urtarrila 2011

Page 1


Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

2011ko urtarrileko kronika

“Kixkur”-ek espetxean 25 urte bete zituela salatzeko prentsaurrekoa eman zuten senitarteko eta AAM-ko kideek urtarrilaren 10ean

Gaur bezalako egun batean, duela 25 urte, gure herriko Jokin Urain “Kixkur” atxilotu zuen Basaurin Polizia Espainolak, beste hainbat euskal herritarrekin batera. Hamar egunez inkomunikatuta egon zen Kixkur eta tortura larriak jasan zituen. Geroztik, kartzelan aurkitzen da herriko presoa. Gaur 25 urte betetzen ditu kartzelan, edo beste modu batera esanda 9125, betetzen ditu Espainiako kartzela ezberdinetan bahiturik. Urte hauetan guztietan hainbat kartzeletan egon da: Sevillan, Teruelen, Bonxen, Dueñasen, Herreran, Carabanchelen… Urte hauetan guztietan zenbaezinak dira kartzela barruan aurrera eramandako borrokak: txapeoak, gose grebak, komunikazio grebak eta beste hainbat eta hainbat borroka burutu ditu “Kixkurrek” bere, eta beste euskal preso politikoen eskubideen defentsan. Aipatzekoa da “Kixkurrek” 2009ko abuztuaren 9tik behar zuela kalean, baina 197/2006 doktrina ezarri zioten, modu honetan, bizi osorako zigorra ezarriz. 2016ko urtarrilaren 10era arte luzatu zioten espetxealdia, zigorra 30 urtera arte igoz. Legez, Estatu espainiarrean bizi arteko zigorrik existitzen ez bada ere, praktikan, lege aldaketak medio, Euskal Preso

Politikoei benetako bizi arteko zigorrak ezartzen zaizkie aipaturiko doktrinaren bitartez. Espainiar estatuak indarrean duen espetxe politika kriminalaren beste adibide gogor bat dugu aipaturiko doktrina. Gogor eta ozen salatu nahi dugu euskal preso politikoei aplikatzen zaien bizi osorako espetxe zigorra. Oso gogorra izan behar da hainbat urte espetxean pasa ondoren, zigorra betetzear duzunean, bizi proiektuan pentsatzen hasi zarenean, mendekua oinarri duen espetxe politikaren ondorioz, zigorra beste hainbat urtez luzatzea. Ez da ahaztu behar gainera, iraupen honetako espetxealdiek ondorio fisiko eta psikologiko latzak eragin ditzaketela presoengan, eta hortaz, giza eskubideen ikuspegitik erabat onartezinak direla. Honengatik guztiagatik, herritar guztiei dei egiten dizuegu egoera larri hau salatzera. Guztion artean, espetxe politika kriminal hau behingoz bertan behera gelditzea lortu behar dugu, euskal preso politikoen eskubideak behingoz errespetatuak izatea lortu behar dugu; bizi osorako kartzela zigorrekin bukatu behar dugu.

Uurtarrilaren 15ean, 500 pertsona inguru bildu ziren JOKIN URAIN "KIXKUR" Euskal Preso Politikoaren egoera salatzeko. 2009 an 197/06 doktrina aplikatu zioten eta honezgero 25 urte daramatza espetxean.

Urteko lehen egunean eta eguraldi bikaina lagun zutela hainbat pertsona igo zen Urdaburuko ttonttorrera, batzuk herritik oinez eta beste batzuk Susperregitik abiatu ziren. Goian argazkia atera, txanpaina dastatu eta Pagotzarteko bidea hartu zuten. Hemen salda, txorizoa, odolkia eta haragi egosiaz hamaiketakoa egiteko parada izan zuten.

