Euskal Herria

Page 1

ARABA

1-PROBINTZIA: Araba 2-HIRIBURUA: Gasteiz 3-POPULAZIOA: 322.557 biztanle 4-MENDI NAGUSIENAK:

GORBEIA: Gorbeia mendiak 1.481m ditu eta


Arabako mendi altuena da.

PALOMARES: Palomares Tolo単oko mendilerroan kokaturik dagoen mendia da, Arabako hegoaldean, Lagran udalerritik gertu(1.446m).

JOAR: Araba eta Nafarroa artean dagoen mendia da. 1.418m-ekin Kodesko mendilerroan dagoen punturik altuena da.


IBAIAK:

BAIA: Arabaren mendebaldeko herena iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen duen 60km-ko ibaia da. Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualde biogeografikoen artean dago.


ZADORRA: Arabako ibai nagusia da, herrialde horretan arrorik handiena duena. Entziako mendilerroan jaiotzen da, Los Corrales izeneko iturrian, Donemiliagako udalerrian (78,1km).

KLIMA: Bi eskualde nagusi bereiz daitezke Araban, klimatologiari dagokionez: herrialdeko iparraldean klima ozeaniko epela nagusi den


bitartean, hegoaldera joan ahalean klima mediterraneo eta kontinentala nagusitzen dira. KULTURA: Jaiak: Arabako festa nagusia apirilaren 28an ospatzen da, San Prudentzio egunez, katolikoen santu hori baita probintziaren zaindaria.

Musika: Araban ere badaude musika talde famatu asko. Adibidez: Hertzainak, M-ak, La Polla Records, Betagarri, Soziedad Alkoholika, Potato, Cicatriz eta Danba.

LAGUARDIARA BIDAIA Gaur Laguardiara goaz. Goizeko 9:30 aterako


gara autobusean. Gutxi gora behera 10:00etan Bergaran jango dugu, bertako Elosua mendian. Beste hiru ordu laurden pasatuko ditugu Laguardiara iristeko. Herrian zehar bertako kultura eta auzoak ezagutuko ditugu.Gero ez aspertzeko partxis bat ekarri dugu eta kartak lagunekin jolasteko.

ZE ONDO PASAKO DUGUN!!!

1cm: 10km Beraz, Donostiatik Laguardiara 163 km egingo ditugu, mapako eskala kontuan harturik. 16,3 cm x 10 = 163


NAFARROA BEHERA

PROBINTZIA:Nafarroa Behera HIRIBURUA:Donibane Garazi POPULAZIOA:28.000 biztanle


MENDI NAGUSIENAK: IPARLA: Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendigunea da, Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherea arteko mugan dagoena, zehazki Baztan, Bidarrai eta Baigorriko udalerrien artean.

1.044 metro ditu.

AUZA: Mendebaldeko Pirinioetako mendia da, Nafarroan kokatua. Baztan (Nafarroa Garaia) eta Aldude (Nafarroa Beherea) haranak banatzen ditu eta bi herrialdeen arteko mugatik hurbil dago, baina tontorra Nafarroa Garaian dago.


1.035 metro ditu.

OKABE: Okabe Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Iratiko oihanaren ingurualdean. Nafarroa Behereko mendirik garaiena da. Lekunberriko udalerrian kokaturik dago.


1.466 metro ditu.

TXARDEKA: Txardeka Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Iratiko oihanaren ingurualdean. Nafarroa Behereko bigarren mendirik garaiena da, Okabe ondoren. Ezterenzubiko udalerrian kokaturik dago.

1.440 metro ditu.


IBAI NAGUSIENAK: IRATI: Irati Nafarroako ipar-ekialdean dagoen ibai bat da. Urtxuria eta Urbeltza ibaiek bat egin ondoren jaiotzen da, Iratiko ohianean. Urrio ibaiaren urak hartu eta Irabiako urtegian sartzen da. Ondoren Aezkoan sartu, Orbaizeta, Orbara, Aribe eta OrotzBetelutik igaro, Artozkin Usozko urtegia sortu eta Agoitzen Urrobiren urak eta Aosen Errorenak hartzen ditu.


Azkenik, Zaraitzuren urak hartzen ditu eta Aragoira isurtzen da. Guztira 80km luze da.

ERROBI: Errobiko arroak prezipitazio nabarmenak ditu:batez besteko urteko plubiometria 1.680 mmkoa da. Ibaiaren erregimena erurikoa da, ia ez du elurrik.


