Irakasberri

Page 1

2

2012eko azaroa

HEZKUNTZA ETA LANA: NOLA UZTARTU?

Lanbide Heziketa Ordezkoen arautegi berria

Lanbide Heziketa

Abenduak1

Azken orriko itxasgarria

AURKA EGOTEKO 11 ARRAZOI

HEZIBI eta FPduala

EUSKARAZ BIZI NAHI DUDALAKO

ABENDUAK 1 MANIFESTAZIO A

2­3

4­5­6

7

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT!!


ORDEZKOEN ARAUDI BERRIA. AURKA EGOTEKO MAKINA BAT ARRAZOI. Iragan irailaren 11ean argitaratutako ordezkoen kudeaketarako araudi berriak barneratzen dituen hainbat gairekin ez gaude batere ados. Batzuk ordezko guztien arteko berdintasunaren printzipioa urratzen dutelako; beste batzuk, oposaketen araberako ordezkoen kudeaketa sistemara gerturazten gaituelako; beste batzuk ordea, hezkuntza sistemaren euskalduntzearen aurka jotzen dutelako; Jarraian ordezkoen kudeaketa araudi berri honen gaineko irakurketa egingo dugu. “Plazas de especial dificultad o interĂŠsâ€?: Oraingoz kartzeletako lanpostuetara (maisumaistren kidegoko plazak) mugatzen badira ere, etorkizunean ez da ixten plaza berezi bezala izendatuak izateko aukera gehiago egon daitezkeela. Honekin lehenengo galdera etortzen zaigu: zein arrazoiren arabera izendatuko dira plazak berezi bezala? Bestalde, plaza hauek duten

Ordezko guztien arteko berdintasunaren printzipioa urratzen dute;batzuk, oposaketen araberako ordezkoen kudeaketa sistemara gerturazten gaitu; hezkuntza sistemaren euskalduntzearen aurka jotzen dutelako

saritzea salagarria dela iruditzen zaigu. Plaza arrunta batetan emandako bi hilabeteko zerbitzuengatik puntu 1 jasoko dugun bitartean, plaza berezi hauetan aldi beragatik 3 puntu jasoko genituzke, hau da 18 puntu urteko. Baremoari begira ezberdin saritze horrek ordezko guztien arteko berdintasunaren printzipioa urratzen duela iruditzen zaigu. Oposizio bidez zerrendetara sartzeko aukera: LABen iritziz hezkuntza sisteman sartzeko tresnak zerrenden irekierak dira. Oposizio bidez sisteman sartzeko aukera irekitzean

Jarrai gaitzazu: @labirakaskuntza

http://irakaskuntza.labsindikatua.org/


Nafarroako ordezkoen kudeaketa bidean jartzen gaitu. Horren bidean

lehen urrats gisara ikusten dugu egin berri duten mugimendua. Sarbide honen aurrean urteroko zerrenda irekiera orokortuak begi onez ikusten ditugu. Azken finean, urterourtero irakasle eskoletatik ateratzen diren irakasleei beren lan naturalean muturra sartzeko aukera eman behar baitzaie. Zerrenda ezberdinen arteko lehentasun irizpideak: Puntu honetan araudian makina bat zerrenda lehentasun ezberdinen baitan antolatzen direla ikusten da artikuluan. Zertara dator hizkuntza eskakizunik gabeko langileei lan egiteko aukera ematea, baldin eta

egokituko lanpostuen eskakizuna

litzaiekeen hizkuntza beteko ez

elebakarrei zerrendatan sartu ostean lan egiteko urtebeteko epea ematen zitzaien bitartean, oraingoan epe hau hiru urteetara luzatzen zaie. Hau goiko puntuarekin lotzen badugu, euskararen eta hezkuntza sistemaren euskalduntzearen aurkako eraso bortitza bezala hartu beharrean aurkitzen gara. 2.- Azken bost urteetan hezkuntza sailaren zentroetan zerbitzurik eman ez dituzten pertsonak. Zerrenden kudeaketa arintzeko aitzakipean hainbat langile irakaskuntza kontzertatuan behinbehineko kontratupean daudenak zerrendatik kanpo bidaliko dituzte, noiz eta, zentro guztietan lanpostuak murrizten ari diren momentuan. Bost urte horietan ez da kontutan hartuko amatasunean, aitatasunean, seme-alabak zaintzarako zerbitzuak aldi baterako etetean, GKE batean atzerrian emandako denbora.

balute? Zertarako orduan hizkuntza eskakizunak ezartzea? Atal honetan jasotzen dena euskararen aurkako eraso bortitz eta salagarria iruditzen zaigu. Zerrenden garbiketa:

depurazioa-

1.-Atal honi dagokionean, orain arte irakasle erdaldun

Zailtasun edo interes bereziko lanpostuetan aritzeak 18 puntu emango ditu urteko, nahiz eta interes berezi hori zerk zehaztuko duen ez argitu

. Dekretuz, adostasunik bilatu gabe zehaztu dute ordezkoen arautegi berria eta horrekin ehundaka langileren biziraupena kolokan jarri. Datorren gobernuak ezinbestean berrartu beharko du gaia administraziopeko ikastetxeek kalitatezko eskaintza egin nahi badute eta bertako langileek baldintza duinak izan.

