Eraiki pedagogia askatzailea! [Lan lerroak garatuz 2]

Page 1





1. KOKAPEN OROKORRA Zergatik pedagogia askatzailea? Pedagogia askatzailea behar dugu pertsona kritikoak hezteko. Ikasleok hezkuntzan hartzaile/objektu huts ez izateko. Gure ahalduntzea bultzatzeko eta bizitzarako tresnak hartzeko. Gure gaitasun desberdinen potentzialitate guztia askatzeko modelo bakar batek ez digulako balio. Erritmo desberdinak errespetatzen saiatu behar dugulako. Eskolak jatorri sozial desberdineko jendeari aukera berdinak bermatzeko balio dezan. Inor bidean gera ez dadin. Pedagogia askatzaile bat ezinbestekoa zaigu Euskal Eskola Nazionalaren bidean, pertsona kritikoz eta autonomoz osaturiko jendartea eraikitzeko.

Gaur egungo testuingurua Gaur egungo pedagogiak nagusiki gaitasun memoristikoa eta logikomatematikoa bultzatzen ditu. Gaitasun hauek neurtzeko ezarri den ebaluaketa

ereduak

(azterketak,

Selektibitatea)

bultzatzen du: batzuk gai dira, besteak ez.

bereziki

segregazioa


Pedagogia atzerakoiak ikasleak infantilizatzen ditu, irakasleak orojakileak eta ikasleak ezjakin eta pasiboak direla aurresuposatuz. Horrez gain, sistemaren baloreak bultzatzen ditu gaurko pedagogiak, indibidualismoa eta lehiakortasuna. Eskola eta unibertsitateetako pedagogia ezer gutxi aldatu da azken hamarkadetan. Klase-orduen banaketa, adinak, edukiak, unitateak‌ zurrunki mantendu dira, nahiz eta frogatua dagoen beste ereduek hobeto funtziona dezaketela. Ikasleok ordea aldatu gara, jendartea eta mundua aldatu dira. Gaur egungo testuinguruan, murrizketen ondorioz, irakasleek ordu gehiago dituzte, ordezkorik ez, eta honek baliabide gutxiago izatea eta pedagogia berritzeko denborarik ez izatea dakar epe motzera. Horrez gain, murrizketen ondorioz klaseak lehen baino gehiago masifikatu dira, pedagogia berritzeko tarte txikia utziz. Hala ere, LOMCE dugu pedagogia askatzailea garatzeko oztopo nagusiena. LOMCEk ekarriko dituen 4 errebalidak ongi egiteko, gaitasun memoristikoa/logiko-matematikoa eta ikasleok edukiak buruz ikastea bakarrik bultzatuko da. Ikaslea edukien gordailu, objetu huts izango da. Batxilergoa Selektibitatearentzako dena izango dira Lehen Hezkuntzako azken urteak eta DBH. Gainera, eskoletako ikasleen emaitzak publikatuko dira, eskolen ranking bat eginez. Ondorioz,

azkenean

konpetitibitatea

bultzatuko

eskolen da,

eta

arteko ikaste

eta

ikasleen

prozesua

arteko

memorizatzera

mugatuko da. Ikasle asko bidean geratuko dira. Eskolak segregazioa bultzatuko du, eta gaur egungo pedagogia atzerakoiean sakonduko da.




1.- PEDAGOGIA (ata teorikoa)


Gaur egun, hezkuntzaren gaineko eta hau ulertzeko ikuspegi desberdinen berri dugu, azken mendeetan zehar bereziki hezkuntzan aditu desberdinek egin duten lanaren ondorio gisa. Ikuspegi hauetan dute jatorria pedagogia ildo desberdinak proposatzen dituzten Decroly, Neill, Freinet, Freire Gardnerrek besteak beste. Eskola

tradizionalak

lehentasunez

adimen

logiko-matematikoa

garatzea zuen/du helburu eta bestelako gaitasunak alboratu eta ez baloratzean oinarritu da urte luzeetan zehar. Hau oinarri hartuta, ikasleak sailkatu egin ditu gai ziren eta gai ez zirenen artean. Hala, ikasle batzuk emaitza onak atera eta ikasgelako azkarrak, iaioak eta trebeak ziren bitartean beste batzuk ergelen pareko tratua jasotzen zuten (gaur egun ere ikus dezakegu). Honekin hautsi zuen Gardnerren adimen anitzen teoriak (1983), zeinak zortzi gaitasun ezberdin proposatu eta denoi inteligenteak izatea aitortzen digun eremu ezberdinetan. Ondorengoa azalduz, denok ditugu gaitasun guztiak baina batzuk besteak baina garatuagoak beraz denak garela azkarrak eta gaituak. Gardnerrek egindako sailkapenak hurrengo adimenak azaltzen dira: pertsona barneko adimena, pertsonarteko adimena,

hizkuntza

adimena,

adimen

logiko-matematikoa,

adimen

espaziala, adimen musikala, adimen zinetiko-korporala eta adimen naturalistikoa. Ikasleengan

zentratuz,

egoera

berriek

ikasleoi

sozializaziorako

gaitasunaren garapenean aukerak eskaintzen dizkigu. Leku eta jende berriak gure nortasunaren garatzeko baliagarria da, aurrez izan ditzakegun “etiketak� (ikasle alperra, pailazoa, isila..) ezabatzeko baliagarria baita. Autore ezberdinek bat egiten dute, adin desberdinetako ikasleak ikastalde berean nahastuta egoteak ikasle prozesuan aurrera egiteko zailtasunik ez dakarrela. Are gehiago, aniztasunaren aitortza egin eta bakoitzak dakien horretatik egiten diola ekarpena taldeari. Egun baditugu Euskal Herrian hala lan egiten duten eskola eredu ezberdinak; haien artean Amara Berri Sistema non ikasleak zikloka dauden antolatuak. Hau da, bi ikasturte


ezberdinetako haurrak nahasturik (1. eta 2, 3. eta 4., 5 eta 6). Beste adibide bat Eskola Txikiena dugu, non herri edo auzo horretako haur eskolan elkartzen diren. Eskola hauetan haur kopurua 50 baina handiago izaten ez denez, LHko haurrak elkarrekin ikasten dute zein kurtsoka bereziak egon gabe. Bestetik, ikasgela bat irudikatzeko eskatzen digutenean bi mahaiez osatutako ilarak datorkigu burura askori. Hala ere, XX. mendeko pedagogo ugarik haien artean A.Neill edo C.Freinetek bat egiten dute ikasleok esperimentazio

eta

elkarrekintzaren

bidez

ikaste

beharrezko

dugula

adierazten dutenean. Ondorioz, ikasgelak ikasleon artean hartu-emanak egon ahal izateko taldeka jarriko gara edo bestela talde handian “U� itxuran ikasle guztiok elkar ikusi eta hitz zuzendu ahal diogularik. Finean gelaren antolaketaren arabera klaseak modu batekoak edo bestekoak izango dira, irakaslea ardatz izango duena eta ondorioz ikasleek paper pasiboa beteko dutena edota gelakideen arteko eztabaidek nagusitasuna izango dutena. Edukien antolaketari dagokionez, pedagogo ugarik egiten dute proiektu globalizatzaileen alde. Hau da, gai zabalak hartu eta bertatik interesguneak landuz ikastea, modu honetan ikasleoi interesa pizen digun horretan sakonduko genuke baina zerbait isolatua ez dela ulertuaz beste askotariko ideiekin lotura dutela jakinaz alegia. Honen aitzindarietako bat izan zen O. Decroly pedagogo belgikarra. Era berean, eskola berriko autoreek ez zituzten klase orduak gaur egun dauden moduan antolatzen ordu bete zerbaitekin ondoren moztu beste zerbaitekin jarraitzeko. Aurrez aipatutako proiektuen bidez aste oso bat pasa zezaketen gai berdina lantzen, azken batean irakasleak ikasleengan jartzen zuen arreta eta lanean gogotsu bazebiltzan horri probetxua ateratzen ahalegintzen ziren. Ebaluaketak, zera izan beharko luke egin dugun lanaren emaitza, zeinak ondo egindakoaren errekonozimendua jaso beharko genukeen alde batetik eta bestetik, hobetzeko ditugun alderdiak zeintzuk diren identifikatu beharko genituzke. Hala ikaskuntza eraikitzaile bat izango dugu non gure indarguneen berri izango dugun eta hobetzeko ditugunak jakinik egiteko norabidea izango genukeen.