BIDUZE: Biduze nafarroa beherako ibaia da, Zuberoako mugan jaiotzen da eta Aturriren ibaiadarra da. Iraganean ondasunen garraiorako oso erabilia izan zen ibaia, idiek tiraturiko gabarren bidez eramaten zirelarik.


KLIMA: Klima atlantikoa du, epela eta hezea. Landaredia klima atlantiko hezeari dagokiona da. Mendialdean pagadia eta pinudiak ugari dira. Beherago, haritza eta gaztainondoa dira nagusi. Lautadetan eta mendi txikien hegaletan, berriz, lur landuak hedatzen dira; artoa egiten da, batez ere.

JAIAK: Apirilaren azken igandean: Nafarroaren Eguna, Baigorrin


antolatzen dena Nafarroa Garaiaren eta Beheraren arteko batasun kulturala aldarrikatzeko.

TXANGOA: 9:00 etan Jakintzatik aterako gara. Kotxean Errenterira iritsi eta musika eskolan instrumentu bat joko dugu. Hurrengo geldialdia Hendaia da, Hendaiako hondartzan bainu bat hartzen gelditu gara, ze hotza dagoen ura! Orain Baigorriruntz goaz eta bidean zelako paisaia politak!Iritsi gara Baigorrira, orain bazkari goxo-goxoa jango dugu, ze ondo pasa dugun eguna. 15:00 etan kotxea hartuko dugu 17:00 etan Donostiara iristeko. Beste bat arte. Agur.


Donostiatik Baigorrira 93,6 km egingo ditugu kotxez.


NAFARROA


1.PROBINTZIA: Nafarroa 2.HIRIBURUA: Iru単ea 3.POPULAZIOA:644.566 biztanle. 4.MENDI NAGUSIENAK: Adi, Beriain, Erreniega eta Hiru Erregeen Mahaia.


ADI: Adi Nafarroako Piriniotan dagoen mendia da eta 1.459 metro ditu. Mendi hau Aldude eta Erroibarreko haranen gainean dago, Iru単ea eta Baigorri lotzen duen bidean , Eugi herritik gertu.


BERIAIN: Beriain Nafarroako Andiako mendilerroan kokatuta dagoen mendi ikusgarria da. Sakana bailaran dago, E.H.ko erdigunean, eta duen garaieratik oso irudi ezaguna da ingurumarietan. 1.494 metro garai da.


ERRENIEGA: Erreniega Nafarroan, Iru単eatik 10 kilometrora hegoaldean kokatutako mendia da, 1.039metroko altuerakoa. Mendi ezaguna da 1.994an Nafarroako lehendabiziko haize-errotak bertan paratu baitziren. Egun hauetan , 40 izatera iritsi dira.

HIRU ERREGEEN MAHAIA: Hiru Erregeen Mahaia Euskal Herriko mendirik garaiena da (2.428 metro), gailurrean Euskal Herriaren, Bearnoren eta Aragoiren artean muga egiten duena , Pirineotan kokatzen da, Erronkariko ibarrean.


5.IBAIAK: Ega, Arga eta Aragoi aipatuko ditugu.

Ega: Ega Araban jaiotzen da, baina ia ibilbide


osoa Nafarroan egiten duen ibaia da. 122 Kilometroko luzera du, Toloùoko mendietatik datorren erreka batek eta iturrietako mendietatik (entziaren hegoaldean) jaisten den beste batek osatzen duten puntutik, kanpezu, Ebroraino. Sartalde – Sortalde norabidean doa Lizarraraino. Hegoaldera abiatzen da ondoren eta Lerindik igaro eta gero, ura Ebro ibaian isurtzen da.

Arga: Arga Nafarroa Garaiko ibai bat da, 145 kilometroko luzeera dauka. Urkiagan, Erroibarreko iparraldean jaioa, urak Aragon ibaira isurtzen ditu, Funestik gertu.


ARAGOI: Aragoi Ebroren ezkerraldeko ibai adar bat da, Aragoiko Pirinioetan sor tu eta Nafarroako erriberan Ebrora isur t zen dena .

KLIMA: Iparraldeko eta hegoaldeko klima


arteko diferentzia handia da: prezipitazioak sarriagoak iparraldean. Hegoaldean, berriz, tenperatura altuagoak eta noizbehinkako prezipitazioa. Nafarroan neguak eguzkitsuak izan daitezkeen arren, normalean hotzak izaten dira. Nafarroan udak, bestalde, epelak eta lehorrak dira, eta gauak freskoak.

