IKUSI ETA IKASI 2012

Page 1

Bilboko Haur Kultur Zirkuitua

ak, txotxongilo iak, alar ipuin kont zerkia... t n a , ia g a m 3-12 urte

2012ko

urtarrila - otsaila - martxoa


IKUSI ETA IKASI 2012 Barriro dogu ate joka IKUSI ETA IKASI, zuetako askorentzat klasiko bihurtu dana. Urtearen hasierarekin batera Bilboko umeei eskaintzen deutsuegun programazioa. Aurten ere zuen eskura euskarazko ikuskizunik onenak. Danetik izango dozue, antzerkia, pailazoak, magia, musika. Badakigu zain zagoziela zuen udaltegiko aretora zortzigarren urtez segidan joateko. Aurten bigarren aldiz Bilborock Aretoan izango dira IKUSI ETA IKASIko ikuskizun batzuk. Uste dogu etxetik ahalik eta hurbilen topatu behar dituzuela zuen gustuko ekitaldiak eta, alde horretatik, aurreko urteetako zabalkundeari -Karmen aretoa goraino betetzen dozue eguaztenetan- jarraipena emon gura izan deutsogu. Azken batean, programa Bilbo guztira zabaltzea da gure helburua. Eta beren beregi eskerrak eman nahi deutsuet gurasoei, protagonistak umeak izan arren zuen aldeko jarrera eta laguntza barik programa honek ez leukeelako lortuko orain arte izan dauen arrakasta. Zeuentzako saio batzuk prestatu ditugu, umeen ikuskizunen aldi berekoak gehienak, interes handiko gaiekaz, Bilbon euskara normalizatzeko lan honetan denok garalako lehen mailako protagonista. La octava edición de IKUSI ETA IKASI está a la vuelta de la esquina. Con el nuevo año llegan otra vez a Bilbao los mejores espectáculos infantiles en euskera. La oferta es de lo más variada, con teatro, magia, música, payasos; todo lo que tanto os gusta a vosotras y vosotros. Y además, en escenarios cercanos a vuestra casa. Así como en años anteriores el programa se extendió a la zona de Indautxu -todos los miércoles el Salón del Carmen completó su aforo -, esta edición, por segunda vez, IKUSI ETA IKASI se llevará a cabo en la Sala Bilborock para atender la demanda existente en la zona de la Siete Calles y Bilbao La Vieja. Nuestro objetivo es, en definitiva, extender la oferta a todo Bilbao. Para terminar, quiero agradeceros especialmente a las madres y los padres vuestra actitud positiva hacia el programa porque, si bien está dirigido al público más joven, vuestra colaboración ha resultado imprescindible en el éxito de IKUSI ETA IKASI. Hemos preparado para vuestras hijas e hijos una programación con temas de gran atractivo, porque en el impulso del euskera en Bilbao todas y todos somos protagonistas de primer orden.

Sabin Anuzita Pomposo EUSKARA, GAZTERIA ETA KIROL SAILEKO ZINEGOTZIA CONCEJAL DE EUSKERA, JUVENTUD Y DEPORTE


EGITARAUA

MARTXOA

OTSAILA

URTARRILA

EGUNA ORDUA

LEKUA

TALDEA

01/16 17:30-19:30 Begoñako udaltegian 01/17 17:30-19:30 Begoñako udaltegian 01/20 17:30-19:30 Deustuko Bidarte udaltegian 01/21 10:30-12:30 Deustuko Bidarte udaltegian 01/24 18:00 Begoñako udaltegian 01/25 18:00 Bilboko Karmen aretoan 01/26 18:00 Tibolin, Epalza Alargunaren Ikastetxean 01/28 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian 01/31 18:00 Begoñako udaltegian

Jolasen txokoa Jolasen txokoa Jolasen txokoa Jolasen txokoa Hitzen Lapurra Tor Magoa

