oinarrizko informatika

Page 1

Oinarrizko Informatika (ordenagailua)

Aurrera

|

Irten


Aurkibidea: 1.-SARRERA Zer da informatika? Zer da ordenagailua? 2.-INFORMATIKAREN HISTORIA 3.- HARDWAREA ETA SOFTWAREA 4.-SARRERAKO GAILUAK Teklatua Sagua Mikrofonoa Eskanerra Web kamera Gailu optikoak Gailu digitalizatzailea 5.-IRTEERAKO GAILUAK Monitorea edo pantaila Inprimagailua Bozgorailuak Ploterra 6.-SARRERA-IRTEERAKO GAILUAK Ukipen-pantaila Modema eta routerra

7.-BILTEGIRAGAILUAK Disko gogorra Disketea CD/DVDa Memoria eramangarria 8.-BESTELAKO GAILUAK Unitate zentrala Elikatze-iturria Oinarrizko plaka Prozesadorea RAM memoria Txartel grafikoa Soinu-txartela Diskete-, CD/DVD-unitateak eta disko gogorra 9.-ORDENAGAILUAREN ABIATZE-PROZESUA


(1)

SARRERA


Zer da informatika? Informatika hitza INFOR (informazioa) eta MATIKA (automatikoa) hitzetatik dator, eta honela defini daiteke:

Informazioa automatiko eta arrazoizko eran tratatzen duen zientzia.

Beste definizio bat, honakoa izan liteke:

Ordenagailuekin zerikusia duen guztia ikertu eta irakasteaz arduratzen den zientzia.


Zer da ordenagailua? Ordenagailua honela defini daiteke: Informazio-kopuru handia gordetzeko eta prozesatzeko gai den makina elektronikoa. Eta hau guztia era azkar eta eraginkorrean. Hau egiteko, erabiltzaileak (ordenagailu aurrean dagoen pertsona) agintzen dizkion instrukzioak (normalean teklatu eta saguaren bidez) exekutatu edo prozesatu egiten ditu.


SARRERA-

INFORMAZIOAREN

IRTEERA-

-INFORMAZIOA

PROZESAKETA

-INFORMAZIOA


Aurreko eskeman ikusi dugu SARRERA-INFORMAZIOA atalean parte hartzen duen osagaia sagua dela, baina ez da bakarra. Besteak beste, honako hauek dauzkagu:

Teklatua

Eskanerra

Kamera

Mikrofonoa


Aurreko eskeman ikusi dugu IRTEERA-INFORMAZIOA atalean parte hartzen duen osagaia monitorea edo pantaila dela, baina ez da bakarra. Besteak beste, honako hauek dauzkagu:

Bozgorailuak Inprimagailua


(2)

INFORMATIKAREN HISTORIA


Informatikaren historia Informatika dirudien baino askoz ere zaharragoa da. 2.000 urte K.a., gizakiak kalkuluak egiteko erabili zuen lehenengo makina egin zen: abakoa. Orduz geroztik bilakaera etengabea izan da. Dena den, benetako iraultza XX. mendearen erdian hasi zen:

Abakoa (2000 K.a.) kalkulu automatikoak egiteko gizakiak erabili zuen lehenengo makina dugu:


Babbageren makina (1832) segidako eragiketak egiteko gai zen lehenengo kalkulagailua izan zen. Bere tamaina handi samarra zen:


Eniac ostean Mark II, Mark III eta Mark IV ordenagailuak agertu ziren (1951). Kalkuluak egiteko balbulez bakarrik (marrazkian agertzen diren bezalakoak) baliatzen ziren:


1958an osagai elektriko eta elektroniko berriak sortzen dira (transistoreak eta txip-ak). Geroago (1969) mikroprozesadoreak sortuko dira, oso garrantzitsua den osagai bat. Gaur egungo ordenagailuetan, mikroprozesadorea ordenagailuaren burmuina da:


1980 inguruan ordenagailu pertsonalak (etxerako ordenagailu merkeak) sortzen hasi ziren. Besteak beste, Spectrum eta Commodore ordenagailuak. Batzuetan monitore bariko ordenagailuak ziren, hau da, telebistarekin konektatu behar ziren:


Spectrum eta Commodore ostean, benetako lehenengo ordenagailu pertsonala etorriko da. Lehenengo PC-ak dira (Personal Computer, Ordenagailu Pertsonala). Ez zuten gaur egungo Windows sistema eragilea erabiltzen, baizik eta Microsoft MS-DOS (erabiltzeko zaila zen sistema eragilea intuitiboa ez zelako; izen ere, ez baitzuen leiho eta marrazkirik erabiltzen):