KULTURA: Sanferminak: Iru単eako sanferminak Iru単eako jai nagusiak dira, mundu osoan zehar ospetsuak. Uztailaren 6etik 14ra ospatzen dira gaur egun. Duela 400urte baino gehiagotik hona egiten da horrela. Sanferminetan ohitura da 08:00tan zezenen aurretik korrika joatea Iru単eako kaleetatik zehar, zezen plaza arte.


Musikaren arloan Vendetta talde famatua dugu. Taldea 2009an sortu zen Nafarroan eta Punk eta PunkRock musika estiloa daukate. TXANGOA: Goizeko 9:30tan Donostiatik, autobusa hartu eta Lerinera abiatu ginen. Han bero asko egiten zuenez, pistinara joan ginen. Han zelai eder bat eta parke polit bat bazeuden, noski pistina handia eta txikia baita ere. Bainu bat hartu eta han inguruan zegoen taberna batera joan ginen bazkaltzera. Janari goxo goxoa zegoen!


Arratsaldean mendira buelta bat ematera joan ginen. Donostira bidean Vendetta taldea ikustera gelditu ginen. Donostira iritsi ginenean bakoitza bere etxera joan zen. OSO EGUN POLITA PASA GENUEN!


Donostiatik Lerinera 143 Km daude.


LAPURDI


PROBINTZIA: LAPURDI HIRIBURUA: BAIONA POPULAZIOA: 221. 892 biztanle MENDI NAGUSIENAK:

Larrun: 900m ditu, Lapurdiko hego


mendebaldean dago, izen honekin ere ezagutzen dena: La rhune.

Xoldoko – gaina: 486m ditu eta, Lapurdiko hego mendebaldean egon arren, Nafarroarekin ia- ia muga egiten du. Istoria aurreko monumentu asko ditu.

Urtxu – mendi: Lapurdiko iparraldean dago eta 678m ditu.


Atxuria: Lapurdiko hegoaldean aurkitzen da 758 m-rekin.


IBAIAK

Angeluko erreka: Angeluko errekak 7,1 km ditu, Lapurdin kokatzen da eta bere iturburua Kanbo da. Untsin: 10,5 km ditu, iturburua Xoldokogaina eta ibai ahoa Bizkaiko Golkoa.


Bidasoa: Kokapena Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdin du, luzera 69 km, arroa 710 km2koa, emaria 24,7m3/s koa, iturburua Erratzun du, ibai ahoa Txingudi eta Kantauri itsasoa.

Ugarana: kokapena Lapurdin eta Nafarroa garaian du, luzera 45 km koa du, arroa 233 km2koa, iturburua Orabidean eta


Otsondon. Ibai ahoa, berriz, Bizkaiko golkoan du.

Lapitxuri: kokapena Nafarroa garaian Lapurdin du, luzera 9,5kmkoa , iturburua Gorospilen du eta ibai ahoa Ugarana eta Bizkaiko golkoa.


KLIMA

Lapurdiko klima ozeano aldekoa eta epela da. Neguan 8 ยบC egiten du batez beste eta 20ยบ C abuztuan. Urteko batez besteko tenperatura 14ยบC- koa da. Klima hezea da eta euri ugari izaten da ( 1.500mm urtean batez beste).


KULTURA Euskara: Lapurdin hitz egiten den euskalkia lapurtera da. Lapurtera ez da Lapurdi osoan hitz egiten, izan ere ekialdeko hainbat herritan behenafarrera hitz egiten da. odei Lapurdiko mendebaldean eta Nafarroako Urdazubi eta Zugarramurdin da nagusi lapurtera. Ipar Euskal Herriko herrialderik erdaldunena da; bertan orain dela mende bat %50 mintzatzen zen eskaraz.


TXANGOA Gaur 10:00 etan Sararuntz abiatuko gara. Bertan maisuek sorpresa bat izango dute. 9:45etan autobusa hartuko dugu seminarioan. Ordu erdi bat autobusean igaro ondoren, Hendaiako hondartzan hamaiketakoa egingo dugu. Sarara iritsi gara, ze ondo !!!!!!! Orain sorpresa erakutsiko digute. Zer izango da? Zugarramurdiko kobazuloetara goaz, ze sorpresa!!!. Autobusa hartuko dugu, ze ondo. Zugarramurdin gaude, ze beldurra :(.