02/01 18:00 Bilboko Karmen aretoan 02/02 18:00 Tibolin, Epalza Alargunaren Ikastetxean 02/04 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian 02/07 18:00 Begoñako udaltegian 02/08 18:00 Bilboko Karmen aretoan 02/09 18:00 Tibolin, Epalza Alargunaren Ikastetxean 02/11 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian 02/14 18:00 Begoñako udaltegian 02/15 18:00 Bilboko Karmen aretoan 02/18 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian 02/21 18:00 Begoñako udaltegian 02/22 18:00 Zamakolan, Juan Delmas ikastetxean 02/23 18:00 BilboRock aretoan 02/25 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian 02/28 18:00 Begoñako udaltegian 02/29 18:00 Zurbaran herri ikastetxean

Toni La Sal

03/01 18:00 03/03 11:00 03/06 18:00 03/07 18:00 03/08 18:00 03/10 11:00 03/13 18:00 03/14 18:00 03/15 18:00 03/17 11:00

Toni La Sal Patata Tropikala Ane Monna, Oskola eta Karramarroi

Lur Korta Ane Monna, Oskola eta Karramarroi Sun Magoa TTR Teatro Patata Tropikala Madiber Magoa Maite Arrese Jakin eta Jolas Txatxilipurdi Txotxongilo Taldea Permin Zirika Zirkus Monda eta Lironda Begira Rum Rum Rock

BilboRock aretoan Patata Tropikala Deustuko Bidarte udaltegian Hipo eta Tomax Begoñako udaltegian Monda eta Lironda Zabalan, Iruarteta ikastetxean Elsa Pamparacuatro BilboRock aretoan Sun Magoa Deustuko Bidarte udaltegian Bapateanzirko Begoñako udaltegian Potxin eta Patxin Errekaldeberrin, Gabriel Aresti ikastetxean Zurrumurru taldea BilboRock aretoan Begira Deustuko Bidarte udaltegian Txotxongilo taldea


Jolasen Txokoa Urtarrilaren 16an 17:30etatik 19:30era Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

Urtarrilaren 17an 17:30etatik 19:30era Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

Urtarrilaren 20an 17:30etatik 19:30era Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)

Urtarrilaren 21ean 10:30etatik 12:30era Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)

HITZEN LAPURRA Urtarrilaren 24an (asteartea) | 18:00etan Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

3, 2, Zast...egin jolas! Hitzak dira protagonista Ander eta Amaia txotxongiloen, eta Libe eta Ximon antzezleen istoriotxoan. Zertara jolasten dute gure haurrek? Plazan ez bada jolasteko lekurik, gurasoek kulunpioetan zenbatzen ere ahaztu badute… Lehen harrapaketak, txabolak egin... Azkenean, zertara jolastu ezin asmaturik ibiliko dira. Halako batean baina, jeinu bat agertzen da euren ondoan, eta jolasten ikasten hasiko dira denak elkarrekin. Libe y Ximon juegan y juegan hasta aburrirse. Es entonces cuando aparece un genio y les enseña nuevos juegos.


TOR MAGOA Urtarrilaren 25ean (asteazkena), 18:00etan Bilboko Karmen aretoan (Indautxu Plaza, z.g.)

Hator magiara Magia emanaldi parte-hartzaile eta dibertigarria dakarkigu Tor magoak oraingoan ere, umore eta sorpresaz beterik hasieratik amaierara. El mago Tor nos vuelve a traer un espectáculo de magia lleno de diversión y sorpresas.

ANTZEZKIZUNA TALDEA Urtarrilaren 26an (osteguna), 18:00etan Tibolin, Epalza Alargunaren ikastetxean (Tiboli, 5)

Teleipuina Elkarreraginezko antzerki honetan, Tonik ez du ulertuko nola sartu diren pertsonak telebista barrura. Baina ez dirudi honek Toni La Sal batere arduratzen duenik. Nagusiak bere etxean telebista emisore berrien seinaleak instalatzeko agindu dio, eta aldrebeskeriaz betetako egoerak biziko ditu. Toni Lasal no entiende cómo puede haber personas dentro de un televisor, pero aún así intentará instalar los canales y no dará pie con bola.


