hardware4

Page 1

Portu eta periferikoak Portuen bitartez, kanpoko gailuekin konektatu dezakegu gure ordenagailua. Gailu horiek periferiko izenez ezagutzen dira. Periferikorik gabe, ordenagailu kaxa gorputzik gabeko burmuina bezalakoa litzateke, mundu errealarekin kontakturik gabe.

PS/2 (xagua)

PS/2 (teklatua)

Ethernet (sarea)

USB

Serie portua Portu paraleloa

Bozgorailuak Audio sarrera

Joystick

Mikrofonoa

S-Video irteera

TV irteera

VGA


Portuak eta periferikoak elkarrekin konektatzeko erabiltzen diren kableak:

USB kablea

seriea

PS/2: Teklatua (morea) Xagua (berdea)

Ethernet kablea (sarea)

VGA pantaila

Ariketa: Egin zerrenda bat erabiltzen ari zaren ordenagailuak dauzkan portuekin. Zehaztu baita, portu bakoitzean ze periferiko dagoen konektatuta.

Periferikoak Ordenagailuari konektatutako kanpoko gailuak dira eta berarekin komunikatzeko balio digute. Betetzen duten funtzioaren arabera, sarrerakoak, irteerakoak eta sarrera/irteerakoak daude. • • •

Sarrerakoak: Ordenagailuan datuak sartzeko erabiltzen direnak. Irteerakoak: Ordenagailutik datuak atera edo bistaratzeko erabiltzen direnak. Sarrera-irteerakoak: Aurreko bi funtzioak betetzen dituztenak.

Ariketa: Ordenagailu arrunt batek izan ohi dituen periferikoak zerrendatu: Sarrerakoak: Irteerakoak: Sarrera/irteerakoak:


Monitore edo pantaila Pantaila (display) gehien erabiltzen den irteerako gailua da. Ordenagailuak txartel grafikoaren bidez sortzen duen irudia erakusten du. Monitorea VGA atakara konektatzen da. Pantaila aukeratzeko orduan kontuan izan beharreko ezaugarriak: • • •

Tamaina: Monitorearen tamaina pantailaren diagonalak zehazten du. Pixel deitzen zaio irudia osatzen duten puntu bakoitzari. Pixel kopuruak pantailaren bereizmena zehazten du. Zenbat eta bereizmen handiagoa, orduan eta hurbilago pixelak bata bestearengandik. Adibidez: 1024x768 (1024 pixel lerroko eta 768 lerro).

Pantaila motak: CRT Gero eta gutxiago erabiltzen dira. Telebista zaharren antzekoak.

LCD (Liquid Cristal Display)

Portatilek izaten duten pantaila-mota.

TFT (Thin Film Transmisor)

Mahai gaineko ordenagailuetan gehien erabiltzen dena gaur egun. TFTak CRTak baino toki eta kontsumo gutxiago behar ditu, eta haren erradiazioak txikiagoak dira; baina garestiagoa da, eta ikusmen efektiboaren angelua txikiagoa du.

Ariketa: Begiratu erabiltzen ari zaren ordenagailuaren bereizmena zein den. Horretarako: xagua mahai gainean kokatu, eskuin botoiarekin klik egin eta Propietateak aukeratu. Zabaltzen den leihoan begiratu Ezarpenak fitxa.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.