2011 martxoa

Page 1


Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

2011ko martxoko kronika

Espainiar estatuak gatazka eta errepresio egoera betikotu nahi du Euskal Herrian

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oharra kaleratu du Espainiako Entzutegi Gorenaren azken erabakia baloratuz. Mobilizaziorako deia luzatu du.

Espainiako Entzutegi Gorenak Sorturen gainean hartu duen erabaki dela honakoa adierazi nahi dugu: Beste behin Espainiako Estatuaren izaera ez demokratikoa agerian utzi du erabaki honek. Oinarrizko eskubide demokratikoak ukatzen ditu Espainiar Estatuak, tartean demokrazia batean ezinbesteko osagaia den bozkatzeko eskubidea. Espainiar Estatuan gaur egun ez dago sufragio unibertsalik. Gobernuaren bulegoetan hartzen diren erabakiak epaitegietan sinatzen dira Espainian. Legez kanporatze politika Espainiako Gobernuaren errepresio estrategiaren sostengu nagusienetakoa da gaur egun. Legez kanporatze politikak helburu politiko agerikoak ditu, eta helburu hauek indarrean jarraitzen dute Euskal Herrian ireki den aro politiko berrian ere. Euskal Herrian prozesu demokratikoaren oinarriak ezarri ditugu azken hilabeteotan. Eta bide honetan emandako urrats bakoitzak errepresioa izan du ordainetan estatuaren aldetik. Errepresio eta gatazka egoera betikotu nahi dute, alderdiak legez kanporatuz, komunikabideak itxiz, atxilotuak torturatuz eta espetxeak militante independentistekin betez. Baina Euskal Herria atzera bueltarik ez duen ziklo politiko berri batean aurkitzen da. Eragile politiko, sindikal eta sozialen konpromisoak garatzen ari dira.

Nazioartearen inplikazioa areagotzen ari da, eta herritarren artean prozesu honetan parte hartzeko borondatea ageri da. Euskal Herria demokraziara eramango duen bidea marrazten ari gara denon artean, eta argi dago herritarren gehiengo nagusiak bide hau egitea erabakitzen badu geldiezina izango dela herritarren borondatea. Espainiako Gobernuaren oldarraldi bakoitza bide honetan aurrera egiteko arrazoi bat gehiago izango da. Legez kanporatzeak, polizia operazioak, torturak, espetxeak, debekuak eta errepresio modu orok prozesu demokratikoaren beharra eta aldarrikapena indartu behar du. Azken hilabeteotan munduan eman diren altxamenduek aintzat hartzeko lezioak utzi dizkigute guri ere. Herritarren mobilizazioak eta altxamenduak oso indartsuak izan daitezke, diktadurarik latzenak botatzeko adinakoak. Azken hilabeteotan mobilizazio jendetsuak burutu dira Euskal Herrian, eta aurrera begira mobilizazio hauek areagotzea eta indartzea beharrezkoa izango da. Prozesu demokratikoa geldiezina izango baita herritarren babesa ondo antolatzen badugu. Bide honetan urrats berriak emateko garaia da.

Manu Ugartemendiak eta Peio Eskisabelek ez diote zilegitasunik eman Parisko Auzitegiari

Frantziak euskal gatazkan duen arduraz ohartarazi zioten epaimahaiari, ahozko saioaren lehen egunean

Martxoaren 17an hasi zen Manu Ugartemendia oreretarra eta Peio Eskisabel lasartearraren aurkako epaiketa Parisko Auzitegian. ETAko buruzagi izatea egozten die auzitegiak 2005eko apirilean Frantzian atxilotu zituztenetik preso dituzten biei, eta erakunde armatuko kide direla onartu zuten biek. ETAn egindako lanaz «harro» daudela esan zuten, gainera. Erakunde armatuan sartzeko izan zituzten arrazoiak azaldu zizkioten epaimahaiari historiaren errepaso luzea eginda, eta euskal gatazkan erantzukizuna izatea egotzi zioten Frantziari. Berak epaitzen ari diren Parisko Auzitegia Frantziako Estatuaren ordezkari izanik euskal militanteak epaitzeko zilegitasunik ez duela ohartarazi zuten. «Epaimahai berezi hau Euskal Herria Frantziarekin

eta Espainiarekin aurrez aurre jartzen duen gatazka politikoaren parte da. Beraz, auzi hau auzi politiko bat da, eta zuek ez duzue inolako legitimaziorik gu juzkatzeko, ezta gure herriak askatasunaren alde, nazio gisa izatearen alde eta autodeterminazio eskubidearen alde egindako borroka juzkatzeko ere», esan zuen Eskisabelek bi epaituen izenean. «Borrokaren zio politikoak azaltzeko prest», agertu ziren epaiketa gelan, baina «ETAko partaide gisa egindako lanari buruz inolako zehaztapenik» ez zutela emango zehaztuta. Biak euskal preso politikoak direla ere aldarrikatu zuten, eta estatus hori onartzea zein «Euskal Herrira aberriratzea» eskatu.


Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

atxiloketak

Jon Goio Jimenez eta Ibai Agirrebarrena atxilotu zituen Polizia frantsesak Baionan martxoaren 10ean. Goizean zehar Jon Goio Jimenez tolosarra eta Ibai Agirrebarrena bidaxundarra atxilotu zituen Polizia frantsesak. Biak ere 2009ko ekainean jada atxilotuak izan ziren, eta handik urtebetera geratu ziren aske Jone Lozano Miranda atxilotu zuen polizia frantziarrak Frantzia erdialdean martxoaren 21ean, epailearen aurretik pasa ondoren Fleuryn espetxeratu zuten. Leitzan eta Areson hainbat protesta ekitaldi egin dituzte egun hauetan zehar.

