Ortzadar 100916

Page 1

. a 2rte0urren

ortzadar u

deia.com/ortzadar

larunbata, 2016ko irailaren 10a. 463. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

EMAKUME KOMIKIGILEAK Berdintasunetik urrun, baina norabide horretan bidea egiten ari dira euskal marrazkilariak -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2016ko irailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

PP

IRATA edo kortsario hitzak entzun orduko, itsaso eta ozeanoetan barrena egundoko abenturak bizi izandako jende ausarta datorkigu burura, baina piratak ez dira Karibeko kontua soilik. Euskal Herria ere pirata eta kortsarioen lurraldea izan zen iraganean”. Aiert Beobide Haatik dantza konpainiaren zuzendariaren hitzak dira. Taldeak euskaldunok itsasoarekin bizi izan dugun harremana azaldu du Itsas Lapurrak beraien azken ikuskizunean. Besteak beste, portuetako bizimodua, itsasoratzea, abordaia eta itsasoaren inguruko sineskeriak azaltzen ditu obra honek. Izan ere, ez da asko hitz egin hemengo piratei buruz, Beobideren esanetan. “Gai iluna dela dirudi, ezkutukoa. Emanaldi honetan gogora ekarri nahi izan dugu pasarte hori, gure historiaren parte delako”. Hala, XVI. eta XVII. mendeko Euskal Herriko edozein portutako historia kontatzen eta dantzatzen dute emanaldi honetan aritzen diren zortzi dantzariek. Aiert Beobide bera, Itziar Dohyarzabal, Anne Jauregi, Amaiur Luluaga, Iker Sanz, Irati Sorondo, Nerea Ezenarro eta Jon Arsuaga dira, hain zuzen, pirata-dantzariak.

Itsasoaren alderik ilunena, dantzaren bidez Euskal Herriko itsasertzeko bizitza azaldu, piraten abordaiak irudikatu eta emakumeen inguruko sineskerietan sakontzen du Haatik dantza konpainiaren ‘Itsas Lapurrak’ ikuskizunak KATTALIN BARBER

IKERKETA SAKONA Konpainiako kideek ikerketa lana egin behar izan dute aurrena emanaldia prestatzeko. Donostiako Itsas Museoko piraten inguruko erakusketa bat oinarri hartuta hasi ziren ikuskizuna prestatzen. “Konturatu ginen piratak egon bazeudela eta beraien inguruko datu historiko asko bildu genituen”, kontatu du zuzendariak. Adibidez, egun Pasaiako udaletxea dagoen Arizabalo jauregiko familiaren egoera ekonomikoa Sokoara joan eta hango ontziak gauez lapurtu ondoren hasi zela suspertzen jakin zuten. Portu bateko eguneroko bizitza irudikatuz abiatzen da ikuskizuna. Izan ere, portuak ziren garai horretan kultur aniztasunaren ikur, Beobidek dioenez. “Mugimendu handia zegoen, hizkuntza nahasketa eta material eta janari berriak bertara iristen ziren”, kontatu du.

Azken emanaldiak

K

‘Itsas lapurrak’ obran parte hartzen duten bi dantzari emanaldi batean. HAATIK

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

ANTZEZPEN KUTSUA Dantza tradizionala eta garaikidea uztartzea izan da beti Haatik konpainiaren filosofia. Euskal dantzetan oinarritzen dira, baina beste lengoaia batzuk ere erabiltzen dituzte. Kasu honetan, Beobidek onartu du zaila egin zaiela istorio hau dantzaren bidez kontatzea. Horregatik, ikuskizunak “antzezpen puntu” bat duela jakinarazi du. “Olatz Beobide antzerki zuzendariaren laguntza izan dugu, mugimenduak, begiradak eta keinuak lantzeko”. Bestelako elementuen artean, jantzien ikusgarritasuna aipatu du Beobidek. Ramon Garciak sortu ditu protagonisten jantziak eta taldea oso pozik dago elementu “deigarriak” direlako. Ordu erdiko iraupena duen kaleko emanaldia da Haatik konpainiaren azken lana. Kalean dantzatzen dutenez, maiatzetik irailera egin ohi ditu emanaldiak talde gipuzkoarrak, eta uda honetan herriz-herri ibili dira. “Kalera ateratzea oso positiboa da beti, espero ez duzun jendearengana iristen zarelako eta afizioa sortzen dugulako”, nabarmendu du Beobidek. Piraten istorioekiko ume eta gazte askok interesa agertzen dutela ere nabarmendu du zuzendariak. “Hori funtsezkoa da, gazteenak gure etorkizuneko ikusleak dira eta erakarri behar ditugu. Gu saiatzen gara erakusten dantzaren bidez ere bidaiatu daitekeela, eta ez dela beharrezkoa pantaila baten aurrean egotea”.

Portuetan beti festa giroa zegoela kontatzen du zuzendariak; hala, dantzaren bidez, ikuskizun honetan ere festa egiten dute. Itsasoratzea da hurrengo atala. Itsasoaren gordintasuna irudikatu nahi izan dute bertan, eta baita lehorrean gelditzen ziren familia eta lagunen beldur eta tristezia ere. “Asko ez ziren itzultzen eta alargunez beteta zeuden portuak”, dio Beobidek. Sineskeriaz beteta egon ohi da itsasoko bizitza eta horiek ere gogorra ekarri dituzte. “Emakume batek itsasontzian

zoritxarra eragiten zuela zioten, lamiek ekaitza sortzen zutela eta gizonak amildegietara erakartzen zituztela, adibidez”, aipatu du Haatik konpainiako zuzendariak. Dena den, dokumentazio prozesuan konturatu ziren emakume piratak ere existitu zirela gurean eta pasarte hori ez dute ahaztu nahi izan. “Gainera, ez dakigu zergatik, baina emakume piratek garrantzi handia zuten garai horretan”. Are gehiago, emakumeak “borrokalariak, piratak eta ausartak” zirela dio Beobidek. Ikuskizunean emakume bat ere itsasoratzen ikusiko dugu. Bi itsasontzi elkarrekin borrokan irudikatu dituzte gero, etsaien arteko abordaia irudikatuz. Azken atalean, porturako itzulera irudikatu dute.

