ON3

Page 14

o012_on

21/7/04

13:37

Página 3

nagusiafrankismoa

Ezkerreko argazkian, Joxe Etxeberria sanjuandarra; eskubikoan, Joxe Cruz Sarasola oreretarra. LANDER GARRO Han hasi zen Arriaga kontzen-

trazio esparru batetik bestera eraman zuen bidaia: “Italiarrek nazionalen esku utzi eta Bilboko Basurtoko ospitalera eraman ninduten lehenik, eta Deustuko kontzentrazio eremura ondoren. Gero, Lizarrara eraman ninduten, trabajadoreetan lan egitera. Handik San Pedro de Cardeñako (Burgos) kontzentrazio eremura bidali, eta 10 hilabete egin nituen bertan, ezinduen taldean. Azkenik, Santanderreko Sagrados Corazones Ospitalera trasladatu ninduten, berriz ere operatzeko, eta han egin nituen gerra amaitu arteko egunak”. Hala, 1939ko maiatzaren 17an etxera joateko baimena eman zioten lezoar honi. “B aina etxeratu et a denbora batez, astean behin Guardia Zibilaren koarteltxoan aurkeztu behar izaten nuen, baita abuztu oro Franco Donostiara etortzen zen bakoitzean ere”. Denera, urte eta erdi inguru egin zuen preso Arriagak; baina diru laguntza jasotzeko eskaera ukatu diote, gutxienez sei hilabetez preso egon ez zela argudiatuz. “1937ko abendura arteko agiriak ditugu, San Pedro de Cardeñasen egon zen arte. Baina atxilotze data zehatzik ez dugunez, beraientzat ez omen da preso egon sei hilabetez”, dio Estanisek, Juan Bautistaren semeak. “Hori gutxi balitz, handik San14

tanderrera eraman zuten aita, eta gerra amaitzean Santanderretik etxera bueltatzeko eman zioten ziurtagiria ere badugu. Beraz, sei hilabete bakarrik ez; askoz gehiago ere egin zuen!”, gaineratu du. Erabakiaren aurkako helegitea jarri dute, baina kexu dira Arriagatarrak. “Bidalitako dokumentazioari ez diote inongo kasurik egin. Hanka sartu dute; ez zituzten hainbeste eskaera espero, eta orain ez dakite nola atera hortik”, adierazi du Juan Bautistak. Estanis semea, argiago mintzo da: “Aitari ez zitzaion gustatzen garai haiek gogoratzea, garai latzak izan zirelako. Eta orain, dena gogoraraztea behartu diote, ezertarako. Behatza sartu dute zaurian”.

JOXE ETXEBERRIA Pasaitarra

“Oso ezkorra naiz, eta ziria sartu digutela uste dut” “Franco Donostiara etortzen zen bakoitzean, San Juango koarteltxoan aurkeztu behar nuen, preso ohien eta susmagarrien zerrendan nengoelako. Orain, ordea, nire izena ez omen da inongo zerrendatan ageri”. Irailean 93 urte beteko dituen Joxe Etxeberria sanjuandarraren hitzak dira horiek, diru laguntza ukatzeko eman dioten zergatiari erantzunez. Jaiotzez urnietarra, bederatzi urterekin etorri zen Pasai Doniba-

nera; eta bertan harrapatu zuen 36ko gerrak. “Oiartzun aldetik kontrarioak zetozenez, Lekeitiora ihes egin genuen itsasoz senideok, lehengusu batzuk bizi zirelako han. Nik soldaduska egina nuen; baina Lekeition Amaiur Batailoia antolatzen hasi eta, denok borrokara joan behar genuenez, izena eman genuen guztiok. Sanjuandar asko ginen batailoi hartan”. Gazte haien ilusioak, baina, ez zuen asko iraun: “Euskaldunok ez genuen pobetxurik atera gerra hartatik. Laster errenditu behar izan genuen, Santoñan, eta italiarrek hartu gintuzten preso”. Preso hartu eta berehala lan egitera bidali zuten Etxeberria, trabajadoreetara. Gerra ez zegoen amaituta, eta italiarren eskuetan jarraitzen zuten. “Hasieran, Calatayudetik gertu ibili ginen lanean, obusak deskargatzen. Ondoren, Katalunian; espainolek hartu zuten orduan gu zaintzeko ardura, eta aldaketa txarrerako izan zen”. Tuteran ia urtebete egin zuen lanean, eta Merida ondoko Aljuce herrira (Extremadura) eraman zuten ondoren, errepide bat egitera. Gerra amaitzerakoan, berriz, etxera itzultzeko baimena eman zioten. “Juanito Mariskal sanjuandarra nire bikotea izan zen denbora luzez trabajadoreetan. Hiltzeko zorian ere izan nintzen behin baino gehiagotan, lan batailoietan susmagarria omen

nintzelako. Fusilatzearekin mehatxatu ninduten maiz”. Joxeren anaia bat ere preso egon zen gerra garaian: “Bere izena zerrendetan agertzen da, bai… baina hilda dago aspalditik. A zer k asualit atea!”. Joxeren izena, ordea, ez. “‘Aquí no existe Joxe en ninguna parte’, esaten didate. ‘Joxe estará en el cementerio!’, erantzuten dut nik”. Minduta dago, eta haserre mintzo da: “Ez dut dirua kobratzeko esperantzarik. Ikusi besterik ez dago zenbat denbora daramagun horrela. Oso ezkorra naiz, eta ziria sartu digutela uste dut. Gurekin jokatu dute”.

JOXE CRUZ SARASOLA Oreretarra

“Orain jasotako dirua zerbait sinbolikoa da” Joxe Cruz Sarasolak 75 urte ditu. 36ko gerran haur bat besterik ez zen, “baina erreketeek nire aita eraman zuten, eta gure etxea kendu ziguten. Bonba batek 12 urteko nire lehengusu bat hil zuen Lezon; osaba bat Iruñeko San Cristobalen fusilatu zuten… Gerrara ez ginen joan, baina gerran egon ginen gu ere”. 60. hamarkadaren amaieran, berriz, frankismoaren atzaparrek behin baino gehiagotan erasotu zuten Sarasola. Izan ere, 1967 eta 1971 urteen artean lau aldiz espetxeratua izan zen oreretar hau. “Beti ‘por asociación ilicita’, beraiek zioten moduan. ETAkoa nintzela leporatzen zidaten, baina inoiz ezin izan dute frogatu hori”. Hala, Oreretako gazte batzuk atxilotu zituzten 1967an, propaganda banatzen ari zirela. “Poliziaren aurrean propaganda nik eman niela esan zutenez, ni atxilotu eta hiru hilabete egin nituen Martuteneko kartzelan”. Sei hilabete beranduago, bere aurkako akusazioa erretiratu zuten. 1968ko abuztuan, ETAk Meliton Manzanas polizia burua hil eta bi egunetara, berriro atxilotu zuten, Oreretako udaltzain baten


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.