Alde ekonomikoa behin betiko itxita, amaitu da «egunkaria auzia»

Page 1

GARA - Alde ekonomikoa behin betiko itxita, amaitu da «Egunkaria auzia» http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-10-15-07-...

1/2

20° EGUNEKO GAIAK

IRITZIA

Bilbo

EUSKAL HERRIA

GARA

M UNDUA

GAUR8

EKONOM IA

KAZETA

KIROLAK

INFO7

KULTURA

11 TB

EGURALDIA

2014/10/15

Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu

EGUNEKO GAIAK | ADIERAZPEN ASKATASUNAREN KONTRAKO ERASOAK

Alde ekonomikoa behin betiko itxita, amaitu da

«Egunkaria auzia» Txalo zaparrada bat aditu zen «Berria»-ko erredakzio aldetik. Eta Martin Ugalde Kultur Parkean berehala ulertu zuten arrazoia: Bukatu da, betiko, «Egunkaria auzia». Bertatik Euskal Herri osora hedatu zen berri ona. Berriro halakorik ez gertatzea, horixe auzipetuek azaldu zuten nahia. MAIDER IANT ZI DO NO S T IA

INPRIM ATU

0

BIDALI

Ospatzeko eguna zen atzokoa «Egunkaria auziaren» zama hamaika urtez bizkar gainean eraman duten lagunentzat, baita euskaltzaleentzat eta herritarrentzat ere, auzipetuetako batek, Iñaki Uriak, adierazi bezala, bukatu baita zama hori, bukatu baita amesgaiztoa. Baina ez dute ahanzten bizitako sufrimendu guztia, injustizia guztia: hedabidea itxi izana, torturak eta kartzelaldiak... «Egunkaria» ez da libre, baina auzia bukatu da behintzat. Auzipetuetako bat, Xabier Alegria, espetxean da oraindik eta berari eskaini zion Xabier Isasi EH Bilduko legebiltzarkideak bertsoa: «Oraindik baina preso batek du askatasun ate itxia/ zorion osoa lortuko dugu askatzean Alegria», amaitu zuen kanta. Eguerdian zabaldu zen albistea: Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Carmen Zubimendi Donostiako Zigor Epaitegiko epailearen erabakia berretsi eta behin betiko itxi du adar ekonomikoa. Hala, amaiera eman dio Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak 2003ko otsailaren 20an euskarazko kazetaren aurka abiatu zuen erasoari. Donostiako Zigor Auzitegiko epaileak artxibatzea erabaki zuen joan den ekainaren 4an, ustezko delituak preskribatuta zeudela argudiatuta. Fiskalak, ordea, helegitea aurkeztu zuen erabaki horren aurka. Eta ia hilabetez auzia aztertzen aritu ondotik, atzo jakinarazi zuen Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko 3. sekzioak bere erabakia. Zorionak eta galderak Zortzi lagun zeuden auzipetuta atal ekonomikoan: Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu, Begoña Zubeltzu, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendi, azkeneko hirurak auzi nagusian epaituak eta absolbituak. Espetxe zigorra eta isun ekonomikoa eskatzen zituen fiskalak zortzientzat, auzi nagusian baino handiagoak: orotara, 128 urteko espetxealdia eta 221 milioi euro. «Artxiboa ez da soluzioa, absoluzioa behar zuen. Ez gaitu asetzen, baina bada modu bat bukatzeko», agertu zion Uriak «Urola Kostako Hitza»-ri. Juan Mari Torrealdaik, aldiz, hala erran zion «Busturialdeko Hitza»-ri: «Egindako kalteak ez du atzera bueltarik, baina pozik gaude». «Berria»-n xanpainarekin ospatu zuten berri ona eta zorion mezuak jaso zituzten egun osoan. Sare sozialak horren isla izan ziren. «Hau poza! Bukatu da inoiz abiatu behar ez zena!», idatzi zuen, adibidez, Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusiak. Martin Ugaldeko langile batek, berriz, hala ohartarazi zion irakurleari: «Egunero gurutzatzen dugu `Egunkaria' ixteko erabilitako giltzarrapoaren zuloak dituen ate bat. Ahaztu ez dadin». Zorion agurrekin batera, makina bat galdera ere utzi zituen jendeak: Nork aitortuko die «Egunkaria» osatzen zuten lagun guztiei eragindako kaltea? Nork eskatuko die barkamena? Nork ziurtatuko du ez dela errepikatuko? Azken galdera azpimarratu eta berriro ez gertatzeko baldintzak sortu behar direla agertu zuten auzipetuek.

«Gure bizitza beste batzuen esku egon da» Ainhoa Albisurekin eta bertze kide batzuekin bazkaldu eta xanpaina hartzen harrapatu genuen Begoña Zubeltzu. Hala definitu zuen bere sentsazioa: «Gure bizitza beste batzuen esku egon da, inongo deliturik egin gabe, ezer egin gabe». Hala ere, beren lanarekin eta biziarekin jarraitu dute auzipetuek. «Gauzak lortzeko segitu egin behar da. Momentu hobeak eta txarragoak izaten dira, baina jarraitu egin behar da beti», adierazi zuen. Oraindik ere epaiketa politikoak badirela oroitu zuen eta «Egunkaria»-rekin gertatutakoa berriro ez gertatzeko bidea nola egin pentsatu behar dela nabarmendu zuen. Artxibatzearen albistea jaso zuenean «poza» sentitu zuen lehendabizi Zubeltzuk, «hainbeste urte eta gero auzia bukatu delako». Gainera, azaldu zuenez, azken hilabeteetan zalantzak izan dituzte. Fiskaltzaren jarrera «oso txarra» izan da eta arduratuta egon dira. «Baina jada bukatu da. Ez dago helegiterik, ez dago besterik. Hala esan digute abokatuek». Ama oso kezkatuta ibili da eta hartaz oroitu da Zubeltzu aurrena, familiaz, ingurukoez... eta gero jende guztiaz.

2014/10/15 11:08


GARA - Alde ekonomikoa behin betiko itxita, amaitu da «Egunkaria auzia» http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-10-15-07-...

2/2

«Izugarrizko laguntza izan dugu hasieratik. Zaila da gertutasuna mantentzea, baina hala izan da bukaera arte. Jendearengatik ez balitz ez dakit zer gertatuko zen», erran zuen esker onez. Bestalde, pena ere badu: «Hainbeste urte, hainbeste gauza eta sufrimendu...». Hagitz luze egin zaie, harri bat, pisu bat eraman dute gainean auzipetuek eta bukatzeko gogoa eta beharra zuten. M.I.

© GARAINFO - Portuetxe 23 2.a 20018 Donostia, GIPUZKOA - Tel. 943 316999

2014/10/15 11:08


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.