Azala: Laura Callaghan Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

aleko ikuskizuna izaki, Haatik konpainiak udan eskaini ditu ‘Itsas lapurrak’ obraren orain arteko emanaldiak eta azken txanpan sartu dira irailean. Bihar, igandea, Alegria-Dulantzin izanen dira, 13:30etan eskainiko dute funtzioa bertan. Hurrengo emanaldia Pasaian izango da, irailaren 18an, Gudarien Plazan. Kasu honetan, 12:30etan izango da hitzordua. Sopelan izanen dute aurtengo azken emanaldia, irailaren 25ean, 20:00etan.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2016ko irailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

JULEN GABIRIA

Ibili eta sortu

Fikzioa 1. Kearen fiordoa Iñaki Petxarroman. Elkar.

II

BILIAN-IBILIAN eta ia ohartzeke, hain zuzen ere horri buruzko liburutegia osatu dut denbora gutxian: ibiltzeari buruzkoa, alegia. Lehendik ere banituen mendiko ibilbideen gidaliburuak; eta banuen, bakarra aipatzearren, Carl Seelig idazleak Robert Walserrekin emandako paseoen liburua, literaturaren inguruko gogoeta mamitsuz betea, baina ez zehazki ibiltzeari buruzkoa.

Azkenaldian, berriz, gaiaren bueltan propio idatzitako saiakerez gain (Frédéric Gros, David Le Breton, Francesco Careri, Javier Mina eta Rebecca Solnit idazleenak ditut parean, besteak beste), literaturaren historiatik erreskatatutako obrak ere argitaratu dira: Rousseauren promenade bakartien liburua edota Thoreau zein Stevensonen gogoetak, esate baterako. Azken hilabeteotan irakurri ditudan liburuetatik, Ander Izagirreren Cansasuelos da oinez ibiltzearen filosofia modurik benetakoenean jasotzen duena. Irakurri dut Werner Herzogen Vom gehem im eis liburu labur bezain agonikoa, bai eta Dino Buzzatiren I fuorilegge

2. Hauts haietatik Unai Villena. Elkar.

della montagna artikulu-bilduma epikoa ere, baina askoz nahiago dut Izagirrerena: trenez 37 minutuan egin daitekeen bidaia sei egunean egin zuen berak oinez, eta emaitza ez da bidaia-liburu bat, ez da Apeninoetako gida-liburu bat, ez da ezeren kronika, ez da idazle batek aurrez kalkulatutako obra bat: ibilian-ibilian pentsamenduak agertzen eta gogoetak dispertsatzen diren bezala, halaxe idatzitako liburua da, pausoa eta hitza etorri ahala, pausoa eta hitza aurrez kalkulatu ezinda, dibagazioaren bide beti berrietatik garamatzana, helmugara (ai, kirol-kutsuko hitz hori!) iristeko inolako presarik eta gogorik gabe. Jendeari zer zaion erakargarri liburu hauetatik, auskalo; niri gustatzen zait imajinatzea ibiltzeari buruz ari diren idazle horiek sorkuntzari buruz ari zaizkidala modu subliminalean, finean oso antzeko jardunak baitira, kontuan hartzen ez badugu ibiltzea askoz ere osasungarriagoa dela idaztea baino, hamar medikutik bederatzik diotenez. Baina antzekoak dira, adibidez, biak erabat lotuta daudelako bakardadearekin, askatasuna-

rekin, gogoetarekin, bidegurutzeekin eta zoriarekin. Bakarka, aske, pentsatuz, erabakiak hartuz eta ustekabekoari lekua utziz sortzen da artea, eta modu berean egiten dira benetako ibilaldiak ere. Eta bietan gozatu behar da nola edo hala, hasieratik dakigun arren bietan sufrituko dugula uneren batean. Machadoren esanetan bidea ibilian sortzen bada, ibiltzea sorkuntza mota bat da, eta, alderantziz, sormenak ibiltzea eskatzen du, gauza jakina baita liburuak hankekin (ere) idazten direla.

Machadoren esanetan, bidea ibilian sortzen bada, ibiltzea sorkuntza mota bat da, eta, alderantziz, sormenak ibiltzea eskatzen du

Finean, beraz, ibiltzeari buruzko liburuak maite ditut, sormenari buruzko liburuak maite ditudan neurri berean. Idazle ibiltari horietakoren batek zalantza egiten duenean ezker ala eskuin jo behar ote duen (Robert Frost poetari gertatu zitzaion bezala), nik ez dut hor bide fisikorik ikusten, ezpada erabaki sortzaile bat, bidaia osoa baldintzatu dezakeena aurrerantzean. Zirraragarria da ibiltzearen eta sortzaile izatearen arteko kointzidentzia hori, zirraragarria den bezala idazle horren pausoen erritmoa sentitzea, bere digresioen lainoan erabat galduta.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA GAZTE LITERATURA

GAZTE LITERATURA

‘Tapper bikiak New York astintzen’

‘Zeltak’ Leonie Pratt; ilus.: Terry Mckenna. Ttarttalo. 6-9 urte. 36 orr. 6,95 euro.

