asmakuntza harrigarriak

Page 1

2012-2013 IKASTURTEA 2y TALDEA


Enzo Ferrari Modena Italian jaio zen otsailaren 18an 1898. urtean ,eta hil zen 1988.urtean abuztuaren 14an. Enzo Ferrarik asmatu zuen Ferrari kotxea 1929. urtean. Berak ere, Ferraria Formula 1an sartu zuen eta oraindik ikusi ahal ditugu bertan marka horretako autoak. Kotxerik garrantzitsuenetariko bat da munduan eta diru asko balio du. Lehenengo kotxea 166Inter izan zen, eta 1948.urtean atera zen merkatura. Formula 1an Fernando Alonsok eta Felipe Massak zeuzkaten kotxeak 2011an F150 izan zen. Kotxe gehiago egin dituzte eta batzuetan bakarrik atera dituzte 80 adibidez Ferrari SA Aperta.

Fabrika ofiziala Maranellon dago. Hau da fabrika garrantzitsuena ferrari munduan eta hortik kotxerik onenak ateratzen dira. Kotxeak hor probatzen dituzte eta barruko zirkuituan lehenengo azelerazioak ematen dituzte. Ateratzean zirkuitotik argazkiak ateratzen diote eta aldizkariak etortzen dira argazkiak ateratzeko prototipoari. ASIER FIALLEGAS 2.B


Erloju bat denbora jakiteko tresna da eta hainbat erloju mota daude : - Areazko erlojua : honek balio du denbora zehatz bat jakiteko eta ez du balio zer ordu den jakiteko. - Eskumuturreko erlojua : erloju hau gehien erabiltzen den erlojua da jende askok eramaten ditu eskumuturrean ordua jakiteko. - Hormako erlojua : hainbat etxeetan erloju bat dago, erloju mota hau horman ipintzen da eta ordua esaten dizu. - Eguzki erlojua : antzinean egin zuten lehenengoa eta erloju honen ezaugarririk garrantzitsuenetariko bat eguzkiaren izpiengatik mugitzen dela da eta ordua jakiteko balio duela. Hauetaz gain, beste bi erloju mota daude: digitala eta analogikoa. Lehenengo erlojua Silvester II bizantziar inperioan , X mendearen amaieran asmatu zen. Baina beste batzuek esaten dute data hori baino lehen erlojuak Egipton egin zirela.

Joseba Artaraz Llosa 2.B Y taldea


Bizikleta batek bi gurpil edo lau izan ahal ditu. Bizikletarekin ibiltzen hasten zarenean ez dakizu orekari eusten, eta lau gurpil behar dituzu ez jausteko. Bizikletek bi pedal dituzte, eta bizikleta martzan jartzeko oinak jarri behar dituzu pedalen gainean eta indarrez zapaldu . Horrela ibiliko zara, indar handiz egiten baduzu azkarrago joango zara. Bizikletak bi galga ditu: atzeko gurpilerako bat, eta arreko gurpilerako beste bat, azkarregi joaten bazara edo gelditu nahi baduzu,eskulekuan dauken galgal estutu, eta abiadura geldituko duzu. Behin bizikleta ondo erabiltzen ikasten duzunean, bi gurpilekin ibili ahal izando zara. Bizikleta asko Egon dira historian zehar, zaharrenak hauek dira:

Badaude ere kiroleko bizikletak Hauek modernoagoak dira. Leku batetik bestera joan ahal izateko bizikletarekin oso erosoa da . Lehenengo bizikleta asmatu zuena Kart Drais izeneko gizona izan zen.

..


Pendrive-a informazioa gordetzeko biltegiratze-gailu bat da. Lehen modeloek bateria baten beharra zuten, baina gaur egungoek jada ez, oso modernoak dira eta. Memoria hauek, gehien erabiltzen diren biltegiratze eta norberaren datuen garraio sisteman bilakatu dira, erabilera honetan diskete tradizional eta CD-ak ordezkatuz.. Merkatuan erraz aurki daitezke 1, 2, 4, 8, 16, 32, 64, 128 eta 256Gb-ko memoriak ( 64Gb-tatik aurrera ez dira praktikoak gertatzen, beraien kostu altuagatik ). 1998an Dov Moran-ek pendrive-a asmatu zuen Israelen. Dov Moran gudalostean hasi zen marinekin baina azkenean Arie Margy-rekin M-Sistems konpainia sortu zuen. Urte batzuk geroago pendrivean zentratu zen eta azkenean memoria askotako USB-ak sortu zituen. Geroago Dov, akusatuta egon zen iruzurtitzat eta bere enpresari eragin zion, orduan bere irtenbide bakarra bere enpresako M-Sistems guztiak saltzea izan zen.

