hardware3

Page 1

Ordenagailua barrutik Ordenagailuaren elementurik garrantzitsuenak kutxa edo dorrearen barnean aurkitzen dira, armazoi edo egitura metaliko batera josita. Hauek dira aipagarrienak:

Elikatze-iturria Plaka nagusia (mainboard), hainbat osagai garrantzitsu bertara konektatzen dira: prozesadorea, RAM memoria, txartel grafikoa eta soinu txartela besteak beste. Disko gogorra Disketera, CD-ROMa, DVD unitateak....

Elikatze iturria

DVD / CD-ROM

Disketera Oinarrizko plaka Disko gogorra

Argindar kableak Datu busa Ordenagailua barrutik

Ordenagailuaren barnean, bi motatako kableak topatuko ditugu: Elikatze iturritik ateratzen diren koloretako kableak. Elementu edo gailu bakoitza argindarrez hornitzea da beraien zeregina. Banda itxurako kable zabal grisa. Disko gogorra eta biltegiratze unitateak (CD, DVD eta disketera) plaka nagusiarekin konektatzen ditu, eta batetik bestera datuak jaso eta bidaltzeko erabiltzen da.


1.- Elikatze iturria Sare elektrikotik jasotako argindarra ordenagailuarentzako erabilgarri bihurtzen du. Bere lanean berotasun handia sortzen duenez, haizegailua izaten du beroa barreiatzeko.

Ariketa1: Elikatze iturria erretzea ohiko matxura izaten da. Nola aldatu? Zenbat kostako zaigu? Bilatu sarean elikatze-iturria aldatzeko instrukzioak. Idatzi ondoren mezu bat zure blogean horren berri emanaz. Pausu garrantzitsuenak azaldu eta gehitu tutorial edo bideo bat ilustratzeko.

2.- Plaka nagusia (mainboard) Plaka nagusia ordenagailuaren zirkuitu elektronikorik garrantzitsuena da, bertara konektatzen baitira gainerako elementu guztiak.

9 10 Plaka nagusia edo Oinarrizko plaka (mainboard)

8


Irudian zenbakiz adierazitako elementuak hauek dira:

1.- Prozesagailua konektatzeko zokalo edo gunea. 2.- RAM memoria moduluentzako erretenak. 3.- IDE atakak. Disko gogorra, CD, DVD eta disketera Plaka nagusiarekin konektatzeko. 4.- AGP. Txartel grafikoa konektatzeko erretena. 5.- PCI atakak. Ordenagailuari txartel berriak konektatzeko erabili ohi da: soinu txartela, TV txartela, sare txartela, etab. 6 eta 7.- Sarrera irteerako portuak. Monitorea, inprimagailua, teklatua, sagua eta beste periferikoak plaka nagusiarekin konektatzen ditu. 8.- Argindarraren ataka. Elikagai iturritik datozen argindar kableak hona konektatuko ditugu. 9.- BIOS memoria 10.- Pila. Ordenagailua itzaltzerakoan BIOS-eko datuak gordetzeaz arduratzen da.

BIOS: ROM motako memoria da, hau da, ordenagailua itzaltzean, bertako datuak ez dira ezabatzen. BIOS-ak ordenagailua abiarazi eta sistema eragilea kargatzeko behar-beharrezko aginduak dauzka. Ordenagailua pizten dugunean, BIOS-ak hardware elementu ezberdinen azterketa egingo du (disko gogorra, teklatua,...)eta erroreren bat topatuz gero sistema geratu. Inongo errorerik ezean, sistema eragilea kargatu, eta une horretatik aurrera agintea berari pasako dio.

3.- Prozesagailua Prozesagailua ordenagailuaren garuna da. Eragiketa guztiak burutzeaz gain, ordenagailuan gertatzen denaren kontrola ere bere esku dago. Datuak eta programen aginduak cache eta RAM memorietatik jasotzen ditu.


Gaur egungo prozesadore arrunt bat milioika transistorez osaturik egon ohi da, eta martxan dagoenean sortzen duen beroa dela eta, haizagailurik ez balu urtu egingo litzateke.

Prozesagailua

Prozesagailu baten hozte sistema

Prozesagailu baten errendimendua, eta ondorioz ordenagailu osoarena, honako ezaugarri hauen menpe dago:

Erlojuaren maiztasuna: Prozesagailuak lan erritmoa zehazten dion erlojua dauka. Erlojuaren abiadura Hertzetan (Hz) neurtzen da, 1 hertz = segundo baten burutzen duen agindu kopurua. Zenbat eta maiztasun altuagoa izan, orduan eta handiagoa izango da ordenagailuaren abiadura.

Adibidez: Pentium 4 3,8GHz. Prozesagailua badugu, bere erlojuaren abiadura 3,8GHz(Gigahertz)-etakoa izango da, hau da, 3,8 mila milioi agindu burutu ditzake segundo batean.

