Gure oporrak

Page 1

GURE OPORRAK

ERETZA BERRI IPI DBH 1. MAILA 16-17


NIRE OPORRAK CALELLAN Ni urtero- urtero Calellara joaten naiz astebete edo zortzi egun. Calella Bartzelonan dagoen kostako herri bat da, Kosta de Maresmen dago eta hori Kosta Brabaren zati txiki bat da. Han bizi den jendea turismotik bizi da. 18.626 biztanle ditu herriak. Hotelez eta jatetxez beteta dago herria eta ez baduzu hotelaren erreserba goiz egiten oso zaila egingo zaizu lo egiteko lekua izatea. Tenperatura beroak daude normalean 30ยบ inguru. Batzuetan eguraldi hori aspergarria eta nekagarria izaten da. Berorik ez izateko hoberena hondartza da. Calellak, hainbat hondartza ditu, bata handia eta besteak nudistak eta sokorrista gabekoak. Han dagoen itsasargia joateko ibilaldi polita eta luzea egin behar da igotzeko. Egunero, goizean gosaltzera joaten da eta ondoren bainujantzia ipini eta hondartzara joaten naiz. Han egoten naiz jateko eguna ailegatu arte. Jan eta gero, igerilekuetara joaten naiz eta han egoten naiz bostak arte. Gero hondartzara joaten naiz eta afaldu ondoren, Calellako kale nagusitik joaten naiz paseo bat ematera. Hamaiketan joaten naiz hotelera lo egitera.

Eneko Diego


NIRE OPORRAK Nire oporrak Gueñesen igarotzen ditut gehienetan. Gueñes Euskadin dago eta udan beroa egiten du. Gueñesek 6788 biztanle ditu eta hango biztanleria industriatik bizi dira. Gueñesek belargune asko dauzka baina fabrikak ditu. Udaletxea dago baita frontoi eta eliza bat ere. Taberna asko eta bi jolastoki daude. 5 km-ra Sodupe herria dago eta oso handia da. Igerileku bat dauka, tenis zelaiaren alboan. Hor denda asko daude, ni batzuetan joaten naiz gauza batzuk erosteko. Jaiak oso politak dira. Ni egun normal batean lagunekin egoten naiz Gueñesetik birak ematen patinekin, gero bazkaltzera joaten naiz eta arratsaldean nire lagunekin joaten naiz eta arratsaldean nire lagunekin joaten naiz futbol zelaira. Etortzen naizenean mugikorrekin gaude jolasten, 10:00 arte. Festa egunetan nire gurasoekin egoten naiz eta batzuetan nire amamarekin. Berak dirua ematen dit izozkiak erosteko

AGER MUÑOZ


Nire oporrak Nik pasa diren oporrak Hospitalet Del Infanten pasatu ditut. Hospitalet Del Infant Tarragonako herri bat da. Kostaldean dago eta portu asko ditu. Hospitalet Del Infantek 4.510 biztanle ditu, eta hango jendea arrantzatik eta industriatik bizi da. Herri honek tenperatura beroak izaten ditu urte osoan eta udan 40 C egin ahal du! Edozein momentuan euria egin ahal, du baina gutxitan. Niri, horko tenperatura asko gustatzen zait, baina batzuetan nekatzen naiz eguzki asko izateagatik. Hospitalet Del Infanteko hondartza baten alboan begiratoki bat dago. Begiratoki horretan ikusi ahal da nola arrantzaleak beren kanaberak botatzen dituzten uretara. Ilunabar harrigarriak ere ikusten dira handik. Udako arratsalde guztietan merkatu bat dago herrian, han denetarik eros daiteke. Hospitalet Del Infanteko portuak ez dira oso inportanteak. Batzuetan Espainiako itsasontziak etortzen dira. Bertara itsasontziak etortzen direnean sirena jotzen dute. Oporretako egun normal batean hondartzara eta igerilekura joaten naiz bainua hartzeko. Han goiz osoa pasatzen dut eta ondoren bazkaltzera joaten naiz Hotelera edo beste leku batera. Bazkaldu eta gero, herritik bueltaka ibiltzen gara eta egun bakoitzean jarduera desberdinak egiten ditugu: surf, submarinismoa‌ Batzuetan gauez ateratzen naiz, paseo bat emateko, afaltzeko eta postuetatik pasatzeko.

Jonay De Mena


NIRE OPORRAK Nik beti oporrak Marocon egiten ditut. Marocon Agadir hiri handia dago, eta 421.844 biztanle ditu. Marocon bero handia egiten du: 40ºC gradu baino gehiago egiten du. Etxeko hormak harriz edo adreiluz osatuta daude, beroa ez pasatzeko eta barruan fresko-fresko egoten da. Marokoko diruak izen berezia du adibidez: Drem edo Gimsa Drem. Dirua esan nahi dute: hamar zentimo edo berrogeita hamar zentimo dira bi txanpon horiek. Marocon hamar zentimorekin gauza hauek erosi ahal dira: hamar txikle,pakete patata,izozki bat,koka kola bat etab‌

Jende asko abeltzaintzatik bizi da,eta nekazaritzatik ere.

Nik eta nire lehengusuek aitonaren etxean beti jolasten dugu:play station 3rekin, futbolean, harrapaketan, lorategia ureztatzen, zaldiz eta astoz ibiltzen, etab.