PATATA TROPIKALA Urtarrilaren 28an (larunbata) | 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)

Zapata gorriak Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork jantzi. Ausarta, sentibera, eta burua erabiltzen jakin behar da zapata hauek janzteko! Ametsek zapatak jantziko ditu eta izugarrizko abenturan murgilduko gaitu txotxongilo eta antzerkiaren bitartez. Amets se pondrá los zapatos mágicos para zambullirse en una aventura sin par en el mundo de los sueños.

ANE MONNA, OSKOLA ETA KARRAMARROI Urtarrilaren 31n (asteartea), 18:00etan Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

Maddi pirata Maddi kostaldean bere familiarekin oso pozik bizi zen, harik eta Miss Cauliflower erregina zitala gaiztakeriak egiten, dirua lapurtzen eta guztien bizitza izorratzen hasi zen arte. Maddiren ametsak eta ohiturak arriskuan zeuden, baita bere alaitasuna ere. Honen aurrean Maddik erabaki sakon bat hartu behar izan zuen: pirata bihurtzea! Maddi es una niña que vive en la costa y decide ser pirata para luchar contra la malvada Miss Cauliflower.


ANTZEZKIZUNA TALDEA Otsailaren 1ean (asteazkena), 18:00etan Bilboko Karmen aretoan (Indautxu Plaza, z.g.)

Birusak erasoan! Airez dela, doministiku edota usoen hegaden bidez; kablez dela, ordenagailuen bidez; edonondik datoz gure bizitza lohitzera. Baina... nortzuk dira ba birus hauek? Eskolara joaten al dira? Maitemindu egiten dira? Zergatik dira hain txikiak? Toni La Sal bere gauzetan dabil, hemendik hara, bere garbiketarako orgari bultzaka. Izango al da horrenbesteko zikinkeria bakteriarrari aurre egiteko gai? Todo nuestro entorno está repleto de virus, incluso los ordenadores. ¿Podrá Toni La Sal hacer frente a esta plaga?

LUR KORTA Otsailaren 2an (osteguna), 18:00etan Tibolin, Epalza Alargunaren ikastetxean (Tiboli, 5)

Otsoz Otso Aurorita ipuin berriekin datorkigu, betiko legez bere maleta gorriarekin presaka, alai eta berritsu. Maletan otso bat sartu zaiola eta beldurtuta dator, Auroritari txakurrak asko gustatzen baitzaizkio, baina otsoak ez. Hala ere, otso hau zintzoa dela konturatzen da, otso guztiak ez baitira gaiztoak!

LUR KORTA

Aurorita vuelve con nuevos relatos, esta vez sobre lobos, pero se dará cuenta de que muchas veces no hay porqué asustarse, ya que no todos los lobos son malos.


ANE MONNA, OSKOLA ETA KARRAMARROI Otsailaren 4an (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)

Ino ino ino, badator bonbardino Ane Monna haurdun dago eta laster umetxo bat edukiko du; bere izena Bonbardino izango da. Eskolara joaten hasten denetik, bere ikasgelako neska ergel batek trufak eta bihurrikeriak egiten dizkio etengabe. Bonbardino zapuztuta dago eta inork ez duela maite sentitzen duenez, oso erabaki inportantea hartuko du... Zer gertatuko da Bonbardinok boligrafo magikoa erabiltzen duenean? Bonbardino sufrirá las travesuras y el desprecio de sus compañeros de clase. ¿Qué ocurrirá cuando decida utilizar su bolígrafo mágico?

SUN MAGOA Otsailaren 7an (asteartea), 18:00etan Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

Xistera magikoa Sun Magoa emanaldi berri eta zoragarri batekin datorkigu: Xistera Magikoa. Dibertsioz beteriko ikuskizun honetan, Sun Mago klasikoak barre eta zirrara eragingo die txikiei parte hartzearen bitartez. Tras haber sido premiado en 2011 con el Premio Nacional de Magia, Sun nos trae su nuevo espectáculo.


TTR TEATRO Otsailaren 8an (asteazkena), 18:00etan Bilboko Karmen aretoan (Indautxu Plaza, z.g.)

