Aldizkaria: 2014 azaroa - Plentzia

Page 1

2014ko azaroa Azken asteotan Plentziako Udalak bi bilera garrantzitsu izan ditu: bata, Bizkaiko Garraio Partzuergoko egoitzan eta bestea, Bizkaiko Batzar Nagusietan. Hona hemen bilera hauen berri: BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOKO EGOITZAN: Urriaren 8an bilera bat egin zuten Plentziako Udalak (Isamari Zarauza alkatea, Maite Jauregi EAJko ordezkaria eta David Crestelo EHBILDUkoa), Bizkaiko Garraio Partzuergoak (Manu Tejada, zuzendari gerentea) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (Itziar Garamendi, Garraio eta Herri-lanetarako ahalduna eta Unai Rementeria, Presidentetzarako ahalduna). Bilera horretan hitz egin zuten APARKALEKUA eta GELTOKI INGURUKO SEGURTASUNAri SEGURTASUNA buruz: - Foru Aldundiaren arabera, geltoki inguruan arrisku minimoa dago oinezko eta gidarien Aldundia segurtasunerako. Informazio hori hango teknikariek egindako txostenean oinarritzen da; txostenaren kopia bat emateko eskatu eta ezezkoa jaso genuen. Arrisku minimo horren ondorioz, ez dute inolako aldaketarik egingo inguru horretan, kontrakoa adierazten duen txosten bat egin arte, behintzat. EHBilduk uste du errealitatea ez dela hori: Udaletxeko teknikariek egindako txostenetan oinarritu gara; txosten horietan istripuak gertatzeko arriskua aipatzen da, baita inguru hori egokitzeko beharra ere. Erregistratutako gertaera ugarietan ere e re oinarritu gara, zeinetan zaurituak ere egon diren; jaso ditugun 1650etik gorako sinadura horietan ere bai, "bideko segurtasunaren hobekuntza" eskatzen dutenenak; eta hainbat gurasok Udalari zuzendutako idatzietan, euren semeseme -alabek duten arriskuaz arduratuta, arduratuta, inguru hori zeharkatzen dutenean; hiribilduko hainbat eragilek egindako onarpenean, esan dutenean inguru hori arriskutsua dela, besteak beste, Udaletxean dauden hiru alderdiak. Horietan guztietan oinarritu gara. - Garraioen Partzuergoak daukan interes bakarra da aparkalekua eraikitzearena, metroa erabiltzen duen jendearentzat. Urdulizko trenbidea lurperatzeko lanen hasierarekin, badaki Plentzia eta Sopela arteko anezken kontua inguru honi gehituko zaion arazoa izango dela eta, horrexegatik, bere interesa da lineako autobusetarako Eta anezka horietarako geltokia eraikitzea. Segurtasuna dela eta, hitzik ez. EHBilduk uste du Bizkaiko Garraioen Partzuergoak Udalari egindako proposamenak, aparkalekua eraikitzekoak, alegia, ez direla onuragarriak hiribilduko hiribildu ko herritarrentzat. Autobusetarako geltokia eraikitzeari dagokionez, arazo global bati konponbide partziala ematea dela iruditzen zaigu, eta jokaera guztiz insolidarioa, gainera, erakunde horren aldetik, erakutsi diguna bere erabiltzaileen interesak baino ez duela defendatzen.