ABDESSAMAD ERRAMI SABRI


Uda honetan, guztietan bezala, Chíara joan naiz. Herri txiki hau Huescan dago, eta, nahiz eta turistak izan, bakarrik 70 biztanle inguru egonkor ditu. Hango jendea nagusiki nekazaritza eta abeltzaintzatik bizi da. Herri hau Pirinioetan dagoenez, tenperaturak freskoak izan ohi dira udan, 20-25ºC ingurukoak, eta, bai udan eta bai neguan, gauak nahiko hotzak. Hango jaiak irailaren hasieran dira. Ez dago gauza handirik, herri txikia baita, baina ondo igarotzen dira. Badago tradizio bat, eta honetan egiten dena da oinez joatea kilometro batera dagoen eliza batera, plazatik hasita. Urtearen denboraldi horretan ere gogoko dut mendira joatea, masustak eta intxaurrak hartzera. Chían ere badago behatoki bat, eta hortik Benasque-ko haranaren zati handi eta polit bat ikusten da. Nire ustez, momenturik aproposena hara joateko eguzkia sartzen ari denean da, oso paisaia politak ikusten direlako. Parke bat ere badago, igerileku txiki batekin. Udako egun beroetarako oso ondo dago, ura hotz-hotza dagoelako. Udaletxean ere jolas-gela bat dago: futbolinarekin, pinballekin, ordenagailuekin, etab. Udako egun normal batean, altxatzen naiz, dutxatzen naiz, gosaltzen dut, janzten naiz eta lagunekin ateratzen naiz futbolean jolastera edo paseo bat ematera. Geroago, bazkaltzen dut, apur bar deskantsatzen dut eta berriro ateratzen naiz, edozer egitera: paseatzera, futbolera edo bideojokoekin jolastera… Azkenik, etxera bueltatzerakoan, afaltzen dut eta etzean geratzen naiz.

ASIER FARAIG


NIRE OPORRAK

Ni familiarekin Peñiskolara joan naiz. Peñiskola Castellonen dago eta 15.000 biztanle ditu. Hango jendea turismotik bizi da. Hango tenperaturak udan altuak dira: 35ºC eta neguan epelagoak dira: 25ºC. Oso leku aproposa da udarako. Niri hango tenperatura asko gustatzen zait baina apurtxo bat nekagarria da. Peñiskolak hondartza bat du, oso polita da. Oso hondartza aproposa da, olatu oso gutxi daukalako. Hondartza oso handia da 5 km inguru ditu eta asko gustatzen zait hareatik joatea. Peñiskolako gaztelua oso garrantzitsua da Peñiskolan. Niri asko gustatzen zait gaztelura joatea, postu asko daukalako eta jatetxe asko. Udako egun normal batean, paseo maritimotik paseo bat ematea eta hondartzan bainatzea gustatzen zait. Bazkaldu eta gero, egun batzuetan hondartzara joaten naiz edo gaztelura joaten naiz. Batzuetan gauez ateratzen naiz eta joaten naiz buelta bat ematera paseo maritimotik oso tenperatura ona geratzen delako. ALAIN LAZCANO


NIRE OPORRAK Nik normalean oporrak Bartzelonan pasatzen ditut baina aurten Asturiasen egon naiz,Cudilleron.Cudillero herri handi bat da, baina bertan hondartza polit bat eta oso portu polita eta handia dago. Cudillerok 5.369 biztanle ditu eta haiek arrantzatik bizi dira. Herriaren ondoan 2kmra gutxi gorabera ,hondartza eta portu polit bat dago. Tenperatura normala da, egun batzuetan eguraldi ona eta beste egun batzuetan txarra. Euria egiten duenean oso txarto pasatzen dut , baina beroa egiten duenean gauza asko egiten ditut , adibidez: hondartzara joan,futbolera jolastu, paseo bat ematera,atera jatera nire familiarekin eta abar. Cudillerotik 2 kilometrora oso portu polita eta interesgarria dago. Kotxearekin joaten ginenean ez genuen aparkamenturik ikusten, baina nire aitak beti aurkitzen zuen bat. Portua handia zen eta inguruan taberna asko zeuden, eta oso ondo zegoen hor jatea. Hondartza handia eta luzea zen eta oso ondo egoten zen hor eguzkitara. Olatuak ez dira oso handiak baina batzuetan oso olatu handiak zeuden. Hondartzaren ondoan ere taberna handi bat zegoen. Udan altzatzen naizenean nire anaiekin jolasten dut baina lehenago gosaltzen dut energĂ­a gehiago edukitzeko eta gero paseo bat ematera joaten naiz. Arratsaldean eguraldi ona egiten badu nire familiarekin joaten naiz jatera . Bazkaltzeko Cachopo bat jaten dugu eta gozo-gozo dago, baina bapo amaitzen duzu. Gauean batzuetan pelikulak ikusten ditugu edo beste paseo bat ematera joaten gara.Amaitzeko ,12:00etan edo 02:00etan lo egitera joaten gara.

DANI LARA


NIRE OPORRAK Ni normalean Harora joaten naiz. Haro oso leku txikia da, baina oso polita da. Ni egoten naiz kanpin batean. Nire kanpina handia eta polita da. Haron 12.000 biztanle daude, gehienak ardoaren industriatik bizi dira. Haro, La Riojan dago. Herri honetan batez besteko tenperatura 25 gradukoa da. Han ez dira egoten tenperatura epelak, bero egiten badu, bero handia egoten da, baina tenperatura hotza bada, txaparradak, uholdeak eta guzti egoten dira. Udarako leku aproposena da bi igerileku dagoelako, bat Haron eta bestea kanpinean, kanpinekoa ordaindu behar duzu ez bazara kanpinekoa. Gainera, ibai handi bat dago, luzea eta estua, Tirรณn deitzen da. Haron upeldegi asko daude eta oso handiak, gu egoten gara han, itzaletan. Beti joaten gara upeldegi batera wifia dagoelako. Upeldegira joaten gara bero asko dagoenean, adibidez, 42 gradu. Goizean, oporrak direnez, lotan egoten naiz 12:00-13:00 arte. Esnatzen naiz, gosaltzen dut eta kalera. Kalean bero handia badago, joaten gara futbolera goiz guztietan. Arratsaldean, bero egoten bada, orduan, igerilekura joaten naiz nire lagunekin, igerilekura joan eta gero, futbol zelaira joaten gara jolastera edo frontoian jolastera, batzuetan bi gauzak egiten dugu.

