iraila 2011

Page 1


Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

Euskal Preso Politikoen KolektiboaK Gernikako Akordioarekin bat egitea erabaki du

Urte bete igaro da euskal herritarrontzat hain esanahi berezia duen Gernika herrian arlo politiko, sindikal eta sozialeko 30 euskal eragilek ÂŤBake bidean aterabide demokratikoen akordioaÂť sinatu zutenetik. Gure herriak bizi duen gatazka politiko eta indarkeria gatazkari konponbide demokratiko bat ematea helburu duen prozesuan jauzi bat suposatu zuen akordioak. Euskal Herriaren nazio izaeraren aitortza, Euskal Herriak bere etorkizunaz erabakitzeko duen eskubidea zein euskal herritarron hitzaren errespetuaren inguruko akordio zabala xede, bidean euskal herritar guztion eskubide zibil eta politikoen errespetuaren bermearen aldeko jarduera abiatu zuen Gernikako Akordioak.

Euskal Herriari dagokion demokraziarainoko ibilbide politikoa, justizian eta errekonozimendu politikoan oinarrituriko eszenatokirainoko ibilbidea denok elkarrekin egiteko prestutasuna adierazi zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboak garaian. Amnistia osoaren erreferentzia eta norabide ezinbestekoan, Espainia eta Frantziako estatuek Euskal Herriaren kontrako zapalketa eta errepresio estrategiaren baitan indarrean duten espetxe politika gatazkaren konponbide klabean lerrokatu beharra aldarrikatu genuen. Gutxieneko baldintza demokratikoen artean gure eskubide zibil eta politikoak biltzen dituen estatus politikoaren gauzatzearen beharra ere azpimarratu genuen. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak plazaraturiko aldarrikapenak bere baitan jasota ditu Gernikako Akordioak ere, amnistiarako bidean lehen urrats gisara euskal preso guztien Euskal Herriratzearen zein pairatzen ditugun hainbat muturreko egoeren altxatzearen aldeko jarrera argia adierazten du akordioak.

EPPK Euskal Herrian eragile garrantzitsu eta konponbide prozesuan nahitaezkoa den heinean, prozesu horretan gure partehartzea eskubidea da. Are gehiago, eta umiltasun osoz baina erabateko

konbentzimenduaz diogu hau: Gure herriak pairatzen duen gatazkaren konponbidea bera irudikatu eta lortu ahal izateko saihestezineko eragiletzat dugu gure burua.

Espainia eta Frantziako estatuek Euskal Herriari inposatu dioten eta horrenbeste sufrimendu eragin duen gatazkari behin betiko konponbide integralera, Euskal Herriaren aitortza, bere etorkizunaz duen erabakitzeko eskubidearen onarpena eta erabaki horren errespetua bermatuko dituen eszenatokira bidea egiteko erreferentzia izan da, sortu zen unetik beretik, Gernikako Akordioa, EPPKren aburuz. Hala adierazi genien akordioa sinatu zuten eragileei lehenik eta euskal jendarteari ondoren 2010eko otsailean. Arestian aipatutakoaz mintzatu, iritziak elkartrukatu eta finean, EPPK akordioaren parte izan eta era normalizatuan bere garapenean eta jardunean parte ahal izan dezan esfortzua eskatu genien orduan eragileei.

Eredugarri eta txalotzekoa da gure gonbiteak jaso duen harrera eta Gernikako Akordioak emandako erantzuna.

EPPKren eragiletzaren aitortza eta hain beharrezkoa den prozesuan parte hartzearen egikaritzean urrats ikaragarria eman du Gernikako Akordioak. EPPKren estatus politikoaren gauzatze praktikoan zutoin garrantzitsua jarri du.

Hilabete hauetan zehar akordioaren edukiaz argipenak izan dira. Zentzu honetan, eta EPPK-k bere baitan hartutako ildoaren norabidean, dagozkigun eskubideak inolako kontrapartidarik gabe eta berehala aplikatu beharra argi geratu da. Horrela aldarrikatzen dugu eta hori da euskal jendartearen artean gero eta hedatuago dagoen aldarria. Izan ere, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen dugun kideok betidanik lehenetsi baitugu gure izaera politikoa eta kolektiboa. Gure borroka Euskal Herriaren borroka da, gure herriaren aitortzaren aldeko bo-


Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

Euskal Preso Politikoen KolektiboaK Gernikako Akordioarekin bat egitea erabaki du rroka; gure herriaren burujabetasunaren aldeko borroka hain zuzen ere. Zentzu horretan, norbanakoen interesetatik haratago kokatzen dugu gure burua. Kolektiboa osatzen dugun kideok borroka horrekin erabateko konpromisoa dugu eta ez dugu, borrokaren lubaki honetan, Espainiak zein Frantziak gure izaera politiko zein humanoa suntsitu asmoz eraikitako kartzela sistemak ÂŤeskaintzenÂť dizkigun irtenbide eta onura pertsonalen politika zitala onartzen. Erabilpen politiko maltzurra xede duen xantaia eta errepresio sitema penitentziarioari aurre egin diogu beti Euskal Preso Politikoen Kolektiboan antolaturik gauden euskal herritarrok. Gure erabaki eta jarrerak kolektiboak eta aipatu helburuen mesedetan kokatu izan ditugu beti. Hala izango da etorki-zunean ere. Zentzu horretan inportantea izan da hilabete hauetan zehar emandako argipen prozesua.

Muturreko egoeren inguruko edota eskubide zehatzez harago, Gernikako Akordioaren aldetik gatazkaren konponbide prozesuan EPPKk parte hartzearen aldeko aldarriak izan du oihartzunik. Madrilen eta Parisen entzungor darraiten arren, euskal jendartean gure gutxieneko eskubideen aldeko posizio hartzean lan eredugarria izan da, beste eragile eta mugimenduekin batera, Gernikako Akordioarena. Eskubideei lotuta, sufriarazten diguten gatazkaren konponbide prozesuan gure parte hartzea bermatzearen alde Gernikak hartu duen protagonismoa eta egindako esfortzua ez da antzua izan. Madril eta Paris gure arteko harreman zuzena ekiditen saiatu diren arren, hilabete hauetan izan dugun harremanak, aipatu trabak gaindituz, bere fruituak eman ditu.

EPPK-k Gernikako parte diren eragileen adore eta borondatea txalotu egiten du. EPPKrekiko jarrera eta jarduna eredu dira osatzen dugun kolektiboaren estatus politikoa gauzatze bidean.

2010eko abenduaren 27an argitara emandako agirian horrela genion: ÂŤHausnarketa sakonak, eztabaida zabalak eta erabaki politikoak Prozesu Demokratiko baten beharraz mintzo dira. Bere abia irabazi, garatu eta gauzatu behar den ibilbide politiko bat, behin betiko konponbide demokratiko batera eraman behar gaituena: Euskal Herriaren aitortza, bere etorkizunaz duen erabakitzeko eskubidearen onarpena eta erabaki horren errespetua, hain justu''. Eszenatoki demokratiko hori gauzatze bidean erreferentzia da Gernikako Akordioa EPPKrentzat, eta hein horretan akordioarekin bat egiten dugula adierazi nahi diogu eus-kal jendarteari.

Gatibu gauzkaten estatuek inposatzen dizkiguten muga eta traba guztien gainetik, EPPK-k, Gernikako Akordioaren baitan eta Gernikako akordioaren edukiaren arabera, prozesu demokratikoan aurrera bultzatzeko konpromiso irmoa azaltzen du.

Itxikeria-itsukeria eta gatazka betikotzea helburu dituzten jarrerak printzatu eta gure herriarentzat bere etorkizun askea bermatuko duen eszenatokia eskuratzea ez da, ez, nolanahiko erronka. Abian dugun prozesuak helburuak egikaritzera eramango gaituenaren konbentzimenduaz, prozesu demokratikoa bururaino bultzatzeko erabateko konpromisoa dugu ordea. Eta lortuko dugu!

Euskal Herria izango da!

Gora Euskal Herria askatua!

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

2011ko iraila


Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

T X I K I E TA OTAEGI GOGOAN I R A I L AK 27 AN GUDARI EGUN A

1975eko irailaren 27an, Franco hiltzear zegoela, ETAko kide Jon Paredes Manot “Txiki” eta Angel Otaegi hil zituen erregimen frankistak, FRAPeko hiru kiderekin batera. Geroztik, Euskal Herrian aldarrikapen eguna bihurtu da irailaren 27a. Bi euskal militante hauen hilketa eta urte hauetan guztietan zehar Euskal Herriaren aldeko askatasunaren borrokan bizia eman dutenak gogoratzeko eguna da. Oreretan, badira gure herriaren alde borrokan bizitza eman dutenak, beren herriarekiko konpromisoa edozeren gainetik jarri dutenak. Ahazten ez duen herria omen da gurea, eta horregatik, irailaren 27aren karira, herritar hauek guztiak beraien bizitzan zehar herriarekiko izandako konpromisoa goraipatu nahi izan dugu. BIXENTE PERURENA TELLETXEA”PERU” (Oiartzun 1946-Hendaia 1984/2/8)

Bentas auzoko baserri batean jaio zen Peru. Bost anaietan adinez laugarrena zen eta tailer batean egiten zuen lan, baserriko eta tabernako lanekin uztartuz. Ezkondu zenean, Blanki emaztea eta bera Oreretara etorri ziren bizitzera, eta bertan bi alaba izan zituzten.

