enkarterri eta meatzaldeko gida turistikoa

Page 1

ENKARTERRI ETA MEATZALDEKO GIDA TURISTIKOA

GUEÑES BHI 11-12


Hau dugu hau herria! Baketsua eta Enkartazioetako herri txikiena, baina hala eta guztiz ere, interesgarrienetakoa ere bada Lanestosa. Erdi Aroan jatorria duen herri honek, baserri turismoa eta kulturala praktikatzeko toki egokiena da eskualde honetan.

Hasteko, Erdi Aroko hirigunera abiatuko gara. Atal honek historikoak diren bost kale zuzen eta zurrun ditu. Gehienak ibaiaren ibilbidearen paralelo dira, baina beste biek, hura zatikatzen dute. Kale eder hauek aztertuz, XVIII, mendeko eraikin paregabea bisitatuko dugu: La Colina Jauregia. Horren ostean, Indianoen etxeetatik ibilalditxo bat egingo dugu. Indianoen etxeak plaza zaharrean kokatzen dira gehienbat. Ondoan, plaza berria dago, eta bertara abiatuko gara osteratxo bat egitera. Geroago San Pedro eliza ikustera joango gara. Barneko erretaula nabarmentzen da bertan, estilo bat baino gehiagoz osatuta baitago. Eliza ikusi ondoren, Kalera ibaia zeharkatzen duen erromatar zubitik igarota, taberna batera helduko gara hirigunean, bertan bazkal dezagun.

Arratsaldean, berriztutako Karegilea ikustera abiatuko gara, eta haren inguruetako mendietatik emango dugu ondorengo denbora. Moro-ko Arroilaren Ibilbidea egingo dugu hain zuzen ere, esperientzia ezin hobea pasatzeko. Ikuspegi oso onak ikusteaz gain, Lanestosa inguruko zenbait kobazulo interesgarri eta mendi ederrak aztertuko ditugu.

Gauean, hirigunera berriro joanez, tabernetan izugarrizko giro xelebrea egongo da gure zain, bai eta afari goxo-goxoa ere.

Lo egiteko antzina eraikiriko, baina orain berrizturiko Oregi etxera abiatuko gara, bertan oso ostatu ona emango baitigute. Iris Corral, Dani Magalhaes eta Amaia Iribar


Turismo gida honetan, Muskizi buruz hitz egingo dizuegu: museoak,elizak,haren gastronomia… Muskiz,Bizkaiko kostaldeko mendebalde muturrean dago.Barbadun ibaiak zeharkatzen duen herrialdea da eta Zierbanarekin erdibanatuta dago, bertan La Arena hondartza dago. Antzinatik izan da Enkarterriko kontzejua. Bizitatzeko monumentu aipagarrienak, hauek dira: Muñatoizko Gaztelua: Gaztelu hau,Lope Garcia Salazarrekoa gindu zuen eraikitzeko XIII.mendean San Julian aldean. Kubo formako dorre-gotorleku almenatua da.Bi barruti eta dorre bat dauzka. Muñatoizko gaztelearen hurbil,San Julian parrokia bisitatzeko gomendatzen dizuegu,Muskizeko zaharrena delako, XVI.mendean eraikita. Adierazgarriena aurrealdeko fatxada da, harrizko gailurgurutze batekin. Natura aldetik,Barbadun itsasadarra eta Areako hondartza dauzkagu, adin guztietarako inguruak eta aisialdiaz gozatzeko.

La Arena hondartzatik gertu lo egin nahi baduzu,Buñatones hotelera joan behan duzu XVIII.mendeko jauregia.Baina ,lasaitasuna bilatzen baduzue,Las Palmeras nekazal hotelera hurbildu. Urte osoan zehar hainbat jai daude,esaterako,Donibane eguna,hau da,herriko jaiak,Ekainaren 24an.


Badakizu,herrialde lasaia,dibertigarria eta kulturala ezagutu nahi baduzu,zatoz Muskizera,mota askotako ekintzak daude egiteko itxaroten zaituzte eta! IRAIA MARCOS ETA CRISTINA CARNOTA 4ยบ


Karrantza Bizkaiko mendebaldean kokatutako harana da, Enkarterrietakoa. Paisaia eder eta berdeak bertan dira nagusi. Abereen paradisua, baita geologoena ere. Lehenik eta behin, goiza aprobetsatuz, Karpin Aventurara jo dezakegu bidaia hasteko. Bertan animalia ugari ikusteko aukera izango dugu, baita antzinako dinosauro liluragarrien erreplikak ikusi. Ondoren, Karpinetik hurbil dagoen San AndrĂŠs de BiĂĄĂąez eliza-museo famatua ikustera abiatuko gara, haren horma pintura errenazentistak ikustera. Bazkaltzeko ordua iristear dagoenez, Kontxa auzora hurbilduko gara, auso hau Karrantzako erdigunean kokatuta dago. Han edozein motatako euskal janaria zerbitzaten duten aparteko jatetxeak daude. Bazkal ondoren haran honen mendebalderatz joko dugu, Pozalagua kobazuloetara hain zuzen ere. Hango estalaktita multsuak munduko handienak eta ederrenak baitira. Kobetatik ateratzean bertako ingurune itzelaz gozatzeko aukera izango dugu ibilalditzo bat eginez. Azkenik, El Molinar auzoan barrena, bainuetxe lasaigarri batera ailegatuko gara. Karrantza agurtu aurretik aparteko momentu bat izateko asmoz.