1990az geroztik beste iraultza bat hasiko da. Multimedia kontzeptua (irudi eta soinua erabiltzeko ahalmena ordenagailuaren bidez) sortuko da. Internet ere sortuko da (horrela, beste ordenagailu batzuetan gordeta dagoen informazioa lortzeko aukera dugu eta beste pertsona batzuekin informazioa trukatzeko aukera ere eskaintzen digu Internetek):


(3)

HARDWAREA ETA SOFTWAREA


Hardwarea eta softwarea Informatikari buruz hitz egiten dugunean sarri entzuten diren hitzak dira. Ikus dezagun beraien esanahia:

HARDWAREa: ordenagailuen zati fisikoa da, hau da, tresneria (teklatua, sagua, pantaila, unitate zentrala eta barruan dauden osagai guztiak: disko gogorra, disketeunitatea,...), eta abar. Bestela esanda, ukitu daitekeen guztia. SOFTWAREa: ordenagailuen zati logikoa da, hau da, programak (Word, Excel, Access, ordenagailu-jolasak, eta abar) eta datuak. Bestela esanda, ukitu ez daitekeen guztia, abstraktua delako.


(4)

SARRERAKO GAILUAK


Sarrerako gailuak Sarrerako

gailuak

ordenagailuarekin komunikatzeko erabiltzen dira, erabiltzailearen aginduak transmititzen baitizkio ordenagailuari. Teklatua dugu sarrera-gailu nagusi, nahiz eta sagua (Windows agertu zenetik) ezinbestekoa den. Beste sarrera-gailu batzuk hauexek dira: joysticka, mikrofonoa, eskanerra, gailu optikoak, web kamera, ukipen-pantaila, aparatu digitalizatzailea,... Orain banan-banan ikusiko ditugu aipatutako gailuak. Ikusiko dugu nola funtzionatzen duten eta nola konektatzen diren ordenagailuarekin. Kontuan hartu, gaur egun, kablea dela ordenagailuarekin konexioak egiteko gehien erabiltzen den osagaia; baina gero eta gehiago erabiltzen ari da beste era bateko konexioa: kable bariko konexioa. Kasu hauetan liteke da sagua edo teklatua erabiltzea inongo kablerik gabe; halakoetan izpi infragorriak, irrati uhinak, eta abar erabiltzen dira konexioak egiteko.


(5)

IRTEERAKO GAILUAK


Irteerako gailuak Irteerako gailuak, erabiltzaileak emandako aginduen ondoroioz, ordenagailuak ematen dituen emaitzak ikusteko erabiltzen dira. Garrantzitsuena monitorea edo pantaila da. Beste batzuk, inprimagailua, bozgorailuak, plotterra,... Orain banan-banan ikusiko ditugu aipatutako gailuak. Ikusiko dugu nola funtzionatzen duten eta nola konektatzen diren ordenagailuarekin.


Monitorea edo pantaila Irteerako gailu honek, tekleatzen ari den informazioa, saguaz egiten diren ekintzak edota informazioaren prozesaketa erakusten ditu. Era errazean sortzen dira irudiak monitorean. Monitore baten pantaila oso puntu txikiez osatuta dago, pixel-ak. Pixel hauek honako oinarrizko kolore hauen bidez aktiba daitezke (gorria, berdea eta urdina). Hiru kolore hauen nahasketaren bidez (intentsitate desberdinak erabiliz), beste edozein kolore irudikatzea posible da. Horrela, pantailan ikus dezakegun edozer, oso puntu txikiez osatuta dago. Puntu hauek hain dira txikiak, ezen ezin baitira ikusi lupa erabiltzen ez badugu. Adibide gisa, ikus dezagun 4 zenbakia tamaina handian: Kontuan hartzekoa monitorearen bereizmena da, hots, irudiak ikusteko erabiltzen den pixel-kopurua. Gehien erabiltzen diren bereizmenak honako hauek dira: 1024 X 768 (normalean 15” eta 17”-ko monitoreetan erabiltzen da) 1280 X 960 (normalean 17” eta 21”-ko monitoreetan erabiltzen da) Zenbat eta bereizmen handiago, orduan eta txikiago ikusten dira objektuak (hau da, gauza gehiago ikus daitezke pantailan). Bereizmena ondo aukeratu behar da; helburua gauza asko ikustea da baina tamaina egokian.

