Maiatzak 9 Espainiar Estatuko hezkuntza greba

Page 1

oharra

Maiatzaren 9ko Espainiar Estatu mailako h ezkuntza greba deialdiaren aurrean Ikasle AbertzaleakAbertzaleak- en irakurketa Datorren maiatzaren 9rako, Estatu Espainiarreko irakasle, guraso eta ikasleek modu bateratuan greba deialdia egin dute, haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitateraino. Beraiekin batera, ekimena babeste aurkitzen dira, besteak beste, CC.OO, UGT, CGT, STES-i, Sindicato de Estudiantes, CEAPA eta Movimiento por la Renovación Pedagógica eragile eta mugimenduak. Grebaren helburuak bereziki orain arteko hezkuntza murrizketak salatu eta Wert Hezkuntza Ministroak aurrera daraman LOMCE erreformaren kontra egitean datzate. Ikasle Abertzaleak, ikasle euskaldun, ezkertiar eta feministon feministon antolakunde iraultzaileak, iraultzaileak, g reba deialdi honeki kin hone kin bat egiten ez ez duela adierazi nahi du. Murrizketen politika eta honek dakartzaten ondorioekin nahiz LOMCEren edukien, hau da, barne biltzen dituen neurrien eta berauen eraginaren inguruko diskurtso antzerakoa badugu ere, hasierako ikuspuntuan datza benetako diferentzia eta gakoa. Ikasle Abertzaleak LOMCE-ren aurka azaltzen gara Madriletik inposatu nahi den, Espainiaren Estatuaren interesei eta bereziki merkatu kapitalistarenari erantzuten dion lege bat delako. Beraz, Euskal Herriak bere hezkuntzaren gainean duen erabakitzeko eskubidea ukatzen duelako. Orain LOMCE deitzen bada ere Espainiar Estatuak aurrez hezkuntzako hamaika lege inposatu dizkigula argi izan behar dugu: LGE, LOECE, LODE, LOGSE, LOPEG, LOCE, LOE, LOC, LRU, LOU, LOMCU‌ Euskal Herriaren hezkuntza eredu propioa izateko ukazioak azken batean. Eta greba honek, LOMCE salatu bai, baina ez du egungo hezkuntza sistema eraldatzea bultzatzen. Grebaren diskurtso eta funtsarekin batera, borroka estrategian ere badatza gure arrazoiketak. Argi izan behar dugu gure borroka, Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzan oinarritzen dela. Hau da, herri honen beharren eta garapenerako egongo den hezkuntza eredu propio bat. Horregatik, LOMCEren aurka antolatzea eta baldintzatzen ahalegintzea ezinbesteko borroka bada ere, irabaziko badugu gure tresnak eskuratuz lortuko dugu. Egunerokotasunean eta lokaletik abiatuta, burujabetza oinarri alternatiba txikiak martxan jarri eta Euskal Eskola Nazionala gaurdanik errealitate bilakatuz lortuko dugu garaipena. Horretan datza gure estrategiak eta greba deialdi honek ez du berarekin bat egiten, ereduen arteko konfrontazioa baino, eraikuntza asmorik gabeko ekimen puntuala delako. Azken batean, Ikasle Abertzaleak ez baitugu Espainiar Estatuaren hezkuntza eredua aldatu, iraunarazi edo irauli nahi. Guk gure eredu propioa erabaki eta eraiki nahi dugu. Euskal Herriaren beharretara egokitu eta bere garapenaren berme izango den hezkuntza eredu propioa nahi dugu.

Ikasle Abertzaleak

1

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


Beraz, Ikasle Abertzaleak antolakundeak ez du maiatzaren 9ko g reba o rokorrarekin bat egiten, greba deialdi honek 1.

Euskal Herriak bere hezkuntzaren gainean erabakitzeko eskubidea aitortzen ez duelako. • Izan ere, grebak Estatu Espainola aitortzen du subjektu politiko bakar bezala, eta beraz, hezkuntza antolatzeko gaitasuna Estatu Zentralaren gain jartzen da.

2. Euskal Herriaren beharretara egokituko den hezkuntza eredurik defendatzen ez duelako. • Izan ere, grebak Espainiar hezkuntza eredu zehatz bat aldarrikatzen du, hau da, hezkuntza eredu bat eta bakarra Espainia osorako. Modu honetan ukatu egiten da herri bakoitzaren beharrei erantzungo dion hezkuntza eredu propioa izatea. 3. Estatu Espainiarrean dagoen beharrizan bati erantzuten diolako, ez Euskal Herrikoari, ezta bestelako nazio zapalduenei ere. • Izan ere, Euskal Herrian LOMCEren aurkako mobilizazioak eginda, geure eredu propioa eraikitzeko borrokan gaude murgilduta. Borroka horretan lege arrotzen inposaketen aurrean erantzuten jarraitu behar badugu ere mobiliazio hauek Euskal Herriko mugimendu eta eragileok markatutako erritmo eta beharrizanetan izan beharko du.

2013ko apirilean, Ikasle Abertzaleak Ikasle esukaldun, ezkertiar eta feministon antolakunde iraultzailea www.ikasleabertzaleak.org @IAbertzaleak

Ikasle Abertzaleak

2

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.