IKT 5.GAIAREN LABURPENA

Page 1

ALFABETIZAZIO AUDIOBISUALA Irudi bat irakurtzea ez da bere elementu morfologikoak identifikatzera soilik mugatzen.Honela,mezu audiobisualak jasotzen dituen hartzailea pasibo geratzen da irudietatik jasaten duen inpaktu emozionaletik.Mezu audiobisualek hartzailea erakartzeko gaitasun handia dute. Ondorengo taulan,derrigorrezko hezkuntzan hizkuntza audiobisualari buruz eskuratu behar diren ezagutzak aipatuko ditugu: HIZKUNTZA AUDIOBISUALAREN OINARRIZKO EZAGUTZAK Hizkuntzen alderaketak: -Informazioa prozesatzeko mota ezberdinak:sekuentziala eta globala -Multimedia hipertextuala eta interaktiboa Argazkia

-Argazki kamera:Elementuak eta erabiltzeko teknikak

Gramatika audiobisual

-Argazki digitala -Morfologia.Irudi finkoa.

eta semantikoa

-Sintaxia.Teknika espresiboa.Planoak.Anguloak.Distantzia

“Mass mediak”

fokala… -“Mass medien” ezaugarri orokorrak

orokorrean

-“Mass medien inpaktua gizartean eta baloreen naiz ideologien igorpena. -“Mass medien” dimentsio sozio-ekonomiko eta sozio politikoak.

Iragarkia

-Programak irizpidearekin aukeratzea. -Iragarkia eta propaganda.Iragarkiak:motak,erabiltzen

Irakurketa kritikoa

dituen errekurtsoak,igortzen dituen baloreak. -Irudien irakurketa eta analisi kritikoa bai eta ikus entzunezko komunikazio sozialeko programek eskaintzen dituzten bideak. -Errealitatearen eta errepresentazio mediatikoaren arteko

Bideoa

ezberdinketa. -Bideo kamara -Bideo digitala -Bideo edizioa 1


Audiobisual sorketa

-Mezu audiobisualen elaborazioa. KOMUNIKAZIOAREN TEORIA

Pertsonek gehien diharduten aktibitateetako bat komunikatzea da.Komunikazioaren teoriak,komunikazio interpertsonal guztietan esku hartzen duten prozesu eta elementu guztiak azaltzen ditu,hurrengoak identifikatuz: Igorlea: Informazioa igortzen duen pertsona. Kodigoa: Mezua elaboratzen den hizkuntza eta hizkera. Mezua: Igorleak adierazi nahi duen informazio kodifikatua. Kanala: Mezua igortzen den euskarri fisikoa. Testuingurua: Komunikazioa inguratzen duten egoerak dira. Hartzailea: Mezua jasotzen duen pertsona edo pertsona taldea. Zenbaitetan igorleak igorritako mezua ez da ondo ulertzen,interpretazio arazoak direla medio. INFORMAZIOAREN PROZESUA Gizakiak etengabe informazioa jasotzen ari gara.Informazio hau garunera iristen da,nerbioen bitartez eta garunean prozesatzen da bere informazioa ateratzeko eta modu egokienean erreakzionatzeko.Garunak informazioa bi modutan prozesa dezake:Modu lineal,sekuentzialean edo modu paralelo globalean. Prozesu sekuentziala:Hemen garunak informazio abstraktuak prozesatzen ditu.Prozesu hau,abstraktu,deduktibo eta logikoa da. Prozesu globala:Hemen garunak informazio zehatzagoak prozesatzen ditu.