bilduplentzia@gmail.com

plentzia.ehbildu plentzia.ehbildu.net ehbildu.net

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAN (BB.NN.): Urriaren 17an Plentziako Udala eta Ikasleen Gurasoen Elkarteko bi kide BB.NN.etako alderdi (PSE, PP, PNV eta EHBILDU) bakoitzeko ordezkariekin bildu ziren, APARKALEKUA eta GELTOKI INGURUKO SEGURTASUNA SEGURTASUNAri RTASUNA buruz hitz egiteko. - Bizkaiko BB.NN.ek beti geltoki inguruari buruzko proposamen guztiak onartu dituzten arren, bilera honetan Foru Aldundiaren aldetik edozein hobekuntza aurrera eramateko borondate politikorik ez daukala argi geratu zen. Are gehiago, BB.NN.etan hartutako erabakiak gutxiesten ditu, eta hobekuntzak aurrera eraman baino lehen egiten ari den txosten baten arabera izango dira. Gainera, PNVk Udalak BI-2122 eta Geltoki Kalea foru errepideetan egin beharreko obrak ordaindu behar dituela esaten duen tesia defendatzen jarraitzen du. Bitartean, Plentziako PNVk ez du ezer esaten, Foru Aldundiaren erabakien mendekoa izanez. - PNVren/Foru Aldundiaren jarreraren aurrean, gainontzeko alderdiek segurtasun arazoa konpontzeak lehentasuna daukala azpimarratu zuten, inguru horretan ezbehar gehiago egon ez daitezen. Ondorioa: Bilera horietan ez zen akordio zehatzik lortu, baina aurrera egin dugula uste dugu: orain bai, gure erakundeen ordezkari garrantzitsu diren pertsona hauek benetan benetan ezagutzen dute geltokiko inguruaren egoera kaskarra. Irtenbide posibleak lortzeko jarrera falta itzela badago ere, uste dugu posible dela akordioak lortzea eta, gainera, berehala gerta daitekeela. Guztiz beharrezkoa da negoziatzen jarraitzea, konponbideak konponbideak topatzeko borondatez, baita erakunde bakoitzak dagokion ardura hartzea ere, arazoa behingoz konpontzeko. Bileran ikusi zen bezala, EHBilduk argi dauzka bere ideiak eta negoziatzen jarraitzeko irrikaz dago, baita arazoarekin amaitzeko beharrezkoak diren diren alternatiba errealak planteatzen jarraitzeko ere. Hala ere, arazo hau konpontzeko herriaren presioa guztiz beharrezkoa dela argi daukagu. Plentziak arazo hau konpontzea konpontze a exijitu behar du, errail politikoa hilik dago eta. PNVk/Foru Aldundiak 1.650 sinadura sinadura baino gehiago gutxiesten ditu, baita txosten teknikoak ere; horregatik kalera irtetera bultzatzen gaituzte. ADI EGON!

PLENTZIAK KONPONBIDEA NAHI DU! DU !


bilduplentzia@gmail.com

plentzia.ehbildu plentzia.ehbildu.net ehbildu.net

GURE INGURUAGATIK... Plentziako ondareak genozidioa pairatu du. Gure ondare historiko eta materialaren parte diren elementuak desagertu dira edo originalen imitazio esperpentiko bihurtu dituzte: Gazteluondoko mareaerrota, Goñi Portal, Casino Aurrera, Arruza & Cía. eskabetxe fabrika eta abar. Beste batzuk desagertzeko zorian daude, gure oroitzapen eta iraganaren parte izatearen bidean. Horrexegatik, hain zuzen ere, legealdi honetan sarraski hori gelditzeko asmoarekin egon gara lanean, elementu horiei merezi duten balioa emateko asmoarekin, orain arte gutxietsi eta mespretxatu dituzten elementu horiek. Jarraian gure lanaren adibide batzuk emango ditugu, baina ez ditugu aipatu gabe utzi nahi garrantzitsuak izan diren bi gertaera: alde batetik, Alde Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia, onartuta dagoena; inguru hori kontserbatzen eta hobetzen laguntzen duen erreminta izan beharrean, beraren idiosinkrasiaren aurkako atentatua dena. Bestaldetik, Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra, Plentziako eraikin eta elementu adierazgarri eta ezagunen desagerpena hartzen duena bere baitan, herri "estandarizatu" eta izaera propiorik gabekoaren alde. KASTILLAOKO URUR -TANGA: TANGA 2014an ur-tanga konpondu eta kontserbatzeko eskaera onartu zuten, baita txosten bat egiteko eskaera ere, Arkitektu-Aholkulariaren aldetik, ur-tanga horren segurtasun eta egonkortasun egoerak zehazten dituena. G ELTOKIKO ERAIKINA: ERAIKINA ezaguna, adierazgarria eta metroko linea horretan daudenen ezberdina; Eusko Jaurlaritzari eskatu diogu ‘Kultur Ondare’ izendatzeko eraikin hori. Gainera, bere egoera kaskarra bistakoa denez, lortu dugu Bizkaiko Garraioen Partzuergoak eraikina birgaitzeko konpromisoa hartzea. PORTUKO ESKABETXERIA: ESKABETXERIA 2012ko abuztuan proposamen bat aurkeztu genuen udaletxean, eraikingune horretan erabilera askotarako zentro bat jar zezaten eskatzeko. Erantzunik ere ez genuen jaso eta hura eraisteko baimena eman zuten, bere desagerpena ekarri zuena, PNV eta GIren laguntzarekin. Horrez guztiaz gain, gure ingurune naturalari emandako balioa ere nabarmendu nahi dugu, bai ekintza konkretuen bidez egindakoa, bai beraren aldeko ekimenen alde agertu garenean adierazitakoa: ITSASADARRA GARBITZEA: GARBITZEA 2014ko irailean onartu zen dagokion erakundeari eskatzea ITSASADARRAREN GARBIKETAZ ETA MANTENTZELANEZ ARDURATUKO DEN ETENGABEKO ZERBITZUA. Horrez gain, legealdian zehar margo eta plastikoen bi isurketa salatu ditugu. FRACKING EZ!: EZ! anbiguotasunik gabe, haustura hidraulikoari ezezko borobila eman nahi diogu, osoko bilkuran argi erakutsi genuen bezala. Gainera, eskatu genuen aipamen zehatzak egitea HAPOn, erauzteko teknika honen aurka. BIOTOPOA: BIOTOPOA anbiguotasunik gabe, ekimen honen alde gaude; hainbat taldek eta elkartek martxan jarri duten ekimena da, gure ingurua eta bere balio historiko, zientifiko, kultural eta naturala babesteko asmoz. ABRA BIZIRIK, DRAGARIK EZ! anbiguotasunik gabe, ez gara itsas-hondoa harrobi bezala erabiltzearen aldekoak, eta gure litorala, bertako hondartzak, itsasoa eta itsas-hondoa espazio naturalak izaten jarraitzea nahi dugu.


