Hezteko Objektu Digitala

Page 1

MATEMATIKEKIN JOLASEAN!

2011ko abenduak 2. Lehen Hezkuntzako 32.1 taldea. Carla Huarte, Maitane Lekunberri, Ainara Ojanguren.


AURKIBIDEA 1. Katalogazio ezaugarriak................................................................ 3

2. Testuinguraketa ............................................................................. 3-4

3. Helburu didaktikoak...................................................................... 4

4. Oinarrizko konpetentziak .............................................................. 4-5

5. Edukiak ......................................................................................... 5

6. Orientazio metodologikoak........................................................... 5-6

7. Ebaluazio irizpideak...................................................................... 6

2


1.

Katalogazio ezaugarria:

1.1. IKT maila 1.1.1. IKT tarteko maila. Gure ustez, irakasleak Cuadernia programa erabiltzeko, tarteko maila izan behar duela uste dugu. Hau da, ez du izugarrizko ikasketa teknologikoak izan behar, baina oinarrizkoa baino zerbait gehiago behar du programa hau menperatzeko.

1.2. Tipologia 1.2.1. Ikasketa objektua: Irakasleak gai batean zentratzen da, hau da, zenbakien gaia lantzen da soilik kasu honetan. Ikas-jarduera batzuk jasotzen ditu eta jarduera horiek Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleentzat dira aproposak.

1.3. Orientabide didaktikoa 1.3.1

Ikasketa objektuen sailkapena: Segimendu jarduera. Ariketa hauek egokiak dira emandako teoriaren eta ariketen birpasatzea egiteko. Eduki guztiak jakin ondoren, haurrak ebaluatuak izan baino lehen, ikasitakoa errepasatu dezakete matematikako ariketa hauekin.

1.3.2

Multzokatzea: Banakakoa. Ariketa hauek binaka edota taldekoak izan daitezkeen arren, banakakoak izatea komeni da bakoitzak dakiena ikusteko eta ikasteko zenbat falta zaion jakiteko.

1.3.3

Formatu teknikoa: Cuadernia Flash formatuan sortutako aplikazioa da eta koaderno digitalak sortzen ditu web formatuan.

2. Testuinguraketa: Badakigun bezala, Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleek matematikan ikasitakoa errepasatzen eta eduki berriak ikasten jarraitzen dute.

Orain,

metodologia aldatu egin da eta ariketa hauek egiteko adibidez, ordenagailuak behar dira. Horretarako, zenbait baliabide edukitzea beharrezkoa da: internet, ordenagailuak‌ eta irakasleak IKT-ko ezagutzak edukitzea.

Lehen aipatu dugun bezala, ariketa hauek bakarka egitea da egokiena eta horregatik ume hauek ordenagailua erabiltzeko oinarrizko ezagutza behar dute.

3


Horrez gain, eduki hauek aurretik jakinda eduki behar dituzte: batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak, orduak, eskuma eta ezkerra. Bukatzeko, egoera egokiena izango litzateke haur bakoitzak bere ordenagailua izatea ariketak egin ahal izateko eta behar izanez gero, irakasleari laguntza eskatu zalantzak argitzeko.

3. Helburu didaktikoak: Zenbakiak eta eragiketak. Biderketak eta zatiketak. Zatiketa eta biderketak problemetan aplikatu, testuinguru errealetan. Oinarrizko estrategiak biderketa eta zatiketa errazen bidezko kalkuluak ulertzeko eta horiek egiteko. Batuketak eta kenketak egitea. Denbora neurtzea: denbora neurtzeko neurri unitateak. Neurketak

eguneroko

testuinguruetan,

tresna

eta

neurri-unitatea

konbentzionalak erabilita. Eguneroko bizitzako irudi lauak eta espazialak ezagutzea. Eragiketa batzuk eskatzen dituzten eguneroko problemak identifikatu, eragiketa egokiena zein izan daitekeen bereizita. Zenbait magnitude eta neurri-unitate adierazten dituzten problemak ebaztea, problema horietan batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak eginez. Problemak ulertzeko eta ebazteko planteamenduak eta estrategiak.

