Lege proposamena egin du eh bilduk, enpresetan euskara sustatzeko

Page 1

GARA - Lege proposamena egin du EH Bilduk, enpresetan euskara sust...

1

IN FO

IR ITZIA

N AIZ+

AGEN DA

HARPIDETZA

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2015-03-26/hemerote...

D EN DA

Kriteriodun irakurleak Gasteiz

GARA

GAUR8

MEDIABASK

KAZETA

INFO7

11 TB

2015/03/26

Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara

EUSKAL HERRIA

Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu

GAR A | GAS T EIZ

INPRIM ATU

BIDALI

0

EH Bilduk lege proposamena aurkeztu zuen atzo Gasteizko Parlamentuan kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak arautzeko eta, neurri berean, jendaurreko jarduera duten enpresen eta establezimenduen hizkuntza-betebeharrak ezartzeko; hau da, horien informazioa euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko eskubidea bermatzeko. EH Bilduk proposatutako legeak Lakuak 2008an onartu zuen kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko dekretua ordezkatuko luke. Xabier Isasi parlamentariak esan zuenez, «2008ko dekretuak ez du balio kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko». Bere ustez, euskara ez da erabat normalizatuko alor sozioekonomikoan euskararen erabilera normalizatu arte. Legea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aplikatuko litzateke eta jendaurreko mota guztietako enpresei eragingo lieke. Isasiren iritziz, «legeak marko orokorra ezarri behar du, helburu eta norabide argiak markatu behar ditu, eta enpresek jakin behar dute kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak errespetatzeko eta bermatzeko norabide zehatz batean urratsak egitera behartuta daudela». Hala ere, EH Bilduko parlamentariak azaldu zuenez, «legearen aplikazioa zehazteko orduan dekretu bidez esan beharko da nola jokatu kasu guztietan, beti ere malgutasunez, inposiziorik gabe eta tokian tokiko egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta». EH Bilduren lege proposamenak urtebeteko epea ematen die komunikazio-operadoreei, energia-konpainiei eta finantza-erakundeei euren bezeroekiko idatzizko harremanak euskaraz ere eskaintzen hasteko. Ahozko komunikazioari dagokionez, epea bi urtekoa da telefono-operadore eta finantza-erakundeentzat. Gainerako enpresen kasuan, legeak urtebeteko epea ematen die merkataritza eta garraio arloko enpresei idatzizko informazio osoa euskaraz ere eskaintzeko, eta ahozko komunikazioari dagokion atalean, enpresen tamainaren araberako epeak planteatzen ditu euskarazko arreta bermatzeko. Halaber, ekimenak Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua sortzea proposatzen du, euren borondatez euskaraz egiteko konpromisoa hartzen duten enpresa eta saltokientzat.

© GARAINFO - Portuetxe 23 2.a 20018 Donostia, GIPUZKOA - Tel. 943 316999

2015/03/26 14:53


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.