GORKA VELO 1.B


NIRE OPORRAK Ni urtero Lanzarotera joaten naiz, baina aurten, Lanzarotera joateaz gain, Benidormera joan naiz. Benidorm Alicanten dago. 69.000 biztanle ditu, eta hango jendea turismotik bizi da. Benidorm Mediterraneo itsasoaren ondoan dagoenez, urte osoan tenperatura nahiko altuak ditu, udak oso beroak dira eta neguan tenperatura epelak daude. Niri asko gustatzen zait eguraldi hau, hotza ez zaidalako batere gustatzen. Benidormek bi hondartza ditu: Levantekoa eta Ponientekoa. Hondartzez gain kala asko daude. Bi hondartzetan jende asko egoten da, baina Levanteko hondartzan pertsona gehiago egoten dira Ponientekoan baino. Benidormeko gauza interesgarri bat Aqualandia da, Aqualandia ur-parke bata da. Ur txirrista oso altuak zeuden. Horra joan ginenean oso ondo pasatu genuen. Beste leku interesgarri bat Valor Txokolate lantegia da. Uda egun normal batean, nahiko goiz altxatzen naiz eta lagunekin egoten naiz igerilekuan jolasten. Bazkaldu eta gero, pixka bat deskantsatzen dut eta gero lagunekin egoten naiz. Batzuetan gauez azokara joaten naiz edo bestela lagunekin egoten naiz.

ITSASNE CASTRESANA


NIRE OPORRAK Nik oporrak Gordexolan igaro ditut, Gordexola Bizkaian dago eta horko biztanleria 1.710koa da. Gordexola tenperatura normala da: ez oso beroa ez oso hotza, eta hango jendea Industriatik eta zerbitzuetatik. Gordexola mendiz inguratuta dago eta Kantauri itsasotik hurbil gaude, orduan negua ailegatzen denean oso tenperatura hotzak daude. Niri eguraldi hau asko gustatzen zait etxean geratzen zarelako suaren ondoan. Baina uda denean bero egiten du eta egun gutxietan hotza. Gordexolan bi plaza daude: bat Molinar plaza, inportanteena da. Molinar plazan kiosko handi bat, udaletxea, eliza eta kultur etxe bat dago. Ura nahi dugunean ura edaten dugu bertan dagoen iturrian. Beste plaza Iratzagorriko plaza da, oso lasaia da eta paseo bat eman ahal duzu ibaiaren ondotik. Iratzagorriko plazak ez du zerikusirik Molinar plazarekin, lehen esan dudan bezala Molinar plazak gauza asko ditu , baina Iratzagorriko plazak bakarrik iturria. Gordexolan udan zehar jai asko egiten dira eta niri gehien gustatzen zaizkidanak Iratzagorriko jaiak dira: lagunekin jolasten dudalako, lehiaketak daude eta jolasak txikientzat, handientzat eta zaharrentzat. Udako egun normal batean, nire amak egiten duenez goiz altxatzen gara eta amamaren etxera joaten gara eta etxerako lanak amaitzen dudanean amamari laguntzen diot. Bazkaldu eta gero etxera a ile-gatzen naiz lehenengo gauza egiten dudana zapatak kendu eta lagunekin geratzen naiz plazara edo igerilekuetara joateko. Gauean telebista ikusten dut gurasoekin eta nire ahizparekin. Gainera egunean zehar ondo portatzen bagara denok kartetara jolasen dugu.

IZARO ISUSKIZA


NIRE OPORRAK Ni oporretan Torrejoncillora joan naiz nire familiarekin. Torrejoncillo Caceresen dago eta 3.000 biztanle ditu. Hango jendea nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi da.

Torrejoncillon oso tenperatura epelak daude, baina udan oso bero handia egiten du, adibidez, 30ยบ gradutik 10ยบ gradura. Neguan oso tenperatura baxuak daude 5ยบ gradutik 10ยบ gradura.

Torrejoncillok gauza gutxi dauzka, baina festa asko. Leku garrantzitsu bat igerilekua da, bestela igerilekurik gabe ez dakit zer egingo zuen jendeak beroa kentzeko. Beste leku oso ezaguna da LAS HIEDRAS taberna, taberna hori oso polita da eta horko edaririk ezagunenak mojitoak dira, oso ondo egiten dituztelako.

Nire ustez festarik garrantzitsuena zezenen festa da. Horra jende asko joaten delako eta niri asko gustatzen zaidalako. Beste festa bat LA ENCAMISA da festa hori zaldiekin egiten da eta oso polita da.

Torrejoncillon egun normal batean goiz altxatzen nintzen eta gero tabernetara joaten nintzen zerbait edatera. Jan eta gero igerilekura joaten nintzen hor arratsaldea pasatzera eta gero kalera joaten naiz buelta bat ematera.

NAHIKARI Dร AZ


NIRE OPORRAK 2016 Nik normalean oporrak Laredon igarotzen ditut. Laredo Kantabrian dago, herri hau bi lekutan banatuta dago,alde zaharra eta ingurukoa. Laredo kostaldean dago, 12.000 biztanle inguru ditu eta hango jendea arrantzatik eta turismotik bizi da gehien bat. Herri hau Kantauri itsasoaren ondoan dagoenez, tenperatura epelak daude horrexegatik ez da tenperatura ez oso hotza eta ez oso beroa, baina batzuetan euria egiten du, baina gutxitan. Laredok lau hondartza dauzka baina inportanteenak hauek dira: “La Salve”, Kantabriako hondartzarik handiena da lau kilometro dauzka, area fina, urre kolorekoa eta zuria da. Olatuak eta korrontea itsasaldean leunak dira. “El Puntal” hondartza “La Salve” eta “El Regaton” hondartza artean dago. Aurrean Santoña dago, eta hondartzara joaten naizenean ikusten dugu batzuetan itsasontziak Santoñara iristen. Hondartza hau oso ondo dago uretako kirolak egiteko adibidez windsurf eta kite-surf.