4. Oinarrizko konpetentziak: Mota guztietako zenbakiak eta eragiketak ulertu, zein matematikaezaguera berriak osatu. Problema batek berekin dituen matematikako-elementuak identifikatzeko trebetasuna lortu. Pentsamendu matematikoa garatu: ingurua ondo ulertzeko eta hura zehatzago deskribatzeko. Horrela, irudiak eraiki eta erabiltzeko ahalmena garatu, eta neurrien bidez errealitatea behar bezala ezagutuko dira.

4


Matematikak informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna lortzen laguntzen du: kopuruak eta neurriak dituzten informazioak ulertzen laguntzen dute, eta errealitateari buruzko informazioa interpretatzeko. Problemak ebazteak planifikazioa, baliabideak kudeatzea eta ebazpenak balioestea dakar. Saiatua izatearekin eta ahaleginarekin zerikusia duten edukiak, gero eta konplexuagoak diren egoerei aurre egiteko.

5. Edukiak: Mahai baten erabilpena ezker, eskuin eta parean kontzeptuak ulertzeko. Oiloen erabilpena zatiketak egiteko. Minutuen eta orduen arteko elkarketa denbora ulertzeko. Testu baten erabilpena neurriak ulertzeko. Ontzien erabilpena zatiketak ulertzeko. Teknologia berriekin interesa sortu. Beraiek ezagutzen dituzten gauzekin motibazioa sustatu.

6. Orientazio metodologikoak: Egokiena haur bakoitzak bere ordenagailua edukitzea izango litzateke. Horrela, bakoitzak errepasorako ariketak egin ditzake Cuaderniako koadernoan azaltzen diren ariketekin. Ariketen azalpena: 1.ariketa: Mahai baten inguruan pertsona batzuk daude kokatuak eta eskuinezkerra erabiliz, hauetako pertsona bat zeinen ondoan dagoen jakin behar dute. Aukera ezberdinak ematen dira eta ikasleak erantzun zuzena eman behar du. Bi aukera daude eta 30 segundo ematen dira. 2.ariketa: Oiloen adibidea hartuz, zatiketak lantzen dituzte ikasleek. Oilo kopuru bat zenbat kutxatan sartu behar diren esan behar dute. Aukera bat dago eta 15 segundo ematen dira. 3.ariketa: Orduak minutuekin elkartu behar dituzte ikasleek. Bi aukera daude eta 60 segundo ematen dira.

5


4.ariketa: Hutsuneak dituen testu bat azaltzen da eta hutsune horiek bete behar dira. Eragiketa ezberdinen bidez neurketak egin behar dituzte. 5.ariketa: Janari kopuru bat ontzietan banatzea datza. Bi aukera ematen dira eta umeak erantzun zuzena bilatu behar du. Aukera bakarra dago 25 segundo ematen dira.

7. Ebaluazio irizpideak 7.1. Arloarekiko: Zenbakizko batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa kalkulu errazak egiten ea dakien. Zenbaki arrunten problemak ebazteko prozesuetan zenbakizko kalkuluak egitea batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketak erabiliz. Neurtzearekin badakien.

zerikusia

duten

zenbakizko

testuak

interpretatzen

Denbora neurtzen ba al dakien. Ea ezagutzen dituen orientazio nozioak eta irudikapen espazialak. Ea saiatzen den problemen soluzioa bilatzen. Ea saiatu den lanean. 7.2. IKT-ekiko: Ea ordenagailua erabiltzeko behar diren oinarrizko jakinduriak ba al dituen. Ezarritako denbora eta aukerak ea errespetatzen dituen. Ea teknologia berriak erabiltzen ikasten saiatzen den.

6


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.