezko diren azalpenak. Osasun etxean pintaketak

Herrit

arren Gure asmoa osasun etxean hobeeskaera kuntzak egiten jarraitzea da. Komunak berritu ditugu eta hurrengo pausua itxaron gela, medikuaren kontsulta eta erizainarena pintatzea da. Baita kanponko fatxada ere. Aurrekontuak eskatuko ditugu.

Beheko eskoletan prestatu dugun Correos gelari azken ukituak ematen ari gara. Errebote eraikinean dauden postontziak bertan kokatzea falta da, datozen egunetan egingo dugu. Hitzarmena sinatu ondoren erabiltzaileek giltza berria jasoko duzue etxean, aldaketa eguna eta zehaztapen guztiak azaltzen diren eskutitz batekin batera. Gainerako herritarrei ere jakinaraziko zaizue aldaketa noiz eta zein tokitara emango den. Postaria lekuz aldatuta lan baldintza hobeak eskaini nahi dizkiogu bertan dagoen postariari. Argitasuna, aireztapena, kokapena, irisgarritasuna‌ hobea izango ditu. Postetxe berria


Datozen hilabeteetan zer?

Zurbano etxe aurreko espaloia

Belenpea

9

Gernika kalea

Kaleko konponketekin jarraitu behar da

Ttipi Ttapa helduenekin

Herrian badaude oraindik konpondu beharreko hainbat gune, goiko irudietan ikus daitekeen bezala.

Segurako Udala zahartze aktibo eta osasungarriaren Akzio-Planean parte hartzen ari da. Plan horretan pertsona helduetan aktibitate fisikoa sustatu eta jendartean egonez gure emozioen kudeaketa eta jendartean sentitzeak dakartzan onura emozionalak lantzea du helburu.

1. sektoreari begira Uggasa (Urola Garaiko Garapen Agentzia) eta Goimenen (Goierriko landa garapen elkartea) eskutik, Aizkorpe bailarako eta Urola Garaiko 1. sektorearen azterketa egingo da hurrengo hilabeteetan. Gure herrietan gaur egun dugun egoeraren diagnostikoa egingo da. Herriz herri eta baserriz baserri pertsona bat ibiliko da informazioa biltzen. Ustiapenei edo produktuei buruzko azterketa egitea da helburua, datu kuantitatiboez gain kualitatiboak ere lortuz, ahal den neurrian. Eman beharreko pausoak zein norabidetan joan behar duten jakiteko oinarrizkoa da lan hau, bai administrazio eta baita sektorearentzat ere. Egoitza sarreran piboteak Egoitzara ematen duen kalean, koHerritarren txeen aparkamenduak arazo bihurtu dira eskaera anbulantzia erabiltzaileentzat. Kalea estua da eta bi aldeetan egoten diren kotxeek ez dute maniobratzeko lekurik uzten. Horregatik, eta egoitzaren eskariz, alde batean piboteak jarriko dira, arazo honi irtenbidea eman nahian.

Horrela, Ttipi Ttapa Ibilbide Osasungarriak izeneko proiektua abian jarri da. Proiektu hau 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, batez ere sedentarioei eta bakarrik daudenei gomendatua. Denon artean kalera atera eta bakoitzaren gaitasun edo nahien arabera ibilalditxo bat egin nahi genuke taldean. Uda hasieran lehen bilera egin genuen Atseden elkartearekin elkarlanean, ekintza honen onurez eta beste hainbat kezkez hitz egiteko. Ekimen hau martxan jartzearekin batera paseorako ibilbideak egokitu beharra ere ikusten dugu, kaleko hainbat puntu seguruago egiteko, hala nola, Belenpeko lurzorua eta Zurbano etxe aurreko espaloia. Diru laguntza eskatuko diogu Eusko Jaurlaritzako osasun sailari. Zerbitzua osatze aldera, helduenentzako ariketa fisikoa egiteko gune bat atontzea da udalaren nahia. Datozen hilabeteetan izango duzue honen guztiaren berri. Bitartean oinetakoak prestatzen hasi!


2014ko iraila

10 errebote 08

albiste motxak

Datozen hilabeteetan zer?

2014-2015 ikasturtea eta LOMCE Espainiar Gobernuko Hezkuntza Ministerioaren erreforma berria da LOMCE, 2014-2015 ikasturtean indarrean jartzeko sortua izan zena. Hezkuntza eragileen (ikasle eta guraso elkarteen, sindikatuen, etab.-en) adierazpen bateratuko hitzak harturik, lege-erreforma atzerakoia, uniformizatzailea, zentralizatzailea eta kontrolatzailea da LOMCE; gurea den Laiotz Herri Eskolako Organo Gorenak (gurasoez, irakasleez eta Udaleko ordezkariaz osatua dagoenak) bat egiten du adierazpen honekin, eta horrela jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzari. LOMCEren bitartez, ez da bermatzen eta indartzen hizkuntza koofizialen esparruetan hizkuntzarik ahulena, gurean zentratuz, euskarak enborreko ikasgaia izateari utziko lioke, bere ahultzea ekarriz. Horrez gain, Legeak ikastetxeen autonomia murriztuko du, gehiengoa espainiar gobernutik erabakia etorriko baita (curriculumaren diseinua, etab.). Erlijioaren indartzea ikastetxeetan, ikasleak sexuka bereizten dituzten ikastetxe pribatuak diru publikoarekin laguntzea eta haurtzarotik jasan beharreko ebaluazio azterketa ofizialak dira Legeak ezarriko dituen beste aldaketa batzuk. Gaur gaurkoz dakigunaren arabera, ahula izango da LOMCEk 2014-2015 ikasturtean gurea den Herri Eskolan izango duen eragina. Lehen Hezkuntzako 1go, 3. eta 5. mailan ikasleek azterketak izango dituztela aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak, baina ez da ziurra. Ikasgaiek eta testu-liburuek berdinak izaten jarraituko dute ikasturte honetan, hurrengoan ikusteko dago. Eta amaitzeko, LOMCEk orain arteko Organo Gorenari bere estatusa eta erabakitzeko boterea kendu eta zuzendaritza taldeari ematen badio ere (ikasleak, gurasoak, gainerako irakasleak eta Udala kontsultarako taldeak izatera pasaz), Laiotz Herri Eskolak neurri hau baztertu eta orain artean bezala jarraitzeko apustu irmoa egin du; aurrerantzean ere eskola komunitatea osatzen duten taldeen artean hartuko dira erabakiak.