“Kixkur”-en egoera salatzeko manifestazioa burutu zen hilaren 15ean

Juantxo Lasa “Txikierdi”-k 26 urte espetxean beteko ditu urtarrilaren 31ean

Juantxo Lasa Mitxelena “Txikierdi” 1985 urteko urtarrilaren 31ean atxilotu zuen polizia frantziarrak eta geroztik espetxean aurkitzen da. Gaur egun Sevilla II espetxean dago Euskal Herritik 1000 kilometrotara.

Urtarrilaren 1ean Urdaburun Euskal Preso Politikoen aldeko aldarrikapena egin zen

Oreretako Preso Politikoak San Silvestre lasterketan korrika irten ziren

Abenduaren 31ean burutu zen San Silvestreko laserketan Oreretako Preso eta Iheslariek parte hartu zuten, denak elkarrekin kolektibo itxura emanez. Panelak ere bidean zituzten eta haien aldeko oihuak entzun izan ziren.


Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

2011ko urtarrileko kronika

VENEZUELAKO ERREFUXIATU ETA DEPORTATU POLITIKOEN KOLEKTIBOAREN KOMUNIKATUA EUSKAL GIZARTEARI

ETA erakunde iraultzaileak pasa den urtarrilaren 8an burututako iragarpenaren aurrean, Venezuelako errefuxiatu eta deportatu politikoen kolektiboak, honako gogoeta konpartitu nahi du Euskal gizartearekin.

ETA erakundeak Irailean burututako komunikatuan agertutako jarrera nahiko argigarria izan bazen ere, aurtengo urtarrilean egindako adierazpenak, bere neurri zehatzetan jarri du abangoardia izan behar duen erakunde iraultzaile baten izaera. Zoritxarrez, gaurko egunean, badirudi espainiar eta frantziar gobernuak ez daudela Euskal Herrian zabaltzen ari den momentu historikoaren neurrian. ETAk bi gobernuei ardura historikoz eta errepresio bideak albo batera uzteko luzatutako deiak, ez du oraingoz bi gobernuek duten arduraren adinako erantzunik jaso. ETAk emandako pausuari, espainiar eta frantziar gobernuek, beste behin, errepresio basatiaz eta lekuz kanpoko danbateko politiko batez atea itxiz erantzun diote munduko hainbat eragile politiko, sozial, sindikal, komunikabide ezberdinek, zein norbanako askok aitortu duten moduan, besteak beste, Friendship elkarteak.

ETAri pausuak exijitzen dizkiotenek, beraien gain dute, behar-moduko erantzuna emateko ardura politiko eta morala erakunde armatuak emandako pausuari. Espainiar gobernutik ETAri, "hitzak ez, ekintzak" exijitzen dizkiotenek argitu behar diote orain euskal gizarteari ea Euskal Herriaren aurkako errepresioari bukaera emateko borondaterik ote duten eta bide batez errepresio-eten "Iraunkorra, orokorra eta egiaztagarria" iragartzea.

Beraien bilera-gela liluragarrietatik zalantza agertu eta ETAren pausua behar bestekotzat jotzen ez dutenek, beraien gain dute ariketa demokratiko lez, euskal herritarrek beren etorkizunaz duten erabakitzeko eskubidea onartzea edo eta edozein eskenatoki izanda ere eskubide hori ukatua izango den euskal gizarteari argitzea. PSOE, PP edo eta PNVtik, biolentziaren gaitzespenaz, bakeaz, demokraziaz eta giza-eskubideen errespetuaz dihardutenak dira biolentziaren erabilpena, tortura, traizioa eta giza eskubide, zibil eta politikoen urraketa sistemagarria mantentzen dutenak Euskal Herrian.

"Kaputxarik gabeko" ETAren komunikatuaren zain daudela diotenek, herri hau saltzeko eta engainatzeko erabili duten maskara kentzetik hasi beharko lukete.