Gauza bat da, pantailari zehaztu diogun bereizmena (pixeletan) eta beste bat pantailaren tamaina (“, pulgadak, telebistetan bezala)


Inprimagailua Irteerako gailu hau ordenagailuz egiten diren dokumentuak paperean inprimatzeko erabiltzen da. Gaur egun bi inprimagailu-mota daude: tinta-txorrozkoa eta laserra. Tinta-txorrozko inprimagailuak motelagoak dira laserrak baino, baina askoz ere merkeagoak. Normalean, tinta-txorrozko inprimagailuek bi kartutxo dauzkate (beltza eta kolorezkoa). Kartutxoak alde batetik bestera mugitzen dituen buru bat daukate inprimagailu hauek. Kartutxoek, zenbait seinale elektrikoren bidez, oso tanta txikiak sortzen dituzte. Tanta hauek zulotxo batzuen bidez papera bidaltzen dira. Kolorezko kartutxoak hiru kolore nahasten ditu (magenta, cyan-a eta horia) beste edozein kolore sortzeko.

Kartutxoaren zulotxoa Aurrera

|

Papera Atzera

|

Menu Nagusira

|

Irten


(6)

SARRERA-IRTEERAKO GAILUAK


Sarrera-irteerako gailuak Sarrera-irteerako gailuak bai datuak sartzeko bai datuak ordenagailutik irteteko gailuak dira. Besteak beste, biltegiragailuak (beste atal batean ikusiko direnak), ukinpenpantaila, modema eta routerra ditugu.

Orain ukipen-pantaila, modema eta routerra ikusiko ditugu. Dauden motak eta ezaugarri garrantzitsuenak ikusiko ditugu.


Ukipen-pantaila Sarrera-irteerako gailu hauek edozein pantailaren antza dute. Hala ere, pantailaren edozein aukeretan seinala daiteke atzamarrez saguaz egin barik. Gailu hauek, kutxazain automatiko eta merkataritza-guneetan erabiltzen dira, batez ere.


Modema eta routerra Modema telefono-lineen bidez edo ADSL lineen bidez ordenagailu arteko komunikazioa sortzeko erabiltzen da. Beroni esker, telefonoek erabiltzen dituzten linea berberak erabiliz ordenagailuek informazioa truka dezakete haien artean. Beraz, Internet sarean sartzeko ezinbestekoak ditugu modemak. Telefono-lineen bidez bidaitzen duen informazioa analogikoa da; ordenagailuak, ordez, maneiatzen duen informazioa digitala da. Modemak informazio digitala informazio analogiko bihurtu eta informazioa transmititu egiten ditu. Alderantzizko lana ere egiten du: telefono-lineatik datorren informazio analogikoa jaso eta digital bihurtu. Ikus dezagun marrazki bat:


(7)

BILTEGIRAGAILUAK


Biltegiragailuak Biltegiragailuak informazioa gordetzeko erabiltzen dira (programak eta datuak). Disko gogorra, disketea eta CD-ROMa ditugu ezagunenak. Baina egon badaude beste batzuk, esaterako, disko optikoa, DVDa, memoria eramangarria,... Orain banan-banan ikusiko ditugu aipatutako gailuak. Beraien oinarrizko funtzionamendua ikusiko dugu. Geroago ikusiko dugu nola konektatu gailu hauek ordenagailuarekin, orain arte ikusitakoak ez bezala, gailu hauek unitate zentralaren barruan baitaude.


Disko gogorra Disko gogorra (ingelesez hard disk, HD edo HDD akronimoekin laburtu ohi dena) ordenagailu baten informazio iraunkorra gordetzen duen gailua da. Disko gogorrek datu kopurua handiak gordetzeko gaitasuna izaten dute eta azkarrak dira datuak bilatu, ezabatu eta idazterakoan. Guk gure dokumentu, argazki, abesti e.a. bertan gordetzen ditugu, eta nahi dugunean errekuperatzen ditugu berriro erabili ahal izateko. Orokorrean disko gogorrak, magnetiko digital grabazio sistema erabiltzen du. Disko hauetan, karkasa berrenean, zentrokide plater pila bat aurkituko dugu. Plater hauek biraka hasten direnean, abiadura handia lortzen dute. Plater bakoitzak 2 alde dauzka. Plater hauetan zehar inpultso magnetikoak irakurri edo idazteaz arduratzen diren buruak daude.