Aitor March eta Ibone GarcĂ­a


Asier Fernรกndez eta Daniel Diez.

Sopuerta

Sopuerta, euskaraz Garape (Portuaren behealdean) Enkarterrietan dago, Bizkaian, Euskal Herrian. Sopuerta Zalla, Galdames, Balmaseda, Artzentales eta Castro Urdialesen ondoan dago, Bilbotik 28 km-ra, 86 metrotara itsasoren gainetik.

Sopuerta Bizkaiko mapa batean.

Sopuertan gauza interesgarri batzuk ikusi ahal dira, adibidez, uztailaren hasieran, Mendebala egiten da. Mendebala urte guztietan egiten da, folk musikaren festibal bat da. Bestetik, hemen dago Abellanedako Enkartazioen Museoa. XIV. Mendean egin zuten, baina ez dakigu urte zehatza, juntazko etxea izateko. Geroago, 1994. urtean, museoa bihurtu zen, historiazko erakusketak gordetzen, 10 geletan. 10 gela hauek gordetzen dute aurrehistoria XIV. mendera arteko historia. Erromatar kalzada bat ere daukagu, I. mendean eginda, Pisuerga (Palentzia) Castro Urdialesekin (Kantabria) lotzen zuena eta 2 metro zabal dauka.

Urrutiaren Dorretxea ere daukagu, Sopuertan ere. Urrutiaren etxe dorrea Ondasun Kulturala zela esan zuten BOPV publikatua.


Güeñesera heltzerakoan ikusiko dugun lehen tokia, Güeñeseko Udaletxea da. Antzinako jauregia daukagu aurrean, eta hau Güeñeseko lekurik dotoreena da. Udaletxetik ateratzerakoan, hiriaren bihotzera joango gara, Arenatzartera. Arenatzarte aire zabaleko museo bat da. Barrenean edozein motatako zuhaitzak daude, pagoak, haritzak, … dira haietako batzuk. Haien inguruan Koldobika Jauregiren eta Mari Jose Rekalderen eta eskultore askoren eskulturak bereiz ditzakegu. Parkearen erdialdean lasaitzen gaituen laku txiki bat dago, iturriekin. Bertan, parkean, urtean behin paperezko soineko jantzien lNazioarteko leihaketa ospatzen da. Lan erakusketa egiten diren kristalezko etxe bat ikus dezakegu. Gauza horiek bisitatu ondoren, denbora pasatzera edota aire freskoa hartzera joan gaitezke.

Parketik aterata, ibaia mirez dezakegu eta aurrera joanda, Elizara ailegatuko gara. Oso Eliza dotorea, klasiko eta polita da Santa Maria eliza. Herriko plaza eta frontoia Elizaren albo-alboan daude. Elizaren beste aldean La Cuadra de Salcedoko jauregia ikusiko dugu.

Güeñes zeharkatzen duen bidegorritik joanda aisialdirako leku ikusgarri batera hurbilduko gara. Han denbora pasatzeko kartigna eta jatetxea ikus ditzakegu. Bidegorria jarraituz Santxo-Soloko herrira helduko gara eta bertan , San Martineko eliza baita Santxo-Soloko aterpetxea ikusiko ditugu. Eguna primeran amaitzeko Errekako jatetxean afaltzeko eta hotelean deskantsatzeko aukera emango ditugute.


Artziniega Arabako iparmedebaldean dagoen udalerria da. Inguru menditsu ederrak gustoko baldin badituzue, leku aproposa aukeratu duzue. Euskal Herriko isurialdean Gorobel eta La PeĂąa mendiak aurkituko dituzue, pixka bat ibiltzen, mendizaleak bazarete ezin zarete Artziniegatik joan mendi horietara igo gabe. Beste egun batean Erretes Tudelara joan zaitezkete. Artziniegako herri bat da non La Iglesia izeneko kobazuloa dago bisitatxo bat egiteko eta barruan gizakiaren hondakinak aurki ditzakegu.

Irailaren lehen igande guztietan Artziniegako merkatu Mediebala ospatzen da. Aprobetxatu igandea eta anima zaitezte garai hartako (XV) jantziekin mozorratzera. Merkatu mediebalean, XV. mendeko lanak egitendituzte; artileak, buztinezko ontziak‌ eta gose bazarete ez kezkatu, etxeko gaztak eta pastelak ere saltzendituzte. Animaliak ere ikus ditzakezue merkatu eder honetan.

Igandeetan meza santua ikusteko ohitura badaukazue, La Encina eliza baino leku politagorik ez duzue aurkituko. La Encina eliza, XII. mendeko dekorazioa du, hau da, gotiko estiloa. Leku oso lasaia da, beraz, bere paiasai menditsuarekin, eta txorien kantuarekin erlaxatu zaitezkete.