Jaiak ere egiten dituzte adibidez “La batalla de flores” eta hor karrozak egiten dituzte lore desberdinekin eta oso polita geratzen da. Ni normalean goiz altxatzen naiz gosaldu egiten dut eta gero hondartzara joaten naiz irakurtzeko liburu bat, han beti uretara sartzen naiz nire ahizparekin. Geroxeago, nire ahizparekin igerilekura joaten naiz. Ondoren, bazkaltzera joaten naiz eta eguraldi ona egiten badu hondartzara bueltatzen gara berriro. Batzuetan gauez ateratzen naiz nire ahizpa, izeko, osaba eta nire lehengusinarekin. Izekok eta Osabak kafe bat hartzen dute eta nire ahizpak, nire lehengusinak eta nik izozki bat hartzen dugu oso gozo dagoelako.

Irati Oseguera


Nik normalean oporrak Torresandino herrian igarotzen ditut. Torresandino Burgosen dago. Oso handia da, baina gehiena lur sailak dira. Kaletxo asko ditu herriaren erdialdean, eta PoKÊmon Gora jolasten bazaude galdu ahal zara. Herriak 696 biztanle ditu. Tenperaturak ez dira normalak: udan bero handia eta neguan hotz handia. Eguraldia tenperatura bezalakoa da: udan euririk ez eta neguan elur eta euri gehiegi. Jende gehiena nekazaritzaz bizi da. Herriko lekurik inportanteenak hango igerilekuak, liburutegia eta herritik 6,5km-ra dagoen masustondoa dira. Igerilekuak oso handiak dira, baina beti egoten dira beteta. Gauza asko daude: bi parke, polikiroldegi bat, lau igerileku‌ Liburutegia ez da igerilekuak bezain handia, baina ordenagailu asko daude eta hori da inportatzen zaidana niri. Herrian leku asko daude Wi-Fiarekin, baina liburutegikoa da itzala duen bakarra. Herritik 6,5km-ra dagoen masustondoan egunero egoten da jendea, oso leku polita eta dibertigarria da eta. Hor, nire lagunekin zuhaitzetara igotzen naiz masusten bila. Orduak eta orduak ematen ditugu han, eta amaitzen dugunean, zikin baino zikinago gaudenez, iturrira joaten gara garbitzera. Oso leku ona da bizikletarekin joateko. Torresandinon, nik, egun normal batean, gauza asko egiten ditut: Goizean, normalean, 09:30ean jaikitzen naiz, eta liburutegira joaten naiz Wi-Fia hartzera. Ordu biak arte ematen dut hor goiza. Gero, ordu bietan, etxera joaten naiz eta amak eta aititek egindako janari gozoa jaten dut. Arratsaldean, jan eta gero, nire etxea oso aspergarria da, denak lokuluxka bat egitera joaten direlako. Orduan, lauretan, lagunak bilatzera etortzen direnean, gauzak hartu eta igerilekuetara joaten gara; batzuetan oinez eta besteetan bizikletaz. Hor, hamarrak arte egoten naiz. Hamarretan etxera joaten naiz eta afaldu egiten dut. Afalostean, hamar eta erdietan, nire etxea plaza ondoan dagoenez, lagunak nire bila etortzen dira berriro. Ordu batak arte egoten gara kalean hitz aspertua edo jolasak egiten. Etxera joaten garenean, mobila hartu eta Whatsapparekin txateatzen egoten gara ordu bi eta erdiak arte.


NIRE OPORRAK Nik oporrak La Pinedan pasatzen ditut. La Pineda, Tarragonako herri bat da. Salou eta Cambrilsen ondoan dago. La Pinedak 3.000-4.000 biztanle inguru ditu. Ez da oso handia ezta txikia ere. Horko jendea turismotik bizi da. La Pinedako eguraldia oso ona da, eguzkia gustatzen bazaizu. Gainera, Mediterraneo itsasoaren ondoan dago. La Pinedak hotel asko ditu. Hondartza luze bat du, baita Acuopolis bat ere. Gainera, Port Aventuraren ondoan dago. Ni nagoen hoteletik Port Aventurako atrakzio handienak ikus daitezke. La Pinedak hotel asko ditu baina oso desberdinak dira. Ni joaten naizen hotelak lau izar ditu, ondoan dagoen hotela oso itsusia da. Hotel hori oso zaharra da eta abandonatuta dagoela dirudi. Normalean nik egiten dudana hauxe da: Goizean, 9:00etan altxatzen naiz, arropa janzten dut eta hoteleko buffet librera joaten naiz gosaltzera. Buffet libre bat denez, zuk nahi duzuna hartu dezakezu. Gosaldu ondoren, hoteleko logelara bueltatzen naiz eta hondartzara joaten naiz. Hondartzan goiz osoa pasatzen dut. Arratsaldean, hotelean geratzen naiz, eta hor joko batzuk egin ahal dira, adibidez: waterpoloa, minigolfa‌Irabazten baduzu, gaueko ikuskizunean diploma edo domina bat ematen dizute. Gauean, hoteleko bingoan jolasten dut. Hori bukatu ondoren Saloutik edo Cambrilsetik buelta bat ematen dut. AITOR GASTAKA 1º Z


Nire oporrak Nik urtero oporrak Torreviejan igarotzen ditut. Torrevieja Alicanten dago, Mediterraneo itsasoaren ondoan. Leku handi bat da, 1000.000 biztanle ditu gutxi gorabehera. Han turismo asko dago. Hango tenperatura altua da, bero izugarria egiten duelako eta udan ez du inoiz euria egiten. Niri egia esanda, tenperatura hori asko gustatzen zait beroa atsegin dudalako, baina batzuetan, gehiegizkoa egiten du. Ez duenez euria egiten, hondartzara joan ahal zara nahi duzunean, goizean edo arratsaldean. Torrevieja inguruan hondartza asko daude, baina nire gustukoena Playa De L a Mata deitzen da. Hondartza luzea eta zabala da, hango zabalena, horregatik oso ondo dago handik paseatzeko. Playa De La Mata deitzen da, lehen landare asko izan zituelako. Nire ustez, hango leku izugarriena Las Salinas De Torrevieja da. Ikusi nuenean, leku arraro bat zela iruditu zitzaidan, ura gorrixka zegoelako. Baina ura gorrixka zeukan gatz asko zuelako eta jendea hara joaten zen, esaten dutelako ur hori ona dela azalerako. Nik udako egun normalean hondartzara joaten naiz goizean, baina beste batzuetan, paseo bat ematera herritik joaten naiz, leku polit bat dela iruditzen zaidalako. Jan eta gero, edo merkatal gunera joaten naiz edo etxean geratzen naiz mugikorrarekin edo telebistarekin. Amaitzeko, gauean, edo hango tabernetara joaten naiz afaltzera, edo batzuetan etxean geratzen naiz, eta jaiak direnean afaldu eta gero su festak ikusten ditut.