Pepa eta Kutxo Klown ikuskizun honetan elementu asko nahasten dira: pailazo klasikoen jokoak, mimo, partaidetasun antzerkia, objektuen antzerkia, absurdoren antzerkia… Ikuslegoari eskaintzeko zenbait egoera barregarri asmatu dituzte Pepa eta Kutxok haien kidetasunaren truke. Espectáculo de clowns con infinidad de recursos clásicos que conseguirán la amistad de los más pequeños.

PATATA TROPIKALA Otsailaren 9an (osteguna), 18:00etan Tibolin, Epalza Alargunaren ikastetxean (Tiboli, 5)

Amona Joxeparen istorioak Egun berezia da gaur! Merlin aztia eta amona Joxepa gure herrian bildu dira, Merlin aztiak magiarekin liluratuko gaitu eta mundu magikoan murgilduko gaitu amets egin dezagun. Ondoren amona Joxepak ipuinak kontatuko dizkigu txotxongilo eta guzti, bidaia miragarri bat egiteko! El mago Merlín y la abuela Joxepa nos contarán interesantes fábulas ayudados de marionetas.


MADIBER MAGOA Otsailaren 11n (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42) Umeak izango dira benetako protagonistak, momentu guztietan Madiberren jokoetan parte hartuz. Objektuen desagerpenak eta agerpenak, umore ona… Espectáculo participativo lleno de buen humor, desaparición de objetos…

MAITE ARRESE Otsailaren 14an (asteartea), 18:00etan Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

Txoritxo batek esan dit... Maite Arreseren kontaketa euskal idazle ezagunen ipuinez osaturik dago, misterioz eta emozioz betetako emanaldian. La emocionante actuación de Maite Arrese se compone de varios cuentos de reconocidos autores vascos.


JAKIN ETA JOLAS Otsailaren 15ean (asteazkena), 18:00etan Bilboko Karmen aretoan (Indautxu Plaza, z.g.)

Asmakuntzak salgai Jolas oso zientifiko berezia da. Denetarik egiten du: abestu, dantzatu, jolastu... eta asmakuntzak sortu! Oraingoan Benidormeko hondartzara joan da asmakuntzak aurkeztera, eta bertan, publikoaren laguntzarekin, bere laborategi sekretuan egindako objektu batzuk erakutsiko dizkigu. Dena ondo irten ez arren ere, ez du irribarrea galduko gure asmatzaileak! Jolas es un científico muy divertido que también canta, baila, juega, y además viene a enseñarnos sus inventos.

TXATXILIPURDI Otsailaren 18an (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)

Ipuin kontalaria Elkarbizitzarako baloreak ipuinen bitartez irakasten dira. Ikusleok kontalariarekin batera ipuin bat sortuko duzue, istorioan bete-betean parte hartuz. Los relatos transmiten valores para la convivencia. El cuentacuentos creará una nueva historia entre todos los asistentes.


TXOTXONGILO TALDEA Otsailaren 21ean (asteartea), 18:00etan Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

Galtzagorriak Galtzagorriak euskal mitologiako izaki txiki-txikiak dira eta nagusiek agintzen dietena egiten dute. Peru, nahiko alperra den gizona, pozik zegoen galtzagorriek laguntzen ziotelako. Zoritxarrez, honek ez du luzaroan iraungo, egoerak buelta emango baitu. Zer gertatuko ote da? Los Galtzagorris son seres obedientes, pero hay que saber mantenerlos bajo control. Peru es un poco vago y se aprovecha de ellos. ¿Qué ocurrirá?

PERMIN Otsailaren 22an (asteazkena), 18:00etan Zamakolan, Juan Delmas ikastetxean (Zamakola, 174)

Txanan txanan! ek

Permin klowna gainbehera egin duen zirku bateko kidea da. Bakarrik gelditu da, akrobatek, magoek eta gainerako langileek ihes egin dute-eta. Baina munduko ikuskizun handienak aurrera egin beharra dauka, beraz zirku ikuskizuneko saio guztiak bere kabuz egiten ahaleginduko da! Hori bai, bere erara… Permin se ha quedado solo. Sus compañeros han huido del circo, pero se las arreglará él solito para sacar adelante el espectáculo.