aĂ­z

om


Testuliburuei dagokienean, egun eskoletan ohikoa da irakasleak hauetan oinarrituz lana egiten eta euskarri bakar gisa erabiltzea. Kasu hauetan, testu liburu hori egindako autoreen

aíz

ikuskera barneratzen

dugu ikasleok. Horregatik, garrantzitsu da egileak nortzuk diren jakin eta hauek duten bertsioaz gain (normalean “ bertsio ofiziala)

aíz

aíz

omía nte correcto” edo

informazio iturri batzuk eskuratze hala gure ondorio

ateratzeko aukera izango dugu gai ezberdinen inguruan hauei buruzko iritzia propioak eraikitzeko. Azkenik, etxerako lanak

aíz eztabaida gai izan dira ikaste prozesuan

ekarpena egiten duten zalantzan jarriaz. Finean, etxerako lanei zein helburu jartzen zaien ikusi behar dugu, izan ere

aíz irakasleari gelan egindako

bukatzeko denborarik ez ematearen ondorioz etxean egiteko bidaltzen baititu. Halako kasuetan lan hori burutzeak ez du ez hanka ez bururik. Etxeko-lanak

ikasleen

aíz

omía

garatzeko

eta

gurasoak

heziketan implikatzeko egokiak direla argudiatua zian da

ikasleen

aíz. Honek

etxeak ikasleek ikasteko mahai eta gune bat izateko baliagarriak direla ere arrazoituz. Hona hemen, H.J. Walbergek (1985) esandakoa: “Etxeko-lanak irakaskuntza-ikaskuntza

prozesuan

eragin

sendoa

du”.

Erreparatu

beharreko aspektua izango da etxeko-lana zer, noiz, nola eta zertarako egiten den.


2.EREDUAK SUMMERHILLEKO ESKOLA Filosofia: Summerhill eskola Alexander Shuterland Neill-ek 1921ean martxan

jarritako

hezkuntza

eredu

alternatiboa

da.

Eskola

honen

heziketaren oinarri teorikoen arabera, bizitzaren helburuak zoriontasuna eta ongizatea behar dute izan eta hori abiapuntu izanik, umeek txikitxikitatik inguratzen dutenaren inguruan duten interesaz baliatu behar da balore horiek helarazi ahal izateko. Bestalde, honakoa lortze bidean askatasuna eta autoerregulazioa hartuko ditu irizpidetzat Neillek, izan ere, hezkuntzaren helburua haurrek haien bizitza bakarrik kudeatzeko gaitasuna izatea da. Dena dela, askatasunaren eta autoerregulazioaren kontzeptuetan sakonduz, Neillen aburuz, haurrak nahi duena egiteko askatasuna duela dio, baina beste inor mintzen ez badu. Hala eta guztiz ere, Neillek onartuko du noizbehinka jarrera autoritaioetara jotzea beharrezkoa izango dela, batik bat haurren osasuna edota segurtasuna jokoan dagoenean edota haurrak bere bizitza zuzendu eta arazoak bakarrik konpontzeko gai ez denean. Bestalde, zigorraren aurka kokatzen bada ere, onartuko du haur batek bere buruari edota komunitateari kalte egiten dionean zigorra merezi duela. Honetaz gain, eskola honek sentimenduetan jarriko du interes handia eta haiek adierazten ikastea ezinbestekotzat joko du. Hau da, adimena lantzea garrantzitsua bada ere, norberaren sentimenduak ulertzen eta azaleratzen ikastea ere ezinbestekoa da. Azkenik, sexualitatea modu natural eta aske batean lantzea ezinbestekoa ikusiko du heziketa prozesua integrala izan dadin eta bizitza eredu berri bat suposa dezan.


Funtzionamendua: Aurretik aipaturiko ideia hauek betetze bidean, autogobernua edota haurren asanbladak izango dira Summerhill eskolako ardatzak.

Haurrek

Summerhillgo

dinamika

sozialarekin

edo

talde-

bizitzarekin erlazioa duen oro astean behin egiten diren asanbladetan eztabaidatuko dute. Asanblada hauek elkarbizitzaren erregulatzaile izango dira, beraz eskolako kudeaketaren arauak bertan erabakiko dira. Denek hartuko dute parte bertan, bai 5-15 urte bitarteko haurrek eta bai langileek ere, eta denen botoek balio bera izango dute. Asteroko asanblada hau Summerhillgo parlamentua ere deitua izan da. Bestalde, presidente/gidaria eta idazkaria astero aldatuko dira. Azken finean, Summerhilleko ereduak argi azalerazten duena, ikasleen hitza ere ezinbestekoa dela da eta eskolaren barne funtzionamenduan honakoa kontuan hartzea garrantzitsua dela ikasleak era autonomo, kritiko eta iraultzailean hezi nahi baditugu.

PAIDEIAKO ESKOLA Filosofia: Paideia 1978an jarri zen martxan Badajozen. Garaiko hezkuntzaren aurrean kontrajarriaz pedagogia libertarioa oinarri izango zuen alternatiba izanik. Pedagogia

libertarioaren

oinarriei

dagokienez,

ordea,

Paideian

argi

identifikatzen dute gaur egun formaltzat jotzen den heziketak, gaur egungo gizarte eredua birproduzitzeko helburua besterik ez duela, hau da, gizarte indibidualista, lehiakorra, kapitalista‌ bat eraikitze bidean sortutako hezkuntza sistema dela. Honenbestez, beste gizarte eredu baten alde egite bidean, ideologia libertarioa ezinbestekotzat jotzen dute. Honen aburuz, heziketaren helburuak honakoak behar lukete izan; -Norbanakoaren askatasuna: beti ere ondokoa kontuan harturik eta kolektiboan bizitzeko beharrari garrantzia emanez.


-Autoritatearen aurka egitea: Inork ezin du ezer agindu, erabaki guztiak modu kolektibo eta zentzudunean hartu behar dira. -Norbanakoaren autonomia: Norbanakoak kontuan hartu behar du kolektiboan bizi dela, baina bada bere erabakiak, sineskerak edota dena delakoak eraikitzeko gai eta guztiz askea. -Jolasa

heziketarako

ardatz:

jolasaren

bitartez

errazagoa

da

eskuzabaltasuna bermatzea, kolektiboaren beharra azaleratzea eta giro positibo bat eraikitzea. -Sexu eta klase soziala alde batera utzita, heziketa bateratua; hau da, heziketa

prozesuak

ezin

du

diskriminazio

jarrerarik

izan,

berdintasuna izan behar du ardatz. Finean, pertsona libre eta autogestionatuak eraikitzeko, ezinbestekoa da norberak gogoko duena ikasi ahal izatea, nahi duen leku eta momentuan.. Bestalde, auto-heziketa oso garrantzitsua beste inoren beharrik gabe bizitzen ikasteko. Gainera, lan kolektibo eta igualitariorako bermeak sortuaz, hezitzaileen papera ez da inoren gainetik jarriko, denak bilakatuko dira maila berekoak. Are gehiago, norberak erabakiko du ebaluazio

bakoitzean

zeintzuk

izango

diren

bere

buruarekiko

eta

taldearekiko hartzen dituen konpromisoak, ez ditu hezitzaileak bere izenean hautatuko. Bestetik, auto ebaluaketa izango du irizpidetzat, eta horri esker, azterketak; lehiakortasuna eta presioa suposatzen dutenak, alde batera utzi eta autokritikarako edota heldutasunerako guneak sortu ahal izango dira. Funtzionamendua: Esan bezala, pedagogia libertarioa oinarri izanik, eskolaren funtzionamendua guztiz autogestionatua da. Izan ere, Paideia kolektibo batek osatzen du, bertan bost pertsona topa daitezke buru belarri eskolan bertan, baina badaude eskolatik kanpo ere lan egiten dutenak bertara dirua ekarri ahal izateko. Erabakiak edota ardurak kolektiboak dira uneoro eta pertsona bakoitzak ahal duena bakarrik ematen duen bitartean behar duen guztia jasotzen du baita ere.


