Otto errinozero bat da (muestra)

Page 1

O­­­tto errinozero bat da Ole Lund Kirkegaard Liburu

hau

te aritu dio ☐ - i op i du ros ☐ - k e itu du urk ☐ - k a rtu du pu ☐ - k la zi du aba ☐ - k ir



1. Kapitulua

H

aurrak Topper zuen izena eta, egia esan, ez zen oso ederra. Bere ilea marroi gorrixka zen, burdin herdoildua bezalakoa, hain lodia eta gogorra non amak, txukunago egon zedin, eskuarekin orraztu behar izaten zion. Aurpegian oreztak zituen, eta hortz bat zuen beti agerian. Topper kaiaren aurrean, etxe gorri batean bizi zen. E­­­txe gorria handia eta zaharra zen, kirrinka egiten zuten eskailerez eta ate okerrez betea. Neguan saguak bizi ziren sotoan, eta udan, beleak ­­­tximinian. Urteko beste sasoietan, e­­­txea jendez, umez eta marradun katuz lepo egoten zen. Topperri asko gusta­­­tzen zi­­­tzaion e­­­txe handi eta gorri hura, eta eskolatik i­­­tzul­­­tzean, zera esaten zion: –Kaixo, e­­­txe­­­txo! Zein eguraldi ona gaurkoa, ezta?

7


8


Eta e­­­txea poztu eta puztu egiten zela irudi­­­tzen zi­­­tzaion, baina ez hormetan pitzadura agertzeko bezainbeste. Azken solairuan, teilatuaren azpian, Holm jauna bizi zen, atezaina. Holm jaunak e­­­txe handi hura zain­­­tzen zuen eta bere lana etxeko guztiek ondo pasatzen zutela eta pozik zeudela ziurtatzea zen. Pipa ­­­txiki eta oker batean erre­­­tzen zuen, eta mamuei, sorginei eta kanibalei buruzko istorio arraroak zekizkien, edonor beldur­­­tzeko modukoak. Holm jauna gizon baxua eta mardula zen, eta bibote zuri bat zuen. Baina bera ez zen kanibala, jaki arruntak jaten bai­­­ tzituen, hala nola txerrikia, sardinzar frijituak, kakahueteak, baita ba­­­tzuetan ­­­txokolatezko flana ere. “Sudurbero­­­tzaile” dei­­­tzen zion bere pipa ­­­txikiari, eta jateko eta beldurrezko istorioak konta­­­tzeko besterik ez zuen ahotik atera­­­tzen. –Ziur gauez ere berarekin lo egiten duela –esan zion Topperrek Viggori. Viggo Topperren laguna zen. –Ez –esan zion Viggok–. Aitak dio ezin dela piparekin lo egin, tabako guztia ohetik eroriko li­­­tzatekeelako. Aita oso jakin­­­tsua da, den-dena daki. –Ados –esan zuen Topperrek–, agian hala izango da.

9


Baina egiatan, Toperrek bere artean Holm jauna Viggoren aita baino askoz jakintsuagoa zela pentsatu zuen, eta erabaki zuen Holm jaunari galdetuko ziola piparena, Viggo eta haren aita jakin­­­tsuari ezer esan gabe. Viggoren aita jakin­­­tsua Lehoi jauna zen. Lehoi jaunak kafetegi bat zeukan e­­­txe gorriaren behealdean. BAKAILAO URDINA dei­­­tzen zen, eta gauero txerrikia jatera, tabakoa masteka­­­tzera eta pa­­­ttarra edatera zihoazen arran­­­tzalez eta i­­­tsasgizonez bete­­­tzen zen. Topper e­­­txe gorriaren tarteko solairuan bizi zen. Amarekin bizi zen bertan; ama arrain-sal­­­tzailea zen eta postu batean egiten zuen lan, kaiaren beste aldean. Topperren amak abesten zuenean, leihoek dar-dar egiten zuten eta arrainek buztana oker­­­tzen zuten izuturik. Topperren aita marinela zen. I­­­tsaso zabalean nabiga­­­tzen zuen eta urtean behin besterik ez zen e­­­txera itzultzen. Eskolan, noizbehinka, Topper aitari buruz mintzatzen zitzaien andereñoari eta beste haurrei. –Nire aita –esaten zuen Topperrek– benetako marinela da. I­­­tsaso zabalean nabiga­­­tzen du eta hor­­­tzordeak ditu. –Zer dira hor­­­tzordeak? –galdetu zuten beste haurrek.

10


–Bada –esan zuen andereñoak, betaurrekoak jar­­­tzen–, hor­­­tzordeak ahotik kendu eta jarri ahal diren hor­­­tzak dira. –Ooo! –esan zuten beste umeek–. Zure aitak hor­­­tzak ahotik ken di­­­tzake, Topper? –Bai horixe –esan zuen Topperrek oso harro–. I­­tsasoan ekai­­tza zebilen egun batean, hor­­tzordeak kendu zituen begirada­­txo bat emateko, eta olatuetara erori zi­­tzaizkon. PLOP egin, eta desagertu egin ziren.