Geoff Rodkey; itz.: Danele Sarriugarte. Elkar. 10-12 urte. 270 orr. 18 euro.

New York, hankaz gora

Antzinako zibilizazioak ezagutzen

Tapper bikiak sail arrakastatsuari jarraipena ematen dion bigarren liburuan, bertako protagonista diren Claudia eta Reese anai-arrebek ‘altxorraren bila’ antzeko joko bat burutuko dute beraiek bizi diren New York hirian eta hankaz gora jarriko dute Sagar Handia. Eskolako lagunekin batera, hainbat taldetan banatuta ekingo diete hirian zeharreko abenturari. Jolasa helburu benefiko batekin antolatua izan den arren, egundoko borroka sortuko da irabazteko. 10 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduriko lan dibertigarri honetan umore ganberroa da nagusi.

Historia eta antzinako zibilizazioak ezinbestekoak dira gaur egungo gure mundua ulertzeko, bai helduentzat eta baita belaunaldi berrientzat ere. Etxeko txikienek antzinako zibilizazioen berri modu errezean izan dezaten lau liburu kaleratu ditu Ttarttalo argitaletxeak. ‘Erromatarrak’, ‘Greziarrak’ eta ‘Egiptoarrak’ lanen ostean, ‘Zeltak’ da bilduma honen azken alea. Nor ziren zeltak? Egia da muinoetan bizi zirela? Zer egiten zuten borroken aurretik beren buruari itxura beldurgarria emateko? Galdera horiei eta beste askori erantzuna ematera dator liburu hau.

3. Zu Anjel Lertxundi. Erein.

4. X hil da Alaine Agirre. Elkar.

5. Ohe hotzak Jon Ariza de Miguel. Elkar.

6. Txistu eta biok Juan Luis Zabala. Algaida.

Ez Fikzioa 1. Lapur banden etika... Joseba Sarrionandia. Pamiela.

2. Gizabere kooperatibo... Joxe Azurmendi. Jakin.

3. Ideia eta balioen bestelako historia laburra Juan Inazio Hartsuaga. Pamiela.

4. Euskal Herriko historia ilustratua J. Asiron, M. Altzueta. Txalaparta.

5. Periko gazteekin... Eneko Barberena. Txalaparta. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2016ko irailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komikia

A A

URTENGO Angulemako Komiki Azokan lehertu zen polemika. Europako azokarik handiena den honetan, komikigile baten ibilbidea omentzen duen Sari Nagusirako 30 finalisten artean ez zegoen emakume bakar bat ere. Gainera, azokaren 42 urteko historian behin soilik lortu du sari nagusia emakume batek. Horren aurrean, sexismoaren aurkako komikigile talde batek boikotera deitu zuen, hainbat finalistek bertan behera utzi zuten euren izendapena... Antolatzaileek argudiatu zuten, hitzez hitz, “beraiek ezin dutela komikiaren historia aldatu”, eta komikiaren munduan egileen gehiengo nagusia gizonezkoak izan direla. Finean, halaxe baita: komikiaren mundua tradizionalki gizonezkoen eremua izan da, politika, kirola eta gizarteko beste arlo gehientsuenen gisara. Baina, horietan bezala, komikigintzan ere azken urteotan gauzak aldatzen ari dira pixkanaka. Euskal Herrian ere izan dira eta badira emakume komikigileak, gero eta gehiago. Komiki-eredu jakinen eta aurreiritzien kontrako borrokan ari dira, komikiaren mundua aberasten, berdintasuna helburu. Josune Muñoz genero ikerketetan aditua da, emakumeen kultura eta literaturan espezializatutako Skolastika kultura-gunearen sortzailea eta, azken urteetan, komikizale amorratua izaki, buru-belarri ari da euskal komikigintzaren genero-ikerketetan. “Komikigintza, kultur arlo guztiak bezalaxe, gizonen esparrua izan da”, dio Muñozek. Bere esanetan, horren zergatia ulertzeko ez dago arloko arrazoi espezifikoak bilatu beharrik, “gizarte patriarkaletan gizon eta emakumeen artean ematen den espazio, rol eta zereginen banaketa dago hor: gizonezkoek botere-esparru publiko guztiak bere-

Komikigintzan ere berdintasunerantz Duela gutxi arte gizonezkoen mundua izan den komikigintzan gero eta emakume gehiagok dihardute. Oraindik gutxiengoa badira ere, ez dira gutxi emakume komikigileak gurean IGOR LETURIA

ganatu dituzten bitartean, emakumezkoei etxeko espazioa soilik utzi zaie, ugalketa, zaintza, hezkuntza eta emozioekin zerikusia duten zereginak esleituz”. Iritzi berekoa da Bego Montorio ere. Literatura-itzultzailea lanbidez eta komikizalea afizioz, biak uztartzen saiatu da, eta bera da gaur egun egiten diren komikien euskararako itzulpen gehienen itzultzailea. “Oso mundu maskulinoa izan da komikiarena, kulturan, zientzian, politikan... emakumeen presentzia publiko urria egoteko egon daitezkeen arrazoi berberengatik: jendarte patriarkala, matxista, emakumeen ikusezintasuna...”.