1981eko otsailaren 4an poliziak lagun bat atxilotu zuen eta Peruk iparraldean exiliatu behar izan zuen bere familiarekin batera. Eskuzabala zen eta berehala irabazi zuen iparraldeko jendearen konfiantza. Bere etxeko mahaian beti zegoen plater bat gehiago norbaitek behar izanez gero jan zezan. Garai hartakoek diotenez, errefuxiaturen batek arazoren bat bazuen berehala jotzen zuen Perurengana, laguntza eskaintzeko pertsonarik aproposenetakoa baitzen.

1984ko otsailaren 8ko goizean, Steinengana jo zuen Peruk laguntza eske. Atzetik segika zituela azaldu zion Steini eta biak polizia-etxera joan ziren sarritan ikusi zuten auto arraro baten berri emateko. Arratsalde horretan bertan, Peruren etxeko atarian GALeko bi mertzenariok Peru eta Stein erail zituzten tiroz. Gerora jakin da Enrique Dorado eta Felipe Bayo Guardia Zibilak izan zirela hiltzaileak. Hiru egun beranduago iritsi ziren Peruren errautsak Oiartzunera. Polizia espainiarrak herriak antolatutako omenaldia bortizki eragotzi eta hainbat pertsona kolpatu zituen, horien artean Peruren senide batzuk. AGUR ETA OHORE PERU! PABLO GUDE PEGO “ANTXON” (Orereta 1956/3/2-Lasarte 1984/8/13)

Gurasoak jaiotzez Galiziakoak izan arren, Oreretako Itzieta auzoan bizi izan zen. Don Bosko Lanbide Heziketako Eskolan egin zituen mekanika ikasketak, eta bukatu orduko auzoko tailer batean hasi zen lanean. Lagunekin egotea zuen gustuko eta hauek bere hitz egiteko gaitasuna nabarmentzen zuten. Gaztetatik Euskal Herrian garai hartan bizi zen egoera politikoarekin konprometitzen hasi zen, eta ondorioz, hiru aldiz izan zen atxilotua eta lau hilabete pasa zituen espetxean.

1979ko apirilean exiliatu egin zen. ETAko kidea zen orduan, baina pixkanaka Komando Autonomo Antikapitalistetara hurbiltzen hasi zen. 1981ean 1982an Polizia Frantsesak atxilotu zuen, baina bietan aske utzi zuten. Polizia Espainiarrak jo-puntuan zuen Gude eta geroz eta kargu gehiago egozten zizkion KAA antolakundearen barruan, besteak beste, Enrique Casas PSOEko senataria hil izana.

1984ko abuztuaren 13ko egunsentian, burkide batekin batera kotxean zihoala Guardia Zibilak gelditzeko abisua eman eta tiroz hil zuen Gude. Sei tiro jaso zituen, bost gorputzean zehar eta seigarrena ahoan; ez zen lekukorik izan eta bere kideak ihes egitea lortu zuen. AGUR ETA OHORE GUDE! RAFA ETXEBESTE GARMENDIA (Orereta 1963/12/31-Donostia 1987/8/15)

Oreretan jaio zen Rafa. Gaztetatik argi zuen zein zen bere ideologia eta 1981ean, ETA erakundeak Lemoiz zentral nuklearreko Jose Maria Ryan hil zuenean, beste batzuekin batera Rafak uko egin zion inposatutako greba Instituzionalari. Garai hartan ere, bere euskara maila hobetzen hasi zen eta Donostiako Filosofia eta Letren Fakultatean euskaraz ikasten hasi zen.