Bestalde,

asanblada

bilakatuko

da

erabakiak

hartzeko

gunea,

erabakiak kolektiboak izan daitezen eta autoritarismo eza bultza dadin. Bertan, askatasunez hitz egin ahal izateko abaguneak sortuz arazoak identifikatzea erraza baita eta honenbestez ongizate kolektiborako erabakiak hartzea ere.

“Asanblada hezkuntza libertarioaren giltzarria da, izan ere, bertan sortzen da pertsonen arteko bat-batekotasuna, askatasuna eta komunikazio askea.� Laburbilduz,

Paideiak

irakasteko

modu

berri

baten

proposamena

suposatzen du, non irakaslea ez den heziketaren gune, denak kokatzen baitira maila berean. Gainera norberak erabaki dezake zer den ikasi nahi edo behar duena eta horrek bizitzarako erabakitze ahalmen garatuagoa eta bizi proiektu autonomo eta osoagoa eraikitzeko bidea ematen du.

MONTESSORI METODOA Filosofia: Montessori metodoa Maria Montessori hezitzaile italiarrak 1912an argitaraturiko liburu batean oinarritzen da. Honen aburuz, behaketa zientifikoaren ondorioz heziketa bizitzaren parte gisa definitzen du. Hau da, haurrek inguratzen dutena ikertu behar dute, horren inguruan galderak egin eta ondoren galdera horiek erantzuten saiatu, ez zaie ikasi beharrekoa aurretik

zehaztu

behar,

haien

interesetara

egokitu

beharra

dago.

Montessorik zehaztutako metodologia autonomiatik abiatzen da, izan ere, umeak bakarrik eraiki behar du bere burua eta bera bakarrik iritsi behar da balore unibertsalak barneratu eta ulertzera. Funtzionamendua: Montessori metodoa darabilten ikastetxeetan, adin ezberdinetako ikasleak topatu ahal izango dira klase berean. Bestalde, ikasleen jarraipenak binaka egingo dira, hau da, hezitzaile bakoitzak bi ikasle izango ditu jarraipen zehatzagoa egin ahal izateko eta honi esker norberaren

gaitasun

eta

berezitasunak

azpimarratu

eta

goraipatzea

errazagoa izango da. Bestalde, ikasgela bakoitzak haren curriculumean iritzia eman eta eragin ahal izateko aukera du, izan ere, curriculuma bera modu abstraktuan zabalduko da ikasleak izan daitezen hura zehaztuko dutenak.


HOME SCHOOLING: Filosofia: Filosofia honen oinarria, izenak berak dion bezala, heziketa prozesua etxean ematea da, hau da, eskola bera, instituzio edo espazio gisa ezabatzea suposatzen du. Izan ere, heziketa bera duina eta eraginkorra izan dadin, etxeko giroa baina gauza hoberik ez dagoela baieztatzen du. Honek, ordea, bizitzako esperientzia ezberdinengan indarra jartzea eta gurasoen aldetik esfortzu handia suposatzen du. Funtzionamendua: Eredu honetan hiru ikasketa prozesu ematen direla esan genezake. Batetik, guraso batzuk eskoletan ematen den curriculuma onartu eta berau lantzen dute etxeetan, bestetik badaude curriculuma onartu baina aldaketa batzuk eman eta moldatzen dutenak eta azkenik, badaude eskoletan ematen den edukia onartzen ez duten asko eta heziketa prozesua beraien kabuz diseinatzen dutenak. Dena den, hiru kasuetan ikaslea etxean gelditzen da eta normalean gurasoak (ez bada beste hezitzaile bat hartzen) izaten dira hezitzaile papera hartzen dutenak.

HEZIKETA ASKEA Filosofia: Heziketa honen funtsezko ideia honakoa da; gizakia bere burua bakarrik hezteko gai dela pentsatzea, beraz naturan konfidantza jarriaz auto-heziketan soilik oinarritzea. Honenbestez, haurrekin egin behar den lanketa bakarra, haien heziketa prozesuaren parte izatea eta haren garapenerako giro egokia izan dadin baliabideak ematea da, ez sekula haren erabakietan sartzea. Funtzionamendua: Esan bezala, auto-heziketa izanik oinarri, ikaslea da guztiaren ardatza, berak erabakitzen du zer, noiz eta nola ikasi, beraz eskola bera espazio gisa ez da beharrezkotzat joko eta funtzionamendua ikaslearen beraren araberakoa izango da.


WALDORF PEDAGOGIA: Filosofia:

Honako

pedagogia

hau

Rudolf

Steiner

pentsalari

austriarraren eskutik datorkigu. Steinerren aburuz pertsona bakoitzak bere gaitasunak sormenaren, artearen eta mugimenduaren bidez garatu behar ditu. Bestalde, Waldorf pedagogiak giza harremanei garrantzia berezia ematen die, berauek izanik heziketa prozesuan beraren oinarri. Funtzionamendua: Heziketa prozesua eremu aske eta sortzaile batean eman behar da. Oinarria guraso eta irakasleen arteko lan kolektiboan egon beharko da, izan ere, ikasleak izango dira beti lanketaren ardatz eta helburu. Haurtzaroko lorategitik hasita 18 urte bitarteko adin tarteak hartuko ditu kontuan eskola honek eta ikasle bakoitzak heziketa berezitua duen arren, ikasketa kolektiboa bultzatuko du. Hau da, ikasle batek bestea hezi ahal izango du (adina kontuan hartu gabe). Bestalde, ebaluatzeko garaian ez da azterketarik egongo, ikasle bakoitzak jarraipen berezitua izango baitu. Azken finean, eremu aske batean norbere gaitasunak sormenaren eta mugimenduaren bitartez garatzea ahalbidetuko duen heziketa indibidualizatua suposatzen du Waldorf-ek.

IRRIEN LAGUNAK Filosofia: Euskal Herrian kokaturik, 2010.urtetik aurrera Pirritx eta Porrotx pailazoen eskutik aurrera eramango den ekimena izango da Irrien Lagunak Kluba. Egitasmo honek proiektu hezitzailea izan nahi du. Izan ere, Pirritxek, Pupu eta Lore bikiak izan ditu, eta hemendik aurrera pailazoak haur jaioberrien hezkuntzaz arduratu beharko dira. Honenbestez, Pupu eta Lore eredu hartuta, haurrak balore zehatz batzuetan hezteko helburua izango du xede: - Euskaratik euskarara: Gure hizkuntzatik mundua nola ikusten den erakutsi eta euskararen normalizazioan eragin ahal izateko. - Euskal Kultura: Gure arbasoen ezagutzaren bitartekari izan eta kultura garaikidearen lan berriak ezagutarazi, euskal kultura geure haurren eguneroko bizitzan ohikoa bihurtu ahal izateko.