2


HIZKERA AUDIOBISUALA Hizkera audiobisualak elementu morfologiko,gramatika eta errekurtso estilistiko jakin batzuk ditu.Bere ezaugarri nagusiak honakoak dira: -Ikus entzunezko komunikazio sistema bat da. - Informazioaren prozesamendu global bat sustatzen du. -Hizkera sintetiko bat da. - Sentsibilitatea intelektualitatearen gainetik mobilizatzen du. Hizkera audiobisualean,aspektu edo dimentsio ugari gogoan hartu daitezke,besteak beste: -Aspektu morfologikoak: Mezu audiobisualak ikusizko eta entzunezko elementu morfologikoez eraikitzen dira.Ikusizko elementuetan irudiak nabarmentzen dira eta entzunezkoan musika,soinu efektuak,hitzak eta isiltasuna besteak beste. -Aspektu sintaktikoak: Hitzezko mezu bat eraikitzeko,arau sintaktiko batzuk jarraitu behar dira,esaldi esanguratsuen sorketa baimenduko dutenak alegia.Gainera,hauek gure mezuaren amaierako esanahian zuzenki eragin dezakete. -Aspektu semantikoak:Irudi baten elementu morfosintaktikoen esanahia,igorri nahi den mezuaren barrenean dagoen artikulazioaren baitan dago. - Aspektu estetikoak:Produktu audiobisual guztiek dute funtzio estetiko bat. -Aspektu didaktikoak:Material audiobisualak helburu pedagogiko bat duenean,errekurtso didaktikoak sartzea beharrezko ikusiko du,edukiaren ulermena eta ikaskuntza erraztuko dutenak alegia.Hau besteak beste,laburpenek eta galderen formulazioek errazten dute. MOVIE MAKER, ZER DA HORI?

3


Movie Maker programarekin, esaterako, argazkiak eta irudiak editatu egin daitezke eta bideoak kokatzeko sistema baten bidez,Youtube, esaterako, ikusgai jarri. ESKOLA 2.0 Argazki eta bideo kamera Kamera digitala instrumentu elektroniko baten bitartez argazkiak kapturatu eta gordetzen dituen argazki kamera da. Web kamara aldiz,ordenagailu bati konektatutako kamera digital txikia da;irudiak kapturatu eta internet bidez helarazi ditzake. Argazki eta bideo-kamera digitalen erabilpenean,kameraren USB kablea ordenagailura konektatutakoan,ordenagailuak disko-unitate berritzat hartzen du kamera.Unitate berria aukeratuta,karpetetan bilatu eta argazkiak dituzten artxiboak aurkituko ditugu ordenagailura kopiatzeko edo kameratik ezabatzeko. Garrantzizkoa da ikasleen argazkiekin arreta-neurri jakin batzuk hartzea,adingabeak baitira.Ikasturte hasieran gurasoei baimen idatzia eska daiteke.Bestalde,irudian ikasleen etxe-aurreak ez ikustea edo ikasleen egoera ekonomikoa ez islatzea komeni da;taldea jardueraren bat egiten ari dela biltzen duten argazkiak dira egokienak. Bideo erreproduzitzailea Bideo erreproduzitzailea bideo-artxiboak erreproduzitzen dituen aplikazioa edo tresna da.Erreproduzitzaile gehienek bidea eta audioa erreproduzitzeko aukera ematen dute. Erreproduzitzaile bat instalatu ondoren,garrantzizkoa da aplikazio horrekin modu lehenetsian bistaratuko den artxiboen formatuak ezartzea.Programa bakoitzaren konfigurazio-aukeran formatu-zerrenda bat agertzen da,formatua aukeratzeko. Bideo bat jendearen aurrean erreproduzitu behar denean,komenigarria da “pantaila osoa� moduan ematea,proiektagailu edo ADE bat erabiliz.Ikasleen arretari 4


eusteko,bideo laburrak erreproduzitzea komeni da,gehienez 15 minutukoak.Bideoak luzeak badira,erreprodukzioa tarteka gelditzea eta hausnarketa egitea komeni da,edo erreproduzitu beharreko zatiak aukeratzea. Bideoa sortu eta editatzeko programa Bideo-edizio digitala bideo-artxiboetan oinarrituta ikus-entzunezko lana egiteko prozesua da;bideo horiek bideoa grabatzeko gailu batez grabatzen dira aldez aurretik;irudi eta soinu artxiboak konbinatuta ere egin daiteke. Garrantzizkoa da kontuan izatea bideoa editatzeko programa gehienek ordenagailuko sistema-baliabide ugari erabiltzen dituztela.Hortaz,gure ordenagailuaren eskakizunak mugakoak badira,programa etengabe geldituko da.Bideoekin lan egiteko oso garrantzitsua da prozesadore azkarra,RAM handia,bideo-txartel ona eta disko gogorrean toki libre handia edukitzea. Ikasleek bideoak lantzeak beren sorkuntza-trebetasunak garatzen ditu;talde-lanak adiskidetasuna sustatu eta azken produktua hobetzen du. Baliabide hau ikasgelan ezartzeko aukerak ugariak dira.Besteak beste,honako hauek aipa genitzake:laborategi-edo landa-esperientziak erregistratzea,ikerlanen baten azken agerpenak egitea,elkarrizketa edo inkestak azaltzea,jarduerei buruzko tutorialak lantzea,eskola-telebista,bidekontaketak,etab.

