«Euskaraz bizi nahi dut» korrika aldarrikatzeko, herri lasterketak aurkeztu dituzte iruñean

Page 1

GARA - «Euskaraz bizi nahi dut» korrika aldarrikatzeko, herri lasterket...

1/1

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-09-11-07-...

Iruñea

EGUNEKO GAIAK

IRITZIA

GARA

EUSKAL HERRIA

GAUR8

M UNDUA

KAZETA

EKONOM IA

INFO7

KIROLAK

11 TB

KULTURA

2014/09/11

Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara

EUSKAL HERRIA

Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu

GAR A IR UÑEA

INPRIM ATU

BIDALI

0

«Euskaraz bizi nahi dut» herri lasterketen hirugarren edizioa aurkeztu zuten atzo Iruñean, bertan izango baita ekimena hilaren 27an. Euskalgintzako ordezkariek eta kirol arloan lan egiten duten hainbat taldek antolatzen dute ekimena, eta euskaraz bizitzeko nahia sustatzeaz gain, kirola bultzatzea ere bada helburuetako bat. Antolatzaileen esanetan, «talde lana eta beste hainbat gai lantzen dira herri lasterketetan», eta, bereziki nabarmendu nahi izan zutenez, «herrietan arlo ezberdinetan lan egiten duten talde zein norbanakoei elkarlanean aritzeko aukera» ematen diete. Iruñeko lasterketak aurten ere San Fermin Txiki jaiekin bat egingo du, eta azaldu zutenez, «hiru hanken artean» antolatu dute: Iruñeko atletismo taldeak, Alde Zaharreko jai batzordea eta Iruñeko euskalgintza. Lasterketaren ibilbidea ere azaldu zuten, San Frantzisko plazatik abiatuko da hilak 27ko 10.30ean, eta handik San Migel kalea, Kale Nagusia, Udaletxe Plaza, Santo Domingo aldapa, Arga pasealekua, San Pedro zubia, Arantzadi, Zumalakarregi aldapa, Carmen kalea, Nabarreria, Merkaderes, Txapitela, Gaztelu plaza, San Nikolas eta San Migel zeharkatuko ditu, berriz ere San Frantzisko plazara itzultzeko. Guztira, 5,5 kilometro egingo dituzte parte hartzaileek, eta probaren ostean haurrentzako lasterketa bereziak ere izango dira. Izena aurrez emateko epea astelehenean zabalduko da Iruñezar eta Campion euskaltegietan. Hori bai, egunean bertan ere eman ahal izango da izena, 09.00etatik aurrera. Beste herri batzuk ere lanean Kontseiluak «jai eta kirol giroan korrika egitera gonbidatu» zituen «euskaraz bizi nahi duten adin guztietako lagunak», eta martxan dauden beste ekitaldi batzuen berri eman zuen, honelakoak antolatzera animatuz. Herri lasterketa egingo duten herrien zerrenda oraindik osatu gabe dago, baina jada antolatzen hasi direnen berri eman zuten: Azkoitia, Barakaldo, Baztan, Bermeo, Ea, Errenteria, Lazkao, Igantzi, Markina eta Pasaia. Beste batzuetan, ekimen ezberdinak prestatu dituzte. Eibarren flashmob-a dute 20an; kirol ekitaldia Bergaran, 21ean; Mungian martxa 27an, eta haur eta guraso bikoteen lasterketa Pasaian.

© GARAINFO - Portuetxe 23 2.a 20018 Donostia, GIPUZKOA - Tel. 943 316999

2014/09/12 09:07


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.