Bit kopurua: Eragiketak bakoitzeko, prozesagailuak bit kopuru bat jaso dezake. Zenbat eta handiagoa izan bit kopurua, orduan eta azkarrago egingo ditu kalkuluak. Gaur egungo ordenagailu berriek 64 bitetako prozesagailuak dauzkate.

Bi ezaugarri horiek garrantzitsuak diren arren, 2006an aldaketa etorri zen mikroprozesagailuen munduan: plaka bakarrean prozesagailu bat baino gehiago instalatzen hasi ziren, hauen potentzia biderkatuz. Intel etxearen azken prozesagailua, Intel Core I7, sei nukleotako prozesagailua da. Beraz, ez da soilik erlojuaren abiadura kontuan izan behar, baita nukleo kopurua ere.


Adibidez:

Pentium 4 3,8GHz: nukleo bakarra 3,8GHz-eko abiadurarekin. Intel Core i7-620M, 2.66 GHz: sei nukleo bakoitza 2,66GHZetako abiadurarekin.

4.- RAM memoria RAM memoriarik gabe ordenagailuak ezingo luke lanik egin. Konparazio bat egitearren, ordenagailuaren arbela dela esan genezake. Erabili behar dituen datu eta programa guztiak bertan gordetzen ditu. RAM memorian gordetako guztia ezabatu egiten da ordenagailua itzali edo berrabiatzean. Fisikoki milioika gelaxkaz osatuta dago, gelaxka bakoitzean byte bat gordetzen delarik.

RAM memoria modulua

RAM memoriaren ezaugarri nagusienak honako hauek dira:

Datuak gordetzeko ahalmena: MB (megabyte) edo GB (gygabyte)-etan adierazi ohi da. Kapazitate ezberdinetako moduluak topatu ditzakegu dendetan (512MB, 1GB, 4GB...). Memoria mota: Gaur egungo ordenagailurik gehienek DDRSDRAM motako memoriak dauzkate. Berrienek RIMM motako memoriak ere izaten dituzte, baina ez dira aurrekoekin bateragarriak eta oso garestiak dira oraindik.

Ordenagailuak RAM memoria gutxi duenean, asko kostatzen zaio abiatzea eta baita programak zabaltzea ere. Memoria gehitzeko, modulu berri bat jarri dezakegu dagokion erretenean. Baina kontuz!


Lehendik daukan modulu mota bera jartzea komeni da, bi modulu ezberdin jarriz gero motelenaren abiaduran funtzionatuko baitu.

Ariketa2: Irakurri azpiko helbidea jarraituz RAM memoriari buruzko artikulua. Ondoren, erantzun: zein da disko-gogorra eta RAM memoriaren arteko diferentzia? http://www.explicame.org/content/view/50/1/

4.- Txartel grafikoa Txartel grafikoaren oinarrizko funtzioa ordenagailuak prozesatutako informazioa irudi seinale bihurtzea da pantailan erakutsi ahal izateko. Gaur egungo txartel grafikoak ordenagailu txikien antzekoak dira, beren prozesagailu eta memoria propioarekin. Txartel grafikoa plaka nagusira konektatu ahal izateko AGP ataka edo PCI Express ataka erabiltzen da.

VGA

S-Video

DVI

Ezkerrean txartel grafikoa eta eskubian irteerako konektoreak


5.-Disko gogorra Datuak gordetzeko ordenagailuak daukan unitaterik handiena eta garrantzitsuena da. Bertan gordetzen dira modu iraunkorrean programak, fitxategiak, jokuak, etab. Disko gogorraren egitura fisikoa honakoa da: metalezko disko edo platerez osatua dago, eta hauek gainetik material magnetikoz osatutako geruza daukate. Diskoetan datuak irakurri/idazteko buru elektromagnetiko bat erabiltzen da. Disko magnetikoak bata bestearen gainean jarriak daude eta abiadura biziz bira egiten dute. Zenbat eta abiadura handiagoan biratu, orduan eta azkarrago irakurri eta idatziko dira datuak disko gogorrean. Gaur egungo disko gogorren biratze abiadura 5400 rpm edo 7200 rpm-takoa izan ohi da, nahiz eta badiren 15000 rpm-tara iristen diren disko gogorrak ere. Disko gogorra aukeratzeko orduan, 2 ezaugarri izango ditugu kontutan: batetik datuak gordetzeko bere kapazitatea edo ahalmena (GB-etan neurtuta) , eta bestetik biratze abiadura (rpm-tan neurtuta).

DISKO GOGORRA

IRAKURKETA-BURUA

LUKUA(CLUSTER)

Ariketa3: Bilatu sarean 3 disko gogor. Idatzi blogean haietako bakoitzaren kapazitatea, abiadura eta prezioa (sareko loturak jarriz).


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.