Goi Tentsioko linea Irailaren 26an Segurako plazan ospatuko da Goi Tentsioko linearen aurkako plataformak deitutako asanblea. Interesa duen orok parte hartu dezake. Arratsaldeko 6etan emango zaio hasiera. Gaiaren kokapena eta egungo egoera azalduko da bertan. Urriaren 18an mobilizazioak espero dira. Adi beraz.

Argazki lehiaketa gogorarazi Urriaren 10erako aurkeztu behar dira aurtengo argazkiak. Oinarriak web orrialdean zintzilikatuta dituzue, baita udaletxean ere. Badakizue gaia zein den, SEGURAKO LEKU EZKUTUAK. Astindu irudimena eta parte hartu!

Batzordeak martxan Kurtso berriarekin batera gonbidapena luzatu nahi dizuegu batzordeetan parte hartzera. Udaleko gaiak lantzen dira bertan. Esku artean ditugun gaien berri jakin eta bakoitzaren iritzia emateko gune aproposak dira. Batzorde hauen deialdiak web orrian zintzilikatzen ditugu eta boletin digitalaren bidez zabaltzen ditugu. Zuk ere deialdiak jaso nahi badituzu harpidetu zaitez!


albiste motxak

38. Euskal Herriko Dantza txapelketa urrian Gerturatzen ari da aurtengo edizioa ere. Urriaren 18an ospatuko dugu, larunbata, arratsaldeko 6etan Baratze pilotalekuan. Oinarriak publikatu ditugu iada, kontsultatu nahi dituenak www.seguragoierri.net web orrian aurki ditzake. Dantzari parte hartzaileek irailaren 26rako eman beharko dute izena. Atsedenaldian Alurr Dantza Taldearen “Bi punturen artean” emanaldia izango da ikusgai. Nestor Basterretxeari ere omenaldia egingo diogu. Segurarekin eta dantza txapelketarekin izan duen lotura estua azpimarratu eta eskertu nahi diogu honela.

Jubilatu eguna Konturatzerako iritsi da aurtengo Jubilatu Eguna. Irailaren 21ean, meza ondorenean, plazan elkartu ginen eta omenaldia egin genien herriko jubilatuei. Herriko zaharrenari lore sorta eskaini eta txistulariekin kalejiran bazkaltzera joan ginen frontoira. Iparra-Hegoa katerinak bazkari ederra eskaini zigun eta ondoren herriko trikitilariek alaitutako bazkal ostea izan genuen. Umore onean eta jai giroan igaro genuen eguna. Urtero legez, eskerrak eman nahi dizkiegu herriko jubilatuei hainbeste urtean egin duten lanagatik. Bejon deizuela!

11

Podak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailetik lortutako diru laguntza bati esker herriko eta partikularrak diren podak trituratzeko makina bat erosiko dugu. Orain arte bezala pilatuko ditugu Iturriberriko gunean eta udal langileak arduratuko dira trituratzeaz. Lortzen den materia konpostarako lehorgai bezala erabili nahi dugu.

Joxe Mari Telleriaren azken lana Gereziondoko pareta zaharrak itxura berria du orain. Iparra Hegoak Joxe Mari Telleriari ingurua apaintzeko eskatu zion eta azken hilabeteetan pasatako orduek eman dute fruitua. “Hartzen lurretan” kantuaren interpretazioa da ikusten dena . Kolore bixi eta alaiei esker inguru hori berpiztea lortu da.


Herriko txokoetan kalteak Herriko hainbat tokitan kalteak sortu dituzte. Eliza eta egoitza arteko balkoiean kristalak hautsi dituzte eta aldapan behera bota dituzte. Argiteriko lanak egiten ari diren langileen materiala ere (farolak...) eliza atzeko maldan behera bota zituzten eta egiten ari ziren instalakuntzako kableak atera zituzten. Elizako portikopean eta Xexteri atzeko parkean suak piztu eta ingurua beztu dute, elizaren atzeko sarrerako zoruko harriak soltatu dituzte ... nork ordaindu behar ditu kale hauek? zer izango da hurrengoa?

errebote 08

Udaletik pausoak ematen ari gara eta Ertzaintzarekin bilera bat egin genuen arazo hori irtenbidea nola eman hitz egiteko. Kanpoan eskatu behar izan dugu laguntza, herri mailan ez baitugu honekin bukatzerik lortu.

eliza atzeko sarrera

eliza eta egoitza arteko balkoia

SEGURAKO UDALA

Lardizabal kalea, 5 Tel.: 943 80 10 06 segura@udal.gipuzkoa.net

www.seguragoierri.net


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.