Alegiazko animaliak

Page 1

ELEKOALASTOA Elekoalastoa elefantea , koala eta astoaren arteko nahasketa da. Elekoalastoak 5m ko luzehera eta 3m ko altuera du. 400k pisatzen ditu. Astoaren burua dauka, koalaren belarriak, elefantearen gorputza, koalaren bi hankak eta koalaren buztana. Txuria, morea eta berdea da. Elekoalastoa Afrkako basoetan eta Australiako oihanetan bizi da. Txokolatezko lastoa, banbua eta bananak jaten ditu. Elekoalastoaren ohitura pertsonak leku batetik bestera eramatea da, baita zuhaitzetan zintzilik jartzen ere. Paneskorpi, txinguinoa, tximuzena eta gorizisnea dira elekoalastoaren lagunak. Bere etsaiak kokorrazoa eta leozeronteak dira.

Iratxe Aitor Paul Irati Aizpea


GORIZISNEA Gure animaliak bi hanka eta bi esku ditu. Honek mokoa du eta hegoduna da. Gorputzean luma koloredunak ditu. Altueraz 4m dauzka eta 3 tona pisatzen ditu. Laino arteko oihanean bizi da. Bananarrainak, azukrezko algodoia, ur gaseosoa eta ur-jauzietako burbuiak jaten ditu. Gehienetan lurrera jeisten da planeatzen, eta lainoen ar tetik jendea, teleskopio batekin, espiatzen gaitu. Tximuteak , gorizisneen lagunak dira, baina, kodragoiak etxaiak ditu, baita zenkorpioilak ere. Batzuetan euskeraz eta jasaniz hitz egiten du, eta bustitzen direnean bikoiztu egiten dira. Arantxa Asier Nerea Harri


TXINGUINOA Txinguinoa, tximuaren eta pinguinoaren nahasketa da. Tximu burua eta pinguino gorputza du. 1,10m neurtzen ditu eta 150kg pisatzen ditu. Azal eta ile berdea ditu, orbain laranjekin eta moko morea. Marteko oihanean dagoen zuhaitzik handienaren barruan bizi da. Banarraina eta lasto zumoa ditu bere janari gustokoenak eta gozoki gustokena zanatxiklea. Berari asko gustatzen zaio txokolate eta bainilazko putzuetara jauzi egitea eta igadeetan arropa txukuna janztea. Maila bat errepikatu du horregatik oraindik institutora doa. Hala ere, lagun asko ditu: Paneskorpioa, Elekoalastoa, Tximuzena. Etsaiak ere baditu: Rinoleoia, Sugedriloa eta Kangurroa. Neskalaguna ere badu, Gorizisnea. Argi Eider Jon Mikel


PANESKORPI Animalia hau, skorpioaren eta pandaren arteko nahasketa bat da. Honek sei hanka ditu, buru handia eta borobila, begi handiak eta belarri txikiak. Skorpio baten eztena dauka eta barruan pozoia, azal beltz eta granate kolorekoa. Txinako kobazuloetan bizi da bere lagunekin. Orojalea da, batez ere Banbua gustatzen zaio. Skorpioa bezala eztena zaztatzea eta bere kobazuloan etzanda egotea gustatzen zaio, baita lagunekin jolastea ere. Bere lagunak hauek dira: Gorizisnea, Txinguinoa, Elekoalastoa eta Tximuzena. Bere etsaiak:Txibrua eta Gorizisnea. Dantza mitikoak dantzatzea asko gustatzen zaio. Mikele Koldo Iraia Odei


TXIMUZENA Tximuzena tximuaren eta zezenaren arteko nahasketa da. Tximuzenak, 3 metroko luzeera eta 1,50 metroko altuera du. 200 kiloko pisua dauka. Animalia honek, tximuaren aurpegia, zezenaren adarrak, tximuaren gorputza, zezenaren hankak eta buztana ditu. Tximuzena, Afrikako zuhaitzen artean bizi da saltoka lagunekin. Animalia honen janaririk gogokoena, planbelarrak dira (platanoaren azala duena eta barrutik belarra du), batez ere, Afrikako zuhaitz altuenetan aurkitzen direnak. Tximuzenaren etsaia TXATOKA da (txakurraren eta dordokaren nahasketa). Bere lagunen artean Goribehia ezagutzen dugu: gorilaren eta behiaren nahasketa. Bere anaia Zenatximu deitzen da eta oso ondo moldatzen dira beraien artean. Tximuzena, bere amaren tripatik jaio zen eta bere anaia, ordez, arraultz batetik. Nahia Uxue Sara Maria


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.