- Euskal Herria, Euskal Irria: Zatiketa administratiboak gaindituz, herri bat garela erakutsi. - Mila kolore: Pentsaera eta molde askotariko jendea onartzen eta aniztasuna balio gisa agertzen ikas dezaten. - Bizikidetza: Bizikidetzari buruzko kultura berritzailea sortu, errespetuan eta elkarrizketan oinarritua, eskubide berdintasuna, elkartasuna eta askatasuna sustatu. - Partaidetza: Haurren eta helduen arteko harremana indartu.. - Ekologia: Natura babestea, iraunkortasuna bermatzea eta baliabideak zentzumenez erabilzea zein garrantzitsua den azaldu. Funtzionamendua: Irrien Lagunen Klubak ume eta helduekin egingo du

lan;

bai

hezitzaileekin,

bai

gurasoekin,

bai

aisialdi

eremuko

begiraleekin‌ finean, umeen heziketa prozesu osoan eragina duten heldu horiekin. Ondoren, haiek eta umeek eztabaida gune bat partekatu ahal izatea izango da funtsezko osagarri bat. Honen ostean, umeen kezkak zeintzuk diren azaleratu eta denen artean; herri, ikastetxe, auzo edota jolastoki hobeago bat eraiki ahal izatea izango zen helburua. Azken finean, umeek haien iritzia bota ahal izateko guneak (normalki asanbladak) sortzea eta ondoren iritzi horiek entzunarazteko bideak zabaltzea da proiektu honen xede garrantzitsuena. Hala nola, herri bateko garraioaren inguruan haurrek proposamen bat egitea eta ondoren alkateari honakoa eskaintzea.

Gelaz

gela, auzoz auzo eta herriz herri umeen ahotsa entzun dadin eta parte hartzea susta dadin.

BIZI TOKI Filosofia: Baxe Nafarroako Behauze herriko Goitia baserrian heldu talde batek umeekin batera hezkuntza eta bizi proiektu berezia abiarazi zuen 2012an. Bizitoki

proiektuko

kideek

haien

hezkuntza-printzipioak

zerrendatzen dituzte: 

Haurraren nortasuna errespetatzea.

honela


Haurra bere berezitasunean laguntzea.

Haurra bere osotasunean kontuan hartzea: dimentsio afektiboemozionala, sentsorial-motorra, eta mentala.

Bere ikasteko nahiari konfiantza egitea.

Haurrari bere ikasketak bere motibazioen arabera hautatzeko askatasuna ematea, argi izanez Bizi Tokin haurrak ezin duela nahi duen guzia egin, baina egiten duen guzia egin nahi duela.

Zigorrik eta saririk gabe heztea.

Eginez ikastea.

Elkartasuna sustatzea.

Haurrari autonomo izateko aukera ematea.

Haurrari bere gaitasun guziak garatzeko aukera ematea.

Haurrak beren garapen maila handien arabera banatzea (gutxi gorabehera 0-2 urte, 2-7 urte, 7-12 urte, 12-15 urte eta 15-18 urte), Jean Piagetek zehaztu zuen bezala.

Edozein adinetan, pertsona guziek ikasten eta irakasten dutela pentsatzea.

Haurra ez hartzea bilakaeran den izakitzat soilik, baizik eta, batez ere, orainaldian bizi den izakitzat, Janusz Korczakek zioen bezala.

Nortasun kritikoaren garapena laguntzea.

Haurraren sexualitatea errespetatzea.

Funtzionamendua:

Bizitokiren

funtzionamendua

ez

da

erraz

laburbiltzen ahal, baina hainbat puntu azpimarra genitzake. Bizi Tokin nagusiki euskaraz bizi nahi dute. Horretarako, bertan, helduek eta haurrek euskara ikasten edo hobetzen dute. Helduak

erregularki

biltzarrean

biltzen

dira.

Bizi

Tokiko

burujabetasuna biltzarrean datza. Nagusiki eztabaida gunea da. Bertan erabaki batzuk hartzen dira. Denak asetzen dituen adostasuna helburu duten eztabaiden ondotik datoz biltzarraren erabakiak. Adostasuna lortu ez bada bozkatzen dugu. Gutxienez bozkatzaileen %75ak proposamen baten alde egin behar du onartua izan dadin. Gainera, Bizi Tokiko helduek, pedagogiari eta haurren ikaspenen jarraipenari buruz elkarrekin gogoetatzen dute.


Bestalde, Eguneroko betebeharrak (adibidez garbiketa) gehienetan denek aldizka egiten dituzte. Jean Piagetek zehaztutako garapen mailak kontuan hartzen dituzte umeen hezkuntzarako. Jean Piageten arabera, haurren garapen maila handien araberako haur taldeak egitea komeni da: gutxi gorabehera 0 eta 2 urte arteko haurrak (sentimenei eta mugimenduari dagokien estadioa), 2-7 urte artekoak (estadio aurreoperatorioa: mintzairaren agerpena, joko sinbolikoarena, marrazketarena...), 7-12 urte artekoak (operazio zehatzen estadioa), 12-15 urte artekoak (operazio formalen estadioa) eta 15-18 urte artekoak. Talde bakoitzarentzat egindako leku berezietan banatu behar dira, baina garapen maila ezberdinetako haurren artean jarduerak burutu behar dira ere. Ikasketan aitzinamendu maila berdinean diren adin ezberdinetako haurrekin

ikasten

du

haur

batek.

Bere

unean,

ikasketa

maila

aitzinatuagoan diren haurren laguntza eskura dezake edo ikasketan gutxiago aitzinatua den maila batean diren haurrak lagunduz bere jakitateak azkar ditzake. Gauzak honela, adin berdineko haurrentzat ikasketa ez da berdina, haurrek, adin berean eta une berean ez baitituzte denek gauza berdinak ikasten, bakoitza bere beharren eta motibazioen araberako erritmoan aitzinatzen baita. Ahozko mintzaira, idatzizkoa, hizkuntzak, matematika... lantzerako garaian, kontzeptuen lanketa zentzuen bidez ematea bilatzen dute. Bizitokin ez dago ikasgairik, jarduerak baizik. Honakoak dira jardueretako batzuk:

gorputz-jarduera,

joko

sinbolikoa,

adierazpen

plastikoa

(margolaritza, marrazketa, buztinaren erabilpena), musika, ipuinak, etxolak, brikolajea, saskigintza, josketa, baratzegintza eta oilategia, eta basa landareen bilketa. Gehiago sakontzeko ikusi internet esteken atalean dauden Bizia

taldean, Pedagogia eta Garapen mailak atalak.



3.- PEDAGOGIA (atal praktikoa)


Herri Eskola honekin, ikasleek egungo hezkuntza ereduaren inguruan hausnartzea bilatuko dugu. Lehenik, ikasleon hezkuntza autogestionatzeko beharra azpimarratuko dugu. Bigarrenik, hezkuntza eredu hau zergatik dagoen zaharkitua eta zergatik irauli behar den ulertzen lagunduko diegu. Azkenik, gaur egun ezagutzen ditugun pedagogia, eduki eta abarrei alternatiba errealak eskaintzen

hasiko gara.

Aurrerantzean ikasleak

eskoletan alternatiba hauek gauzatzeko gai sentitzea izango da eskola honen helburu nagusia. Horregatik, bereziki garrantzitsua izango da lantaldeetan botatzen dituzten ideia guztiak haien paperetan idazteko eskatzea. Esaldi osoak baino, galderen erantzunak, hitz gakoak, ideia garrantzitsuak idatz ditzatela, bat bera ere ahaztu gabe. Gero ideia guzti horiekin Hezkuntza alternatiba errealak dakartzan proposamen zerrenda bat egingo dugu. Herri Eskola hau ordu bateko eta 45 minutuko iraupena izango luke eta beharko dugun materiala honakoa da: proiektorea, La educaci贸n

prohibida dokumentala, eta lan-talde txikiei banatzeko galdera orriak. Gidoi honi jarraiki, lan-talde txikietako eztabaidak eta denek ikusteko bideo zatiak tartekatuko ditugu.