ZIRIKA ZIRKUS Otsailaren 23an (osteguna), 18:00etan BilboRock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1)

Lara Larika Lara eta Larika lagunei ipuinak kontatzeko geratu dira, baina Larika berandu dabil eta oraindik ez da heldu. Lara izebak, heldu bitartean txokolatea prestatuko dio. Ondoren akrobaziak, malabareak… eta dantzara! Lara y Larika han quedado, pero esta última no llega, con que su tía Lara prepara chocolate mientras espera para contarle cuentos a su sobrina y jugar con ella.

Monda eta Lironda Otsailaren 25ean (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)

Baietz lortu! Monda eta Lironda bidaia berezi bat egin ondoren elkartu dira. Gauza asko daude Mondarentzat, baina Lirondarentzat berriz... ezer ez! Haurren laguntzarekin, Monda bere lagunak espero ez duen zerbait egiten saiatuko da. Lortuko ote du? Monda y Lironda han quedado para contarse cosas. Hay un montón de regalos para Monda, pero nada para Lironda. Aunque con la ayuda del público, quién sabe…


BEGIRA Otsailaren 28an (asteartea), 18:00etan Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

Pirataklown Bi pirata-pailazo, bata ona bestea gaiztoa, altxorraren irlaren bila doaz. Umeek tripulazio bezala parte hartuko dute eta altxorra gordetzen duen mamu ikaragarri baten aurka aritu beharko dira. Helduko ote dira irlara? Lortuko al dute altxorra? Trata de las aventuras de dos piratas que buscan la isla del tesoro, y para vencer al fantasma de la isla necesitarán la ayuda de los pequeños.

RUM RUM ROCK Otsailaren 29an (asteazkena), 18:00etan Zurbaran herri ikastetxean (Zumaia, 1) Hiru mekanikari eta lasterketa pilotu bat beraien Formula 1eko kotxearekin plazan agertu dira. Atera aurretik kotxea prest dagoela konprobatu beharko dute mekanikariek, kotxea ondo dagoela ziurtatzeko. Dena prest egongo al da? Musika, jolasak, animazioa eta publikoaren laguntzarekin Formula 1eko pilotua irabazten ahaleginduko da. Helduko al da helmugara? Tres mecánicos y el piloto del equipo de F1 irrumpen en escena para ganar el campeonato. Para salvar los contratiempos necesitarán la ayuda del público.


Patata Tropikala Martxoaren 1ean (osteguna), 18:00etan BilboRock aretoan (Mesedeetako Kaia 1)

Baso sorgindua Morgana izeneko erregina maltzur batek neskatilak igel bihurtzen ditu. Ninok, protagonistak, Merlin Magoaren laguntzaz igelak berriro neska bihurtzen saiatu beharko du baso sorginduan barrena. Honi esker, lagun berri pila egingo ditu: zuhaitzak, ipotxak, harriak… La malvada reina Morgana convierte a las chicas en sapos, y Nino deberá entrar al bosque encantado para salvarlas.

HIPO ETA TOMAX Martxoaren 3an (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)

Dinbi-danba Hipo eta Tomax pailazoek abentura berri bati ekingo diote berriz ere. Oraingoan, zinemako plato batean elkartuko dira. Guztia prest dago indio eta bakeroen pelikula bat grabatzeko, eta Tomax aguazilak ezer ez ukitzeko agindua jaso du. Hipotolomeo garbitzaileak, berriz, bakeroen pelikulak miresten ditu. Ezer ez ukitzeko? Orduan elkarrekin nola jolastu? Hipo y Tomax se reencuentran en el plató de una película de indios y vaqueros. Tienen orden de no tocar nada, pero hacen de todo menos su trabajo.


MONDA ETA LIRONDA Martxoaren 6an (asteartea), 18:00etan Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

MONDA eta LIRONDA HAU DESIOA!

Hau desioa! Monda eta Lironda pailazoek desio asko dituzte, baina zein izan daiteke gogokoena? Agian txorizo bokata erraldoi bat jatea, ispilu magikoa aurkitzea ala oilo bat izatea? Agian nahi bat ala beste egi bihurtuko da. Umeekin primeran pasatzera etorri dira! Beraien abenturetan parte hartzeko prest? Monda y Lironda tienen infinidad de deseos, pero ¿cuál de todos será su preferido? Adéntrate en sus aventuras y pide tu propio deseo.