Maialen Martinez 2.B


Telepaulbista Telebistaren historia: Uhin elektromagnetikoen bidez irudiak ikusten ziren, irudiak ikusteko erabiltzen zen. Entzuten eta ikusten diren irudiak zeinu elektriko egin ziren. Zeinua igorri eta berriro lehenego irudira eta hots ziren. Telekomunikazio sistema bat da telebista. Lehenengo saioak XIX. mendearen bukaeran egin ziren, 1884an Paul Nipkow alemaniar zientzialariak sistema mekanikoa erabiliz telebista bat egitea lortu zuen. 1900-1920 urteetan egin ziren elektronikan aurrerapen gehienak. 1926. urtean Ingalaterran John L. Bairdek elektrizitateaz lehenengo telebista sistema egin zuen. Geroztik, telebista berehala zabaldu zen mundu osoan eta gaur egungo komunikabide askoren artean indartsuenatarikoa da.

Telebista modernoa

Telebista zaharra

Orain, XXI. Mendean, telebistak berritu eta hobeto eginda daude: plasma jarri diote, handiagoak dira gauzak hobeto ikusteko. Material onenaz eginda daude. Duela gutxi ukipen telebista atera dute.


Ladislao Josef Biro eta Georg Biro boligrafoaren sortzaileak izan ziren. 1940. urtean Hungarian asmatu zuten. Boligrafo mota asko daude: plumazkoa… Boligrafoa idazteko erabiltzen da. Munduko popularrena eta gehine erabiltzen den objektua da. Boligraforen punta hiru motatakoa izan daiteke: punta fina, punta ertaina eta diamante punta. Boligrafoaren barruan plastikozko edo metalezko hodi bat dago eta hodi horren barruan tinta dago. Boligrafoa hiru zatitan banatuta dago : Kanabera : Boligrafoaren gorputza. Zama: Tinta dagoen hodia. Bola: Birakatzen du, tintaz zikintzen da eta paperan margozten du. Boligrafoa oso merkea da, gauza askotarako balio du. Denda askotan aurkitu ahal dira. Boligrafo marka pila daude, adibidez: Pilot, Bic, Kesington, Roller Duofold… Ume batzuek boligrafoa gauza txarretarako erabiltzen dute, zerbatana egiteko, beste kidei margotzeko… Raúl Bulzan


HAAULROLDKIPELEKBROWNTRIKOA. Aulki elektrikoa elektrokuzioaren bidez presoak hiltzeko erabiltzen den heriotza zigor metodoa da, Ameriketako Estatu Batuetan asko erabiltzen da . XIX. mendearen amaieran erabiltzen hasi zen, elektrizitatearen erabilpenarekin batera. Gero eta estatu gutxiagok erabiltzen dute eta gaur egun heriotza zigorra ebazteko bigarren mailako metodoa da. Kondenatutako presoa aulkian lotuta zegoen buruan elektrodo bat eta beste bat hankan zituela. Gutxienez bi elektriko shocks ematen zieten minutu batzuetan pertsonaren arabera zehar. Aulki elektrikoa Harold P. Brownek asmatu zuen abuztuaren 27an. Bera 1869. jaio zen Maldenen,Massachuettsen eta 1932ko uztailaren 26an hil zen 62 urterekin Maldenen ere. Aulki elektrikoa lehen aldiz, 1890ko abuztuaren 6an erabili zen. 2008ko otsailaren 8an debekatu zuten Nebraskako estatuan erabiltzea.

Nuria.


ASMAKIZUN HARRIGARRIAK: DINANOMELMITA Dinamita: 1866.urtean Alfred Nobelek asmatu zuen. Hasieran dinamitaren osagaiak nitroglizerinaren xurgatzailetzat diatomea-lurrez nahasitako nitroglizerinarekin prestatzen zen. Dinamita osagai nagusiena nitroglizerina da. Baina gaur egun amonio nitratoa erabiltzen da nitroglizerinaren ordez, eta xurgatzaileak aktiboak izaten dira (ikatz xehatua, sodio nitratoa, etab.). dinamita meatzetan, bideetan, harrobietan, abarretan, mendietan errepideak egiteko eta arrantza ilegala egiteko erabiltzen zen. Hilkortasuna gehitzen zen kalean erabiltzen bazen. Dirutza irabazi eta bakearen nobel saria irabazi zuen. Estatu Batuetan garatu egin zen. Alfred nobelen familia nitroglicerinarekin lan egiten zuen. Zoritxarrez, egun batean bere anaia hil zuen. Dinamita lehergailuen kategorian dago kokatuta. Hori dela eta, gaur egun, ia-ia denak bere leherkorrak gelatinous amonio nitrato konposizioarekin eginda daude, ondorioz euren potentzia handiagoa da. Gaur egun ez da batere ondo erabiltzen zeren eta gerretarako erabiltzen dira.