Izan ere, emakumezkoen komikigintza, tradizionalki, neskentzako komikira edo komiki erromantikora mugatu da. Horien adibide dira Purita Campos eta bere Esther, Gina edo Jana, Trini Tinturé eta bere Emma... “Lehen aipatutako rol banaketak baldintzatu izan du emakumezkoek sortu eta irakurri zitzaketen komiki-motak ere”, Muñozek dioenez. Baina ez da ekarpen edo genero hori gutxietsi behar, bere iritziz. “Garaiko neskentzat egile hauek sortutako komikiek mutilentzat sortutakoek adinako errespetua eta arreta merezi dute, gutxienez kalitate berarekin funtzio bera betetzen baitzuten, ihesbiderako irakurketa arin eta entretenigarriak eskaintzea, alegia”.

Gizartearen zati handi batek oraindik ere emakume komikigileen lanak genero jakin batzuetara mugatzen dituela uste dute Muñozek zein Montoriok. “Aipatu ditugun garai bateko neskentzako komiki erromantikoak, 1970. hamarkadatik aurrera AEBetan ernatu zen eta gaurdaino jarraitu duen emakumezko komiki feministaren generoa edo emakumeak protagonista dituzten komiki intimistak” aipatu ditu Muñozek. Areago, emakumeek egindako komikia bera generotzat hartzen da sarri, nahiz eta Muñoz eta Montorio bat etorri ez honekin. Izan ere, Montorioren iritziz, “hor badago tranpa bat, normaltzat edo estandartzat gizonezkoek egindako komikiak hartzen baitira: horiek dira komikiak, deiturarik gabe; haiek landutako genero, estilo eta gaiak askotarikoak dira, munduaren ikuspegi osoa ematen digute, eta hortik kanpokoak salbuespenak dira, anormalak (normaltasunetik ateratzen baitira), etiketatu beharrekoak; hala, emakume batek egindako komiki bat agertzen bada bestelako ikuspuntu batekin, ez da berez batzen komikien multzora, ez da araua zabaltzen duen ekarpentzat jotzen, aparteko sailkapena bilatzen zaio: komiki femeninoa”.

“Ospe gehieneko generoak, medioetako umore politikoarena kasu, debekatu egin zaizkie emakumeei”, uste du Muñozek

Ainara Azpiazu ‘Axpi’ komiki marrazkilaria eta Bego Montorio komiki-zale eta itzultzailea. IKER AZURMENDI

| JUAN LAZKANO

Muñozek ere “emakumeak genero guztietan agertzen” direla dio, baina gaineratu du emakumeei mota jakin batzuetako komikiak egitea tokatu izan zaiela eta beste mota batzuetakoak betatu. “Botere edo ospe gehieneko generoak, komunikabideetako umore politikoarena adibidez, emakumeentzat debekatuta egon dira”, uste du bilbotarrak. Horretarako, bere esanetan, Tirabirak erakusketa ibiltaria ikusi besterik ez dago, 1977tik gaur egunera bitarteko euskal gatazkaren inguruko komunikabideetako tira komikoak jasotzen dituena: “hamarnaka egileren artean, bakarra da emakumezkoa”, azpimarratu du. Beste kontu bat ere azpimarratzen du Montoriok gai honetan: lehen komikiak batez ere eskuz koloreztatzen ziren (gaur egun, ordenagailuz) eta lan hori askotan emakumeek egiten zuten, baina zere-


Ortzadar // 05

Larunbata, 2016ko irailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komikia

gin hori bigarren mailakoa, errekonozimendurik gabekoa eta ikusezina zen. Komikiaren historiaren zati handienean gauzak hala izan badira ere, badira urteak emakumeen presentzia gero eta handiagoa dena komikigintzan eta egun kalitate handiko emakumezko egile asko daude alor honetan. Hala ere, “komikigintzak ere gizonen esparrua eta botere-arloa izaten jarraitzen” duela diote biek, eta uste dute komikigintzan oraindik berdintasunetik oso urruti gaudela, tamalez. EUSKAL HERRIAN, ZER? Oro har, Euskal Herrian ere errealitatea berdintsua izan da, baina badira desberdintasunak. Muñozen ustetan, emakumeen presentzia urriaren fenomenoa areagotu egin da gurea hizkuntza gutxitu baten kasua delako eta euskal komikien argitalpenak urriagoak izan direlako. Beste ñabardura batzuk ere ikusten ditu ordea. “Gure komikigintzak zerikusi handiagoa izan du hizkuntza-irakaskuntzarekin, eta emakumeen presentzia irakaskuntzan handiagoa izan ohi denez, emakumeak beti egon dira; gainera, euskal komikigintza kultura minorizatu baten testuinguruan eman denez eta horrelako egoera batean guztien lana behar dela argiago ikusten denez, momentuan baloratua izan da; horrek ez du esan nahi egileak izan direnik, gehiagotan aritu dira kudeatzaile, dinamizatzaile edo pedagogo lanetan irudi-lanetan baino, eta euren ekarpena ez da kanonean geratu”. Euskal emakume komikigileen zerrenda osatzen hasita, topatzen dugun lehen izena Ignacia Zabalorena da. Gerra aurretik jardun zen komikigintzan, 1925 eta 1931 bitartean. Nornai ezizenez sinatzen zituen bere lanak, anonimotasuna mantendu beharrean baitzen, garaiek behartuta. Diktadura amaitu arte itxoin behar dugu gure komikigintzan emakumezko izen gehiago agertzeko. Hortik eta milurteko berrira arte euskarazko komikigintzaren erreferentzia nagusia komikialdizkariak eta horien zenbaki bereziak izan ziren. Ipurbeltz aldizkariaren historia luzean zehar (1977-2008) hainbat emakume aritu izan ziren bertan komikiak egiten.