1. ATALA

15 minutu

Zergatik ESKU HARTU behar dugu ikasleok gure hezkuntzan? Ikasleak lan-taldeetan batu daitezela. Atal honetan ez dago bideo zatirik. Galdera bakoitzari erantzuteko denbora bat zehaztuko dugu. Galdera bakoitzaren ondoren, lantalde bati eskatuko diogu ahoz haien erantzuna botatzeko. Beste lantaldeen erantzunak ezberdinak badira edo aportazioren bat badute, hitza emango diegu. Baina bestela, errotazioz galdera bakoitzari lan-talde batek erantzun diezaiola 1. atal honetan.


Oharra: Jarraian datozen galderen helburua ez da polemika sortzea. Guztiek ondorio berdinera garamatza. Beraz, puntu baten inguruan eztabaida amaigabea badago eta adostasunik ez bada lortzen, hurrengora pasa.

1) Zeinek erabakitzen du eskoletan zernola ikasten dugun?

2-3 min.

(Espainiar Curriculumak, Estatuko hezkuntza ministroak, Jaurlaritzako hezkuntza sailak, zuzendaritzak, irakasleek...) 2) Erabakiak hartzen dituztenek ze adinekoak dira? Pedagogoak edo hezitzaileak dira formazioz (adibidez, JosĂŠ Ignacio Wert)? Zein nazionalitate sentimendu dute? Ze klase sozialekoak dira? Ze sexutakoak dira? Feministak ote dira? Ze eskola motan egin zituzten ikasketak?

2-3 minutu.

(Gure hezkuntzaren gainean erabakitzen dutenak helduak dira; ez dira sikiera pedagogo edo hezitzaileak; gainera, hezkuntza frankistatik pasatako jendea da; ez dira langile klasekoak prezisamente, aberatskumeak baizik; kasu gehienetan balore matxistadun jendea da, kontzientzia feministarik gabea; ia beti nacionalista espainiarrak izaten dira.) (Bide batez, JosĂŠ Ignacio Wertek Zuzenbidea ikasi zuen)

ONDORIOA: gure hezkuntza diseinatzen duen jende hori, gugandik urruti dago ezaugarri eta zentzu askotan!!!

3)

6 minutu. - Zer gertatzen da gizon talde batek emakumezkoentzako sujetadoreak edo pornoa diseinatzean?


- Zer gertatzen da helduek gazteei aisialdirako lekuak prestatzen dizkietenean (Gaztelekuak)? - Zer gertatzen da oso ongi ezagutzen ez zaituen osabak/izebak arropa oparitzen dizunean? -Zer gertatzen da maiz udaletxe batek gazteei edo herritarrei begirako jai batzuk edo kontzertuak antolatzen dituenean? -Galdera lagungarria: Prestatutakoa hartzailearen interes eta beharretatik gertu ala urruti egoten da? (Urruti. Antolatzaileak/sortzaileak ez direlako emakumeak eurak, gazteak... Guk bakarrik dakigulako zer eta nola gustatzen zaigun.)

4) Zer egiten dugu emakumeok, gazteok, herrian jai egin nahi dugun pertsonek eta abar honen aurrean? Parte hartzen dugu? Gure ereduak eraiki ohi ditugu besteetatik aparte? Bururatzen zaizue adibideren bat?

3 minutu.

(Porno feminista, gaztetxeak, jai herrikoiak, musika festibal alternatiboak...)

5) Alternatiba horiek beharrezkoak iruditzen zaizkigu? Emakumeok, gazteok, jai batzordeek eta abar ongi egiten dute?

minutu 1 .

(Erantzunak jaso gabe pasa hurrengo galderara)

6) Eta ikasleok zer? Gugan pentsatu gabe eta gu ezagutu gabe diseinatu den hezkuntza bat daukagu. Ez dugu guk parte hartu sorkuntzan. Gainera, hezkuntzaren gainean erabaki dutenak gugandik eta gure interesengandik oso urruti daude... (gogoratu 2.galdera) Guk bakarrik dakigu zerk aspertzen gaituen, zer ez zaigun gustatzen klase batzuetaz, gure interesak eta zaletasunak zeintzuk diren, gure kexak ditugu, aldatu beharrekoaren inguruan


ideiak ditugu... Ez dugu hau guztia adierazten eta aldatzen hasi behar?

3 minutu.

ONDORIOA: Momentu honetan beste norbaitek (ministro espainolek, zuzendariek, irakasleek...) gure hezkuntzaren gaineko guztia erabakitzen dute, gure nahia, izaera, zaletasunak eta gaitasunak kontuan hartu gabe. Ondorioz, ikasgelan aspertu egiten gara, desmotibatuta gaude, 6 ordu pasatzen ditugu eserita eta isilik, alferrikako etxerako lanak egiten ditugula sentitzen dugu, ikasgai batzuei nazka hartzen diegu, azterketak pilatzen zaizkigu, eskola porrota dago, ikasten duguna berehala ahazten zaigu, ulertu gabe memorizatzen dugu...

Hau ekiditeko eskoletan jai batzordeetako edo gaztetxeetako autogestio berdina praktikatu dezakegu. Dena den, kontuan hartu behar duguna ikasleok eskolako espazioa eta hezkuntza haiek nahi duten norabidetik askatu eta gure beharretara egokitu dezakegula da. Irakasleen aurrean hitza har dezakegu, pertsona bezala dugun garapena baitago jokoan. Baina honetarako, ikasleok erne eta antolatuta egotea da lehenengo baldintza.


2. ATALA

30 minutu

Hezkuntza eredu hau ZAHARKITUA al dago?

Atal honen helburua eskolan aldatu nahi ditugun gauzak detektatzea izango da. Horretarako lan-taldeetan jarraituko dute, proposatutako puntu bakoitzaren inguruan hausnartuaz. Tarteka bideo zatiak jarriko ditugu (adib.1.ariketaren hasieran). OSO GARRANTZITSUA da ariketa bakoitzean haiek akta hartzea: hurrengo atalean alternatibak pentsatzean, erantzun hauetatik abiatuko gara.

1. ARIKETA ZERGATIK ASPERTZEN GARA?

BIDEO ZATIAK 1.

28:48 – 29:58 Haurrok ikasteko gogoa dugu hasieratik.

2.

5:38 – 7:34 Baina gero eskolan aspertu egiten gara. Zergatik?

1) Pentsatu ekintza atsegin batean. Adibidez, udalekuak, bidaiatzea, filma bat ikustea lagun batekin, kirola egitea, kuadrilarekin geratzea... Zer dute ekintza horiek dibertigarri? Zergatik ez zara aspertzen? Saiatu ahalik eta ideia gehien ateratzen.

6-7 min.

(Galdera lagungarriak ataskatzen direnentzat: Mugimenduan zaude? 4 pareten artean ala kanpoan? Hitz egin dezakezu? Beste jendearekin harremantzen ari zara? Elkarlana dago? Interesgarria da? Bizirik sentitzen zara? Errealitatearekin/inguruarekin kontaktuan sentitzen zara?)

2) Orain alderatu egoera horiek klase normal bat. Zer du klase batek aspergarri?

5 minutu.