Nire Oporrak 2016 Nik oporrak Alcoceberren pasatzen ditut urtero. Alcoceber Castellonen dagoen kostako herri txiki bat da, 2.510 biztanle inguru ditu eta biztanle ia guztiak turismotik bizi dira, hotel eta denda asko daude eta . Hor beti tenperatura eta eguraldi oso ona egiten du horregatik daude hainbeste turista . Alcoceberreko lekurik inportantenetariko bat “Las Fuentes” hondartza da. Hondartza honek berezitasun bat dauka : Itsasoko ura oso bero dago… Baina hondartza zeharkatzen duten bi ibai oso hotz daude, eta hauen barruan zirimola moduko batzuk egiten dira. Ni hor urbanizazio bateko apartamentu batean bizi naiz. Normalean nire izeko-osaba eta lehengusuak ere egoten dira. Egun normal batean guztiok goiz altxatzen gara, 9:30ean gutxi gorabehera. Gosaldu eta lagunekin (horko lagunekin) joaten naiz hondartzara. Urbanizazio aurrean hotel bat daukagu: “GRAN HOTEL LAS FUENTES”. Hotela oso famatua da, lau izar ditu, baina akats handi bat dauka: bere igeritokiak oso txikiak dira eta jende asko dagoenez bero handiko egunetan ez dira sartzen. Ba dago jendea gure urbanizazioan sartzen dena baimenik gabe, igeritokira joateko! Jende asko dagoenean sokorristek txartelak eskatzen dituzte… Oso barregarria da! Horrela

ikusten

zen

hondartza

aurten hoteletik. Normalean 10.30ean geratzen ginen baina beti itxaron behar genuen norbait.Hondartzan, bainu pare bat eta

gero

paseatzera

edo

karramarroak hartzera joaten ginen eta ondoren berriro bainatzera. 13:30etan gutxi gora behera igotzen ginen berriro urbanizaziora igeritokira. Igeritoki hori oso bero dago baina aurten beste urte batzuk baino hotzago egon da. Arratsaldean lagunekin paseo bat ematera joaten gara portura edo herrira. Gauean 00:30arte egoten gara urbanizazioko aurreko aldean kartetan jolasten. Uxue Peña


NIRE OPORRAK Nik normalean San Pedro Samuelen pasatzen ditut oporrak. San Pedro Samuel Burgoseko herri txiki bat da, oso biztanle gutxi ditu eta hango jendea nekazaritzatik bizi da. Herri honetan oso tenperatura epelak izaten dira egunean zehar, baina gaua heltzen denean izugarrizko hotza egiten du. Gehienetan eguzkia ateratzen da, baina euria egiten duenean egunaren lehenengo ordutik azken ordura arte egiten du. San Pedro Samuelen bolatoki deitzen den parke bat dago, orain dela asko bolatoki bat zegoelako, baina kentzean parke bat sortu zuten. Parke hori elizaren eta udaletxearen artean dago. Batzuetan alboko herrietako jendea joaten da. San Pedro Samuelen ez daude ez dendarik ez tabernarik, orduan goizez eta arratsaldez furgoneta bat ogia saltzen etortzen da eta beste bat esnea, litxarreriak, gailetak etab. Ni normalean lagunekin joaten naiz kalera, batzuetan bolatoki parkera eta beste batzuetan haize errotak dauden mendira. Baina euria egiten duenean udaletxean dauden ordenagailuetan jolasten dugu.

ENDIKA ARTARAZ


NIRE OPORAK Nik aurten oporrak Vieux Bocaun igaro ditut . Vieux Bocau Landetako (Frantzian) herri txiki bat da. Frantziako hegoaldean dago eta oso azoka garrantzitsua dauka. Vieux Bocauk 1.379 biztanle ditu. Horko jendea normalean turismotik bizi da . Han tenperatura epela da ni joaten naizenean, ez duelako egiten ez berorik ez hotzik. Baina, edozein momentutan euria egin dezake. Niri horko eguraldia asko gustatzen zait. Vieux Bocauko azoka oso handia da, bertara joaten dira Landetako beste herrietako pertsonak gauzak saltzera. Han denetarik saltzen dute. Adibidez : margo triangularrak, xaboiak, mantelak, zapatilak, alkandorak, fruta, ogia, gazta, oka patea, oilazkoa‌Eta gainera egunero dago azoka jarrita! Udako egun batean, ni goiz altxatzen naiz eta gosaldu egiten dut, ogia erosten dut eta hondartzara edo igerilekura joaten naiz bazkaltzeko ordura arte. Eguerdian bazkaldu eta berriro bueltatzen naiz hondartzara edo igerilekura arratsaldea pasatzera. Gauean etxera bueltatzen naiz, dutxa goxo bat hartzen dut eta nire amari laguntzen diot afaria prestatzen. Azkenik, afaldu egiten dut eta herritik buelta bat ematen dut ohera joan baino lehen. Sodupera bueltatu baino lehen noizbehinka, eskalada edo quac centro batera joaten naiz nire familiarekin eguna disfrutatzera, edo Senpere lakura joaten naiz han dituen kanoetan ibiltzera.

