ON3

Page 9

o009_on

21/7/04

11:36

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Apunteak GORA. Denboraldi bikaina egin du Oiartzun Kirol Elkarteak: Erregionaletik Preferentera igo da talde bat, eta nesken taldea Superligan jokatzeko txartela lortzear egon zen. Zorionak!

GORA. Errenteriako Landarbaso abesbatza hirugarren gelditu zen Spittaleko (Austria) nazioarteko lehiaketan uztailaren 10ean. Munduko onenetakoak, beraz. Zorionak beraientzat ere.

Oiartzun ibaia, Errenterian. L. GARRO

BEHERA. Uztailaren 12an, hildako ehunka arrain agertu ziren Oiartzun ibaian, Errenteria parean.

Zer dio? Iñigo Esnaola (Presoen aldeko Lezoko Gidariak taldeko partaidea)

Bisitarik gabeko presorik ez! ori da Euskal Herriko hainbat txokoetan, eta urte askoan, ahoz aho darabilgun leloa. Baita Oarso Bidasoako gidarion aldarria ere; hots, astebururo kartzeletara presoen senideak eramanez bidaiatzen dugunon aldarria. Badira urte batzuk dispertsio estrategia martxan jarri zela. Erabaki lazgarri horrek, presoen egoera zailtzeaz gain, senideen bizi baldintzak okertu eta bisitak egiteko oztopoak areagotu zituen: seme-alaba, senar-emazte, aita-ama, anai-arreba, laguna ikusteko milaka kilometro egin beharra astebururo, hainbat senideentzako egoera ekonomikoa jasangaitza bilakatu, istripu arriskuak areagotu eta, zoritxarrez, hainbatek bizia errepidean utzi. Gogoan zaituztegu! Egoera honek hunkiturik, Euskal Herriko hainbat herritan —horien artean gu, Hondarribia, Irun, Oiartzun, Pasaia eta Lezoko hainbat bizilagun— senideen egoera latza arintzeko gidari taldeak sortzea otu zitzaigun, helburua bikoitzarekin. Batetik, leloak dioen bezala, bisitarik gabeko presorik ez izateko; bestetik, bidaiatzeko zailtasunak zituzten senideak ekonomikoki modu jasangarrian kartzeletara eramateko. Hastapenean autoak erabiltzen genituen, gureak

H

edo herriko ezagunei eskatutakoak. Baina, presoak gero eta urrunago eramaten zituztela ikusirik, beste pauso bat ematea erabaki genuen. Pausoa ez zen erraza, mailegu pertsonalak eskatuz, bederatzi plazetako bi furgoneta erostera ausartu ginelako... baina baita asmatu ere. Batetik, senideak taldean doazelako, eta ez bakarrik, batak besteari astean gertatutako gora beherak kontatuz. Bestetik, astero bisita egin behar duenarentzat lasaitasuna dakar gidariak beste batzuk izango direla jakiteak. Furgoneta hauek, baina, ez dira betirako: astero hainbeste kilometro eginez, epe ez oso luzean, furgonetak erretiratzeko unea iritsiko da. Mailegu pertsonalek eta presoek, zoritxarrez, hor jarraituko dute. Hartara, presoen eta beren senideen aldeko zerbitzua betetzen jarraitzeko eta eskatutako maileguak estaltzeko, dirulaguntza kanpaina bat jarri dugu abian uda honetan. Bi dira dirulaguntza emateko moduak: herrietan salgai ikusiko duzuen bono laguntza erosiz edo Kutxako 21010052220124569237 kontu zenbakian ahal duzuen diru kopurua ingresatuz. Ez dezagun bisitarik gabeko presorik ezta seniderik izan!

hONa

Zeusen eskutik linpoko Jainkoak pozik daude. Bi aste barru, Olinpiar Jokoak jaioterrira utzuliko dira: Atenasera. Pierre de Coubertain frantziarrak, 1896an gauzatu zuen, Antzinaroko Greziako Jokoak berreskuratzeko asmoa. Bi helburu zituzten joko haiek: batetik, kirol amateurraren izaerari eustea, eta bestetik, herrien arteko adiskidetasuna sustatzea. Gauzak asko aldatu dira ordutik hona. Olinpiar Jokoek, iraun ahal izateko, garai berrietara egokitu behar izan dute; profesionaltasunari ateak zabaldu behar izan dizkiote parez pare. Gaur egun, Olinpiar Jokoak munduko zoko guztietara iristen dira. Atenasen, 200etik gora herrialdetako kirolari lehiatuko dira. Herririk txikienek ere —Euskal Herriak ez—, ordezkariren bat izango dute euren banderaren pean. Gureak, besteren izenean joango dira. 25 bat euskaldun lehiatuko dira Atenasen, eta Oarsoal-

O

dea, emakume batek ordezkatuko du: Eva Mirones sanjuandarrak. Evari, urteak joan eta urteak etorri, ereindako hazitik etorri zaio emaitza. Atenasen gauzatuko du kirolari orok duen ametsik handiena. Zorterik onena! Beste batzuk, Mikel Odriozola kasu, ez dira iritsi edo ez diote iristen utzi. Olinpiar Jokoetan izatearen ilusioa, Sydneyn bete zuen orain lau urte. Eutsi goiari! Bakarren batek, urte olinpikoa aukeratu du hogei urteko ibilbide arrakastatsu eta eredugarriari amaiera emateko. Izan ere, Amaia Ugartemendiak berriki utzi du eliteko kirola. Hogei urte esanda, 1984. urtean Los Angelesen, bailarako kirolari batek ekarri zuen lehen domina Euskal Herrira Olinpiar Jokoetatik: Luis Mari Lasurtegik. Sanjuandarrak Zeus ikusi ote zuen domina jasotzerakoan? Zorionak!

Juanan Legorburu

09


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.