Tippe Tophat

Page 1

Tippe Tophat Ole Lund Kirkegaard

LIBURU

HAU

te aritu dio ☐ - i op i du ros ☐ - k e itu du urk ☐ - k a rtu du pu ☐ - k la zi du aba ☐ - k ir



Amona gurdian pasieran doa

A

itona agure txiki bat zen eta ile urdina zuen. Inoiz ez zuen asko hitz egiten, baina hitz egiteko ahoa zabaltzen zuen bakoitzean, neguko egun batean teilatu-hegalean txioka ari den txolarre izoztu bat zirudien. Buruan zapladatxoak eman ohi zizkidan, eta erregaliz-makilak eta azukre-koxkorrak oparitzen zizkidan. Aitona agure onbera eta lasaia zen, eta guztiok izugarri maite genuen. Amona guztiz ezberdina zen. Emakume erraldoi bat zen, biribil formakoa eta gizena. Uzta biltzeko makina bat zirudien. Bere sukalde epel eta erosoa ia guztiz betetzen zuen. Are katuak ere labeko apalean uzkurtu behar izaten zuen sukaldean sartu ahal izateko. Amonak beti bere sabel erraldoia estaltzen zion koadrodun amantal bat zeraman, eta hitz egiten zuen bakoitzean, koadrodun sabel haren atzean trumoika ari zuela zirudien. A zelako eskuak zituen! Palak bezain handiak ziren, eta sukaldean zituen burdinazko lapiko beltz eta astunak eusten zituenean, kikaratxoak ziruditen bere esku zabalen artean.

7


Amona sukaldean zegoenean, txorientzako kaiola batean itxitako hipopotamo bat zirudien. Bai, ziurta dezaket, askotan horma edo holtz bat eraitsiko zuen beldur nintzela, edo are okerragoa zena: batzuetan, beldur nintzen ez ote zen oharkabean gure aitonatxoaren gainean eseriko. Baina zorionez, hori ez zen inoiz gertatu eta gure amona erraldoia, gure aitona lasai eta atsegina bezainbeste maite genuen guztiok. Neguan aitona eta amonarekin bizitzera joaten nintzenean, ganbaran egiten nuen lo, tximiniatik hurbil zegoen lasto bigunez betetako kaxa batean. Baina izotza egiten zuen gau oskarbi eta izartsuetan, ez zen beti erraza izaten ni bezalako ume txiki batentzat lastozko ohean beroa mantentzea. Honegatik, gauero lotara joan baino lehen, amona eskailera karraskari eta karrankaritik igotzen zen ganbarara adreilu bero batzuekin, nire ohea berotzeko lasto artean sartzen zituenak. Goizero igotzen zen adreiluak batzera eta sukaldera eramaten zituen, labe gainean jarri eta egunean zehar berriz berotu zitezen. Baina egun batean, nire amona adreiluen bila ganbarara igotzen ari zenean, eskailera amonaren zama erraldoiaren azpian hondoratu zen. Aitona eta biok kortan geunden burrunba hura entzun genuenean, eta korrika joan ginen zer gertatu zen ikustera.

8


Hantxe zegoen amona: eskaileraren egurrezko zatien erdian lurrean etzanda, haserre marmarka. –Eskailera madarikatua! –esan zuen purrustaka, eta zutitu egin zen–. Gutxigatik ez du nireak egin madarikatu honen erruz. Ez da ezta euli baten pisuari eusteko gai ere. Orduan, bertan geundela ohartu zen. –A! –oihukatu zuen–. Ez zaitezte hor gelditu, bi ardi izutu bezala begira. Poztu zaitezte erori naizenean eskailera azpian egon ez izanaz, biak txiki-txiki eginda egongo zinatekete eta. Aitonak eta biok elkarri begiratu eta buruaz baietz egin genuen, eta eskailera azpian egon ez izanaz poztu ginen. –Baina orain –esan zuen amonak–, herrira joan beharko dugu, eskailera berria egiteko eskatzera. Goazen. Aurrera, tropa! Tropa aitonak eta biok osatzen genuen. Aitonak estalpetik gurdia atera zuen, amonak berokia hartu eta bere gorputza zaldientzako estalki batekin babesten zuen bitartean, negu gorria baitzen. Aitonak ez zuen gurdiari tira egiteko zaldirik, baina hala eta guztiz ere herrira joan behar zuten bakoitzean ateratzen zuen, amona sartzen zen garraiobide bakarra baitzen. –Herriraino aldapan behera zuek tiratzen baduzue –egin zuen orro amonak, bere gorputza lorategiko lauzen gainean kulunkatuz–, herritik itzultzean nik tiratuko dut.

9


Aitonak eta biok buruaz baietz egin genuen, eta begi bat kliskatu genion elkarri. Herrirako bidea aldapan behera zen, beraz, ez genuen asko tiratu beharko. Amona gurdira igo genuen. Ene bada, gurdiak ere karraska egin zuen! Baina amonaren zamari eutsi zion. Ataritik biderantz abiatu ginenean, gurpilek txirulek bezala kirrinka egin zuten. –Geldi! –oihukatu zuen amonak–. Ezin gara herrira zarataka iritsi. Honek katu gaixoz osaturiko abesbatza dirudi. Abiatu baino lehen, gurdiaren ardatzak koipeztatu behar dituzue. Gurdia muinoaren goialdean utzi genuen, atariaren aurrean, eta lubrifikatzailearen bila joan ginen. Estalpea ilunpean zegoen eta aitonak eta biok denbora luzez bilatu behar izan genuen lubrifikatzailearen potoa aurkitu arte. Bidera berriz irten ginenean, tupustean gelditu ginen. Amona eta gurdia arrastorik utzi gabe desagertuak ziren.

10


–Zein arraroa –esan nuen, buruari hazka eginez. –Bai, oso arraroa da –egin zuen txio aitonak, eta mastekatzeko tabako apur bat atera zuen–. Zinez arraroa. Gu gabe alde egin duela dirudi. Herrirantz aldapan behera abiatu ginen. Bidean, auzokoaren lastategiari begira geratu ginen. Guztiz deseginda zegoen, eta lastoa lursailean sakabanatuta zegoen. –Mmmm… –esan zuen aitonak–. Zure amona hemendik ibili delakoan nago. Auzokoaren hesiak zuen zulo erraldoi batetik igaro ginen; lehenago han ez zegoen zulo batetik, hain zuzen ere.

11


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.