ETAk, pasa den urtarrilaren 8an hitz egin zuen, eta iragarpen horretan, urte askotako ibilbidean, beraien lanaz, konpromisoaz eta duintasunaz, Euskal Herriko kaleak erein dituzten milaka eta milaka militantek hitz egin zuten, hitz egin genuen. Irailean jada, ETAren iragarpenaren babesa argi utzi bagenuen, gaur, modu berean, erabateko babesa luzatu nahi diogu, orain bi aste, erakundeak luzatutako komunikatuari, non erakunde armatuak, beste behin bere konpromisoa adierazi duen marko politiko berri baterako bidean.

Horretaz gain, gure konpromiso irmoa adierazi nahi dugu martxan jarri den trena gure indar guztiekin bultzatzeko. Inongo zalantzarik gabe azken geltokira eraman behar gaituen trena: Euskal Herriaren Independentziara. Azken geltoki horretara denok iritsiko gara, ez tren berdinean bakarrik, baita bagoi berdinean ere.

Bide horretan, behin baino gehiagotan gelditu ahal izango gara, baina, inoiz ez dugu onartuko, saihesbide, bidezidor edo Euskal Herriaren borondatearen onarpena ez den beste biderik.

Gaur, atzo bezala, euskal gizartearen borroka eta konpromisoak eramango gaitu aurrera. Gaur, esker abertzaleari eta euskal gizarte aurrerakoi orori dagokigu, independentziara eta sozialismora eramango gaituen eskenatoki berrirako erronka geure gain hartu eta posible egitea. Baina eskenatoki hori ezin da zehaztu eta burutu partidu politikoen egoitzetatik edo eta instituzioetako bulegoetatik. Eskenatoki berri hori denon artean eraiki behar dugu, herritar guztion artean, Euskal Herriko kaleetatik, lantokietatik, baserrietatik, ikastetxeetatik, herrietatik, hirietatik.

Gaur, inor ez dago soberan, denon beharrean gaude. Gizon-emakume, preso, iheslari, deportatu, langile, ikasle, jubilatu, gazte, langabetu‌ Soseguz baina irmotasunez, hamarkadetan izan dugun erronkarik handienaren aurrean egon gaitezke. Gaur inoiz baino altuago eta argiago:

GORA EUSKAL HERRIA TA ASKATASUNA! JOTAKE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE! VENEZUELAKO ERREFUXIATU ETA DEPORTATU POLITIKOEN KOLEKTIBOA Venezuelako Errepublika Bolivariarrean, 2011ko urtarrilaren 23an


Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

2011ko urtarrileko kronika

GOGORTZA, AITZOL 11165-M 405 Maison central de Poissy 17, rue de l’Abbaye 78303 POISSY

INZIARTE, J. MANUEL C.C Topas Ctra. N-630, Km. 314 37799 TOPAS SALAMANCA

PEREZ, EIDER C. P. Valencia III Apdo. 1002 46220 PICASSENT VALENCIA

AGUDO, JOSEBA C. P. Alicante II n-330, Km 66 03400 VILLENA ALICANTE

ETXEBERRIA, JESUS MARI “GOIERRI” P. P. de Córdoba Ctra. Sevilla - Madrid Apdo. 479 14007 CORDOBA

LOPEZ, IDOIA P.P. Tacope Camino Garabo, s/n 01230 LANGRAITZ ARABA

JACINTO, SONIA C.P. Madrid VII Paraje El Chorrillo, M-241, Km 5,750 28595 Estremera MADRID

MUJIKA, JOSE MARI “JITXO”

ZIGANDA, JOSU C.P. JAEN II Ctra. Bailén - Motril, Km 28 23009 JAEN

ETXEBERRIA, JOXEAN

ETXEBARRIA, KEPA C. P. Zuera Crta. Nacional 330, Km.539 50800 ZUERA ZARAGOZA

GARRO, ZIGOR 928123 Maison d’arrêt Hommes 3, Allée des Thuyas 94261 FRESNES Cedex

BERNADO, MARINA

ESTEVEZ, JUAN CARLOS “MELLI”