bilduplentzia@gmail.com

plentzia.ehbildu plentzia.ehbildu.net ehbildu.net

PLENTZIARENTZAT ETA PLENTZIAREN ALDE, PLENTZIATIK KANPO Garrantzitsua iruditzen zaigu beste erakunde batzuetan egiten ari garen lana nabarmentzea. Erabat koordinatuta gaude gure taldeak Bizkaiko Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean dituen ordezkariekin; horren ondorioz, herri mailan egiten diren proposamen askok sostengua izaten dute gure hiribildutik kanpo. Hona zenbait adibide:

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAN - 2011ko urrian proposatu genuen Foru Aldundiak ATERPETXEKO ORUBEA Udalari utz ziezaion. EAJ eta PP aurka agertu ziren, baina Udaletxean egindako presioari eta bildutako 1.400etik gorako sinadurei esker, Foru Aldundian iritzia aldatu zuten eta gaur egun gune honi erabilera publikoa eman zaio. - Herriko KIROLGUNE askoren egoera kaskarra ikusita, 2013ko ekainean Batzar Nagusiek gure proposamena eztabaidatu zuten: aparteko funtsa sortzea, oinarrizko kiroletarako erabiltzen diren kirol instalazioak konpontzeko. EAJk eta PPk aurkako botoa eman zuten eta ekimena onartu gabe gelditu zen. - 2013ko irailean, Batzar Nagusiek onartu zuten GELTOKI INGURUAren egokitzapenerako aurrekontua esleitzeko eskatzea Eusko Jaurlaritzari, EHBildu, PP eta PSOEren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin.

- 2013ko abenduan, Batzar Nagusietara eraman genuen ESKABETXERIAri buruzko eztabaia. Han argi utzi zuten alderdi guztiek gure Portuetako Ondare zen eta dagoeneko desagertu den sinbolo honek balio eta interes handiagoak zeuzkala Plentziako Talde Independienteak eta EAJk erakutsi zituztenak eta eman zizkiotenak baino. -2014ko 2014ko apirilaren 3an beste proposamen baten bozketa egin zen, METRO GELTOKIKO ERAIKINARI buruzkoa. Horretan, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zitzaion Kultur Ondare izenda zezala aipatutako eraikina. Ekimen honek ez zuen aurrera egin EAJk aurkako botoa eman zuelako. - 2014ko ekainaren 12an, 12an PSErekin batera, GELTOKI INGURUA egokitzeko ekimena aurkeztu genuen; ekimen hori onartu egin zen, aho batez, egun batzuk lehenagoko Plentziako osoko bilkuran gertatu zenaren kontrakoa, EAJ abstenitu zenean. - 2014ko ekainean proposamen bat aurkeztu genuen Batzar Nagusietan, EVARISTO DE CHURRUCA atoiontzia salbatzeko kanpainaren aldekoa.