Orain buelta Donostira, joe! Ikastolaraaa ez!!!!!


2cm: 10km 1cm: 5km Donostiatik Sarara 46 km ditugu eskala kontutan harturik. Borobilduaz, 10cm mapan x 5= 50km


BIZKAIA

Probintzia:Bizkaia, Euskal Herriko ipar-mendebaldean kokatuta dago. Iparraldean Kantauri itsasoa (Bizkaiko golkoa)du mugakide; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos, eta ekialdean Gipuzkoa. Hiriburua:Bilbo da Bizkaiko hiriburua. Populazioa:Bizkaiak 1.158.439 biztanle ditu eta Euskal Herri osoko biztanle gehien duen probintzia da.


MENDI NAGUSIENAK:: Aldamin, Anboto, Zalama eta Gorbeia.

Aldamin:1.376m ditu eta Bizkaiko bigarren mendirik altuena da. Aldamin, Gorbeiako mendilerroan dago;Gorbeia mendia atzean.

Aldamin mendia Anboto:1.331m ditu eta laugarren mendirik altuena da. Izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da Anbotoren gailurra.


Zalama:Zalamak 1336m ditu eta Bizkaiako 3.mendirik altuena da .

Zalama mendia

Gorbeia: Gorbeiak 1.481m ditu, Bizkaiako mendirik altuena da eta Arabakoa ere bada.

Gorbeiako mendigailurra


IBAIAK: Bizkaiako ibairik garrantzitsuenetako batzuk hauek dira:

Altube

Altube ibaia Butroe

Butroe ibaia


Ibaizabal

Ibaizabal ibaia Nerbioi

Nerbioi ibaia Casta単os

Casta単os ibaia


KLIMA: Bizkaiko klima ozeanikoa da, tenperatura ertainekin eta urte osoan zehar banatutako euriarekin. Barnealdea hotzagoa da, eta Otxandion edo Urdu単an, adibidez, klima kontinentalerako trantsizioa dago. Elurra gehiagotan egiten du mendietan. KULTURA: Jaiak: Marijaia Bilboko aste nagusiaren pertsonaia edo sinbolo ofiziala da, Mari Puri Herrero margolariak 1.978ko abuztuan sortutakoa, batzordearen eskariari erantzunez.

2011.urtea, Marijaia festei hasiera ematen

TXANGOA: Guk gure txangoa Donostiatik atera eta Elantxobera irteera egitea erabaki dugu. Goizeko 09:00 elkartuko gara autobusa hartzeko, bidaiak 1hordu eta 17 minutu irauten du. Hamaiketakoa Elantxobera iristen garenean egingo dugu. Iristean denak bainujantzia jantzita portuan salto egingo dugu uretara. Bero asko egiten badu, izozki bat erosiko dugu.


Donostiatik Elantxobera , eskala kontutan izanik, 104 km izango ditugu.


GIPUZKOA


PROBINTZIA: Gipuzkoa HIRIBURUA: Donostia POPULAZIOA: 673.500 MENDI NAGUSIAK: IGELDO: 184mko garaiera du, Gipuzkoako ipar aldean dago. Itsas ertzean dagoen udalerri bat da. Urte askotan Donostiako mendia izan da.

TXINDOKI: Txindoki Gipuzkoako mendia bat da, Aralar mendilerroan kokatua. 1346 metroko garaiera du eta Amezketan kokatua dago. Gipuzkoako mendirik altuena ez izan arren, esanguratsuenetako bat da, bere itxura


berezia dela eta.

UZTURRE: Uzturre mendia Gipuzkoan dago, Tolosaldean hain zuzen ere. Uzturrek 730 metroko garaiera du. IBAIAK URUMEA: Urumea Ezkurra mendatean jaio eta Donostian itsasoratzen den ibaia da. 46km luze da eta ibaiadar nagusienak Elama, A単arbe eta Landerbaso ditu.


BIDASOA: Bidasoa Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatzen eta haren artean dagoen ibaia da. Erratzun, Auza mendiaren magalean jaio eta Txingudin, Kantauri itsasoan itsasoratzen da.


ORIA: Oria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai bere luzeragatik, baita emariagatik ere. Lizarrate inguruan sortzen den tokitik Orion itsasoratzen den guneraino 75 kilometro luze da, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amazketa, Araxes zelai, Urtsuaran, Asteasun eta Leitzaran dira.


