ON3

Page 11

o010-011_on

21/7/04

15:37

PĂĄgina 2

sakONduziritzia

Jaiak, irekiak eta pluralak antolakuntzan, prestakuntzan eta diseinuan. Eta elkarlana izan behar da bidea, guztien artean ekarpenak eginez, herritarren beharrei erantzunez eta arazoei zein oztopoei aurre eginez.

Juan Carlos Merino Orain dela bost urtetik PSE-EEko zinegotzia da Errenteriako Udalean. Iazko ekainetik ere Kultura Batzordeko lehendakaria denez, jaien antolakuntzaren ardura du aipatutako Udalean.

ARAZOAK. Asko dira, hain zuzen, jaien antolakuntzan gainditu eta konpondu beharreko arazoak. Lehena, eta nagusiena, diru falta. Askotan aurrekontu txikia bideratzen da herriko jaietarako, eta inoiz ez dago antolatu nahi diren ekitaldietarako diru nahikorik. Gainera, bizitzaren bestelako esparruetan bezala, jaiei loturiko emanaldien prezioak ere gero eta garestiagoak dira. Nahi eta ezin, beraz. Baina, egia esan, euroak ez du zertan izan behar jaien abizena. Irudimenarekin ekimen apalak bezain politak egin daitezke. Hor dira, esaterako, Antxoko sanferminetan Mamabun eta Xaxorda taldeek antolaturiko konpartsen eguna bera, edo eta Arnasa Euskara Elkarteak antolaturiko koadrilen arteko herri kirolen lehia. Aurrekontu eskasa, baina arrakasta itzela. Bestetik, eta zoritxarrez, hainbat udal agintari jai herritar eta partehartzailearen eredua gogor erasotzen ari dira Euskal Herrian azkenaldian: Bilboko konpartsen aurka harturiko azken erabakiak, IruĂąean eta ondoko herrietan txosnak ezartzeko etengabeko trabak... Onerako edo txarrerako, hiriburuak izan ohi dira herri txikientzako eredu eta erreferentzia. Eta jaien kasuan, are gehiago. Beraz, IruĂąeko edo Bilboko jaiak erasotzean herri txikietako jaiak ere erasotzen ari dira. Eraso horiek, baina, antzuak dira, eta bestelakoa da jorratu beharreko bidea: jaien antolakuntzan ere demokrazia gailentzea, inposaketarik gabe, eta parte hartzerako aukerak, murriztu baino, zabaltzea, guztien artean eta guztientzako jaiak helburu. Era berean, jaiak eta jaietako antolakuntza kritikatzeko jendearen joera ere, ahal den neurrian, desagertu behar da. Ikuspegi kritikoa edukitzea eta autokritikoa izatea oso aberasgarria da; kritika hutsa, aldiz, ez da oztopo, baina ezta lagungarria ere. Askotan, kanpotik ikusi eta gaizki esaka ibiltzen delako jendea, jaien antolakuntzan lagundu eta bertan murgildu gabe. Hortaz, uda honetan jaiekin gozatzeko gonbitea egin nahi diot irakurleari. Baina, halaber, honatx autokritika ere egiteko gonbitea: bere herrian jaiak egin ahal izateko zer egin eta nola lagundu duen hausnartu dezala norberak, eta, egun batez bada ere, parranda egunez ere egin dezala. Ateratako ondorioak baliagarriak izango dira, ziur.

erriko jaiak antolatzean, jendeak ondo pasatzea bilatzen dugu: urte osoko arazoak ahazten saiatzea, gozatzea... Hori lortzeko, jaiak irekiak eta anitzak izatea da gakoa. Irekiak eta pluralak, bai antolakuntzan bai eskaintzan. Madalen jaiak antolatzeko orduan, esaterako, bilera baterako deialdi zabala egiten du Errenteriako Udalak, jaietan ekimenik antolatu nahi duen talde edo herritar orori zuzendua. Eta erantzuna ona izan ohi da, aurtengoan, besteak beste, 20tik gora herriko elkarte eta eragileren ekimenak burutu baitira madalenetan. Hortaz, bilatu ez ezik, parte-hartze instituzionala eta herrikoiaren arteko uztardura lortzen dugulakoan nago. Bi dira, ordea, jaien antolakuntzan ezinbestean kontuan hartu beharreko atalak. Lehena, aurrekontua: kopurua bata edo bestea izanda, taldeek eta elkarteek dirulaguntza handiagoa bilatzen dute beti, baina ekimenen prezioak, bizitzaren antzera, gero eta garestiagoak dira. Bigarrena, segurtasuna: udal teknikariak dira horren arduradun nagusiak, eta beren irizpideak, aginduak eta gomendioak errespetatu behar dira, halabeharrez. Zentzu honetan, udalek herrietako jaien antolakuntza bereganatu nahi dutela entzuten dugu hainbat ahotsetatik. Alta, ez dut uste Errenteriaren kasua denik. Egia da, bai, Udalak erantzukizun bat duela jaien antolakuntzan, onerako nahiz txarrerako. Dena ongi doanean, adibidez, inork ez du Udala gogoan; ezbeharrik egonez gero, aldiz, kontuak eskatzen zaizkio. Baina egia da, halaber, jende guztiari jaien prestakuntzan parte hartzeko aukera eman arren, taldeak edo eragileak beren ekimenak antola-

H

tzera mugatzen direla. Udalak, beraz, ikuspegi globala eta orokorragoa izan behar du, inork antolatuko ez dituen ekitaldiak bermatuz.

ESKAINTZA OPAROA. Globaltasun horri jarraiki, jaietako eskaintzak ere plurala eta gustu guztietara irekia izan behar da. Zezenen gaia, adibidez, ez da askoren gustukoa, baina beste jende askok parte hartzen du. Txosnei dagokienez, hainbat bizilagun kexuka ibiltzen dira, baina hainbat taldek txosna jarri nahi dute... Hala, koktel modukoak dira Madalen jaiak, elementu asko nahastuz, baina zapore guztien artean bat bera ere gailendu edo nagusitu ez dadila saiatuz. Izan ere, horixe baita eskaintza oparo batek duen alde txarra: ordu berean ekimen asko egotea eta, beraz, ekimenen arteko talka ematea. Madalen jaietan ere ekimen asko errepikatzen direla esan dezake norbaitek, baina zergatia garbia da: eskaria egoteaz gain, jendearen gustukoak dira ekimen horiek. Bestetik, hainbat jai egitarautan ekimen asko iragarri arren, gehienak ikusteko ekitaldiak direla ere salatu izan da, eta ez parte hartzea bultzatzen dutenak. B aina hau ere ez da Errenteriaren kasua. Finean, parte hartzea ez delako hainbeste ekimenean bertan parte hartzea, ekimen bera bizitzea, ekimenarekin gozatzea... baizik. Pilota partida batean, adibidez, pilotariek bakarrik parte hartzen dute, baina ez al dira jendearen gustukoak? Non aukeratzea da kontua: kirolaz gozatzea, senideekin eta lagunekin egon ahal izatea, emanaldiak ikustea... Finean, ondo pasatzea, baina pasa gabe. 11


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.