JON ABAURREA


BABETAURRKOAKCON Roger Bacon filosofo ingelesak lehenengo aldiz erabili zituen lentean 1249. urtean ikusmena hobetzeko. Betaurrekoak bi kristalez osatuta daude. Ikusteko arazoak badituzu konpontzeko erabili ahal direnak. Kristalak egitura bati loturik daude, sudurrean finkatzen dira aurku txiki bati esker. Betaurrekoak XIII.mendetik gaur arte ezagutzen ditugu Gaur egun, profesional optikoek, herrialde guztietan egiten dituzte optometritiak edo optika begi-azterketak ikusmen akatsak detektatzeko eta, betaurreko edo lente zuzentzaileak erabilita zuzentzeko. Uste da Bacon Ilchester Somersetetik gertu jaio zela, zenbaitek Bilseyen, Gloucesterren izan zela pentsatzen duten arren. Jaiotzedata ez da ziurra. Bere jaiotze dataz dagoen iturri bakarra 1267. urtean idatzitakoa da, "berrogei urte igaro dira alfabetoa ikasi nuenetik.", horrek esan nahi du 40 urte pasatu direla Oxford-en matrikulatu zenetik 13 urterekin. Horrek ez du esan nahi jaiotze-data 1220. urte inguruan denik.

Leticia Abalo 2.A-Y


Douglas Engelbartek 1968an asmatu zuen ordenagailuko suagua.Lehenengo aldian zurezko kutxa bat zen barruan poltsa pisutsu bat zuena, eta hortik kable bat aterratzen zen. Lehenengo ureteetan ez zioten garrantzi handirik eman, baina azkenan bai. Sagua eskuarekin egiten duzun mugimenduarekin mugitzen da. Saguan sistema desderdinak daude: gomazko boladunak, izpi infragorriekin eta leserra. Lau sagu motadaude: -Sagu mekanikoak: Saguaren higidura antzemateko barrualdean bola bat dutenak dira. Hauen desabantaila nagusia zikintasuna pilatzen zaiela da. -Sagu optikoak: Sagu hauek ez dute bolarik barruan eta oso erosoak dira ez dutelako zikintasunik pilatzen, boladunekin gertatzen den bezala. -Haririk gabeko saguak: Sagu hauek ez dira kable bidez ordenagailura konektatu behar, uhinen bitartez egiten baitute transmisioa, ordenagailura konektatu beharra dagoen hartzaile batekin. -Track Ball: Zuzenean bolarekin kontaktua duten sagu berezi batzuk dira.

Michelle Siranaula 2.B


Denok ezagutzen dugu Tipp-Exa eta inoiz erabili dugu akatsen bat zuzentzeko. Tipp-Ex hitza tipp alemanez mota eta ex latinez gehiagorik ez hitzetatik dator. Tipp-Ex isuri zuri bat da. Borragomak ezabatu ezin dituen idazketa akatsak zuzentzeko erabili ohi da. Erabilera modu asko ditu: ď ś

Zuzenketa esponja, lehenago pintzela zen, ď ś Zuzenketa zinta. ď ś Zuzenketa luma. Otto Carls alemaniarrak Tipp-Ex enpresa sortu zuen 1959. urtean. Hasieran idazteko makinarekin egindako akatsak zuzentzeko erabiltzen zen. Hurrengo hamarkadetan ezagutze handia lortu zuen gure produktuak. Geroago, isuri txurira pasatu zuten eta azkenik, zuzenketa zinta asmatu zuten. 1997. urtean BIC empresa frantsesak produktua bereganatu eta zuzenketa luma eta zuzenketa zinta Mini-pocket formatean atera zituzten. Ikusten dugunez, oso asmakizun praktikoa da, hala ere, bere alde txarrak ditu, 1988. urtean eskoletan debekatu zuten toxikoa zelakoa. Baina lege horrek sei hilabete baino gutxiago iraun zuen, zeren eta, ikasleek, gurasoek eta irakasleek kexa asko jarri baitzituzten.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.