Egiturekin jolasean

Page 1

EGITUREKIN JOLASEAN FORMA Egitura bat ( etxea, zubia, dorrea, e.a. ) osatzen duten piezetako bakoitzak duen forma, pieza egiteko erabiltzen den materiala bezain garrantzitsua da. Hona hemen adibide batzuk;


ZEUK EGIAZTATU 1. Egurrezko edo beste materialeko bi prisma gainean, jar ezazu paper edo kartulina zati bat. Zera beha dezakezu:  Kartulina edo papera tolestu egiten da eta objektua erori egiten da.  Papera edo kartulinari ertzak tolestuz gero, hurrengo irudian ikusten den bezala, objektua ez da eroriko. Ondorioak:  Ez da beharrezkoa egiturak beteak izatea.  Edozein material lauk hobeto jasaten ditu indarrak tolesduraren bat izan ezkero.  Aurretik aurkeztutako profil edo formak ondo jasaten dituzte indarrak, eta horrez gain oso gutxi pisatzen dute.

2. Kartoi mehea eta edo kartulina erabiliz, egin irudian ageri diren hainbat formetako profilak eta aztertu eta koadernoan apuntatu zeinek jasan dezakeen pisu handiena.


PIEZA ERRESISTENTEAK ERAIKITZEKO ERA Egitura egonkorrek deformatu gabe eutsi behar dute, eta horrez gain, ahalik eta arinenak izan behar dute. Egituren diseinuan, oso garrantzitsua da profil edo pieza hutsak erabiltzea, elementuak hain pisutsuak izan ez daitezen. Piezak forma egokiekin eraikitzen badira, oso egitura erresistenteak lor daitezke, nahiz eta paperez edo kartoiz egin.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.