ARRIETA, MIKEL C.P. Algeciras Ctra. el Cobre km 4,5. 11207-ALGECIRAS CADIZ

LASA, JUANTXO “TXIKIERDI” Paraje las Mezquitillas. SE-451 km 5,5 41530 Morón de la Frontera SEVILLA

IHESLARIA

UGARTEMENDIA, MANU 285039 Maison d’arrêt de Paris - La Sante 42, Rue de la Santé 75014 PARIS

URAIN, JOKIN C.P. Herrera de la Mancha Ctra. De Armarsill, s/n 13200 MANZANARES CIUDAD REAL

C. P. Alicante II n-330, Km 66 03400 VILLENA ALICANTE

Maison d’arrêt Femmes 3, Allée des Thuyas 94261 FRESNES Cedex

7816 Centre Pénitentiaire Toulon-La Farlede Route de la Cran -Quartier La Castille B.P. 543 830141 TOULON Cédex 9

C. P. BONXE Bonxe- Otero de Rei 27153 BONXE LUGO

ETXERA ORAIN! 2009ko abuztuan kondena osoa 197/06 DOKTRINA APLIKATUA

beteta


Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

Urtarrilaren 8an Euskal Presoen eskubideen aldeko nazio manifestazioa burutu zen

2011ko urtarrileko kronika

AZKEN SAREKADA SALATZEKO, PSOEren EGOITZA AURREAN KONTZENTRAZIOA EGIN DA

PSOEren egoitza aurrean konzentrazioa burutu zen urtarrilaren 21ean Bilbon egin zen eta 65 mila pertsona inguruk eman zion babesa Euskal Preso arrtsaldeko 19:30ean. Bertan 100 bat lagunek hartu zuten parte zipaioen Politikoei. Oreretatik bost autobus beteak begiradapean. eta seigarren batean hainbat pertsona Azken polizia operazioaren inguruan Oreretako EAb.-ak eginiko adierazpenak: Lehenik eta behin, gure kezka adierazi nahi dugu atxilotuek jaso dezaketen tratuarengatik., iazko 63 atera ziren. Honez gain hainbat eta tortura salaketek kezka hau areagotzen dutelarik. Iraileko polizia operazioan, Guardia Zibilak tortura hainbat kotxe partikular.

Abenduaren 31ean Euskal Preso Politikoen aldeko manifestazioa burutu zen Oreretan

500 pertsona inguru bildu ziren bertan, Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubideen jabe, lemapean zen eta pankartaren atzetik, bi ilaretan senideak panelekin eta ondoan herritar bat kandela batekin zihoazen. hauen atzetik, elkarte gastronomikoak euren banderekin eta azkenik herritarrak. Oso manifestazio unkigarria izan zen, amaieran, herriko plazara sartzean txalaparta hotsak eman zien agurra. ondoren bi bertsolarik bertso bana bota zuten. hauen ostean, 6 urteko haur batek olentzerori idatzitako gutuna irakurri zuten, bertan haurrak, espetxean dagoen bere ama eta bere lagun guztiak etxera ekartzeko eskatzen zion. ondoren dantzariek agurra eskeini zieten.gero, urtarrilak 8ra begira eginiko bideoa ikusi ahal izan zuten, non senide eta herritarren parte hartzea oso zabala izan den. Azkenik amnistiaren aldeko mugimenduak irakurketa bota zuen, espetxe politika kriminala salatuz eta euskal preso politikoen eskubideen alde. Bukatzeko, ondorengo egunetan burutuko ziren mobilizazioetan parte hartera deitu zituzten herritarrak. Amaieran, eusko gudariak abestu zen.