bilduplentzia@gmail.com

plentzia.ehbildu plentzia.ehbildu.net ehbildu.net

EUSKO LEGEBILTZARREAN... PLENTZIAKO PORTUKO ATRAKALEKUAK ESLEITZEKO PROZEDURAN PROZEDURAN aurreikus daitekeen legehaustearen aurrean, 2013ko ekainean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuari prozedura honi buruz galdetu genion. 12 galderetatik, bat besterik ez zuen erantzun, eta ez da bete. Horrexegatik, hain zuzen ere, 2013ko azaroan gai berera itzuli ginen eta Ana Oregi Bastarrika sailburu andreak emandako erantzunak aurrera eraman den esleitzeko prozedura legala edo ez argitzen ez duenez, eta Arartekoak (2009/12/4) esandakoaren eta Plentziako Udalbatzak (2012/11/28) onartutakoaren aurka doanez, deialdi bakoitzean eskatzaile guztiek norgehiagoka askean parte har dezaten bermatuko duen amarratze plazak esleitzeko sistema ezar dezala eskatzen jarraitzen dugu - Bizkaiko Batzar Nagusietan bezala, 2013ko azaroan Eusko Legebiltzarrean, PLENTZIAKO PLENTZIAKO METRO GELTOKIAN APARKALEKU BAT EGITEARI buruzko proposamenaren alde agertu ginen, PP eta PSErekin batera (EAJk kontrako botoa eman zuen). - 2014ko otsailean EHBilduk eta PSEk aurkeztu zuten URIBEBUTROE ZONALDEAREN URIBE- KOSTA INGURUMEN BALIOAK ETA ONDASUN NATURALA BABESTEKO ETA KONTSERBATZEKO PROPOSAMENA Eusko Legebiltzarrean onartu zen, ‘Biotopo Babestu’ izendatzeko eta Europako Red Natura 2000n sartzeko helburuekin.

- 2014ko maiatzean eta ESKOLAKO GARRAIOAN egondako aldaketen ostean, Eusko Legebiltzarrari eskatu genion arlo horretan arazoak dituzten familia eta heziketa zentroen beharrak ase eta zerbitzu hori jasotzeko duten eskubidea berma zitzala, baita jantokirako beka jasotzekoa ere.

Aldizkari hau argitaratzeak (1.900 ale) 399 € + BEZa balio ditu eta Udaletik jasotzen dugun diruarekin ordaintzen da


bilduplentzia@gmail.com

plentzia.ehbildu plentzia.ehbildu.net ehbildu.net

ARARTEKOAREN ARARTEKOAREN AURREAN... AURREAN... - 2011ko uztailean Arartekoaren aurrean kexa bat aurkeztu genuen: OINEZKOENTZAKO PASABIDEAN KOKATUTAKO ARGAZKIEN TESTUETAN DISKRIMINAZIO SEXISTA ematen zen, emakume plentziarren papera aipatzen ez zelako, tokiko gizonen balioa baino ez nabarmenduz. Arartekoak arrazoia eman zigun eta Udalari eskatu zion hautatutako argazki eta testuen ordez emakumeek hiriko bilakaera sozial, kultural eta ekonomikoan izan duten presentzia esplizituki islatzen duten beste batzuk ipintzeko.

- 2013ko abuztuan Lamarka jaunari HERRIKO BILKURA ARETOTIK DIKTADURA FRANKISMO GARAIKO ALKATEEN IRUDIEN AURKAKO NEURRIAK HARTZEA eskatu genion, baita UDALBATZA FRANKISTEK EMANDAKO IZENDAPEN ETA DOMINEN AURKA ere.

- 2013ko azaroan Arartekoarengana jo dugu URIBE KOSTA ETA LEIOAKO EHUKO CAMPUSAREN CA MPUSAREN ARTEKO GARRAIO PUBLIKO LOTURA DUINA ezartzeko babesa eskatzera. Erantzunaren zain gaude.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.