(Galdera lagungarriak bide beretik doaz: Geldirik zaude? Gela berean eta aulki berdinean denbora asko ematen duzu? Hitz egin dezakezu besteekin? Zein aditz erabiliko zenuke nagusiki egiten duzuna adierazteko? Interesgarria da egiten duzun hori? Parte hartzea dago? Errealitatearekin kontaktuan sentitzen zara, ala errealitatea hortik kanpora dagoela iruditzen zaizu?)

Umetatik ikasteko gogoa eta jakinmina ditugu, baina eskolak horiek desaktibatzea lortzen du, gu aspertuaz. Esan daiteke eskolan ikasten duela ume batek ordu luzez aspertzen (lehen elizan ere aspertzen ziren). Lasai, eskolan aspertzea normala da. Oraindik ez dute lortu haien betiko metodoarekin gu ez aspertzea. Dena den, klase batzuk besteak

baino

aspergarriagoak

direla

nabarituko

zenuten.

Eskolak, hortaz, ez du derrigorrez aspergarria izan behar. Orain atera ditugun ideiekin hasiak gara ulertzen asperdura nondik datorren! Hori ulertzea ezinbestekoa da egoerari buelta emateko.

2.ARIKETA ESKOLA ETA LANTEGIA, HAIN DESBERDINAK AL DIRA?

Bideo zatiak 

22:12 – 22:59 Eskola fabrika bezalakoa da

1) Industria iraultzarekin batera, eskolak izugarri hedatu ziren. Garai haietan fabriken eredura egin zituzten eskolak, azken finean langile kualifikatuak lortzeko irekiak izan zirelako. Baina gaur egungo eskoletan ere hainbat gauzak lantegia gogorarazten digute. Zer dago eskolan lantegi baten antza hartzen diozuna?


(Dinamizatzaileek buelta bat eman eta galderen bidez behean datozen erantzunak bultza ditzakegu. Adib. zerk seinalatzen du jolasgaraiaren bukaera? Zein espazio fisikotan egoten gara denbora guztian? Ordutegiak daude? Nork erabaki ditu? Joatera derrigortuta gaude? Norbaiten esana bete behar dugu?...) 1. Ordutegiak betetzea 2. Arauak 3. Derrigorrezko asistentzia eta faltak 4. Txirrina 5. 2 denbora bereiztea: lana (aspergarria)-atsedenaldia (gustagarria) 6. 6-8 orduz 4 pareten artean egotea 7. Zuzendari/irakasle-ikasle hierarkia: batzuek aginduak, gehiengoak esana bete 8. Isiltasuna 9. Protesta egiteko eta antolatzeko saiakerak zigortzea 10. Obedientzia 11. Konpetitibitatea (lanpostuagatik/notagatik...) 12. Jardun mekanikoa eta aspergarria (ariketa eta etxerako-lan errepikakorrak)

Gu adinean aurrera joan ahala, eskola lantegi baten gero eta antz handiagoa hartzen doa. Hori berez ez da beharrezkoa, eskola motibagarriagoa eta dibertigarriagoa izan liteke. Kontua da etorkizuneko lan mundura ohitu nahi bagaituzte, lan astuna, aspergarria eta mekanikoa jartzen hasi behar dutela; obedientzia eta isiltasuna exijitzen; kritikotasuna kamusten; 4 pareten artean egotera ohituarazten; antolatzeko eta protesta egiteko gaitasuna zigortzen; konpetitibitatea sustatzen... Irakasleak gehienetan ez dira azpi-asmo hauetaz kontziente. Baina automatikoki horrela ematen dituzte klaseak; errazena jendea aspertzea eta lokartzea da. Azkenean gure lana izango da aldaketak eskatzea!


3. ARIKETA BIZITZARAKO EDOTA BIZITZA EREDU HONEN ERALDAKETARAKO PRESTATZEN GAITUZTE? ALA AZTERKETARAKO? BIDEO ZATIAK 1)

12:42-13:00 Ordu asko dira, baina zer ikasten duzu azkenean?

1) Eskolan ze ikasgai mota nagusitzen dira (zientifikoak, teorikoak, artistikoak, praktikoak‌) ? Zein ikasgai desagertzen dira adinean gora goazenen heinean? Horrekin ados al gaude? (Eskolan gai zientifiko-teorikoek dute pisu gehien, eta artistikoek eta praktikoek gutxien. Hori nabarmena da dituzuen ikasgaiei begiratuta. Azken hauek denborarekin desagertzen doaz: plastika, tekno, musika...) 2) Nolako gaitasunak bultzatzen dira? Nolakoak gehien eta nolakoak gutxien? (Memoristikoak? Logikoak? Indibidualak? Sormena? Pentsamendu originala? Ikerkuntza? Elkarlana?...) (Sormena, ikerkuntza, elkarlana, pentsamendu originala... gutxien. Logikoa pixka bat, eta nagusiki memoristikoa) 3) Uste duzu gaitasun memoristikoa dela bizitzan gehien balioko diguna? (Justu gutxien erabiltzen duguna da; gainera, eskolan garatzen dugun memoria epe motzekoa izaten dela frogatua dago; oso gauza gutxi gordetzen ditugu ematen dugun guztitik) 4) Jarraian datoz beste hezkuntza sistema batzuetan (adib. Finlandian) lantzen diren ikasgai eta gaitasun batzuk. Gure eskoletan lantzen


ditugunak baino gehiago dira? Bizitzarako garrantzia dutela esango zenukete? 

Sukaldatzea (oinarrizko irakaspenak, jakiak urtaroka, produkzioa, sormena...)

Eskulanak (josi, iltzatu, moztu, itsasi, konpondu, eraiki...)

Informatika (eredu desberdinak, segurtasuna, tresnak...)

Ekonomia (teoria eta praktika, gertuko ekonomia, analisiak, eztabaidak...)

Administraritza (tramiteak, instituzioekin hartu-emanak, eskumenak...)

Komunikazioa (komunikabideen inguruko analisiak, sormena...)

Zientzia politikoak (diskurtsoak, nazioartea, analisiak, eztabaidak...)

Zuzenbidea (denboran zehar legeen bilakaera, eztabaidak...)

Osasungintza (gaitzak, sendabide desberdinak, prebentzioa, drogak...)

Sexualitatea (sexu-organuak, sexu-praktikak, informazio iturriak...)

Hizkuntza (aberastasuna, baliabideak, aldaerak, erabilera, eztabaidak...)

Ingurumena (gertuko aberastasunak, zaintza, jasangarritasuna, prozesuak...)

Geografia (teoria eta praktika, mundukoa eta gertukoa)

Historia (ikuspegi kritikoarekin, beste ikasgaiekin uztartuta –adib. Literatura, filosofia, ekonomia, hizkuntza...-)

Matematika (jakintza geureganatzea gertuko adibideekin)

Atal honetan jaso nahi izan dugun ondorioa hau da: gure hezkuntzak gai zehatz batzuetaz bakarrik hitz egiten digu, oso modu abstraktuan eta gure herriarekin eta errealitatearekin loturarik egin gabe. Gainera, gaitasun zehatz batzuk bakarrik saritzen ditu. Beste herrialde askotan arrakastaren gakoa kontrakoan datza: bizitzarako garrantzitsuak diren gai asko lantzen dituzte, eta gaitasun desberdin asko sustatzen dira (sormena, logika, eztabaidak, kritikotasuna, eskulanak...).


Eskola anitzago batean edozein ikaslek bere lekua topatuko du, beti dagoelako errazago egingo zaigun alorren bat. Gainera, munduan ibiltzeko pertsona prestatuagoak heziko ditugu, gaitasun ugaridunak. Einsten eta beste genio asko eskolan oso ikasle txarrak izan ziren, hain zuzen, eskola tradizionalak (guk dugunak) ez dakielako pertsonon potentziala aprobetxatzen.

