LOMCEri ez! 2012-12-04

Page 1

WERTen WERT en erreforma - prentsa oharra

Ikasle Abertzaleak antolakundeak erabat salatu egiten du WertWert - en eraso berri hau • •

Euskararen kontrako eraso bortitza da Euskal Herriko sektore ezberdinen artean erantzun bateratu bat ematearen alde azaltzen gara

Euskal Herria – 2012/12 2012/1 2/04

Espainiako Wert Hezkuntza Ministroak gauzatu nahi duen hezkuntza erreforma berri hau erabat arbuiatzen dugu ezkerreko ikasle euskaldun eta feministok. feministok. Erreforma Erreforma inposatu eta frankista da erabat. Euskararen kontrako eraso zuzena da. Azken hamarkadetan eman den Euskararen kontrako erasonik larrienetakoa da hau. Legea bete ez duten bakarrak inposaketaren bidez Euskaraen ukazioan sakondu dutenak izan dira. Hizkuntza ereduekin Euskara bigarren mailako izatera kondenatu badute ere, euren legeei muzin egin eta orain, Gaztelaniera <blindatu> nahi dute. Orain arte ezagutza osoa bermatu zaion hizkuntza Gaztelaniera izan denean, aldaketa honek ez du inongo kabidarik. Euskararen kontra egiteko beste mekanismo espainolista bat besterik ez da. Hizkuntzen arteko <oreka> aipatzen dutenean, zertaz ari da Wert? Gaztelanieran sakontzea eta Euskara baztertzea oreka al da? Erreforma inposatu honek herriaren asimilaziora garamatza zuzenean. Legeei muzin egin, hezkuntza komunitatearen iritziei jaramonik egin ez eta eurena inposatzera datoz berriz ere. Oraingoan ere, Euskararen Kontseiluak kaleratutako kaleratu tako <ikasle eleanitzak sortzeko proposamena > ekarri nahi dugu mahai gainera. Hori baita, Euskararen normalizazioan aurrera urratsak eman eta ikasle euskaldun eleanitzak hezteko biderik eraginkorrena eraginkorrena. ena Gainera, curriculumaren gaineko kontrola handitzearekin nahikoa izan ez, eta <enborreko> ikasgaietan erabaki ahalmen osoa izatea planteatzen dute.. Honekin, asignatura batzuei balio kentzeaz gain –ez dira amaiera hautaprobetan kontutan hartuko- zentralizazioari ateak parez pare irekitzen dizkio. Berriz ere, heziguneei curruculumaren gaineko autonomia murrizten die. Argi dugu, eztabaidaren gakoa erabakitze eskubidean dago. Euskal Herria herri ukatu da, eta beraz, hezkuntzaren gaineko erabakiak Madril eta Parisen hartzen dira. Bada momentua hezkuntzan ere dagokigun erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta guk gere hezkuntza sistema propioa eraikitzen hasteko. Guk gurea! Ikasle Abertzaleak antolakundetik, beraz, dei egiten diogu ikasleria osoari eraso berri honen aurrean tinko erentzutera. Gainera, hezkuntzak Euskal Herriaren eraikuntzan duen papera kontutan izanik, berebiziko

Ikasle Abertzaleak

1

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


garrantzia du norberaren interesetatik haratago herri bezala pentsatzeak. pentsatzeak. Erantzuna Euskal langile,, Herriarena izan behar da. Beraz, hezkuntza komunitatea osatzen dugun ikasle, hezkitzaile, langile familia zein herritarrok, herritarrok, elkarlanean eraso honi ahal beste indarrarekin erantzun behar diogu eta Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema Nazionala egunez egun eraiki. Horrela soilik lortuko dugu Euskal Eskola Nazionala eraikitzea!

Ikasle Abertzaleak

2

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.