Izaeraz bromazalea, kontzientzia eragozlea izan zen. Izan ere, soldaduskan hainbat luzapen lortu ondoren, azken eskarari ezezkoa eman zioten, eta soldaduskak bere bizitza baldintzatzeko prest ez zegoenez jarrera hori hartzea erabaki zuen. Esparru ezberdinetan militatu zuen eta herrian egiten ziren mobilizazio guztietan hartzen zuen parte. Zintzilik Irratian ere aritzen zen saio bat egiten, baina batez ere euskalgintzaren arloan jardun zuen.

1983an, Bianditz taldeko kide egin zen, eta 1986an, lagun bat atxilotu zutela jakin zuenean exiliatu egin zen. 1987ko abuztuaren 15ean, Donostiako Aste Nagusiaren erdian, eztanda handi bat entzun zen; Rafak eta Maite Perez burkideak prestatzen ari ziren lehergailuak eztanda egin zuen. AGUR ETA OHORE RAFA!


T X IK I E TA OTAEGI GOGOAN I R A I L A K 27 AN GUDARI EGUN A

MIKEL ARRASTIA AGIRRE (Orereta 1960/6/6-Orereta1988/6/29)

Bi anaietan zaharrena, Oreretan jaioa bazen ere, askotan amarengandik zetorkion jatorri nafarra aldarrikatzen zuen. Hamazazpi urte zituela herriko talde ekologistan sartu zen. Ereintza taldeko dantzari eta sustatzailea izan zen, Bertso Eskolaren sorreran aritu zen buru-belarri eta interesa zuen edonori txalaparta jotzen erakusten aritzen zen.

Garaiko beste gazte askorengan bezala, Mikelengan ere izan zuen eragina bizi zen giro sozial eta politikoak. Bereziki kezkatzen zuen euskal preso politikoen kaleratzeak, eta horregatik hauen eskubideen alde aritu zen lanean, gau eskoletako irakasle lana alde batera utzi gabe. Independentzia ekonomikoa lortu nahian, hainbat lanetan aritu ondoren lanpostu finkoa aurkitu zuen Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako gazteriaren sailean. Denboraldi bat Gasteizen egon ondoren, Oreretara itzuli zen eta Bidebietako kiroldegian hasi zen lanean eta gutxira bere bikote Inmarekin ezkondu zen.

1988ko ekainaren 29ko goizaldean, Guardia Zibil mordoa hurbildu zen Mikel eta Inmaren etxe ingurura. Zaratarekin ohartuta, Mikelek etxetik ihes egin eta horma bat pasaz aldameneko etxean sartzea lortu zuen. Guardia Zibilak atzetik zituela ikusi zuenean, leiho bat ireki eta amildu zen, “Gora Euskadi Askatuta” oihukatuz. Ospitalerako bidean hil zen. AGUR ETA OHORE MIKEL! FELIX BIKUÑA AROSTEGI “ARRANTZALE” (Donostia 1936/8/4-Baiona 1999/8/23)

Donostiako portuan, familia arrantzale batean jaio eta hezi bazen ere, ezkondu ondoren Oreretara etorri zen bizitzera. Izaeraz alaia, lagunak zirikatzea zuen gustuko eta hainbat afizioren artean musa zuen atseginen.

1981ean, Guardia Zibilak Andres Izagirre “Gogor” eta Josetxo Jauregi ETAko gudariak hil zituen, eta egun horretan bertan etxean atxilotu zuten; komisaldegitik pasa eta urtebete espetxean igaro ondoren, bermea ordaindu eta aske gelditu zen. 1984an Lapurdiko kostan babestu behar izan zuen familiarekin batera eta bere betiko ofizioan, arrantzan, hasi zen lanean. Beste behin atxilotu zuten.

1999ko abuztuaren 10ean, Mari Karmen Sampedro lagunarekin joan zen Landetara 63. urteurrena ospatu asmoz. Euri asko ari zuen eta Baiona inguruko errepide baten ertzean gelditu behar izan zuten. Une horretan, atzetik zetorren auto batek kolpatu zituen eta larriki zauritu zituen biak. Baionako ospitalera eraman zituzten eta bertan hil zen Arrantzale. Gorpua Oreretara eraman zuten eta hango herritarrek, Donostiakoekin batera omenaldi sentikorra egin zioten. AGUR ETA OHORE ARRANTZALE! EGOITZ GURRUTXAGA GOGORTZA (Orereta 1974/7/30-Basurto (2002/9/23)

Oreretan jaioa eta hiru anai-arrebetan zaharrena, euskal kultura eta euskara maitatzen hezi zen Egoitz. Gaztetatik zuen oso barneratuta borrokaren balioa, eta horregatik, herri mugimenduan, euskaran zein kultura arloan aritu zen lanean. Familiarengandik jasoa zuen Egoitzek borrokarako grina eta unibertsitate garaian ere, irakasle kanporatuen alde, presoen eskubideen alde nahiz beste hainbat esparrutan bere ekarpena egin zuen.