MARTXOKO KONTROLAK

INDAR POLIZIALA

NON

NOIZ

Zipaioak

Kaputxinotan

2011-III-04 (17:30)

Pikoloak

Renfen

2011-III-10 (18:00)

Zipaioak

Arraguan

2011-III-16 (13:00)

Pikoloak

Beraungo au2011-III-25 topistako biri(11:30) bilgunean

Hauek baino askoz kontrol gehiago egongo ziren, S A L AT U .

2011ko martxoko kronika

JOSE LUIS GERESTA “TTOTTO” gudariari omenaldia eskaini zitzaion Zamalbide auzoan

Jose Luis Geresta “TTOTTO” zizurkildarraren gorpua 1999ko martxoaren 19an agertu zen Zamalbide auzoko sagasti batean. Orduezkero urtero egin den bezala aurten ere omenaldia eskaini zitzaion martxoaren 19an, 12. urteurrenean. Ekitaldia txalapartaren hotsarekin hasi zen, ondoren bi bertsolarik bertso bana eskaini zioten eta gero ohorezko aurresku bat dantzatu zitzaion. Jarraian hizlari batek Ttottoren bizitzaz, borrokaz eta gaur egungo egoeraz hitz batzuk bota zituen. Bere omenezko kanta bat abestu ondoren Eusko Gudariarekin amaiera eman zitzaion ekitaldiari.

Otsaileko azken ostirala

Otsaileko azken ostiralean eta EGIN DEZAGUN URRTSA dinamikari jarraituz, hezkuntza alorreko langileek zein ikasleek hartu zuten testigua. Beraiek hartu zituzten presoen argazkiak daramatzaten panelak, gainera sandwich moduko batzuk soinean zituztela egin zuten ibilbidea. Pankarta eta irakurketa ere heuren gain hartu zute eta horrela azken ostirala karakterizatu. Apirileko azken ostiralean gazteek hartuko dute lekukotza. DENON ARTEAN EMANDAKO URRATSEZ, ERAIKIKO DUGU BIDEA

APIRILEKO AGENDA

Apirilaren 16an: Apirilaren 24ean: Apirilaren 29an:

Apirilaren 30ean:

BIZI ARTEKO ZIGORRIK EZ! lelopean ekitaldia Zornotzan 17:30ean. Autobusa aterako da eta betiko lekuetan apuntatu. ARGI BERDEA INDEPENDENTZIARI! lelopean Gernikan eta Baigorrin ospatuko da.

Azken ostirala gazteek hartuko dute enkarteladaren ardura. Gauez autobusa irtengo da Alacanteko Villena espetxera JITXOren bila joateko, 20 urte ondoren berriro gure artean izango dugu.


715 kidek osatzen dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

atxiloketak

Aiala Zaldibar, Be単at Lizeaga, Aitziber Plazaola eta Bergoi Madernaz atxiklotu zituen polizia frantziarrak otsailaren 28an. Lehenengo biak goizez atxilotu zituzten Baionako San Andresko aparkalekuan, beste biak arratsaldez atxilotu zituzten. Martxoaren 2an polizia frantziarrak Xalba Ramirez, Jacint Ramirez eta Endika Perez atxilotu zituen. Lehenengo biak agerraldi batera bidean zirela hartu zituzten atxilo. Endika agerraldia amaitutakoan atxilotu zuten jarrera bortitzarekin

Zazpi gazte hauek Izpuran aste beteko itxialdia egin ondoren atxilotu dituzte, hauekin batera Irati Tobar ere aurkeztu zen bainan oraindik aske dago.

Martxoaren 1ean Guardia Civilak Daniel Pastor, Bilboko Errekalde auzoan, I単igo Zapirain, Bilboko alde zaharrean, Beatriz Etxeberria, Bilboko alde zaharrean

Apirileko urtebetetzea idatz iezaiozu

eta Lorena Lopez, Bilboko, Errekalde auzoan atxilotu zituen. Beatrizek jasandako torturak ikusteko www.askatu.org.

Ertzantzak Jose Manuel Rivero Presoen argazkien aferan inputatu zegoen Bilbo alde zaharreko Errondabideko tabernaria atxilotu zuen martxoaren 3an. Ertzaintzak bi lagun atxilotu eta hauetako bat zauritu zuen larunbatean Hernanin Inolako arrazoirik gabe atxilotuetako bat lurrera bota eta jipoitu egin zuten. Ondoren bestea ere atxilo eraman zuten Pauen polizia frantziarrak Txomin Catalogne eta Txomin Apirilaren 12an

36 urte ETXEBARRIA, KEPA C. P. Zuera Crta. Nacional 330, Km.539 50800 ZUERA ZARAGOZA

Iriart-Urruty gazteak atxilotu zituen euroaginduaren aurkako protesta ekintza batean. Bi gazteak libre dira bainan maiatzaren 5ean Pauen deklaratu beharko dute. Martxoaren 9an polizia frantziarrak Eider Zurriarain atxilotu zuen bere aurkako euroagindua betetzeko eta espainiaratua izan zen. Martxoaren 10ean polizia frantziarrak Urko Labaka, Mikel Oroz, Iban Saez de Jauregi eta Alex Zobaran atxilotu zituen Frantzia iparraldean. Laurak espetxeratuak izan ziren eta ondoren dispertsatuak estatu frantziarrean

Informazio gehiago: www.oreretakopresoak.blogspot.com www.askatu.org


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.