3. ATALA

30 minutu

Nola egin dezakegu, HONELA EZ bada?

BIDEO ZATIA 

25:40-26:46 Alternatibetan pentsatzeko burua astindu behar dugu

Atal honetan, 2.ataleko aktak biltzeko eta begiratzeko eskatuko diegu lan-talde txikiei. Baina bideo zatiak zioen bezala, burua libre eduki behar dute gaur egun existitzen ez den eskola bat eta klaseak imaginatzeko. Aurreko ataleko 3 ariketak galdera bihurtuko ditugu, eta atera ditugun ondorioekin alternatibak pentsatzera bultzatuko ditugu!

1.ARIKETA NOLA LOR DEZAKEGU KLASEAN EZ ASPERTZEA? Esan dugu, 4 pareten artean ordu luzez, leku berean eta aurrera begira, mugitu gabe, isilik eta irakasleari entzuten, aspertu egiten garela. 1) Orduan, nola lortuko dugu ez aspertzea? Zein beste eratara ikas dezakegu klase horren helburuak betez? Klasean esertzeko modua


aldatu behar da? Materiala da aldatu behar dena? Testuliburuari jarraitu behar zaio beti?

10 minutu.

(Lan taldeek ahoz gora ideiak konpartitu ditzatela, eta zuek guztiguztiaren akta hartu, baina jarraian hurrengo galderara pasatzeko esan) Bestalde, esan dugu gaiak errealitatetik kanpo daudela iruditzen zaigula. Badirudi edukiak “estatikoak” direla (ez direla urteekin aldatzen) eta ez dutela inguratzen gaituen munduarekin zerikusirik. Ondorioz, gai hauek interesik ere ez digute eragiten. 2) Nola lor dezakegu interesa piztea? Irakasleaz gain beste zerbait behar dugu? Gure gaurko errealitatearekin paralelismoa egin beharra dago? Albisteak eta informazio berritua behar dira? Multimedia erabili behar da?

10 minutu.

Ikusiko zenuten klaseak aspergarri egiten dituena, nagusiki, irakasleen irakasteko modua dela. Ahal den guztietan 4 pareten artetik ateratzea bilatu behar da, hasteko. Askotan irteerak ez planifikatzeko arrazoia ez da denbora falta, ideia edo gogo falta baizik! Kurtsoa ongi antolatuta hiruhileko bakoitzean irteera bat egin daiteke ikasgai bakoitzean. Baina horrez gain, metodologia parte hartzaileagoa exijitu dezakezue.  Astean behin lan-taldetxotan jardutea, borobiletan eserita, material batekin lan egiten. Irakaslea laguntzera pasa dadila tarteka.  Astean behin gaiarekin zerikusia duen erreportaia edo artikulua ekar dezala, gero zuekin eztabaida bat egiteko.  Astean behin multimedia materiala erabil dezala (filma, dokumentala, bideo laburra, kantua, irratsaioa...).  Apunteak

eta

materiala

berritu

ditzala,

eta

testuliburu

desberdinak erabili.  Kanpotik norbait ekar dezala gaiaren inguruan hitz egiteko.


2.ARIKETA ZER EGIN ESKOLA LANTEGI BAT IZAN EZ DADIN? Asperduraren faktorea ezabatzen hasi gara. Baina oraindik asko dago egiteko, jarrai dezagun! Eskolako ariketak (gure jarduna) lantegian bezain mekanikoak dira: irakasleari entzun eta liburuak galdetzen digunari erantzutera mugatzen gara. Gainera, etxerako lanak klasean egiten dugunaren luzapena dira, eta askotan ez dute zentzu handirik, errepikapen hutsa dira. 1) Etxerako lanak era batekoak izatea exijitu dezakegu? Testuliburutik at etxerako lanak egitea interesgarriagoa iruditzen zaigu? “Ez ditugu etxerako lanak egingo, ez dutelako zentzurik” esan duzue inoiz? Irakasleak zein ariketa proposatzea nahiko zenukete?

5 minutu.

(Ideiak ateratzeko denbora beharko dute. Norbait trabatzen bada galdetu: bideoak ikustea eta kantak entzutea bidali dizuete inoiz? Norbaiti, ikaskide bati edo herritar bati, elkarrizketa bat egitea? Herriko leku bat bisitatzea? Gaurko albistegia ikustea? Egunkariko ekonomia orriak irakurtzea? Ikusitakoaren gainean zure iritzia azaltzen duen 10 lerroko testua idaztea?) Eskola askotan oso zorrozki bereizten da “klase ordua” eta “atseden ordua”. Badirudi klase orduetan ezin dela liburukoa ez den ezertaz hitz egin. Entzun izan dugu, adibidez, Greba baten azalpena eman nahi genuenean “horretaz hitz egiteko jolas garaia erabili”, “ez dugu klase denbora horretarako erabiliko”, eta abar. “Hauek lan orduak dira, eta nik ez dizut horretaz hitz egiteko ordaintzen” diotela dirudi. Baina horrela kanpoko errealitateari ikasgelara sartzea ukatzen diote 2) Zer exijitu dezakegu ikasleok honen aurrean?

3 minutu.


Araudiak eta eskolaren egiturak oro har irakasleen eta gurasoen onurarako eginak daude (besteak beste, ez genituelako guk egin). 3) Zer egin dezakegu honen aurrean? Zer exijituko dugu?

5 minutu.

(Ideiak ateratzeko denbora beharko dute. Norbait trabatzen bada galdetu: ikasleok araudiari zuzenketak egin ahal dizkiogu? Ikasle ordezkarien mahai bat osatu dezakegu, hiru hilabetez behin, urtean bitan edo hilero ordezkariek zuzendaritzarekin bilera bat izateko guk nahi dugun gaietaz hitz egiteko? Gurasoen ordezkariekin zuzeneko harremana eduki dezakegu? Aldarrikapen taula bat egin dezakegu? Araudien aurrean errebelatu gaitezke?) Kalifikazio-sistema nagusiki azterketetan oinarritzen da. Gainera, askotan azterketa guztiak batera datoz. 4) Nola ekidin hau? Azterketak egingo zenituzke? Ezezko kasuan, zergatik ez eta zer proposatuko zenuke horren ordez? Baiezko kasuan, nolakoak? Idatzizkoak? Ahozkoak? Ekintzazkoak? Banakako azterketak ala taldetxotan egitekoak? Memoria frogatzekoak? Denbora luzea emanda ala laburra? Zein egunetan egingo zenuke azterketa bakoitza? Eguna aukeratzea exijituko zenuke ala irakaslearen esku egotea nahi zenuke? Azterketako notaz gain, zer gehiago hartuko zenuke kontuan? Nola matizatuko zenuke bukaerako nota, zure garapena adieraz dezan?

5 minutu

(Ideiak ateratzeko denbora beharko dute. Norbait trabatzen bada galdetu: Irakaslearen iruzkin bat eskertuko zenuke, soilik zuk irakurtzeko egina, notarekin batera? Azterketetan memoriaz gain beste gaitasunak eskatzea nahi zenuke? Idatzizko azterketak egingo zenituzke, normalean baino denbora gehiago utzita? Klaseko lana, partehartzea eta interesa baloratuko zenituzke?) Ikasleon eskubideak hamarkadaz hamarkada gutxitzen ikusi ditugu, Frankismo ondorenetik gaur arte.


5) Zer egingo zenuke gaur etorkizunean eskolara datozen ikasleek egoera duin bat izan dezaten?

3 minutu.