1999an atxilotua eta espetxeratua izan zen. Euskal Presoen Kolektiboak indarrean zuen txandakako gose greban sartzeko bezperan askatu zuten bermepean. Bere kideak borrokaldi hartan uzteak sortu zion amorru eta haserrea kalera atera zuen eta jendea haiekin konprometitu zedin lanean eman zituen bere askatasun egunak. 2000. urtean, epaitua izan ondoren, bere bizitza borrokari emateko hautua egin zuen Euskadi Ta Askatasuna erakundean.

2002ko irailaren 23an, Hodei Galarraga burkidearekin batera, askatasuna esku artean lehertu zitzaion. Ordutik, bere gorpua senideei hustu nahi izan bazieten ere, herritarren berotasunaren babesean, bere errautsak amaren sorleku den eta berak bereziki maite zuen Okillegi baserrian daude eta gereziondo sendo baten ongarri dira. Omenaldian esan bezala, Amaren etxea defendatuz eman zuen bizitza. AGUR ETA OHORE EGOITZ!


Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

Iraileko azken ostiraleko enkarteladaren ardura EGIN DEZAGUN BIDEA ekimenak hartu du

Euskal preso eta iheslariak etxeratze bidean, jar ezazu banderola balkoian Egun 700 euskal herritar inguru daude Espainiako eta Frantziako kartzeletan sakabanaturik, Euskal Herritik ehunka kilometrotara. Mendekuan eta gorrotoan oinarritutako espetxe politika honek zigor gehigarria ezartzen die presoei eta baita beren lagun eta senideei ere. Asko dira astebururo beren senide, bikote edo laguna ikusi ahal izateko milaka kilometro egin behar dituztenak. Dispertsioak ikaragarrizko gastu ekonomikoa sortzeaz gain, arriskuan jartzen ditu presoa bisitatzera doazenak. Ez dugu ahaztu behar, dispertsioa martxan jarri zenetik 16 izan direla beren senide edo laguna ikustera bidean bizitza galdu dutenak; 21 dira espetxe politika kriminal honen ondorioz, urte hauetan guztietan Espainiako eta Frantziako kartzeletan hil diren euskal herritarrak. Gainera, 50 presori baino gehiagori aplikatu zaie 197/06 doktrina, hau da, biziarteko espetxe zigorra; gaixotasun sendaezinak izan arren, 10 lagun baino gehiagok gatibu jarraitzen dute‌ Amaigabea da euskal preso politikoek pairatzen duten eskubide urraketen zerrenda. Euskal Herrian ireki den aro berri honetan, euskal preso politiko eta iheslarien gaia ezin dugu albo batera utzi. Mendekuan oinarritutako espetxe politika konponbide klabeetara aldatzea lortu behar dugu; euskal preso eta iheslariak etxera ekarri behar ditugu! Hori lortzeko, ezinbestekoa da herritarren presioa. Gu izango gara, denon artean, bakoitzak bere esparruan lan eginez, euskal preso eta iheslariak etxera ekarriko ditugunak. Horregatik, herritar guztiei dei egiten dizuegu euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldarria lau haizetara zabal dezazuen; jar ditzagun banderolak etxetako balkoietan, lantegietan, elkarteetan‌ Guztion artean lortuko

dugu. Euskal preso eta iheslariak etxera!

URRIKO AGENDA

Urriaren 12an:

INDEPENDENTISTA sareak antolatuta II Martxa berdea Bilbon. Martxa Jesusen Bihotza plazatik aterako da arratsaldeko 5tan


Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

GOGORTZA, AITZOL Ctra. Morón-La Puebla de Cazalla Km 5,5 41530 Morón de la Frontera SEVILLA

INZIARTE, J. MANUEL C.C Topas Ctra. N-630, Km. 314 37799 TOPAS SALAMANCA

PEREZ, EIDER P. P. de Córdoba Ctra. Sevilla - Madrid Apdo. 479 14007 CORDOBA

JACINTO, SONIA C.P. Madrid VII Paraje El Chorrillo, M-241, Km 5,750 28595 Estremera MADRID

LASA, JUANTXO “TXIKIERDI” Ctra. Morón-La Puebla de Cazalla Km 5,5 41530 Morón de la Frontera SEVILLA