KLIMA:

Tenperaturak: Klima ozeaniko motakoa da, epelafreskoa, tenperatura epelekin, urteko oszilazio termiko txikiarekin eta


prezipitazio ugariekin, nahiz eta urtean zehar ondo sakabanatzen diren, udako hilabetetan urriagoak diren arren. Prezipitazioak: Euskalmet-ek Euskadiko klimatologia aztertzean adierazten duen bezala, Euskal Autonomi erkidego osoan ematen den eurite handiaren eta prezipitazioen intentsitate biziaren arrazoia funtsean orografian datza. Uholde-euriak: Euskal Herriko Kantauri isurialde osoan sarritan ematen da garrantzi ekonomiko handia duen uholde eurien fenomenoak. Gipuzkoan uholde-eurien ondoren, uholdeek etxebizitza, soroak eta bideak galtzea sortzen dute. Haizea: Eskualde geografiko baten klima gehien bat bertan eragiten duten haizeen ondorioa da. Gipuzkoan zehar


mendebaldeko haize orokorrak dabiltza. FESTAK ETA OHITURAK: Bat-batean diharduten bertsolariak, euskal folklorearen erakusle diren dantzariak, ohitura zaharrari jarraitzen zaizkien txalapartariak, harri-jasotzaileak nahiz segalariak. Inauteriak: Tolosako inauteriak Tolosa herrian ospatzen diren inauteri urbanoa izatez gainera, Euskal Herriko inauteri ospetsuenetakoak dira, Euskal Herri osoko publikoa erakarriz.



Danborrada: Donostiako Danborrada San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, Donostian ospatzen den jaiak eta desfileak dira. Urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio Plazan hasten da, hiriko banderaren altxaerarekin.


TXANGOA Atzo Santa Klara uhartera joan ginen. Oso ondo pasa genuen: Goizean 9.30etan Jakintzan elkartu eta 10:00tan Kontxara heldu ginen (Perla ondoan). Elkartutakoan, itsasontzia hartu eta uharterantz abiatu ginen. Itsasontzian geundela, olatu batzuk handiak ziren eta itsasontzia mugitzen zuten. Iritsi bezain laster, bainujantzia jantzi eta uretara sartu ginen. 11:30tan, hondartzako tabernan, bakoitzak izozki bat erosi genuen.. Baloi bat aurkitu genuen eta jolasean ibili ginen uretan baloiarekin. 13:30tan tabernara bazkaltzera joan ginen. Bazkaldu ondoren, itsasargi ingurutik ibilaldi bat egin genuen. 16:00 ziren. Itsasontzia hartu eta Kontxatik Jakintzara oinez bueltatu ginen. ZE ONDO PASA GENUEN!!!!


Mapa honetako eskala: 2cm: 500m 1cm: 250m, beraz 12cm x 250m = 3km ko distantzia egingo dugu.


zuberoa


Probintzia: ZUBEROA Hiriburua: MAULE-LEXTARRE POPULAZIOA: 17,018

MENDI NAGUSIENAK:


Orhi: Mendebaldetik hasita, 2.017m-ko Pirinioetan dagoen lehen tontorra da. Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dago, (Iratiko oihanaren ekialdean)

Arlas:Men debaldeko Pirinioetan Dagoen mendia da, Nafarroa eta Bearno artean. 2.044 m ditu, eta E.H. hirugarren mendirik altuena da.


IBAI NAGUSIAK:


GAVE DE LARRAU: Zuberoako ibaia da, Santa Graziako Uhaitzarekin batera Uhaitza sortzen duena

UHAITZANDI: Zuberoako eta Bearnoko ibai bat da, 54km ko luzera du, Oloroeko uhaitzan jaiotzen da eta Ozeano Atlantikoan hiltzen da. KLIMA : -Euria


Zuberoako klima Atlantikoa da, epela eta hezea. Hegoaldeko lur garaietako klima alpinoa da. Euri asko egiten duen lurraldea da. KULTURA:

-MASKARADA Zuberoko maskarada neguko inauteria da, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatuta. Jatorri zahar bezain ezezagunekoa da.


MAULE LEXTARREKO TXANGOA: Jakintza ikastolatik 09:00tan aterako gara. Alde zaharrera abiatuko gara barkua hartzeko. Bidean S.Markos mendia ikusiko dugu.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.