Irudi erreproduzitzailea Irudi-erreproduzitzailea irudi-artxiboak erreproduzitzen dituen aplikazioa edo tresna da.Eskuarki,karpeta baten edukiaren gainean lan egiten du,eta artxiboak banan-banan bistaratzen ditu,edo diapositiba-aurkezpen gisa.

5


Irudi bat jendearen aurrean erreproduzitu behar denean, “pantaila osoa� moduan egitea komeni da,proiektagailu bat edo ADE bat erabiliz. Ikasleek beren ingurunean hartutako argazkiak bistaratzea eta,lehen begiratuan antzematen ez diren xehetasunak aztertzearren,irudiak handitzeko aukera,arlo jakin batzuen ikaskuntzan interes handiko aukera berriak ekarri ditu. Irudiak sortu eta editatzeko programa Irudien edizio digitala ordenagailuan exekutatzen diren programa bereziez egiten da,argazkiak,eskaneatutako dokumentuak,marrazkiak eta ilustrazioak manipulatu,optimizatu eta apaintzea ahalbidetzen duten programez egin ere.Programa horiek gure diseinu propioak – hala nola istoriotxoak edo komikiak – sortzeko aukera ematen diguten tresnak ere badituzte. Irudiak tratatzeko programa ugari daude:batzuk profesionalak eta oso konplexuak dira;beste batzuek,berriz,aukera gutxiago dituzte eta erabiltzen errazagoak dira.Baina programa guzti-guztiak ordenagailuan instalatu eta exekutatu beharrekoak dira.Programa horiek erabiliz,gure lanerako ditugun premietara egokitu ahal izango dugu irudia:irudia moztea,tamaina aldatzea,pisua aldatzea,eta distirarekin,kontrastearekin edo saturazioarekin jokatzea. Artxibo-formatuen bihurtzailea Artxiboaren formatua bihurtzeko,helburuko formatua eta jatorrizko formatua zeintzuk diren jakin behar da,eta formatuak bihurtzeko programa bat eduki.Testu,audio eta bideo editoreek formatuan ireki eta gordetzeko aukera eman ohi dute.Aukera hori ez badugu,hartarako berariazko programa bilatu eta instalatu behar dugu ordenagailuan. Hainbat programak artxibo blokeak bihurtzea ahalbidetzen du.Aukera hori izugarri eraginkorra da.Orohar, bihurketa-prozesuan artxiboei beste izen bat eman dakieke,eta horri esker,errazago bereiziko dira jatorrizko artxiboak eta eraldatutakoak. Artxiboaren formatua aldatzen denean informazio pixka bat ere galdu ohi da beti.Testuen kasuan,testuaren formatua eta orrian duen antolaketa gal daitezke;bideoen 6


kasuan,irudiaren kalitatea.Hortaz,ahalik eta bihurketa gutxien egitea eta jatorrizko artxiboaren kopia bat gordetzea komeni da,artxiboaren formatua aldatzean jatorrizko artxiboa gal ez dadin.Gomendagarria da azken formatu bat baino gehiago erabiltzeko aukera izatea eta saiatuz eta huts eginez formatu egokia aukeratzea. Irudi-galeria Irudi-bilduma da,irizpide jakin baten arabera ordenatu eta sailkatua;eskuarki,irudien deskribapena ere ageri da bertan.Irudi-galeriak doakoak edo merkataritzako erabilerakoak dira. Hezkuntza-arloan,galeria horiek irakaskuntzan lagungarri erabil daitezke;era berean,ikasleak irudien ahalmenari dagokionez motiba daitezke,helburu jakin batzuetarako bilaketa egokirako konpromiso aktiboa hartzera bultzatzen baitituzte.Bereizi beharra dago irudiak ondoren argitaratzeko diren dokumentuak edo materialak lantzeko erabiltzearen edo irudiak ikasgelan erabiltzearen artean. Irakaskuntzan irudien erabilera berria ez den arren,IKTen garapenak askotariko baliabideak eskuragarri izateko eta erabiltzeko aukerak areagotu ditu.Eskuarki,aukera horiek komunikazio-erabilerarekin edo irakurketa eta idazketarekin dute zerikusia. Soinu erreproduzitzailea Soinu-erreproduzitzaile digitala audio-artxiboak antolatu eta erreproduzitzen dituen gailua da.Oinarrizko funtzioez gain,gehienek zerrenden erreprodukzioa,etiketen euskarria eta ekualizadorea dute.