Eta gidoilarien artean daude Txani Rodriguez, Inge Egiluz, Yurre Ugarte eta Ainize Eguiarte. Ikastolen elkarteak argitaratzen duen Xabiroi aldizkaria da gaur egun erreferentzia nagusia euskarazko komikigintzan. 2005etik ateratzen da hiruhilabetekari gisa, eta bertako istorio jarraituetako batzuk album gisa kaleratzen ditu, urtean behin. Marrazkigile gisa argitaratu dute bertan Ainara Azpiazu Axpik, Amaia Ballesterosek, Raquel Alzatek, Arantza Sestayok eta Maite Gurrutxagak, eta gidoigile moduan ibili izan dira Yurre Ugarte, Eider Rodriguez, Irati Jimenez, Arantxa Iturbe eta Katixa Agirre.

kiak ez zitzaizkidan bereziki erakargarriak egiten gai aldetik (Asterix edo Mortadelo eta Filemon bezalakoak ziren gertuen nituenak, anaiaren zaletasuna medio); haurtzarotik beti izan dut faltan nesken rol interesgarriak zituzten marrazki bizidun zein komikiak eskura izatea; Pottokinaren rola bezala ikusten nuen emakumearen rola askotan, hau da, beste pertsonaiak ziren arotza, musikaria, kirolaria... eta bera neska zen, hori zen bere rola”. Beste erreferentzia batzuk ere ez ditu gogoko izan, ikasteko Milo Manara aztertzea gomendatu ziotenean bezala. “Harrituta geratu nintzen, teknikoki marrazkilari ona den arren, edukiak erabat sexistak direlako, eta erreferentzia bezala niri horrek ez didalako ezertarako balio”. Horregatik, beste emakume askok bezala, “beste ikuspegi bat emateko gogoa nuen, geureagoa, interesgarriagoa eta errealistagoa izan zitekeena”, kontatu du Axpik.

“Ez da harritzekoa emakume-egile gutxi bideratzea komikien mundura, erreferente gutxi dituzte eta”, dio Ugartek

AXPI ETA UGARTE Emakumezko euskal komikigile biren esperientziak jaso ditugu. Ainara Azpiazu, Axpi ezizenez, komiki-marrazkilaria dugu, normalean bere gidoi propioekin aritzen dena. Umore grafikoa landu izan du Berria egunkariarentzat, eguneroko tirak eginez. Tirabirak euskal gatazkari buruzko erakusketan dauden komikigileetatik emakumezko bakarra bera da. Galtzakomik lehiaketa irabazi zuen 2012an, eta horrez gain beste sari eta akzesit batzuk eskuratu izan ditu. Hernaniko Kronika-n tirak argitaratzen ditu 2005etik hona, baita Garako Gaur8 gehigarrian ere. Xabiroi-n kolaboratu izan du eta H28 hilabetekarian finkoetakoa da. “Irudiaren bidez komunikatzeko beharrak” eraman du Axpi komikigile izatera, baina argi zeukan ez zuela edozein komiki mota egin nahi. “Nerabezaroan nire eskura zeuden komi-

Emakume batentzat komikigintzan aritzea erraza ote den galdetuta, beste galdera batekin erantzuten du: erraza al da euskaldun izatea espainolak dominatutako lurraldean?”. Bere iritziz, “ariketa bat da, hegemonikoa ez den posizio batean jartzen zaituzte, askotan horri kontra egiteko beharrean, zure burua defenditu beharrean edo... baina beti kontran eta justifikazioan indarrak galtzen dira; orduan, hortik atera eta gauzak naturaltasunez egitea da kontua, gure tokia hartu eta hortik konplexurik gabe gure espazioa erabili, inori ezer justifikatu beharrik gabe, eskubide osoz”.

Yurre Ugarte gidoilaria da ogibidez, telebista kate ezberdinetarako telesailen gidoiak idazten ditu. Katu hegoduna izan zuen lehen lana, Joseba Larratxe Josevisky-k marraztu zuena. Geroztik, Xabiroi-rako hainbat marrazkigilerekin kolaboratu du: Alex Orbe, Joseba Larratxe, Mai Egurza... Komikigintza ez da arlo erraza, Ugarteren ustetan. “Merkatu zabala duten herrialdeetan agian errazagoa da, baina hemen nekez irabaziko duzu dirua”, onartzen du. Emakume batentzat are zailagoa den galdetuta, zera dio: “Pentsatu nahi dut gaur egun emakume batentzat gizonezko batentzat bezain erraza edo zaila dela komikiaren munduan aritzea, baina gero, errealitatean, emakume komikilariaren genealogia bat ez dugu, edota dagoen apur hori ez zaigu kontatzen, orduan ez da harritzekoa emakume-egile gutxi bideratzea komikiaren mundura, erreferente gutxi duelako, nahi edo behar izanez gero”. Jakina, gauza atsegingarriak ere baditu komikigintzak, Ugarteren iduriko. “Komikigintzak, idazle bezala, ematen dit askatasun osoa nahi dudana ipini eta imajinatzeko; ez dago mugarik, salbu zure irudimenarena”. Gainera, Ugarteren iritziz, “komikian testua eta marrazkiaren arteko uztarketa bikaina lortu behar duzu, sekuentziazioak funtzionatu behar du, eraginkorra izan plastikoki nahiz narratiboki, eta guzti hori lortzea erronka bat da”, dio. Baina berak erronkarekin jarraitzeko asmoa du. “Jada badaukat idatzita nobela grafiko baterako gidoia eta marrazkilariak egin dituen bozetoak ikusteko irrikaz nago orain; istorioak kontatzeko gogoa daukadan bitartean eta proiektua interesatzen zaidan bitartean, honetan jarraituko dut”.