INFORMAZIOA GORDETZEKO MODUA: sistema bitarra Bita Binary digit-en akronimoa da (digitu bitarra). Bit bat sistema

bitarreko digitu bat da. Zenbakitzeko sistema arruntean hamar digitu erabiltzen ditugun bitartean, sistema bitarrean bi soilik erabiltzen dira, 0 eta 1. Hots, bit batek 0 edo 1 balio har dezake. Bit bat errazago ulertzeko pentsatu dezakegu bonbila bat

Byte bat (B ikurraz adierazten dena) ordenagailuetan datuak gordetzeko erabili ohi den unitatea da, gordetzen duen datu motarekiko independentea. Normalean 8 bitek osatutako multzoa izaten da, kasu hauetan zortzikote ere deitzen delarik.


Edozein karaktere (letra, zenbaki edo sinbolo) grabatzeko, 8 BITez osatutako multzoak erabiltzen dira. Horrela, “A”, “B”, “a”, “b” letrak, “0”, “1” zenbakiak eta “+”, “%” sinboloak gordetzeko ondoko BIT-konfigurazioak erabiltzen dira: A

=>

01000001

B

=>

01000010

BYTE

a

=>

01100001

b ...

=>

01100010

(8 BITez osatuta) A letra irudikatzeko

8 BITez osatutako multzo bakoitzari BYTE izena ematen zaio. Letra, zenbaki, eta sinbolo bakoitza irudikatzeko 8 BIT erabiltzearen arrazoia zera da: 8 BIT erabiliz 256 konbinazio lor daitezke eta konbinazio horiek nahikoak dira edozein hizkuntzatan erabiltzen diren sinbolo guztiak irudikatzeko.


Biltegigailuen edukiera unitateak 1 byte (b) 1 kilobyte (Kb) 1 megabyte (Mb) 1 gigabyte (Gb) 1 terabyte (Tb) 1 petabyte (Pb) 1 exabyte (Eb) ...

=

8 bit

1.024 bytes 1.024 kilobytes 1.024 megabytes 1.024 gigabyte 1.024 terabyte 1.024 petabyte


CD/DVDa CD/DVD-ROMa aluminiozko disko islatzailea da plastiko gardenezko bi geruzek babestuta. Aluminiozko zatian gordetzen da informazioa. Grabazio-prozesua ezberdina da disko gogor edota disketearekin konparatuta. Grabazioa pitzadura-multzoak osatuz egiten da (pitzadura dagoenean 0a daukagu eta pitzadura ez dagoenean 1a). Laser-igorgailu batek izpi bat bidaltzen du diskoaren azalaren kontra. Izpi hau era batean isladatzen da pitzadura dagoenean eta beste era batean pitzadurarik ez dagoenean; horrela detektatzen dira 0ak eta 1ak.


CD/DVD-ROMean gordetzen den informazioa eramangarria da, hau da, ordenagailu batetik beste batera erraz garraia daiteke, ia ordenagailu guztiek CD/DVD-ROM unitatea baitaukate.

Edukierari dagokionez, CD-ROMean 700 MB sartzen dira (900 MB-koak dauden arren), hau da, 700.000 KB, hau da, 700.000.000 BYTE. Beraz, gutxi gorabehera, CD-ROM batean 580 diskete sartzen dira. DVD-ROMean 4,7 GB sartzen dira (4.700 MB), hau da, DVD-ROM batean 6 CDROM sartzen dira.

Arazo nagusia zera zen: irakurri zitekeen baina ezin zen idatzi. Dena den, aspalditik egon badaude CD-R (CD grabagarria behin bakarrik) eta CD-RW (CD grabagarria behin baino gehiagotan), baina grabatu ahal izateko CD-ROM unitatea ez da nahikoa, CD grabagailua behar da. Gauza bera gertatzen da DVDekin, hau da, DVD-R eta DVD-RW daude, baina DVD grabagailua behar da.


Memoria eramangarria Memoria eramangarria (USB memoria, flash memoria eta pendrive izenak ere erabiltzen dira) datuak ordenagailu batetik bestera garraiatzeko egokia den gailua da.

Datuak gordetzeaz gainera memoria eramangarri batzuek MP3 edo WMA formatuko musika gordetzeko eta entzuteko aukera dute.


(8)

BESTELAKO GAILUAK


Unitate zentrala Unitate zentrala informazioa prozesatzen den lekua da. Aipatutako informazioa sarrerako gailuetatik iristen zaio unitate zentralari, beronek emaitzak sortu eta bidaltzeko irteerako gailuetara. Unitate zentralaren barrua konplexu samarra da. Besteak beste, zera aurki dezakegu: elikatze-iturria, oinarrizko plaka, prozesadorea (CPU), RAM memoria eta zabalkuntza-txartelak. Barruan ere, disketeunitatea, disko gogorra eta CD/DVD-unitatea aurki ditzakegu.

