Esku artean duzuen liburuxka hau hausnarketa luze bati hasiera emateko bidea besterik ez da. Urteak daramatzagu esaten ikastetxe zein unibertsitateetan ditugun edukiak arrotzak zaizkigula eta euskaldunak, ezkertiarrak eta hezkidetzaileak diren edukiak ezinbestekoak zaizkigula. Izan ere, jasotzen ditugun edukiek gure mundu ikuskeran eragin zuzena dute eta jendartea eraldatu nahi badugu honakook eraldatzea ere ezinbestekoa izango zaigu. Hortaz, honakoei itzulia emate aldera, geure eduki propioak eraikitzeko garaia heldu da. Honenbestez, bidea luzea dela kontuan harturik, edukien eta curriculumen inguruko hausnarketa bat egiteko gonbita luzatzen dizuegu. Zein eduki behar ditu gure eskolak? Nola antolatuko ditugu? Curriculuma beharrezkoa al da horretarako?