Jarrai gaitzazu: @labirakaskuntza

http://irakaskuntza.labsindikatua.org/


HEZIBI eta FPduala Pasa den azaroaren 8an espainiar gobernuak 1529/2012 Errege Dekretua onartu zuen, bertan formazio eta ikaskuntzarako kontratuak arautzearekin batera FPdual delakoa ere arautzen delarik. Urriaren 3an Eusko Jaurlaritzako HEZIBI programaren oinarri arautzaileak publikatu zituen agindu baten bidez. Bertan profesionaltasun

ziurtagiri bat edo Hasierako Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko lana eta ikasketak bateratzeko formazio eta ikaskuntzarako kontratuak bultzatzeko dirulaguntza programa arautzen da. Agindu eta Errege Dekretu hauek Lanbide Heziketako ikasketak lanarekin eta enpresen beharrekin lotzeko aspaldiko asmoari erantzuten diote. Krisiaren

testuinguruan, langabezia tasa igoerak, era berezian gazteak erasotzen dituena, bidea erraztu du langabezi tasa igoerari aurre egin eta gazteen laneratzea errazteko xedea omen duen azken neurri hauek ezartzeko. Euskal Autonomi Erkidegoan izan zen beste esperientzia bat lana eta

ikasketak txandakatuz bateratu nahi izan zituena: ikasi eta lan. Ez zuen ibilbide luzea izan ordea, enpresen arabera, eredu malgutasun gutxikoa, ikaslea aukeratzeko enpresak lehentasunik ez eta errentagarritasun gutxikoa zela argudiatuz. Bi neurri hauen harira han eta hemen agertu dira Espainiar Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren

neurrien arteko ezberdintasunak. Datorren orriko taulan ikusi daitezke dauden esperientzia ezberdinen ezaugarriak. Laburtuz, HEZIBI formazio eta ikaskuntzarako kontratuak arautzeko Errege Dekretuaren aplikazio konkretu bat da; non, ezaugarri hauek betetzen

HEZIBI formazio eta ikaskuntzarako kontratuak arautzeko Errege Dekretuaren aplikazio konkretu bat da; non, ezaugarri hauek betetzen dituzten enpresa eta heziketa zentruak diruz laguntzen diren dituzten enpresa eta heziketa zentruak diruz laguntzen diren. Honek ez ditu ordezkatzen ez gaur eguneko Lanbide Heziketa Sistema, ez Madrilen arautu den Fpdual-a, ezta formazio eta ikaskuntza kontratuen aplikazio ezberdinak; beti ere, Errege Dekretua

Jarrai gaitzazu: @labirakaskuntza

http://irakaskuntza.labsindikatua.org/


IKASI ETA LAN NORI ZUZENDUA

HEZIBI

Matrikulatzen denarentzat. %50

PRESTAKUNTZ A ETA IKASKUNTZA KONTRATUA

FP DUAL

16-30 urte eta formaziorik gabeak

16-30urte eta formaziorik gabeak

Formazioak irauten duen bitartean Printzipioz 2.urtea EAEn kokaturikoak. Akordioa sinatu

Formazioak irauten duen bitartean. Gehienez 3 Akordioa sinatu

3 urte arte. %33 gutxienez enpresan

Prestakuntza eta ikaskuntza kontratua. Lan hitzarmenaren araberakoa

Prestakuntza eta ikaskuntza kontratua. Lan hitzarmenaren araberakoa

Bekak.

2000 euro Segurantza sozialeko kuotak

Segurantza sozialeko kuotak

Enpresak. Ikastetxeko zerrendatik

Enpresak

emakumeentzat

IRAUPENA

3 ikasturte

ENPRESAREN BALDINTZAK

EAEn kokaturikoak %15 baino behin behinekotasun txikiagoa. Indefinitua jardun murriztuan Aste santuak, gabonak eta hilabete oporrak. 7250 euro Segurantza soziala:

KONTRATU MOTAK LAN EGUTEGIA

ENPRESARENTZAKO LAGUNTZAK

Akordioa sinatu

1000 1100 1200

IKASLEEN AUKERAKETA

Ikastetxeak

betetzen den heinean. Eta ez dio ikastetxeari baliabide gehiagorik eskaintzen ikasleen jarraipena egiteko. Beti estropozu egiten dugun harri berdinarekin topo egiten dugu. Nahi den soinekoz jantzi arren, gure errealitateari erantzungo dion hezkuntza sistema, eta kasu honetan, Lanbide

Lanbide Heziketako sistema antolatzeko eskubidea ukatzen zaigu

Heziketa sistema antolatzeko gaitasunak izan arren, hauek gauzatzeko eskubide eza. Eta halaxe, gaitasun hori ahal izan dugunetan erakutsi dugu, HOBETUZ kasu. Langileen etengabeko prestakuntza antolatzeko eredu propio baten alde sindikatuak, patronala eta gobernuaren artean egin zen akordioaren