11


–Arranopola! –esan zuten umeek–. PLOP egin zuten? –Bai –esan zuen Topperrek–. PLOP egin zuten benetan, eta aita hor­­­tzik gabe gelditu zen. Denbora luzez, soilik semolazko ahiak eta zopak jatearekin konformatu behar izan zuen. Beste haurrak begira gelditu zi­­­tzaizkion. –Puaj –esan zuten ba­­­tzuek–. Zure aitaren­­­tzat ez zen batere egoera xamurra izango. –Ez –esan zuen Topperrek–. Garai la­­­tzak izan ziren beraren­­­tzat. Hainbeste a­­­tsekabetu zenez, gaixotu eta urrearen sukarra harrapatu zuen. –Ene bada! –esan zuen andereñoak–. Urrearen sukarra harrapatu zuen? –Bai, hala da –esan zuen Topperek–. Sukar izugarria, gainera. Baina orain ondo dago jadanik. Urrearen sukarra izan beharrean, neska-lagun bana dauka kaia bakoi­­­tzean zain. Andereñoari gu­­­txigatik ez zi­­­tzaizkion betaurrekoak erori. –Beno –esan zuen–. Orain, ida­­­tzi egingo dugu. Beste egun batean en­­­tzungo ditugu Topperren aitari buruzko istorio gehiago. Haurrak koadernoen aurrean makurtu eta ahal zuten hobekien idazten hasi ziren. Baina behin eta berriro zetorkien burura Topperren aita eta ahotik atera zitzakeen hortz arraro haiek.

12


Eta Topperren aita itsaso zabaletik itzultzean, hortz haiek hurbiletik ikusteko aukera izatea espero zuten. E­­­txe gorrian andre zahar bat bizi zen baita ere. Flora andrea zuen izena, eta belarri tutu hori eta luze bat erabil­­­tzen zuen, oso gaizki en­­­tzuten bai­­­tzuen. Balkoian lore ederrez betetako loreon­­­tzi erraldoiak eta ­­­txori berde politez betetako kaiola ­­­txikiak zeuzkan. –Ez dago loreak baino gauza politagorik –esan zion Holm jaunari, hau kalea pixka bat garbi­­­tzeko eskaileretatik behera zihoanean. –Bai, egia biribila –esan zuen Holm jaunak, pipan erre­­­ tzeari utzi gabe–. Ez dago loreak baino gauza hoberik. Beno, kikara bete kafe agian, baina besterik ez. –Zer diozu? –galdetu zion Flora andreak, bere belarri tutu horia Holm jaunaren aurpegiran­­­tz bideratuz. –KAFEA –oihukatu zion Holmek. –O, bai! Kafea ere oso gozoa da –esan zuen Flora andreak–. Kafe bat nahi al duzu, Holm jauna? Holm jaunak buruaz baie­­­tz egin zuen. –Bai, mila esker –esan zuen–. Baina ez ote da zuri gehiegi eska­­­tzea izango? –Gehiegi? –esan zuen Flora andreak, eta irribarre egin zion–. Ez, ez dizut gehiegi emango. Zuk nahi duzuna besterik ez.

13


Eta horrela, Holm jauna eta Flora andrea loreez eta kafeaz hizketan aritzen ziren; egia esan, Holm jaunari asko gusta­­­tzen zi­­­tzaion Flora andrearekin berriketan ibil­­­tzea. Flora andrea eta bera ia egunero eser­­­tzen ziren balkoian bera eta, lore handi ederren eta txori ­­­ txiki ­­­ politen artean, eta zorion­­­tsu senti­­­tzen ziren kafe beroa edaten. –Zuk, zaren bezain gizon liraina izanda, Holm jauna –esan zuen Flora andreak–, zuk emazte­­­txo bat bilatu beharko zenuke. –Bai –esan zuen Holmek–. Gu biok ezkontzea ez da batere ideia txarra. –­­TXARRA DELA? –esan zuen Flora andreak, eta kafeon­­­ tzia usaindu zuen–. Kafea ­­­txarra dagoela uste duzu? Ez, ezinezkoa da, ene atezain maitea. Javako kafea da, bene-benetakoa. –Jumm –esan zuen Holmek, pixka bat lo­­­tsatuta–. Beno; on egin, Flora andrea! Baina bere baitan pen­­­tsa­­­tzen zuen: “Egunen batean gutun bat ida­­­tziko dizut, esanez: EZKON ZAITEZ NIREKIN, FLORA ANDRE GOZOA. Zalan­­­tzarik gabe, ulertuko du horrelako gutun bat andre zahar tuntun eta gozo honek”. Halakoxea zen bizi­­­tza kaia aurreko e­­­txe handi eta gorrian, eta halakoxea zen bertan bizi zen jendea. Eta orain, han jazotako gertakari arraro baten berri izateko garaia da.

14


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.