HABEk ateratzen zuen Habeko Mik aldizkarian (1982-1991) ere aritu ziren hainbat emakume, baina beti bezala oso parte-hartze txikia izan zuten. Gainera, gehienek behin edo oso gutxitan besterik ez zuten kolaboratu. Gauza bera esan daiteke Napartheid aldizkariaz ere (1988-2001). Emakumezkoen partehartzea izan zuen baina proportzioan txikia. Hala ere, 18. zenbakia emakumezkoen lanen antologia bat izan zen, Aizan... izenburukoa, Amaia Martiartu Napartheid-eko ohiko kolaboratzaileak zuzendu zuena. Bertan aritu zirenen artean Maite Martinez de Arenaza, Alazne Odriozola, Maria Colino, Irene Borda, Marie Kapretsz eta Eva Artazkoz aipa ditzakegu. Mende honen hasieran Sauré argitaletxea abiarazi zuen Jean François Sauré-k. Album ugari argitaratu ditu geroztik, horietako asko zenbait gairen inguruko helburu didaktikoekin izan badira ere (hala nola historia, artea, ekologia...). Emakumezko euskal egile aunitz aritu izan dira bertan marrazkilari zein gidoigile lanetan, proportzio ezohikoki altuan. Marrazkilarietako batzuk Eva Garcés, Amaia Ballesteros, Maria Jose Mosquera eta Sara Calzada dira.

Euskal komikigintzaren genero ikerketan aditua da Josune Muñoz. Bere ondoan, Yurre Ugarte gidoilaria. J. M. MARTINEZ | ESTI VEINTEMILLAS


Larunbata, 2016ko irailaren 10a

06 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

JOXE AZURMENDI IDAZLEA ETA FILOSOFOA

“Izan ginen tximinoak bizirik dirau gure barruan” Jakin Irakurgaiak bildumaren barruan argitaratu du ‘Gizabere kooperatiboaz’ bere azken liburua Joxe Azurmendik, gizaberearen azterketa filosofikoa eta kooperatibismoa norabide berean jarriz MARKOS ZAPIAIN

B B

ERE ibilbidean hainbatetan landu dituen bi aztergai gurutzatu ditu bere azken lanean Joxe Azurmendik (Zegama, 1941): gizaberearen azterketa filosofikoa eta kooperatibismoa. Ezinbestekotzat du biologiaren ekarria giza jokabidea zertan den ulertzeko. Hala, Darwin, E.O. Wilson, Richard Dawkins, Frans de Waal eta beste zenbaiten testuak aztertu ditu, Arizmendiarrietaren pertsona kooperatiboak sustrai naturalak izan ditzakeen ala ez bilatzeko asmoz.

aitortza da. Gaur-gaurkoz islamaren zenbait bertsiok hori ez du onartzen. Horrek ez du esan gura, berriro, halakoxeen kooperatibismo islamiko bat ez dela posible. Baina ez da izango Arizmendiarrietarena. Berdin ateistaren kasuan. Ateista arrazista bat, esaterako, ezin da izan kooperatibista arizmenditarra.

Kooperazioaren naturaltasunari gagozkiola, Kropotkin printze anarkistaren ideiek dirudite Arizmendiarrieta apaizaren aurrekariak. Bai, eta beti harritu nau, gure gazte iraultzaile Arizmendiarrieta Arrasateko kooperatiben sor- sutsu askok nola ez duen hurbiltasun hori tzailearen pentsamendua behar bezala ulertzeko sumatu. Baina bien aurrekariek Erdi Aroraino Darwinez geroztiko zenbait biologorentzat giza- eramango gintuzkete. Eta beharbada lehen komunitate kristauaren ‘komunismoraino’. kia zer den aztertu duzu. Arizmendiarrietaren ideia kooperatiboa gizakiaren kontzeptu klasikotik partituz elabora- Merezi duen garrantzia eman ote diote filosofoek tua da. Bitartean, eboluzioaren teoria darwi- Darwinen obrari? nista –biologia, etologia–, kontzeptu hori ba- Orokorrean, ez. Gutxi batzuek bai, Nietzschek tzuetan auzitan jartzen eta beste batzuetan esate baterako. Baina gaur Darwinen berriraargitasun harrigarriak plazaratzen ari da. Ariz- kurketa kritiko bat egiten da, eta Nietzschek mendiarrietak gizaki kooperatiboaren gainean egin zuen haren irakurketarena ere bai. Ez Dargogoeta sakon bat egin zuen, orain gogoeta win eta ez Nietzsche bihurtu genitzake Biblia hori zientzien ekarpen berriekin jarraitzea berri bat. tokatzen da. Naturaren eta egoismoaren identifikazioa erabiArizmendiarrieta apaiz katolikoa izan bazen ere, li izan da aldarrikatzeko gizakioi kapitalismoa eta uste duzu bere pentsaera kooperatiboa edozein inperialismoa berezkoak zaizkigula. Lehiari eta giza komunitatek bereganatzeko modukoa dela, borrokari ukoa azken batean gizatasunari ukoa litzateke, eta kooperazio sozialista berriz antidela islamikoa, ateista edo animista. Printzipioz, bai. Hain zuzen Arizmendiarrie- naturala. taren meritu handitzat daukat, noiz eta bere Gerran gizonek elkar akabatzea betikoa eta natugaraian eta giroan, kooperazioaren ideia erli- rala al da? Platonen arabera, hiru arima mota jiosoki neutrala garatu izana, ez katolikoa soil, daude eta arima haserrekorra nagusi duten gizoeta gutxiago nazional-katolikoa. Horrek ez du nen jarduera naturala gerran jardutea da. Erdi esan gura edozein islamiko, ateista edo ani- Aroan odol bat laborantzarakoa zen, beste bat mistarentzat balio dezakeela besterik gabe. otoitzeko jendearena, eta odol urdinekoen natuKlabea pertsonaren duintasun absolutuaren rala beste guztien jaun izatea eta gerra egitea