NAROA DE MIGUEL ABASOLO


NIRE OPORRAK – OIER Nik normalean oporrak Cambrilsen igarotzen ditut. Cambrils Kataluùan dago eta konkretuki Tarragonan Salou alboan. Hor 32.915 biztanle daude. Cambrilsen bero handia egiten du eta ia beti eguzkia egiten du, horregatik hondartzara joaten gara beti. Cambrilsek hondartza asko dauzka eta bakoitzak 2-3 km dauzka. Horko area oso zuria da eta horko ura oso hotza dago. Harrigarriena da pirita dagoela uretan eta sentsazioa ematen du bainua hartzean urrean igeri egiten duzula. Beste leku bat hango merkatua da denda asko daude eta barietate asko daude erosteko: Arropa, janaria, izozkiak ‌ Niri ez zait gustatzen erosketak egitea, baina bai paseoa ematea dendak ikusten. Cambrilsen jatetxe asko daude eta 10 urtetan oraindik ez dut ikusi 3 izardun baino gutxiagoko jatetxerik. Niri asko gustatzen zaizkit Italiako jatetxeak. Ni normalean hondartzara joaten naiz errefreskatzeko. Hondartzara joan eta gero etxera joaten naiz playran jolastera eta Clash Royale partida batzuk egitera. Gauean portutatik paseoa ematen dut izozki batekin eta pentsatzen zer egin hurrengo egunean.

OIER DELGADO


NIRE OPORRAK Nire oporrak Madrilen pasatu ditut. Erretiro parkearen ondoan bizi naiz, Madrilen erdigunean. Madrilek biztanle asko ditu, 3.141.991. Hango jendea turismotik eta industriatik bizi da. Hiri hau Espainian dago, erdigunean. Han, tenperaturak oso onak dira, beti egoten da eguzkia. Eguraldi hori asko gustatzen zait, horrela egunero igerilekuetara joan naiteke eta beti praka laburrak eraman ditzaket. Madrilen ez dago hondartzarik, baina igerileku asko daude. Ni joaten naizena, Erretirotik hurbil dago, eta beste bat Erretirotik urrun dago. Iturri polit bat dago Erretiro parkean, beti joaten naiz hara. Udako egun normal batean, gosaldu ondoren, Erretiro parkera joaten naiz kirol apur bat egitera: korrika,nire anaiarekin futbolera jolastu‌ Jatetxe batera joaten naiz nire familiaren bazkaltzera. Bazkaldu ondoren, bi orduko siesta egiten dut. Arratsaldean, iturrira joaten naiz apur bat erlaxatzeko eta hor telefonoarekin jolasten egoteko.

SAAD BAHARAOUI


NIRE OPORRAK

Ni uda honetan Torreviejara joan naiz. Torrevieja Espainako herri bat da, 88.447 biztanle ditu eta hango jendea turismotik bizi da. Herri honetan beti egoten da eguzkia, bero handia dago, normalean 30C – 40C artean, ez gutxiago ez gehiago. Niri eguraldi hori gustatzen zait, nahi duzunean joan ahal zarelako hondartzara. Torreviejak hondartza asko ditu, baina ni bakarrik joan naiz bitara. Hondartza bat oso lasaia da, ia ez du olaturik eta ez zait gustatzen. Bestean beti egoten dira olatuak, baina algak ere egoten dira, eta niri ez zait batere gustatzen. Torreviejako ur parkea beti egoten da jendez beteta baina joan naizenean ez zegoen askorik. Udako egun normal batean, ni goiz altxatzen naiz eta igerilekura joaten naiz. Arratsaldean hondartzara joaten naiz gurasorekin, hondartza etxe ondoan daukalako eta ez dugu askorik ibiltzen. Gauez beti joaten gara leku berdinera, bertan atrakzioak daude eta beti muntatzen naiz.

Veronica Hidalgo


NIRE OPORRAK Ni aurten, oporretan, San Carlos de La Rapitara joan naiz. San Carlos de La Rapita herri bat da, eta Tarragonan dago. 14.000 biztanle ditu, eta jende asko joaten da hara oporrak pasatzera. San Carlos de La Rapitak oso tenperatura beroak ditu, baina batzuetan euria egiten du. Niri gustatzen zait tenperatura hori, baina batzuetan bero handi-handia dago, eta ez daukat ezer egiteko gogorik. San Carlos de La Rapitak bederatzi hondartza ditu, baina ni hondartza handienera joaten nintzen. Hondartza honek ez dauka ia olaturik eta alga asko ditu, niri nazka handia ematen didate algek. San Carlos de La Rapitak oso azoka handia dauka. Hor saltzen dute denetarik: arropa, janaria, imanak, poltsoak‌ Udako egun normal batean, ni goiz altxatzen naiz eta gosaltzera joaten naiz. Gosaldu eta gero, gelara joaten naiz bikinia jartzera, eta gero hondartzara. Bazkaldu eta gero, egun batzuetan igeri lekura joaten naiz, baina bestela paseo bat ematera joaten naiz herritik. Gauez ere ateratzen naiz, eta normalean karabana batzuetara joaten naiz paseatzera. Karabana horiek oso politak daude dekoratuta, eta hor oso janari gozoa saltzen dute.

IZARO PADURA


NIRE OPORRAK Ni aurten Saloun oporretan egon naiz . Salou Tarragonan dago , herri handia da . 26.459 biztanle bizi dira , eta hango jendea turismotik bizi da

.

Herri honetan temperatura beroak izaten dira ,40 gradutara heldu ahal da .

Saloun , Port Aventuran dago , parke handia da ,tren batek eraman behar zaitu leku batetik bestera . Barrakak ,jokuak eta antzerkiak daude Port Aventuran .

Saloun ere hondartza politak daude . Hondartza horietan txalupak daude eta ordu batez uzten dizkizute ibiltzeko. Salouko hondartzan nire osabak buzeatu zuen eta olagarro bat hartu zuen , baina minutu batzuk pasa eta gero askatu zuen .

Gu igerilekura , eta hondartzara joaten gara eta paseoak ematen ditugu . Egun batean Port Avetura joan ginen eta oso ondo pasatu genuen .Beste egun batean Tarragonan egon ginen , Erromatar museo handi bat ikusi genuen eta oso polita izan zen .