Ikus dezagun bi irudi unitate zentraleko osagai nagusiak erakusten dituztenak, eta gero banan-banan aztertuko ditugu aipatutako osagaiak eta daukaten konektatzeko era.


Elikatze-iturria Elikatze-iturria ordenagailua korronte elektrikoarekin konektatzeko erabiltzen den osagaia da. Horrela, ordenagailuari heltzen zaizkion 220 V tentsio txikiago bihurtzen dira (12 V, 5 V, 2 V, eta abar), horiek baitira unitate zentraleko osagaiek behar dituzten tentsioak.

Lehenengo irudian ikus dezakegu elikatze-iturriak haizagailu bat daukala (unitate zentralean sortzen den beroa xahutzeko), entxufe bat (paretan konektatzeko), eta, batzuetan, beste entxufe bat monitorea konektatzeko eta ez erabiltzeko beste entxufe bat paretan. Bigarren irudian ikus dezakegu kable-multzo bat eta konektore batzuk korronte elektrikoa emateko disko gogorrari, diskete-unitateari, CD/DVD-unitateari, oinarrizko plakari,...


Oinarrizko plaka Oinarrizko plaka unitate zentralaren barruan aurki daitekeen osagairik handiena da. Oinarrizko plakaren betebeharra gainerako osagaiak konektatu eta lotzea da haien artean informazioa trukatu ahal izateko. Adibidez...

Oinarrizko plakak teklatua eta monitorea lotzen ditu; horrela, tekla bat sakatzean seinale elektriko batzuek bidaiatzen dute teklatuaren kabletik, unitate zentraleko oinarrizko plakara heltzen dira eta oinarrizko plakak beste motatako seinale elektriko batzuk bihurtzen ditu monitorerantz doan kabletik bidaltzeko; horrela, sakatutako tekla pantailan agertzen da.

Ikus dezagun argazki bat oinarrizko plaka eta bere konektore garrantzitsuenak erakusten dituena:


Elikatze-iturria konektatzeko

Prozesadorea txertatzeko

RAM memoria moduloentzako erretenak

Sagua konektatzeko Teklatua konektatzeko Inprimagailua konektatzeko

Txartel grafikoarentzako AGP erretena

Zabalkuntza-txartelentzako PCI erretenak

Diskete-unitatea konektatzeko

Disko gogorra eta CD/DVD-unitateak konektatzeko


Prozesadorea Prozesadorea (edo mikroprozesadorea) ordenagailuaren benetako burmuina da. Berak egin eta kontrolatzen ditu ordenagailuan egiten diren eragiketa guztiak. Adibidez...

Word barruan tekla bat sakatzen dugunean seinale elektriko batzuek teklatuaren kabletik bidaiatzen dute, oinarrizko plakara heltzen dira eta prozesadorerantz doaz, beronek beharrezko eragiketak egiteko; eragiketa horiek seinale elektrikoak beste motatako seinale elektriko batzuk bihurtzen dituzte monitorearen kabletik bidaltzeko eta sakatutako tekla pantailan agertzeko. Bideojoko batean tiro bat eragiteko tekla bat sakatzen dugunean prozesadoreak egiten du beharrezko lana gero pantailan tiroa ikusteko. Horretarako teklatutik heltzen zaizkion seinale elektrikoak beste motatako seinale elektriko batzuk bihurtzen ditu monitorearen kabletik bidaltzeko eta gero tiroa monitorean marrazteko. Access barruan abizenaren arabera pertsona-zerrenda bat sailkatzeko agindua ematen dugunean, ordenagailuak eragiketa-multzoa egin behar du zerrenda hori sailkatzeko. Hau dena prozesadoreak egiten du.


RAM memoria Programak eta datuak ordenagailuko disko gogorrean daude gordeta. Programa bat abiatzen dugunean, programa hori RAM memorian kopiatzen da programa horrek erabiltzen dituen datuekin batera. Prozesadorea RAM memoriatik programan zehaztutako aginduak irakurtzen eta beharrezko eragiketak egiten joango da (pertsonazerrenda bat sailkatu abizenaren arabera, dokumentu bat inprimagailura bidali, eta abar). Programak eta datuak RAM memoriatik irakurtzen ditu prozesadoreak eta ez zuzenean disko gogorretik; izan ere, disko gogorra askoz ere motelagoa da RAM memoria baino.