(Zuzendaritza eskubide zerrenda bat onartzera behartu eta Barne Araudian sartu; gela guztietan panel batzuk jartzea ikasleen eskubideekin, urtero ikasturte hasieran ikasleei haien eskubideak eta betebeharrak zein diren ongi azaldu... )

3. ARIKETA ESKOLAK BIZITZARAKO PRESTATUKO GAITU, BAINA NOLA? Eskolako edukiez hitz egingo dugu jarraian. Arestian esan dugu eskolan ikasgai zientifiko-teorikoak (geografia, fisika, historia, matematika,...) nagusitzen direla eta askotan ez dugula ikusten gai hauek gure errealitatearekin edo Euskal Herriarekin duten lotura, besteak beste irakasleek testuliburuan datorren eduki abstraktu hori datorren bezala memoriaz ikasiarazten digutelako. 1) Horiek mantentzearen alde zaude? Ezezkoa bada, zergatik? Baiezkoa bada, zer aldatuko zenuke? Ikasgai teoriko-zientifiko horietan hausnarketa eta Euskal Herriarekiko lotura bultzatu daitezke, memorizatzeaz gain? Nola/zein ariketaren bitartez?

10 minutu.

(Ideiak ateratzeko denbora beharko dute. Gai zaila da baina buruari eragin behar zaio, klaseak nola irauli ditzakegun pentsatzeko! Norbait trabatzen bada galdetu: matematika ikasteko denda bateko kontabilitatea konpontzea proposatzea nahi zenuke? Ekonomia lantzean egunero albistegietan entzuten ditugun ekonomiaz hitz egin nahi zenuke, edo eskualdeko lantegien edo sektorekako egoeraz? Geografia fenomenoez edo fisikaz hitz egitean gertuko lekuak edo azalpen errazak erabiltzea nahi zenuke? Historian Euskal Herriko historian sakondu nahi zenuke –garai bakoitzean nola bizi ginen-?)


Esan dugu ere, hemengo eskolak ez gaituela guztiz bizitzarako prestatzen, ez behintzat beste herrialdeetako hezkuntza sistemek bezainbeste. 2) Hortaz, diseinatu dezagun gure eskola idealeko ikasgai zerrenda. Lehenago ikusi dugun ikasgai zerrendatik, markatu zeintzuk uste duzun derrigorrezko beharko luketela eskolan ematen duzun denbora guzti horretan. Berriak ere gehitu ditzakezue, noski. Batzuk hautazko bezala eskaintzea egokiagoa dela usteko bazenu, adieraz ezazu. Baita ere saia zaitezte pentsatzen ikasgai bakoitza zein adinetako ikasleentzat litzatekeen egokia. Kontuz azken honekin: ez DBHko ikasleak infantilizatu! 

15 minutu.

Sukaldatzea (oinarrizko irakaspenak, jakiak urtaroka, produkzioa, sormena...)

Eskulanak (josi, iltzatu, moztu, itsasi, konpondu, eraiki...)

Informatika (eredu desberdinak, segurtasuna, tresnak...)

Ekonomia (teoria eta praktika, gertuko ekonomia, analisiak, eztabaidak...)

Administraritza (tramiteak, instituzioekin hartu-emanak, eskumenak...)

Komunikazioa (komunikabideen inguruko analisiak, sormena...)

Zientzia politikoak (diskurtsoak, nazioartea, analisiak, eztabaidak...)

Zuzenbidea (denboran zehar legeen bilakaera, eztabaidak...)

Osasungintza (gaitzak, sendabide desberdinak, prebentzioa, drogak...)

Sexualitatea (sexu-organuak, sexu-praktikak, informazio iturriak...)

Hizkuntza (aberastasuna, baliabideak, aldaerak, erabilera, eztabaidak...)

Ingurumena (gertuko aberastasunak, zaintza, jasangarritasuna, prozesuak...)

Geografia (teoria eta praktika, mundukoa eta gertukoa)

Historia (ikuspegi kritikoarekin, beste ikasgaiekin uztartuta –adib. Literatura, filosofia, ekonomia, hizkuntza...-)

Matematika (jakintza geureganatzea gertuko adibideekin)


4. ATALA

10 minutu

Azken ideia-zaparrada eta eztabaida Bukatzeko, lan taldeetan eman dezatela haien iritzia ondorengo ideia hauen ingurua, ea beharrezkoak, aberasgarriak/onuragarriak, interesgarriak, tontakeriak, aplikatu beharrekoak eta abar diren. 1) Adin desberdinetako ikasleak maizago nahastea (edozein egoeratan, edozein ekintzarako) 2) Jendeari bere herriko egoeraz hitz egiteko aukera ematea klaseetan 3) Egunak 6 klasetan zatitu ordez, egun oso bat gai bati eskaintzea, edo eguna bitan banatzea 4) 2 astez behin edo hiruz behin, “ikasleak irakasle� bihurtu 5) Ikasgelan biribilean esertzen hasi astean behin 6) Ikasgaietarako irakurgaien zerrendak ikasleen proposamenekin osatu 7) Irakasle guztiak astean behin multimedia materiala erabiltzera behartzea 8) X denboran behin, ikasleei ebaluazio orri batzuk pasatzea, haien irakasle bakoitzari buruz duten iritzia eman dezaten eta hobekuntzak proposatzeko 9) Ikasgelak apaintzeko eskubidea onartzea, bertako ikasleen gehiengoak hala nahi badu (posterrak, egutegiak, aldarrikapen kartelak, argazkiak, albisteak, landareak...) 10) Azterketa batzuetarako liburuak, apunteak edota interneta erabiltzen uztea 11) Azterketa bat jartzeko beti X eguneko epea uztea exijitzea (abisatzen denetik)


12) Eta abar.

5. ATALA

5 minutu

Akten jasoketa eta eskolaren amaiera Akta guztiak jaso eta bildu diren erantzunekin ideia eta proposamen zerrenda bat egingo duzuela esan. Laster zerrenda hori prest egongo da eta ikastetxeei bueltatuko diegu, haien klaseetan zer martxan jarri daitekeen eta zer ez eztabaida dezaten, baina gaur atera diren ideietatik abiatuta eta ideia hauek gehiago garatuz! Hezkuntzak iraultza bat behar du eta guk soilik dakigu iraultza hori zein norabidetan eman behar den! Goazen hastera!


4. BIBLIOGRAFIA ETA FORMAKUNTZARAKO MATERIALA INTERNETEKO BALIABIDEAK

Waldorf ikastetxeak: http://www.colegioswaldorf.org/pedagogia.html

Paideia eskola askea: http://www.paideiaescuelalibre.org/

Hik Hasiko artikuluak: o http://www.hikhasi.com/artikulua/1898 o http://www.hikhasi.com/artikulua/319 (etxerako lanei buruz) o http://www.hikhasi.com/artikulua/598 (adimen anitzen teoria) o http://www.hikhasi.com/artikulua/489

Irrien Lagunak (artikulua): http://www.oarsoaldea.net/es/oarsoaldea/area-de-prensa/notas-deprensa/210-irrien-lagunak-oarsoaldean-egitasmo-hezitzaile-herrikoiberria

Summerhill School: http://summerhillschool.edu.co/Enfoque%20Pedagogico.html

Pedagogia eta metodoak: http://www.educacionprohibida.com/investigacion/pedagogias-ymetodos/


Montessori metodoa: http://www.metodomontessori.es/

Bizitoki eskola alternatiboa: o http://www.bizitoki.org/aurkezpena/4-bizia-taldean/ o http://www.bizitoki.org/aurkezpena/5-pedagogia/ o http://www.bizitoki.org/aurkezpena/8-garapen-mailak/

ITURRI IDATZIAK: 

Etxague, K. (2002). Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan. Hik hasi 65, 26-27.

Lopez-Goñi, I. eta Uribe-Etxeberria, A. (2005). Pedagogo sortzaileak teorien iturburu. Hik hasi 17. Monografikoa.


Oharrak


Oharrak


Oharrak



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.