Erreproduzitzaile horiek hiru motatakoak izan daitezke bereziki: -MP3 CD erreproduzitzaileak: Cda erreproduzitzen duten gailuak. -Flashen oinarritutako gailu eramangarriak:Audio digitaleko fitxategiak barnememorian edo kanpo-memoriako txarteletan gordetzen dituzten gailuak 7


- Disko gogorrean oinarritutako gailu eramangarriak:Audio digitaleko fitxategiak disko gogor batetik irakurtzen duten gailuak. -Audioa erreproduzitzeko programak,ordenagailuan instalatuak:Audio digitaleko erreprodutzaile askok bideo digitalen erreprodukzio sinplea ere onartzen dute. Soinu-baliabideek taldeko edo banakako ikaskuntza-esperientziak aberasten dituztenez,soinu-erreproduzitzaile oro arlo guztietarako funtsezko baliabidea da,bai ikasgelan,bai erakundean;izan ere,soinu-dokumentazio guztiaren hautematea eta kalitatea errazten dituzte. Audioa eta soinuak grabatu eta editatzeko programa eta gailua Audio-artxiboak sortu egin daitezke;alegia,artxibo batean gordetako ahotsa,musika edo soinuak graba daitezke.Halaber,editatu egin daitezke,haien zati bat moztu,soinuak nahastu,edo formatua alda daiteke. Audio-artxiboak erreproduzitu,batu,moztu eta nahasteko,eta artxibo horiei efektu bereziak aplikatzeko programa espezifikoak daude. Soinu-artxiboak grabatu eta entzuteko,honako hauek behar dira: •

Soinu-txartela duen ordenagailu bat edo gailu eramangarri bat

Soinua grabatzeko programa bat.

Mikrofono bat

Soinu-erreproduzitzaile bat

Bozgoragailuak eta aurikularrak.

Audioak edo soinuak adierazpide arina ematen dio ikasleari;eta,horren bitartez,hizkuntza idatziaren bitartez adierazten askoz ere zailagoak diren konnotazioak transmiti daitezke.Bestalde,soinu-grabazioek kultura-aniztasunera ahozko hizkuntzarenak diren bereizgarriez hurbiltzera ahalbidetzen dute.Soinu-grabazioen bitartez sortutako mezu baten eta ahots-sintesiaren bitartez sortutako mezu berdinaren

8


arteko konparazioak ikasleei beren ahotsaren bitartez ematen duten kultura eta adierazpen aberastasuna erakustea ahalbidetzen du. Soinu eta audio bankua Soinu-baliabideen bilduma edo datu-basea da:irrati-programen edo hitzaldien transkripzioak,musika-konposizioen erreprodukzioak,soinu-efektuak,etab.Artxiboak hainbat audio-formatutan daude eta orohar,kategorien arabera ordenatuak. Soinu-baliabideak balio handiko elementuak dira irkasleak hezkuntzarako jardueren edo materialen diseinuari heltzeko.Hezkuntza-edukien garapena sustatu eta errazten dute,eta baliabide horiek entzutea oso motibagarria izan daiteke,imajinatzeko,sentsibilizatzeko,idazteko,alderazteko,etab. Audioko eta bideoko artxiboak “hondo-musika�gisa erabil daitezke,edo ikasteko jardueretako funtsezko elementu gisa. Era berean,ikasgelako edo erakundeko soinubankua sor daiteke elkarlanean,edo audioa eta soinua grabatu eta editatzeko programa eta/edo gailu bat erabiliz.

9


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.