AINHIZE MERINO TXABARRI


NIRE OPORRAK Urtero-urtero oporretan leku berera joaten naiz: Pedrosa de Valdeporresera, Burgoseko herri txiki bat da.200 pertsona inguru bizi dira, baina udan pertsona gehiago joaten da. Pedrosan nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi dira. Normalean tenperatura epela dago,hori bai, gauean hotz handi dago. Normalean sudaderaren bat eraman behar duzu. Pedrosan 3 futbol zelai daude: bat belarrezkoa eta besteak porlanezkoak, horrez aparte, frontoi bat eta bi igerileku daude, horrexegatik ez naiz inoiz aspertzen. Egun normal batean, 11:30ean geratzen gara igerilekura joateko herriko lagunak, bazkal ordura arte. Arratsaldean futbol zelaira joaten gara, 22:00 arte. Afal ostean 23:00etan geratzen gara herriko markesinan. Hauek izan dira nire oporrak.

BITTOR LARRAURI


NIRE OPORRAK – IKER O. Ni ia urtero joten naizen lekua Oña da. Oña Burgoseko herri txiki bat da. 1.000 biztanle ditu inguru ditu. Jendea turismotik bizi da. Oña barrualdean dago, horregatik udan, eguna denean oso beroa da, baina gaua heltzen denean hotz handia egiten du, gainera oso leuna da. Oñak plaza nagusi handi bat dauka, hor pintxoak saltzen dituzten taberna asko daude. Oso gertu, eliza eta monasterioa dago, monasterioan “El Cronicón” egiten da. “El Cronicón”, Oñaren historioa azaltzen duen antzerkia da eta turismo handia erakartzen du. Udaletxe ondoan, “Jardín Secreto” izeneko parke natural handi bat dago, hemen eskultura eta antzezlan artistikoak daude. Udako egun normal batean, urtero joaten diren Bilboko lagunekin, WhatsApp-en bidez geratzen naiz eta igerilekuetara edo polikiroldegira joaten gara goizean. Jateko orduan, nire aitaren lehengusinaren tabernara joaten gara eta munduko kroketarik onenak jaten ditugu, baita saltxitxa ogitartekoa ere. Batzuetan nire aitaren beste lehengusuekin txangoak egiten ditugu, adibidez: Kayakekin joan, erretxikoetara, kobazuloetatik joan… etab. Gauean berriro lagunekin elkartzen naiz eta petardoak botatzen ditugu edo futbolera jolasten dugu. Hauek izan dira nire oporrak!


NIRE OPORRAK Ni nire familia eta lagun batzuekin joaten naiz urtero Benidormera. Benidorm Alicanten dago. Mediterraneo itsasoan dagoenez, tenperatura oso altuak egoten dira, egunez 40 gradu eta gauez 30 gradu. Niri bero asko egitea ez zait gustatzen nekagarria dela iruditzen zait. Benidormen 69.000 biztanle ditu. Benidormen itsasoa egon arren, ez dira arrantzaz bizi baizik eta turismoz. Han lau gauza interesgarri daude bisitatzeko: bi hondartza Levante eta Poniente. Levanten diskoteka famatuak daude: K.U famatua, adibidez. Ponienten ez dago ezer interesgarri ikusteko. Bi hondartza horiez gain, bi lantegi oso garrantzitsu daude: Valor Txokolate lantegia eta El Lobo Turroiak lantegia. Eta azkenik, nik gehien gustuko dudan Aqualandia ur-parkea. Nik normalean egiten dudana hauxe da: goizean goiz altxatu eta gosaldu eta igerilekura joaten naiz. Ondoren, etxera igotzen naiz, telebista ikusi eta berriro bueltatzen naiz igerilekura. Hor arratsaldea pasatzen dut. Azkenik, etxera igotzen naiz, afaldu, eta gauean egiten den azokara joaten naiz paseotxo bat ematera.


NIRE OPORRAK Nik oporrak Sodupen pasatzen ditut, Bizkaian. Sodupek 5.145 biztanle ditu,normalean eguzkia ateratzen da eta 28 gradu egoten dira gutxi gorabehera. Sodupek igerileku handiak ditu baina ez bazara bazkidea eta ez baduzu ordaindu nahi joan ahal zara Gordexolako presara, Sodupetik 5 kilometrora. Gainera abuztuan San Lorentzoko jaiak ospatzen dira eta jende asko etortzen da Sodupera. Egun normal batean nire anaiarekin jolasten dut futbolera edo beste gauza batera‌ Igerilekuetara ere joaten gara familiarekin edo lagunekin eta han bazkaltzen geratzen gara. Lainotuta dagoen egunetan lagunekin bizikletak hartzen ditugu eta Santxosolora joaten gara futbolera jolastera. Abuztuan ere Bilboko Aste Nagusia ospatzen da eta nire futbol taldeko lagun baten etxean geratu nintzen,Maximako eta Gente De Zonako kontzertuetara joan ginen


Nire oporrak Nik normalean oporrak Burgoseko herrixka batean igarotzen ditut. Robredo deitzen da eta herri txiki bat da. Robredoko biztanleria oso txikia da, hango jendea abeltzaintzaz eta nekazaritzaz bizi da.

Udan bero handia egiten du, pena bat da hondartzarik ez dagoelako. Las Pozas deitzen den leku batera joaten gara; hondartza bezalakoa da, baina ezin zara oso urrutira joan ura arriskutsua delako.

Denbora daukadanean lorategira joaten naiz nire txakurrarekin oso handia delako. Etxalde batera ere joaten naiz, han animaliak dauzkadalako.Batzuetan baratzera joaten naiz nire aititeri laguntzeko.

Ni normalean altxatzen naizenean herritik paseo bat ematen dut nire txakurrarekin edo mendi batera joaten naiz bazkaria egon arte.

Bazkaldu eta gero nire osaben etxera joaten naiz bisita bat egitera. Gero guztiok Pedrosara joaten gara zer edo zer edatera.

Batzuetan gauez nire txakurrarekin mendira joaten naiz eta asko gustatzen zait txorien soinua entzutea.

