Egitura apunteak

Page 1

Teknologia

EGITURAK Betidanik, gizakiak elementu erresistenteak diseinatu eta erabili ditu bere eraikuntzek jasaten zituzten esfortzu edo kargei aurre egiteko. Beste izaki bizidun askok ere eraikuntzak egiten dituzte: erleek, inurriek, hegaztiek, ... Egitura naturalak: naturak bera sortzen dituen egiturak dira: izaki bizidunen hezurrak, dortoka eta barraskiloen oskolak,...

Egitura artifizialak: izaki bizidunek eraikitzen dituzten egiturak dira. Elementu sinple batzuk, modu jakin batean antolaturik, hautsi gabe karga edo esfortzuak jasango dituztenak.

DBH1

1

EGITURAK


Teknologia

EGITURAK ELEMENTU ERRESISTENTE GISA

EGITURA BATEN ZATIAK Edozein egitura aztertzen badugu, elementu sinple batzuk osatzen dutela aurkituko dugu. Elementu bakun hauek, denen artean, egiturak jasaten dituen karga eta esfortzu guztiei aurre egiten diete. Horrela egiturak zurruntasuna eta erresistentzia handia edukiko dute.

Elementu bakunak: egitura bat osatzen duten azpiatalak dira. Zati horietako bakoitza profil batez osaturik dago.

Merkatuan dauden itxura ezberdinetako profil batzuk:

DBH1

H profila

I profila

T profila

U profila

2

EGITURAK


Teknologia HABEAK

Esfortzuak edo kargak jasaten dituzten elementu bakunak dira. Normalean habeak posizio horizontalean daude. Zertxak: habe bereziak dira, gelaxkak triangeluarren itxura dute eta habe izugarri baten funtzioa egiten dute.

ZUTABEAK

Posizio bertikalean dauden egitura elementuak dira. Normalean habeak eta zertxak zutabeen gain sostengatzen dira eta hauen pisua eta karga jasaten dute.

TIRANTEAK ETA TENTSOREAK

Egiturei zurruntasuna eta erresistentzia handiagoa ematen diete. Batzuetan altzairuzko kable arruntak dira, tentsore batzuekin tenka daitezkeenak. Tiranteek profila luzatu nahi duten esfortzuak jasaten dituzte ( trakzio esfortzuak).

ESKUAIRA

Triangelu angelu zuzenak dira eta zutabe eta habeen arteko loturak sendotzeko erabiltzen dira.

DBH1

3

EGITURAK


Teknologia

EGITUREN GAIN ERAGINA DUTEN ESFORTZUAK Egitura bat berarengan eragina duten karga eta esfortzu zuzenak jasateko gai izan behar du. Egitura bat egonkorra dela esango dugu kanpoko kargek beregan eragiterakoan orekan mantentzen baldin bada, erortzeko edo iraultzeko arriskurik egon gabe. TRAKZIO ESFORTZUAK

dira.

Gorputz baten gain diharduten indarrek berau luzatzen dutenean gertatzen

KONPRESIO ESFORTZUAK Gorputz baten gain diharduten indarrek berau zapaltzen dutenean gertatzen dira. Honen adibide dira eraikuntzen zutabeak eta mahi eta aulkien hankak. Konpresio indarra horizontala ere izan daiteke.

DBH1

4

EGITURAK


Teknologia

BIHURDURA ESFORTZUAK

Zama edo indarrek objetuak bihurritzera eragiten dituztenean. Biradera batek flexio-esfortzua egiten du mugitzen duen ardatzaren gainean. MAKURDURA EDO FLEXIO ESFORTZUAK Indar edo pisu batek gorputz bat tolesteko joera duenean, flexio esfortzupean dagoela diogu. Errealitatean esfortzu mota hau beste bi indarren ondorioa da, trakzioarena

eta konpresioarena.

EBAKIDURA ESFORTZUAK Bi indar berdinek kontrako norantzan, plano paraleloan eta elkarrengandik hurbil dihardutenean.

DBH1

5

EGITURAK


Teknologia

EGITURA BATEN ZURRUNTASUNA EGITURA TRIANGELUARRAK. Trinagelua desitxuratu ezin den forma geometriko bakarra da. Egitura baten zurruntzsuna triangelatzean oinarritzen da, eta horregaitik egitura gehienek itxura hori izaten dute: egitura triangeluarra.

DBH1

6

EGITURAK


Teknologia

MATERIALAK EGITURETAN Material guztiek ez dituzte ezaugarri berdinak, eta horregatik haiek aurkezterakoan ezaugarri horiek eta jasan behar dituzten esfortzu motak kontutan hartu behar dira. Egiturek trakziozko esfortzuak jasan behar badituzte, materialaren zuntzak luzatu egingo dira; horregatik altzairua eta egurra erabili ohi dira. Egiturek konpresiozko esfortzuak jasan behar badituzte gehien erabiltzen diren materialak harria eta hormigoia dira, eta neurri txikiago batean altzairua eta egurra. Jasan beharreko esfortzuak flexiozkoak badira, egurrak nahiko ondo jasaten ditu eta horregatik urteetan erabili izan ohi da. Gaur egun beste material egokiagoak erabiltzen dira, altzairua adibidez. Material mistoak: hauen artean hormigoi armatua da erabilienetakoa. Material hau hormigoi-orez eta barruan doazen altzairuzko hagatxoez osatua dago. Hormigoiak konpresio indarrak ondo jasaten ditu eta altzairuak berriz trakzio esfortzuak.

DBH1

7

EGITURAK


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.