ELSA PAMPARACUATRO Martxoaren 7an (asteazkena), 18:00etan Zabalan, Iruarteta ikastetxean (Juan de Garay, 51 bis)

Ipuin mitologikoak Euskal Mitologiari buruzko hainbat kondaira daude Euskal Herrian. Hainbat pertsonaia ezberdini buruzko ipuinak dakartza Elsak haurrei kontatzeko, Lamiak, Sorginak, Galtzagorriak edo Basajaun protagonista izango dituztenak. Antzinateko istorioetan murgildu nahi? Elsa nos transportará al antiguo mundo de la mitología vasca a través de historias sobre las Lamias, las Sordinas o Basajaun.


SUN MAGOA Martxoaren 8an (osteguna), 18:00etan BilboRock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1)

Magic Spectacular 2011ko Espainiako Magia Saria irabazi zuen emanaldia dakar Sun Magoak Bilborockera: Magic Spectacular. El Mago Sun nos ofrecerá Magic Spectacular, el espectáculo que obtuvo el Premio Nacional de Magia en 2011.

BAPATEAN Martxoaren 10ean (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)

Pon ta Pa Pon-en urtebetetzea da eta Pa-k sorpresa ugari prestatu dizkio. Susto, korrikaldi, opari eta bizkotxo artean gure bi lagunek malabare-akrobazia eta xaboi ponpen mundura eramango gaituzte. Dena da posible zirkua eta antzerkia nahasten dituen ikuskizun honetan! Pa ha preparado un montón de sorpresas para el cumpleaños de Pon, incluso algún susto… Todo es posible en esta obra de carácter circense y teatral.


POTXIN ETA PATXIN Martxoaren 13an (asteartea), 18:00etan Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2)

Ohitura onak Potxinek eta Patxinek pil-pilean dauden gaiak jorratuko dituzte. Antzerki, mimo, malabare, joku eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu. Mugikortasunari buruzko esketxa landuko dugu, ikastetxera joateko garraio mota desberdinak aipatuz. Hamaiketakoan janari fresko eta osasungarriak eskainiko dizkigute… Potxin y Patxin tratarán de explicar buenas costumbres alimenticias mediante juegos y malabares.

ZURRUMURRU TALDEA Martxoaren 14an (asteazkena), 18:00etan Errekaldeberri, Gabriel Aresti ikastetxean (Errekalde Plaza, 3)

Txurrimurri eta Morritoston Txurrimurri eta Morritoston beraien zirku txikia aurkeztuz bidaiatzen duten bi pailazo dira. Dena aldrebes egiten dutela dirudien arren, azkenean guztia ongi ateratzen zaie. Zirku honetan malabare, akrobazia, dantza eta magiaz gozatzeko aukera izango dugu. Txurrimurri y Morritoston viajan presentando su pequeño circo, y aunque parecen torpes, todo les sale bien.


BEGIRA Martxoaren 15ean (osteguna), 18:00etan BilboRock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1)

Romanusklown Erromatarren film bat egiten ari den amerikar zuzendaria kokoteraino dago, aktoreak ez baitu ezer prestatu. Hala eta guztiz ere, eszena ezberdinak filmatzen ahaleginduko dira. Hori bai! publikoaren laguntzarekin… La falta de compromiso de los actores de una película de romanos, llevará al director a grabar varias escenas con la ayuda del público.

TXOTXONGILO TALDEa Martxoaren 17an (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42)

Erreka Mari Ba ote liteke Euskal Herrian oraindik Lamiak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarren ondorioz apurka-apurka ezkutatu eta desagertu baitziren. Baina ez larritu; oraindik ere bada bat gure artean, Erreka Mari. Euskal Herriko azken lamiaren istorioa ezagutu nahi? Aunque parezca difícil, todavía queda una Lamia entre nosotros, Erreka Mari. ¿Quieres conocer su impresionante historia? Acércate a un mundo de ilusiones.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.