ZIGANDA, JOSU C.P. JAEN II Ctra. Bailén - Motril, Km 28 23009 JAEN

Centro Penitenciario Soria Pza. Marqués del Saltillo, nº1 42004 SORIA

ESTEVEZ, JUAN CARLOS “MELLI”

ARRIETA, MIKEL C.P. Algeciras Ctra. el Cobre km 4,5. 11207-ALGECIRAS CADIZ

7816 Centre Pénitentiaire Toulon-La Farlede Route de la Crau -Quartier La Castille B.P. 543 830141 TOULON Cédex 9

AGUDO, JOSEBA C. P. Alicante II n-330, Km 66 03400 VILLENA ALICANTE

ETXEBERRIA, JESUS MARI “GOIERRI” P. P. de Córdoba Ctra. Sevilla - Madrid Apdo. 479 14007 CORDOBA

LOPEZ, IDOIA P.P. Tacope Camino Garabo, s/n 01230 LANGRAITZ ARABA

ETXEBERRIA, JOXEAN

ETXEBARRIA, KEPA C. P. Zuera Crta. Nacional 330, Km.539 50800 ZUERA ZARAGOZA

GARRO, ZIGOR 928123 Maison d’arrêt Hommes 3, Allée des Thuyas 94261 FRESNES Cedex

URAIN, JOKIN C.P. Herrera de la Mancha Ctra. De Argamasilla, s/n 13200 MANZANARES CIUDAD REAL

IHESLARIA

JOKIN URAIN “KIXKUR”

ETXERA ORAIN! 2009ko abuztuan kondena osoa beteta 197/06 DOKTRINA APLIKATUA


697 kidek osatzen dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

l aburrak

Elena Barcena oreretarra, Xabier Perez Lekue eta I単aki Etxarte atxilotu zituzten Venezuelan irailaren batean, Kubatik itsasontzi batean irten ondoren. Itsasontzian 2000 km. inguru egin zituzten. Irailaren 3an Venezuelako imigrazioak berriro ere Kubara deportatu zituen, hiru egun erretenituak egon ondoren.

izaten ari zenez ezin zuela esan zion. Ondoren Aitzolek 3 ukabilkada jaso zituen. Aitzol garrasika hasi zen eta emakume preso sozial batek entzun zituenean atea joka hasi zen eta hau ere jipoitua izan zen.

Bateragune auziaren sententzia eman zuten irailaren 17an nahiz eta bezperan hainbat irrati eta egunkarik bazuten sententziaren berri. Bertan oreretako presoa den Sonia Jacintori zortzi Aitzol Gogortza urtetako espetxe zigorra preso oreretarra ezarri diote. Berarekin uztailaren 30ean epaitu zituzten Arnaldo jipoitua izan zen. Otegi eta Rafa Diez Bisita amaitu hamar urtetara zigortu ondoren Aitzol bere dituzte, eta Arkaitz ziegara eraman zuten eta Rodriguez eta Miren bertan atea irekita utzi Zabaleta Sonia bezala zioten eta hiru funtzionari zortzi urtetara zigortuak sartu eta katxeatzen hasi izan dira. zitzaien, ondoren ziega Sonia, Arnaldo Miren, miatu zuten, hankaz gora Rafa eta Arkaitz 2009ko utziz. Laugarren urriaren 13an izan ziren funtzionari bat sartu eta atxilotuak, beraz bi urte zapatak kentzea behartu daramatzate espetxean. zuten, zapatak kendu Sententzia ematerakoan ondoren entregatzeko epaileak Rafaren espeesan zion eta katxeatua txeratzea agindu zuen.

Gaur egun Euskal Preso Politikoen Kolektiboa 697 kidek osatzen dute, horietatik 543 estatu espainoleko 51 espetxetan sakabanaturik daude, beste 140 estatu frantziarreko 29 espetxetan, Ingalaterran, Mexikon, Portugalen eta Irlandan bana dituzte espetxeratuak eta beste hamar norberaren etxean dago espetxeratua.

Irailean berriro ere senitarteko batzuk istripua izan dute eta dagoeneko 10 dira urte honetakoak.

IRAILEKO KONTROLAK

INDAR POLIZIALA

NON

NOIZ

Nazionalak

Lartzabalen

2011-IX-22 (17:00)

Nazionalak

Lintzirinen

2011-IX-28 (20:30)

Hauek baino askoz kontrol gehiago egongo ziren, S A L AT U .


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.