basatiaz egindako deklarazioetan ateratako izenak dira gaur atxilotutakoak. Tortura erabiltzen dute informazioa ateratzeko, hortik operazio berriak egiteko, berriz ere torturatzeko… Inkomunikazioa eta tortura eskutik helduak doaz. Tortura eta polizia operazioen amaierarik gabeko gurpila itzulika dabil Euskal Herrian. Argi eta garbi, Euskal Herrian irekitzen ari den aro berria oztopatzea du helburu. Aurreko astean, egoera politikoak nahiz aukera historikoak eskatzen duen maila eta kategoria politikoa izateko eskatu genion Madrileko Gobernuari. Horregatik, gure galdera Espainiako gobernuari: alde batek hainbat urrats eman dituenean, zertarako operazio polizial hau? Zergatik? Erantzuna ageriko da, jendartea “duros y blandos” bezalakoekin nahastu nahi duten arren, helburua, Ezker Abertzalearen apustu politikoa baldintzatzea da. Polizia operazio guzti hauek, izaera politiko argia dute, lan politikoa zigortzen dute. Oraingoan, Nafarroan ematen ari den mugimendu politikoetan eragin nahi izan dute, Nafarroan independentziaren jarrera oro errotik moztu nahi izan dute. Estatu espainiarra, konponbide eskema bati ekiteari beldur da, hitzen beldur makila darabilte. Oker daude bada, ezker abertzalearen ekimen politikoa zapuztuko dutela uste badute. Determinazio osoz ekin genion apustu politikoari, eta determinazio osoz jarraituko dugu, eraso guztien aurrean, Euskal Herrian egoera benetan demokratikoa sortu arte. Ezker Abertzalearen apustuak atzera bueltarik ez du, baina prozesu demokratikoak, hau da, agertoki benetan demokratiko bat sortzeak, denon ekarpen eta konpromisoa behar du. Azkenik deia luzatu nahi diogu euskal jendarteari estatuei ASKI DA! esateko. Errepresioa gelditzera behartzeko lana areagotzeko, egunotan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko. Nahikoa delako, demokrazia Euskal Herriarentzat! Azken polizia operazioaren inguruan Oreretako EAb.ak: Lehenik eta behin, gure kezka adierazi nahi dugu atxilotuek jaso dezaketen tratuarengatik., iazko 63 tortura salaketek kezka hau areagotzen dutelarik. Iraileko polizia operazioan, Guardia Zibilak tortura basatiaz egindako deklarazioetan ateratako izenak dira gaur atxilotutakoak. Tortura erabiltzen dute informazioa ateratzeko, hortik operazio berriak egiteko, berriz ere torturatzeko… Inkomunikazioa eta tortura eskutik helduak doaz. Tortura eta polizia operazioen amaierarik gabeko gurpila itzulika dabil Euskal Herrian. Argi eta garbi, Euskal Herrian irekitzen ari den aro berria oztopatzea du helburu. Aurreko astean, egoera politikoak nahiz aukera historikoak eskatzen duen maila eta kategoria politikoa izateko eskatu genion Madrileko Gobernuari. Horregatik, gure galdera Espainiako gobernuari: alde batek hainbat urrats eman dituenean, zertarako operazio polizial hau? Zergatik? Erantzuna ageriko da, jendartea “duros y blandos” bezalakoekin nahastu nahi duten arren, helburua, Ezker Abertzalearen apustu politikoa baldintzatzea da. Polizia operazio guzti hauek, izaera politiko argia dute, lan politikoa zigortzen dute. Oraingoan, Nafarroan ematen ari den mugimendu politikoetan eragin nahi izan dute, Nafarroan independentziaren jarrera oro errotik moztu nahi izan dute. Estatu espainiarra, konponbide eskema bati ekiteari beldur da, hitzen beldur makila darabilte. Oker daude bada, ezker abertzalearen ekimen politikoa zapuztuko dutela uste badute. Determinazio osoz ekin genion apustu politikoari, eta determinazio osoz jarraituko dugu, eraso guztien aurrean, Euskal Herrian egoera benetan demokratikoa sortu arte. Ezker Abertzalearen apustuak atzera bueltarik ez du, baina prozesu demokratikoak, hau da, agertoki benetan demokratiko bat sortzeak, denon ekarpen eta konpromisoa behar du. Azkenik deia luzatu nahi diogu euskal jendarteari estatuei ASKI DA! esateko. Errepresioa gelditzera behartzeko lana areagotzeko, egunotan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko. Nahikoa delako, demokrazia Euskal Herriarentzat!

