Hendaia film festival jaialdiak gogo biziz helduko dio bigarren edizioari

Page 1

GARA - Hendaia Film Festival jaialdiak gogo biziz helduko dio bigarre...

1/2

18° EGUNEKO GAIAK

IRITZIA

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-10-15-07-...

Donostia

EUSKAL HERRIA

GARA

M UNDUA

GAUR8

EKONOM IA

KAZETA

KIROLAK

INFO7

KULTURA

11 TB

EGURALDIA

2014/10/15

Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu

KULTURA

Hendaia Film Festival jaialdiak gogo biziz helduko dio bigarren

edizioari Bihar hasiko da Hendaia Film Festival nazioarteko jaialdia, eta larunbata bitartean, gutxiengo etniko eta linguistikoei buruzko film laburren erakusleiho izango da, Begiradak elkartearen eskutik. Angela Mejias antolatzaileak gonbidapena luzatu du: «Jaialdiaren helburua inspiratzea da; beraz, eman, begiratu, entzun, erran, jaso, trukatu...». GAR A HENDAIA

INPRIM ATU

BIDALI

0

«Gure nahia, gure eskualdearen errealitate sortzailean errotutako zinemaren ikuspegi on bat eskaintzea da, ikuspegi liluragarri bat», azaldu dute Hendaia Film Festivaleko antolatzaileek. Bigarren aldiz ospatuko da Hendaian gutxiengo etniko eta linguistikoei buruzko film laburren jaialdia. Iazko edizioan bezala, hiru lehiaketa izango dira festibalean: nazioartekoa, «Akitania-Euskadikoa», eta bestalde, Euskaraz Bizi Nahi Dut film laburren lehiaketa. «Lehen edizioko maila bateko arrakastak lanean kasu emanez segitzera bultzatzen gaitu», adierazi du Eduardo Manet idazle eta festibaleko ohorezko presidenteak. Festibalaren lehen edizioak abiatze ederra izan zuen. Hamabost filmek parte hartu zuten nazioarteko lehiaketan, eta hamabik Akitania-Euskadikoan. Ikusleriari dagokionez, 1.800 pertsona hurbildu ziren, baita eskoletako 760 ikasle ere. Aurten, nazioarteko lehiaketako epaimahaian, Nino Kirtadze (zuzendari, aktore eta Europako Zinema Akademiako kidea), Bernard Debord (idazle eta zuzendaria) eta Marie-Jose Castaings (irakaslea) izango dira. Akitania-Euskadi lehiaketako irabazleak hautatzeko, aldiz, Christel Noir, Enrique Santiago Rodriguez, Laurent Ferriere, Nuria Sayago eta Marc Armspach Marko margolaria. Edizio honetarako hautatutako lanen artean dira, esaterako, David P. Sañudoren «Agur» thrillerra. 2015ean kokatzen da, Euskal Herrian. Abertzale ez den politikari batek heriotza mehatxu bat jasotzen du, greba orokor batean emazte bat Ertzaintzaren kautxuzko bala baten ondorioz hiltzen da... Adrien Gil hendaiarraren lehen film laburra, «Comme sur des rails» (Errailaren gainean bezala) ere bertan ikus ahal izango da. Nazioarteko lehian izango dira, bestalde, Arnaud Lalanneren «La Princesse Lamour Damour» (Printzesa maite maitea) eta Moises Romera eta Marisa Cresporen «Un lugar mejor» (Toki hobe bat). Jaialdia bihar goizean hasiko da haur eta gazteei eskainitako programazioarekin, baina irekiera ofiziala Les Varietes zinema aretoan izango da, 19.30ean, ondoren nazioarteko lehiaketako filmak emango dira, baita ostiralean ere, 20.00etatik goiti. Itxiera ekitaldia larunbatean 20.30etik goiti izango da Les Varietes gelan. Ondoren, lehiaketatik kanpoko «Olatu berria» eta «Dans leur jeunesse, il y a du passe» laburrak emango dituzte. Programa osorik ikus daiteke www.hendaia-film-festival.com webgunean. Bestalde, Kontseiluarekin batera Hendaiako jaialdiak antolatu duen Euskaraz Bizi Nahi Dut lehiaketara aurkeztu diren film onenak larunbatean proiektatuko dira 16.00etan, Les Varietes gelan. Filmez gain, erakusketez eta musika kontzertuez gozatzeko parada ere ematen du jaialdiak. Regina Engel (eskultura), Clelia Ventura (margoa), Veronika Jorquera Donoso (argazkilaritza) eta Bernie Artcore-ren (zenbakizko horma-irudiak) erakusketak izango dira toki ezberdinetan. Kontzertuak ere iragarri dituzte, horien artean, H-Eden Maddi Zubeldia ziburutarrak gidaturiko taldea arituko da ostiralean 22.00etan, Les Varietes gelan.

Premio en Tokio para las 3 protagonistas de «Loreak» Las tres protagonistas de la película «Loreak» (Flores), Nagore Aranburu, Itziar Ituño e Itziar Aizpuru, compartieron el galardón a la mejor actriz en el Latin Beat Festival de Tokio, por sus interpretaciones en la que fue una de las grandes sorpresas del pasado Zinemaldia. El film codirigido por Jose Mari Goenaga y Jon Garaño se convirtió en la primera película íntegramente en euskara que compitió en la sección oficial de Donostia y se podrá ver también el Festival Internacional de Tokio (TFF), que se celebra a partir del 23 de octubre. La cinta de suspense «Musarañas», producida por Álex De la Iglesia, ganó además el premio a la mejor película en el festival nipón. El director bilbaino contó con un especial en la programación de cuatro títulos: «Las brujas de Zugarramurdi», «Musarañas», el documental «Messi» y «El día de la Bestia». GARA

2014/10/15 10:50


GARA - Hendaia Film Festival jaialdiak gogo biziz helduko dio bigarre...

2/2

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-10-15-07-...

Š GARAINFO - Portuetxe 23 2.a 20018 Donostia, GIPUZKOA - Tel. 943 316999

2014/10/15 10:50


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.