Ikasle Estrategia - Harreman Bira

Page 1

I kasle estrategia Harreman dinamika

Ikasle AbertzaleakAbertzaleak- ek Euskal Eskola Nazionalaren aldeko Ikasle Estrategia borroka tresna gisa eskainiko du • •

Iragan abenduaren 15ean osatutako osatutako ponentzia Euskal Herriko zein atzerriko eragile eta mugimenduekin konpartituko dute Ikasle eta hezkuntza eragileekin lehendabizi, eta gainontzeko subjektu politikoekin ondoren, landuko dute Euskal Eskola Nazionalaren aldeko estrategia

Donostia – 2013/ 2013 /01 /31

Iragan abenduaren 15ean burututako VI. kongresuan zehaztu zuen Ikasle Abertzaleak antolakundeak Euskal Eskola Nazionala helburu duen Ikasle Estrategia. Adostutako helburu eta lan ildoei jarraiki, urtarrilean abiarazi eta udara arte luzatuko den harreman bira bati ekin dio ikasle antolakundeak. Euskal Eskola Nazionala lortzeko zehaztutako bide orria den Ikasle Estrategia ez da IAko kideok solik borrokatu beharreko proiektu bat; Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat diseinatutako bide bat da eta horregatik ekin diogu subjektu politiko ezberdinen artean estrategia hau konpartitzeari. Ikasleak, hezkuntza eragileak eta gainontzeko subjektu politikoak Berebiziko garrantzia du IArentzat ikasle mugimenduan borrokan diharduten eragile ezberdinekin harremanak sendotu eta borroka bateratuak abiaraztea. Honen bidean, hainbat ikasle eragilerekin harremanak abiarazi ditugu. Besteak beste, Estudiantes en Movimiento, Ikasle Ekintza, Eraldatu edota Lurgorri-rekin. Helburua, kolektibo bera osatzen dugularik eta eskubide urraketa berdina pairatuz, elkarlanean inposaketen aurkako ikasle harresi sendo bat osatzea da. Hezkuntza eragileei dagokionean ere, Madrildik inposatu nahi diguten LOMCE erreforma berriaren harira, erantzunak artikulatu eta alternatibak eraikitzeko ahaleginetan dihardugu. Gure asmoa hezkuntza komunitatea osatzen duten eremu ezberdinetako eragile ororekin harremantzea da. Gainontzeko subjektu politikoei dagokionean, Ikasle Estrategia Euskal Herriari egiten diogun eskaintza izanik, inportantea deritzogu herri mugimendu, sindikatu eta alderdi politikoekin ere kontraste lana egitea. Horren bidean, Bilgune Feminista, LAB sindikatua edota Euskararen Kontseiluarekin abiarazi nahi dugun lana azpimarratu nahiko genituzke. Definitu dugun Euskal Herri euskaldun, ezkertiar edota feminista baten bidean, gainontzeko eragile sozial, sindikal eta politikoekin ere harremanetan jartzeko konpromisoa agertzen dugu. Euskal Herritik haratago

Ikasle Abertzaleak

1

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


Euskal Herritik haratago ere gure proiektua zabaltzeko ardura dugu. Horregatik, Euskal Herriaren eraikuntza oztopatzen duten proiektu inposatzaileak nazioarteko eragile ezberdinekin elkarlanean aurre egiteko hautuan berresten gara. Honen bidean, iragan urriaren 11n sortutako #11x12 dinamikan batu ginen nazio zapalduetako ikasle antolakundeekin Wert-en erreforma espa単olista eta inposatzailearen aurka borrokan jarraitzea da gure lehentasuna. IAren nazioarteko bidelagunak zehazte aldera ere, Portugal, Alemania edota Italiako ikasle mugimenduekin harremanetan jartzeko helburua dugu.

Ikasle Abertzaleak

2

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.