OTSAILEKO AGENDA

Otsailaren 6an: Otsailaren 13an:

GAL-en izenean PSOEk PERU eta STEIN hil zituenaren 27. urteurrena dela eta 13:00etan EKITALDIA Perurenan.

TORTURAREN AURKAKO EGUNA. JOXE ARREGI Madrileko komisarian jasandako tortura basatien ondorioz hil zenaren 30. urteurrena. ADI MOBILIZAZIOETARA!


714 kidek osatzen dute Euskal Preso Politikoaren Kolektiboa

atxiloketak

Otsailaren 2an Iruñeako udal Poliziak 12 lagun atxilotu zituen, horien artean Txelui Morenoren seme bat aurkitzen delarik. Hurrengo egunerako guztiak kaleaan aurkitzen ziren. Osotara, 16 pertsona dira sumario honetan inputatuak. Bi atxilotu zituzten uztailaren 6an, hamabi atxilotu zituzten atzo, beste bat epailearen aurrean aurkeztu zen otsailaren 3an eta azken pertsona baten egoerari buruzko daturik ez ditugu.

Otsailaren 10ean polizia frantziarrak Eider Zurriaran iheslari politikoa atxilotu zuen Lapurdin lanerako bidean zela. Iazko otsailean, Ibai Beobideren atxiloketarekin hasi eta Gipuzkoara eta Bizkaiara zabaldu zen polizia operazioaren baitan hainbat euskal herritar atxilotu eta ankerki torturatu zituzten Guardia Zibilek. Operazio honen baitan Eider Zurriaran atxilotzeko egindua eman zuen epaileak baina honek ihes egin zuen, eta geroztik Lapurdin bizi izan da iheslari politiko bezala.

Martxoko urtebetetzeak idatz iezaiezu

Laburrak

Borrokaldia bertan behera utzi dute Fleuryko espetxean Arazoak sortzen dituen espetxezaina beraiengandik urrundu ko dutenaren konpromisoa jaso dute bigarren dibisioko euskal preso politikoek. 714 herritarrek osatzen dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Hauetatik zortzi espetxealdi arindua betetzen ari dira etxean gaixotasun larrien ondorioz. Zazpi daude Euskal Herrian, bat Portugalen eta bat Irlandan. Beste guztiak Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanatuak daude.

Gernikako akordioko sinatzaileek Kolektiboaren mintzakideekin harremanak hasiko dituzte laster batean. Oskar Matute, Maider Karrere eta Ainhoa Etxaide izango dira Gernikako akordioaren ordezkariak. Kolektiboaren mintzakideak: Anabelen Egues (Huelva), Juantxo Lasa Mitxelena (Sevilla II), Argi Perurena (Rennes) eta Ramon Sagarzazu (Gradignan)

Otsailaren 23an, Egoi Irisarri euskal preso politiko iruñearraren amonaren hiletan polizia espainiarrak kargatu egin zuen. Egoi iazko urrian atxilotu zuten gazte independentisten aurkako operazio batean.

Martxoaren 16an

Martxoaren 28an

57 urte INZIARTE, J. MANUEL “BUTO”

47 urte LOPEZ, IDOIA

C.C Topas Ctra. N-630, Km. 314 37799 TOPAS SALAMANCA

P.P. Tacope Camino Garabo, s/n 01230 LANGRAITZ ARABA

Informazio gehiago: www.oreretakopresoak.blogspot.com www.askatu.org


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.