Darwin eta beste egile batzuen pentsamenduei tiraka aritu da Azurmendi bere lan berrian. Iru zen. Sistema sozial bakoitzak bere naturaltasunaren legitimazioak asmatzen ditu. Bere burua justifikatzeko, Kapitalismoak, kristaua deritzon kulturan hozitua izan arren, egoismoa, lehia, klase-borroka eta inperialismoa naturalak deklaratzen ditu eta progresoaren kausa printzipalak. Zerbait naturaltzat ematea bidezkotzat ematea bezala hartzen da. Inurriak eta erleak kooperatzaileak dira. Morala deituko zenioke inurri eta erleen jarrera natural kooperatiboari? Morala zer da gehiago, naturaren ukoa ala naturaren zenbait ezaugarriren giza garapena?

Morala, naturatik abiatuz, auto-kontzientziarekin eta kontzientzia pertsonalarekin hasten da, hots, askatasunarekin eta erantzukizunarekin. Orokorrean naturari segitzeko, eta batzuetan naturaren aurka joateko, natura gainditzeko alegia. Gurasoek haurren ardura izatea naturala da, eta askotan bertute morala bihurtzen da. Arrotzaren mesfidak eta arbuioak asko dauka naturala, eta moralak gaindi lezake. ‘Gizabere kooperatiboaz’ lanean aipatzen dituzun biologoek morala altruismoarekin eta kooperazioarekin identifikatzen dute, bestelako mora-


Larunbata, 2016ko irailaren 10a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

ZEGAMA

lik ez balego bezala; esaterako, moral indibidualistak, edota gerlariak. Ez dirudi berdin erabiltzen denik ‘moral’ hitza filosofian eta biologian. Gerra bera moralaren frakasoa da. Jokaera moral indibidualistak, biologoarentzat funtsean egoismoaren formak dira, eta filosofoarentzat ere ongiaren eta gaizkiaren haraindi daudela esan beharko genuke. Alta, egoista hutsa denik ez dago, ezta altruista hutsa denik ere. Kontraesanezko izakiak gara, eta elkarri kontraesaten dioten balioekin orientatzen gara gure bizitzan. Justizia, errukia, etab. Erich Frommi behin irakurri nion, mendebaleko gizartearen bitxikeria bat kontraesan moralean lasai-lasai bizitzea dela. Ez izan egoista, irakasten diogu haurrari, eta nolabait denok hori barneratu dugu. Izan egoista, agintzen diogu ekonomiari, eta hori da gure sistema. Eta filosofoak ez dira eskandalizatzen.

Auskalo ez ote den burutazio natural samarra Wilberforce gotzainak ‘Darwinen bulldog’ ezizeneko Huxley-ri jendaurreko eztabaida iskanbilatsu hartan egin zion galdera ospetsua; alegia, amonaren aldetik ala aitonaren aldetik ote zetorren Huxley bera tximinotik. Alaba bati Darwinen teoria kontatu nionean, ‘baina orduan amatxi txikitan tximino bat zen?’ galdetu zidan… Oso polita anekdota. Eta arrazoi du gainera, denboraren kontuagatik ez balitz. Alabatxoaren errealismo plastikoz imajinatuta, gure txiki-txikitan denok tximinoak izan gara, orain dela milioi batzuk urte, eta tximino hark bizirik dirau gure barruan.

Kontraesanezko iza-

udian, liburuaren aurkezpenean. RUBEN PLAZA

Darwin Espainiaz

O

saba Sabin txiolariaren aitzindari bat bailitzan, Darwinek sakonki hausnartu zuen nazio espainolaren gainbeheraz eta porrotaz, eta hauxe idatzi zuen: “Inkisizio Sainduak tentu handiz aukeratzen zituen gizakirik libre eta ausartenak, hauek erretzeko edo espetxeratzeko. Soilik Espainian, hiru mendeetan zehar, proportzio honen arabera eliminatu zituen gizakirik onenak –zalantzak dituztenak, eztabaidatzen dutenak, eta zalantza egin gabe ezin da aurrerapenik izan–: urtero mila gizaki. Neurgaitza da Eliza Katolikoak eragin duen kaltea. Izan ere, hilketa selektibo horrek ezinbestez jaitsarazi du batez besteko inteligentzia maila eta gero eta gehiago joan da hondatzen segidako belaunaldi bakoitza.” (‘Gizakiaren jatorriaz’, V. atala. Darwin).

Hautespen naturala da eboluzioaren oinarrizko legea. Zein da ordea eboluzioaren subjektu nagusia: genea, banakoa, taldea? Talde hautespenaz ere hitz egiten baita... Hori hobe duzu biologoren bati galdetu, Joan Ignacio Perez Iglesiasi, adibidez. Gai hauei buruz oso informazio interesgarri eta argigarriak argitaratzen ditu bere un tal Perez blogetan. Gaur, monosubjektu batez baino, esango nuke gehiago faktore ezberdinen konbinaketaz mintzatzen direla ikerlariak.