Julene eta Aroa.

Horcasitas Jauregia

ZUGASTIETA (LA ARBOLEDA) Zugastieta edo bizkaiko balkoia ere deitua Espainiako harrobi ustiategi garrantzitsuenetarikoenak ditu. Bertan baso eta mendi ederrak ikus eta gozatu ditzakezu, baita laku itzelak ere. Zugastietara etortzera gonbidatzen zaituztegu!

La Arboledaren kokapena.

Bidai eta txango politak: 

 

Barrio Nuevo-ko zelaietara ibilaldi bat egitera joan zaitezke. Hor talaia ikusgarri bat aurkituko duzu non Bilboko eskualde osoko ikuspegi izango duzun. Bitarratxo mendira joan zaitezke harrobi eta meategi interesagarriekin antzinako meatzari buruz ikasteko. Zugastietan museoak ere badaude. Haietako batzuk Peñas Negras-eko antzezpen museoa eta meatze museoak dira. Bietan esperientzia berriak eta interesgarriak aurki ditzakezu.


 

Zugastietan historian zehar bizi izan diren pertsonen etxetxo apalak eta penintsula osoko jendea hartu dituzten barrakoiak ikustera joan ahal zaitezke ere. Oso harrigarriak dira, antzinako jendearen bizitza ikusteko aukera ematen dizute eta. Hauen alboan burdinazko meatoki izugarri batzuk daude. Beste irteera polita eta bitxia da Zugastietako Ostión lakuranzko bidaia da. Hauxe harrobi zahar bat izan zen, baina meatzariak joan zirenean huts gelditu zen eta denborarekin urez betetzen joan da. Gidari batekin joanez gero, honek lakuaren eta haren izenaren historio polita azaldu ahal dizu. Familiako kirolariarentzat ere badago lekua Zugastietan. Bizkaiko Foru Aldundiak golf zelai bat eraiki du, meatzari ingurumena babesten duena. Golf zelaiaren alboan beste ekintza batzuk ere badaude. Haien hartean dibertigarriena zaldiak alokatzekoa da. Hauekin bide guztietatik ibili eta haietaz gozatzeko aukera bikaina daukazu.

Ostión lakua.


Balmaseda Bizkaiko mendebaldean dago eta Enkarterietako hiriburua da. Bertara hurbildu eta herri honetan dauden haibat gauza interesgarri ikustera animatzen zaitugu.

Balmasedan monumentu ugari daude, esate baterako San Severino eliza, XV, mendekoa eta Balmasedako plaza nagusian aurkitzen da. Elizaren ondoan Balmasedako Udaletxea dago Jauregi bat baino gehiago daude, Urrutia Jauregia edo Horcasitas Jauregia kasu. Horcasitas Jauregia

Baina dudarik gabe, Balmasedako monumenturik garrantzitsuena eta aipagarriena Zubi Zaharra da. Cadagua ibaia zeharkatzen du, eta Kristo eta San Lorenzo auzoak lotzen ditu. Erdi Aroan izan zen eraikia eta aduana moduan erabiltzen zen. San Roke Eliza ikustea gomendatzen dizuegu, Kolitza mendiaren gailurrean aurkitzen da, 874m-tara. Ostatua hartu nahi baduzue, Kolitza aterpetxea aurki dezakezue elizatik oso hurbil.

San Roke Eliza

Santa Clara Komentua ere aipagarria da, gaur egun San Roke Hotela dena. Bertan jatetxea dago, bi jantokiekin, 150 pertsonentzako lekua dutenak. Balmasedako Alde Zaharrean aurkitzen da.


Balmasedan ere museo batzuk aurikitu ditzakegu, adibidez Pasioaren interpretazio Museoa, San Roke Hotelean bertan edo Balmasedako Historiaren Museoa. Azken hau gure ustez oso interesgarria eta garrantzitsua da Balmasedako historia eta hainbat bitxikeri jakiteko. San Joan Moraleko elizan aurkituko duzue.

Balmasedako beste ezaugarri ezagun bat, Boinas La Enkartada Museoa da. Txapel-lantegi zaharra bat zenean dago kokatuta eta lantegiaren historia azaltzen da bertan, edo hainbat erakusketa San Roke Eliza antolatzen dituzte. El Pe単ueco auzoan dago.

La Enkartada Museoa

Beste alde batetik, jairik aipagarrienak dudarik gabe San Severino eta Balmasedako Erdi Aroko Azoka dira.

San Severino aurten urriaren 22-tik 30-era da eta bertan Balmasedan oso ezaguna den Putxera Lehiaketa ospatzen da.

Erdi Aroko azoka Maiatzaren 14a eta 15a artean ospatzen da. Ezaguna da oso ikusgarria delako, jende guztia mozorrotuta ikusi ahal izango duzulako eta herria Erdi Arora bueltatu dela ematen du. Interesa dutenentzat, Balmasedatik Santiagoko Bidea pasatzen da, konkretuki kostaldeko bidea.


Bilbo Bilbotik Balmasedara 33 km daude Enkarterrietako Autopista hartuta, Sodupetik eta Zallatik igarotzen.

Balmaseda


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.