Kontseiluak eta behatokiak euskararen egoeraren berri eman diete europako adituei

Page 1

GARA - Kontseiluak eta Behatokiak euskararen egoeraren berri eman di...

1/2

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-10-08-07-...

GARA

EGUNEKO GAIAK

IRITZIA

EUSKAL HERRIA

M UNDUA

GAUR8

EKONOM IA

KAZETA

KIROLAK

INFO7

KULTURA

11 TB

EGURALDIA

2014/10/08

Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu

EUSKAL HERRIA

Kontseiluak eta Behatokiak euskararen egoeraren berri eman

diete Europako adituei Estatu espainolak ez du Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna betetzen, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Kontseiluak argitaratu zuten laugarren txostenak azaltzen duenez. Horren azterketa egin ostean, Europako adituei helburuak aurkeztu zizkieten atzo. GAR A

INPRIM ATU

0

BIDALI

Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak euskarak bizi duen egoeraren berri eman zieten, atzo, Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren ebaluazioa egitera Bilbora gerturatu ziren adituei. Espainiar Estatuak itun europar horri dagokionez duen betetze mailari buruzko laugarren txostena argitaratu zuten erakundeek eta, horren azterketa egin ostean, hortik ateratako helburuak aurkeztu zieten adituei. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik bilera amaituta hedabideen aurrean adierazpenak egin zituzten. Bilbaok Madrilgo Gobernuak gai honetan duen jarrera salatu zuen eta azpimarratu zuen honek ez diela Europar Kontseiluko Ministroen Batzordeak egindako gomendioei jaramon egin, ez eta Adituen Batzordeak egindakoei ere, eta «gure ustez, oso larria da eskaera hau hiru ebaluaziotan egin dela kontuan hartuta». Hori hala dela frogatzeko herritarren bizipenak bildu dituzte eta adituei eskainitako txostenean atxiki dituzte. «Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean dena ele bietan dagoela jartzen dute. Inpreso, eredu eta formulario guztiak itzulita daudela esaten duten bitartean, gure kexek erakusten dute ez dela horrela», aipatu zuen Bilbaok urraketa horren adibide gisara. «Espainiako Estatuak, Europako Ministroen Batzordeak justizian egindako gomendioei ere ez die erantzuten; txostenean ez da agertzen epaitegietan euskaldunon eskubideak bermatuko dituen neurririk, eta gogorarazi nahiko genuke eremu honetan babes eraginkorrerako eskubidea, justizia-eskubidea eta defentsa-eskubidea ere jokoan daudela», esan zuen Bilbaok. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Garbiñe Petriatik hezkuntza alorrean dagoen arazoa aipatu zuen. «Derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan ikasleek eleaniztunak izan behar dute eta hori bermatzeko ez da erabaki irmorik hartu. Bestetik, ikasketa mailan gora egin ahala, euskaraz ikasteko aukerak nabarmen murrizten dira». Helduen euskalduntze arloan, esan zuen ez duela zentzurik berezkoa eta ofiziala den hizkuntza bat ikasteko edo hobetzeko matrikula bat ordaindu behar izateak. «Ez dauka inongo logikarik langile erdaldunak kontratatu eta ondoren denbora eta dirua xahutzeak langile horiek euskalduntzen», esan zuen kontratazio politiken gainean. Petriati eta Bilbaoren esanetan, Adituen Batzordeak kezka agertu zuen Ertzaintzaren inguruan: «Ertzaintza sortu zenetik 30 urte pasa badira ere, oraindik ez da normalizazio plangintzarik garatu». Horretaz aparte, «harremanak euskaraz ez bermatzeaz gain, agenteen tratu zakarra eta nagusikeria» ere salatu zuten euskaltzaleek. Aurreko ebaluazioetan beltzune izan da osasun-zerbitzuen alorra, eta 2012an eremu honetan behar bezalako aldaketak egitera deitu zuen administrazioa. «Herritarrek euskaraz jasotzen duten arreta ez da asko hobetu eta neurri eraginkorrak hartu ezean, nekez bete ahal izango dute EAEko agintariek konpromisoa eta nekez bermatuko dituzte herritarrek aitortuak dituzten hizkuntza-eskubideak», nabarmendu zuen Petriatik egungo egoerari erreparatuz. Nafarroan, II. Atala Espainiar Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berretsi zuenean, Euroitunaren III. Atala Nafarroa osoan aplikatzea errefusatu egin zuen eta euskara ofiziala den eremuetan besterik ez aplikatzea erabaki zuen; adituek begi onez hartu zuten ofiziala ez den lekuetan II. Atala aplikatzearen erabakia, honek nolabaiteko babesa esleitzen ziolako euskarari. «Hori horrela izanik ere, Espainiako Estatuak aurkeztutako txostenean, II. Atalaren balorazioa egiten denean ez zaio inolako aipurik egiten Nafarroari», adierazi zuen Petriatik. Honen hitzetan, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza euskaraz bermatzeko konpromisoetatik ez da bakar bat ere betetzen. Lehenari dagokionez, adibidez, Iruñeko Udalak 1.087 plaza eskaintzen ditu 14 haur eskolatan banatuta; horietatik 160 plaza dira soilik euskaraz eta guztiak Txantrea auzoan. Nafarroako Arartekoak berak ebazpena eman zuen 2013ko maiatzaren 31n gai honen gainean arazoa konpon zedin eskatuz, baina Iruñeko Udalak ez zion jaramonik egin.

2014/10/09 12:28


GARA - Kontseiluak eta Behatokiak euskararen egoeraren berri eman di...

2/2

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-10-08-07-...

Š GARAINFO - Portuetxe 23 2.a 20018 Donostia, GIPUZKOA - Tel. 943 316999

2014/10/09 12:28


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.