Darwinek giza moral naturakiak gara, eta elkarri la norberaren komunitatera kontraesaten dioten mugatzen du. Arrotzarekin balioekin orientatzen inmoral jokatzea da sarritan gara gure bizitzan” gutarren artean morala izatea. Ordea, gaur egungo mehatxu anitz globalak izaki, besteak beste ekonomikoak eta ekologikoak, naturala dirudi mundu mailako kooperazioa bilatzeak. Unibertsaltasuna lehenbizi exijentzia erlijio- Filosofian aspalditik nagusitu da egoismoaren so bezala agertu da, Israelgo profetekin. Exi- susmoa, jarrera kooperatzaileen oinarrian ezkujentzia moral bezala gero sofista batzuekin eta taturik. Norberari ere ihes egin diezaioke interes estoikoekin. Eta gaur denok onartua dagoela inkontzienteren batek, norberaren portaera ustez esango nuke, teorian behintzat, arriskuak ere desinteresatu aratzenaren atzean bultzaka. Koounibertsalak direnez. Biologoek gogorarazten perazioa susmagarri bilakatu da, ‘zera’-ren edo digutena da norbere komunitatearekiko eras- ‘supernia’-ren menpeko despistatuen onkeria. pen moralak gizadi osoarekikoak ez bezalako Izan ere, halaxe da. Nahiko miserableak gara. sustrai emozional naturalak dituela eta, mun- Edozeini gertatu zaigun anekdota: parkingdu mailako kooperazioak, moralki funtsatua eko atarian edo kale bazterrean eskean dago izango bada, landua izan behar duela. norbait. Txanpon batzuk eman eta aurrera segitzen dugu. Gutxitxo iruditu nonbait, eta Hautespen naturalak zibilizazioa ekarri du, eta marmarka entzuten dugu atzean, eta indignazibilizazioan, hezkuntzari esker, besteak beste, tu egiten gara. Ez al genion ba guztiz desintehautespen naturalak nolabait bere burua ukatu resatuki lagundu gura? Inkontzienteki gure eta ahula babestera garamatza, jarrera zaintzai- karitatean ere egoismo apur bat ezkutatzen le anti-selektibo batera. Hezkuntzaren garran- da askotan. Ez beti. Eta ez egoismoa soililk. tzia nabarmendu duzu, nola Darwinengan hala Izaki ongaizto nahastuak gara. Arizmendiarrietarengan. Hezkuntzaren garrantziak bi alderdi ditu bai ‘Ongaizto’ horretan ordea gure filosofiak eta liteDarwin eta bai Arizmendiarrietarengan. Bate- raturak ez al dute gaiztoa neurriz gain nabarmentik, moral primitiboa eta instintu tribalak du eta ona sistematikoki gutxietsi? Ez al da deiberak, maila batean oso positiboak, politzeko garria kontrastea, jende gehienaren eguneroko balio du. Gaixoen ardura, esate baterako, natu- eskuzabaltasunaren eta mendebaldeko idazle eta ran ere badagoena, erantzukizun kolektibo pentsalariek etengabe azpimarratzen dituzten publikoa bihurtzeko. Eta, bestetik, haiek uka- miserien artean? Liburuan aipatzen duzunez, tu gabe, moral unibertsal baterantz gaindi- Alemanian hiru milioitik gora lagunek dute bizkatzeko. Komunitatearekiko moralak sustrai rrezurreko muina eskainia, beharrean legokeen emozional sakonak ditu. Zenbat eta handia- edozein leuzemikori emateko, alemanak ez diregoa komunitatea, hainbat eta ahulagoa eras- nak barne. Aldiz, Michel Terestchenkok erakutsi pen morala. Gaur gaurkoz moral unibertsala du mendebaldeko literaturak ez dituela sortu lau aspirazio bat da batez ere. protagonista benetan zintzo baizik: Mixkin printzea, Pickwick, Jean Valjean eta Billy Budd. Aldakorra eta korapilatsua izan zen Darwinen Edozein westernetan ikusten duzu: bat edo harremana erlijioarekin, ezta? bi on beti gaizto pila baten aurka. Azkenean Bai, zalantzan zegoelako. Baina arrazionalis- beti onak irabazten du. Pentsaraziko luke, ta batentzat erlijioarekin zalantzan egotea da Ipar Amerikarrek euren nazioaren gehienseguru asko jarrera posible erlijiosoena, erli- goaren kontzeptu eskasa dutela, baina wesjioa bera dogmatikoa bada batik bat. Spinoza- tern-en mezu modua ez ulertzea litzateke rengan gauza bera nabaritzen duzu: erlijioa- hori. Azkenean ongiak irabazten du, ordena rekin txit kritiko, eta azkenean dena Jainko zuzena salbatua geratzen da. Literaturan, bihurtzen dizun ateista. Einstein, berdin: ateis- zineman, efektu dramatikoak bilatzen dira, tak nardagarri zaizkio, baina Yahve biblikoa eta eszenan denak on-onak badira zaila da onartu ezinezkoa. dramatismorik lortzea.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2016ko irailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Bego Jon Cazenave Elexpe

Sitio, Donostia, año 1978 Ikus: ikus: www.elexpephotoart.com www.joncazenave.com

Datorren Datorren astean... astean... Unai Inma Endemaño Barrio


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.