Jarrai gaitzazu: @labirakaskuntza

http://irakaskuntza.labsindikatua.org/


bidez. Bertan langileek beren lanpostu eta enpresetan aurkitzen zituzten erronka berriei aurre egin ahal izateko prestakuntza jarri zen lehen planoan, interes partikularrak alde batera utziaz. Hala ere, patronalak eta sindikatu batzuk, nahiago izan zuten zegoen

ezinbestekoak diren arlo batean. Eta bilatu ez duen adostasuna itxuratzeko, elkarrizketa sozialerako mahaiaren babespean aurkeztu dute HEZIBI programa. Bere jardunerako bertako kideek 1.600.000 euroko dirutza banatu dutenean, HEZIBI programari 1.000.000 euro

akordioa apurtu eta prestakuntza ikastaroen truke eskaini zitzaien diruaz baliatu nahian, Madrildik inposatu zen eredua, FORCEM, ezarri.

Garai zailak bizi ditugu, eta guztion artean adostasunak bilatu beharko ditugu egoera honetara ekarri gaituen eredua aldatzeko xedez.

Antzeko egoerarekin aurkitzen gara oraingoan ere. Funtsean, Madrilen erabakitzen den eredua moldatzera mugatzen den saiakera batekin. Gehiengo Sindikala baztertzen duen eredu batekin, adostasunak bilatzen ez dituen programa batekin, adostasunak

eskaintzea lorpentzat

izugarrizko saldu nahi

digute. Dena den, “negoziatzeko� eredu honetaz, lehenagotik ere bagenekien zerbait. Garai zailak bizi ditugu, eta guztion artean adostasunak bilatu beharko ditugu egoera honetara ekarri gaituen eredua aldatzeko xedez. Horretan asko dugu

egiteko hezkuntza alorretik, eta etorkizuneko euskal herritar eta langileak heztea helburu izan behar duen Lanbide Heziketatik ere bai. Ikaslea gure jardunaren oinarritzat, gunetzat hartuta, inguruko esparru sozioekonomikoari erantzungo dion hezkuntza ereduak zehaztu eta adostu beharko ditugu, baina ariketa hau inora iritsiko bada, hemen adostasunak bilatzeko oinarriak jarri beharko ditugu eta erabakitakoa errespetatzea ezinbestekoa izango da

Jarrai gaitzazu: @labirakaskuntza

http://irakaskuntza.labsindikatua.org/


Euskaraz bizi nahi dudalako, duzulako, dugulako Euskaraz bizi nahi dut, duzu, dugu; horixe delako nire, zure, gure hizkuntza. Natural sentitzen dudana, natural egiten dudana eta egiten nauena. Euskalduna naiz, zara, gara eta hala izan nahi

dut, duzu, dugu gero ere. Ez da ordea, osoki nire, zure, gure esku dagoen zerbait. Hizkuntza zerbaitetarako bada, harremanetarako, komunikatzeko da. Pertsona desberdinen urteetako harremanak egituratzeko eta batzeko, hizkuntza‐komunitate sendo bat eratzeko balio izan du euskarak. Etorkizunean ere, euskara izango bada, komunitate

horrek iraun duelako izango da. Guk iraun dugulako izango da. Jakitea ez da nahikoa; alegia, hizkuntza harremanetarako, komunikatzeko erabiltzen

den neurrian, ezinbestekoa da, hain zuzen, erabiltzeko aukera izatea. Euskaldunok oztopo gabe euskaraz lasai jarduteko lekuak behar ditugu. Euskararen eremuak sortu eta hedatu behar dira. Euskaraz biziko badira, euskaraz biziko bagara, euskara biziko bada. Gu izateko ordea, jendea behar da, hizkuntza‐ komunitatea osatu behar da. Ezinbestekoa da euskarak

iraun dezakeen komunitate bakarrean, hizkuntza‐komunitate horrek duen lur eremu bakarrean, Euskal Herrian, euskara eta hizkuntza‐komunitatea indartzea. Eta badakigu hori lortzeko ezinbestekoa dela euskararen berezko lurraldean bizi eta lan egiten dugun guztiok euskara ezagutzea. Gaur egun bizitzen ari garen unea, testuinguru ezin aproposagoa da euskararen normalizazioan behar ditugun aldaketak emateko. Gure alde dugu haizea behar dugun jauzia eman ahal izateko eta abagunea probestu behar dugu. Horrela, abenduaren batean guk geure hondar-alea jarri nahi dugu, euskaraz bizi nahi duen multzo handia dagoela erakutsiko dugu. Guztiok batera, lortuko dugu, pertsona bakoitzetik, taldera, taldetik, hizkuntza‐ komunitatera eta hizkuntza komunitatetik herri osora zabalduko den ilusioz eta bizi nahiaz aurrera egitea Paul Bilbao Sarria Kontseiluko Idazkari nagusia

Jarrai gaitzazu: @labirakaskuntza

http://irakaskuntza.labsindikatua.org/


Euskaraz bizi nahi dugu manifestazioa, 2012ko abenduak 1, Donostia


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.