Izaro Larrauri


Nik oporrak Murtziako herri batean pasatzen ditut. Herri hori Blanca du izena. Blanca 6.521 biztanle ditu. Jendea komertziotik bizi da. Han mendiak marroiak dira, temperatura oso altuak direlako. Udan euria egiten duenean triste jartzen naiz. Neguan ez du euririk egiten , baina hotz handia egiten du. Blancatik kilometro batera gutxi gora behera hiri bat dago. Hiri hori Murtzia deitzen da. Murtzia oso famatua da, kale asko ditu. Denda eta jatetxe asko daude ere. Plazan zuhaitz oso handia dago eta plastikozkoa dirudi. Blancaren ondoan herri famatu bat dago Archena deitzen dena. Famatua da bainuetxe handi eta polit bat dagoelako. Bainuetxea ere hotela da. Egun normal batean 8:30ean altxatzen naiz. Gosaltzen dugu eta amamarekin joaten naiz erosketak egitera. Bazkaria egiten dugu eta bazkaltzen dugu. Bazkaldu ondoren siestatxo bat botatzen dugu. Esnatzen garenean osaba eta izekoren etxera joaten gara. Lehengusinekin haien igerilekura joaten gara. Ondoren, globoekin jolasten dugu baina gero globoen plastikitxoa hartu behar dugu txakurrak jan ez dezaten. Gauean nire beste osaba, izeko eta lehengusinak etortzen dira denok batera afaltzeko. Afaldu eta gero hor geratzen gara hamabi eta erdiak arte gutxi gora behera. Asko gustatzen zait Blancan oporrak pasatzea nire aitaren familiarekin. Nagore Martinez San Millan


Nik normalean oporrak Quirogan pasatzen ditut. Quiroga Lugoko herri txiki bat da. 2000 biztanle ditu eta jendea arrantzatik eta zerbitzuetatik bizi da. Herri hau kostaldean dagoenez, tenperaturak oso altuak dira eta hori asko gustatzen zaigu. Tenperaturen batez bestekoa 40º – 45º artekoak dira egunez eta 25º artekoak gauez. Horregatik asko gustatzen zait hara joatea. Quirogak ez du hondartzarik, baina igerilekuak eta ibaiak ditu. Nire lagunak eta nik han pasatzen dugu egun osoa eta primeran pasatzen dugu. Gainera, ibaiak oso leku altuak ditu uretara botatzeko. Uraren tenperatura oso aproposa da, bero handia egiten du eta. Quirogak festa handiak ditu, pertsona famatuak etortzen dira, adibidez: Kiko Matamoros, Paco León, Mariano Peña... Urteko festa garrantsitsuena Ardoaren festa da, Aste Santuan ospatzen dena, eta Quirogako udako jaietara ere jende asko joaten da. Ni egun normal batean goiz altzatzen naiz, etxerako lanak egiteko. Gero nire gurasoekin ateratzen naiz bazkal ordura arte. Bazkaldu eta gero nire lagunekin ibaira joaten naiz. Han leku oso altutik botatzen gara putzu txiki batera. Gero etxera joaten gara gaua izan arte. Afaldu eta gero, nire lagunekin joaten naiz herriko plazara jolastera eta buelta bat ematera. Ni gauetan kalean geratzen naiz nire lagunak joan arte.

Argazki honetan nire aitarekin nago eta aititeren herrira bisitatzera goaz. Mikel Gómez



NIRE OPORRAK Nik oporrak Argoñosen pasatzen ditut urtero. Argoños Kantabrian dago eta 1700 biztanle ditu. Hango jendea arrantzatik bizi da. Hango tenperaturak ez dira ez altuak ez baxuak, egunez 25ºC egiten ditu gutxi gorabehera eta gauean 18ºC – 19ºC. Gutxitan egiten du euria. Argoñosen ez dago hondartzarik, horregatik Nojako hondartzara joaten gara, Helgeras deitzen denera. Oso handia da eta kurbatua dago. Olatuak normalak dira, ez handiak, ez txikiak. Surf ikastaroak ematen dira han bertan umeentzat. Ondoan jatetxe txiki bat dago. Argoñosetik hurbil Santoña eta Noja daude. Eguraldi txarra egiten duenean Santoñara joaten gara txurroak jatera. Eguraldi ona egiten duenean Nojara edo hondartzara joaten gara eta Nojan bertan kanping bat dago LOS MOLINOS deitzen dena eta lagun asko ditut han. Nik normalean egiten dudana da goizean hondartzara joan, arratsaldean Nojako kanpinera , Los Molinosera, eta gauean lagunekin joaten naiz jolastera.

EIDER FERNÁNDEZ



Nire oporrak Nik nire oporrak normalean Marruekosen pasatzen ditut. Marruekos Afrikako ipar-mmendebaldean dago eta 33.000.000biztanle ditu. Jendea hor gehienez turismotik bizi da. Herrialde hau Itsaso Atlantikoaren ondoan dago eta horko tenperaturak oso beroak izaten dira udan. Beti eguzkia egoten da eta oso gutxitan euria egiten du. Marruekosek herri asko ditu eta denak kulturaz eta turismoz beteta daude. Hondartza asko ere baditu eta batzuk harriz beteta, baina niri ez zaizkit gustatzen hondartza horiek area zapaldu ordez harriak zapaltzen ditudalako. Marruekoseko hiriburua Rabat da eta oso handia eta polita da, eta gainera, hondartza ederrak ditu.

Badago herri inperial bat Fez izenekoa. Hantxe Erdi Aro garaian errege eta gaztelu asko zeuden.

Ni, udako egun normal batean, goizez altxatzen naiz eta gosaltzen dut. Nire mamaren etxea hain handia denez ni, nire bi ahizpak eta lehengusu txikiekin etxe guztitik jolasten dugu. Arratsaldeetan, batzuetan nik eta nire senideek herrietan turismoa egiten dugu eta beti izozki bat hartzen dugu, baina oso azkar jan behar da bestela urtzen da eta.

Gauez, amamaren etxean afaltzen dugu denon artan eta afaldu eta gero paseoak ematen ditugu. Niri asko gustatzen zait gauez paseoak ematea; gainera, oso polita da izarrek zerua argitzen dutelako, harri bitxi oso distiratsuak emeten dute.

Rim


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.