RAM memoria hegazkorra da, hau da, ordenagailua itzaltzen dugunean memorian dagoena ezabatu egiten da. Adibidez, Word programaren bidez gutun bat idazten dugunean, Word programa eta gu idazten ari garena (datuak) RAM memorian gordetzen dira. Testuari aldaketak egin behar badizkiogu aldaketa horiek berehala ikusten dira pantailan (tekleatu ahala); izan ere, prozesadorea ez da joan behar disko gogorrera testuaren bila RAM memoriara baizik. Horrexegatik gutun bat idazten ari garela argindarra joaten bada, idazten ari ginena galdu egingo dugu disko gogorrean aurrez gorde ez badugu.

RAM memoria zenbat eta handiago izana programa eta joko gehiago izan ditzakegu irekita momentu berean.


Txartel grafikoa Txartel grafikoak ordenagailuan irudiak ikusteko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio prozesadoreari. Txartel grafikoa oso garrantzitsua da Windows motako ingurune grafikoak eta bideojokoak agertu zirenetik. Irudi grafikoak bistaratzeko eragiketa asko egin behar dira, eta, horregatik, prozesadoreak txartel grafiko on baten laguntza behar du. Gainera, berezko memoria daukate pantailan ikusten ari diren irudiak gordetzeko eta horrela RAM memoria ez erabiltzeko. Ikus dezagun argazki bat txartel grafikoa erakusten duena:

Monitorearen kablea


Soinu-txartela Soinu-txartela ordenagailuan soinua sortzeko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio prozesadoreari. Soinu-txartela garrantzitsua da, batez ere, bidojokoetan. Izan ere, soinua sortzeko eragiketa asko egin behar dira, eta, horregatik, prozesadoreak soinu-txartel baten laguntza behar du.

Ikus dezagun argazki bat soinu-txartela erakusten duena: Audio-linea sarrera Mikrofono sarrera

Bozgorailu irteera

Joystick sarrera


Diskete-, CD/DVD-unitateak eta disko gogorra Aurreko atal batean diskete, diskete-unitate, disko gogor, CD/DVD eta CD/DVD-unitateari buruz hitz egin dugu. Atal honetan zelan konektatu oinarrizko plakarekin ikusiko dugu. Disko gogorra ikusiko dugu, diskete- eta CD/DVD-unitateak antzera konektatzen baitira.

Unitatea ordenagailuaren karkasari lotzen da torlujuak erabiliz.


(9)

ORDENAGAILUAREN ABIATZE-PROZESUA


Ordenagailuaren abiatze-prozesua Atal honetan ordenagailua abiatzean jarraitzen den prozesua ikusiko dugu: Erabiltzaileak pizte-botoia sakatzen du. Aurrekoaren ondorioz, ROM memorian dagoen programatxo bat RAM memorian kopiatzen da (ROM memoria RAM memoriaren antzekoa da, baina gordeta daukana ez da ezabatzen ordenagailua itzaltzen dugunean, hau da, ROM memoria ez-hegazkorra da. Memoria honetan ordenagailua abiatzen duen oinarrizko programa dago gordeta). RAM memorian kopiatutako programen aginduak irakurri eta exekutatzen hasten da prozesadorea. Programa honen aginduek edo instrukzioek ondokoa egiten dute: Hardwarea (teklatua, sagua, monitorea, eta abar) ondo konektatua dagoela eta ondo funtzionatzen duela agiaztatu. Esaterako, teklatua konektatuta baldin ez badago hori adierazten duen mezua ager daiteke pantailan. Disko gogorretik RAM memoriara beste programatxo bat kopiatu; programatxo honek ordenagailuan instalatuta daukagun Sistema Eragilea abiatuko du (normalean Microsoft Windows 98, Microsoft Windows XP, Microsoft Windows Vista edo GNU/Linux). Programatxo honek, Windows 98, XP edo Vista kasuan, Windows mahaigaina, eta horrekin batera, ataza--barra, “hasi” edo “Inicio” botoia, ikonoak, eta abar erakutsiko ditu pantailan. Hemen bukatzen da abaitze-prozesua. RAM memorian Sistema Erabilea (Windows 98, XP, Vista edo GNU/Linux) dago kargatuta erabiltzaileen aginduen zain (programak abiatu, eta abar).


Oinarrizko Informatika (ordenagailua)

Mikel Huertaren apunteak, egokituak.

Aurrera

|

Irten


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.