ipuinak

Page 1


Baziren behin Andoni, Ander, Unai eta Ibai izeneko mutil batzuk. Behin mendi batera joan ziren txangoan, baina galdu egin ziren. Gau horretan kobazulo batean gelditu ziren. Hurrengo goizean, erabaki zuten kobazuloa aztertzea. Barrurago joan zirenean estalaktita pila bat ikusi zuten. Bat-batean marrazki batzuek ikusi zituzten. Bat ukitu zuten eta gezi batzuk Unairi ia eman zioten.Anderrek beste bat ukitu eta atea ireki egin zen. Baina kobazuloaren irteera harri batzuez estalita geratu zen. Horregatik aurrera jarraitzea erabaki zuten: lehenengo leku oso estu batetik pasatu ziren, geroago ur hotzez egindako ibai txiki batetik. Azkenean aztarna batzuen ondotik igaro ziren. Aztarna horien azkenean txirrista bat ikusi zuten eta erabaki zuten bertatik botatzea. Segundo batean dena zuri ikusi zuten eta bat-batean hiriaren ondoan agertu ziren baina asko bilatu arren ez zuten leku hori berriro ikusi.

ANDONI ZORROZUA DIAZ


Bazen behin Andy izeneko ikertzaile bat,37 urte zeuzkana,1929 garren urtean jaioa. Andyk uharte bat deskubritu zuen eta Ingalaterraren ondoan zegoen.Egun batean uharteraino joatera erabaki zuen. Horretarako ontzi bat lortu eta gero itsasora irten zen. Toki ederra zen, lora eta palmera asko zeuden, eta palmera zahar baten ondoan kobazulo handi baten sarrera aurkitu zuen.Haitzuloan sartu zenean batbatean uharteko indigena batzuk agertu ziren,Andy hartu eta kobazulo barrurantz bultzatuta eraman zuten.Kaiola batean sartu zuten eta oso beldurtuta zegoen. Andy konturatu zen bere bizitza arrisku bizian zegoela,eta derrigorrez handik ihes egin behar zuela.Kobazuloan harri berde misteriotsu bat ikusi eta harrituta geldituz, hartzea erabaki zuen.Lehenengo kaiolatik irten behar zuen eta lima bat poltsikoan zeukala konturatu zen.Lima erabili zuen burdinazko barra guztiak apurtzeko,eta libre egonda harriaren bila joan zen.Baina indigenak agertu ziren eta zerbatanarekin disparatu egin zioten.Andyk geziak saihestu egin zituen eta harriraino ailegatu zen. Bat-batean hartu zuenean uholde bat sortu zen.Ikertzaileak ikaratuta harria utzi zuen eta korriketan haitzulotik irten zen.Atzerantz begiratu barik ontzira iritzi zen.Itsasoan urrun zegoenean,uhartea desagertu zela ikusi zuen.Andy konturatu zen ezin zuela frogatu uhartea existitu zenik.

Ander Lopez


INFINITO UHARTEA

Guztia hasi zen inspektoreak gutun bat hartu zuen egunean. Gutun hori bere lagun mina Richard Andrewk bidali zion.Gutun horretan asmakizun bat,itsasontziko 2 txartel,Gum izeneko irlen mapa eta paper bat zeuden. Paper horretan hau jartzen zuen:Timy, “Infinito” deitzen den uharte bat deskubritu dut baina oraindik ez nago seguru zer dagoen han.Timy mesedez uhartera joan eta deskubritu sekretua,asmakizuna Londreseko liburutegiko liburu zahar batean aurkitu dut baina ez dakit zer esan nahi duen.Sorte on Timy eta Markos. Hurrengo egunean Markos eta Timy kai batera joan ziren eta itsasontzi bat hartu zuten.Bidaia oso luzea izan zen,Markos bidaian asmakizunak zer esan nahi zuen deskubritzen saiatu zen baina ez zuen lortu.Itsasontzian lo egin zuten.Goizean kanpa denda batean esnatu ziren.Dendan paper bat zegoen: 3 egun barru etorriko gara berriro.Bat batean Timyk bide bat ikusi zuen.Biak bidea segitu zuten eta bidearen amaieran herri txiki bat zegoen.Herri guztia erreta zegoen eta ez zegoen ezer.Etxe batera sartu ziren eta pasabide bat aurkitu zuten.Pasabide horretan “kobazulo handian ”jartzen zuen.Timy konturatu zen asmakizuneko erantzuna zela. Gaua egin zen eta kanpa dendara joan ziren baina ikusi zituzten azeri batzuk beren janaria eramaten.Segitu zieten eta kobazulo handira ailegatu ziren.Kobazulora sartu eta segituan eskeleto bat ikusi zuten,bere eskuetan mapa bat zeukana.Mapan “X”batzuk zeuden eta “X” bat kobazulo handian zegoen.Biak aurrera segitu zuten eta lurrean altxor bat aurkitu zuten. Londresera ailegatu zirenean Richard-ek zorionak eman zizkien eta biak aberatsak egin ziren. Ibai Valente


Bazen behin magiazko mundu bat eta han zegoen familia bat baserri batean bizi zena, behiak , untxiak , txerriak , eta beste animalia batzuekin . Hiru neba – arreba ziren : mutila Aladin , nesKa handiena Salamandra eta txikiena Faun .Gurasoak Ninfa eta Tauro deitzen ziren.

Faun joaten zen eskola Gandamagic deitzen zen. Hor zeuden itxaroten bere lagunak :Saf , Fun , Klok , Irma eta Alf , Sur. Sartu ziren klasera eta klaseko lagunekin eta andereñoarekin aurkitu ziren. Asko ikasi zuten eta txirrinak jo zuenean jolastera joan ziren.

Pasabide bat aurkitu zuten eta Demonioen mundura joan ziren. Han “mailak” gainditu zituzten eta bakoitzak botere bat lortu zuen : Safek , kirolaren boterea ; Funek, uraren boterea ; Surek , elurraren boterea ; Clokek, musikaren boterea ; Irmak , liburuen boterea ; Alfek , loreen boterea eta Faunek , animalien boterea. Demonioen mundutik beraien botereak emanez bakarrik joan ahal ziren. Beraien botereak eman zizkieten eta Demonioen mundutik joan ziren. IRAITZ


ITXAROPEN

GABEKO

BASAMORTUA Bazeuden bi lagun basamortuan.Esnatu ziren eta ez zekiten nola irten basamortutik.Bat Bartola eta bestea Juanola deitzen ziren.Zibilizazioa 1000 kilometrora zegoen eta bakarrik zeukaten ur botila bat eta iparrorratz bat. Lau egun igaro ondoren ura amaitu eta Bartolok Juanola hil eta azala kendu zion itsasontzi bat egiteko. Azala kendu ondoren, bela bezala erabili zuen eta gorpua itsasontziaren beheko aldea egiteko. Baina itsasontziak odola uzten zuen, eta basamortuko animali guztiak erakartzen zituen: sugeak, tarantulak ,eskorpioiak,arranoak‌.. Orduan Bartolok Ontzia utzi eta korrika egin zuen.Animaliak 30 minutu tardatu zuten Juanola jaten eta bitartean Bartolok korrika egin zuen. Baina gero animaliak harrapatu eta jan egin zuten. Une horretan mutiko bat esnatu egin zen eta klasean zegoela gogoratu zen, bere aita Bartolo deitzen zela eta bere aitaren lagun bat Juanola deitzen zela.

Mikel Cortes


Joana 6 urteko neska bat zen . Egun batean Joana bere etxeko patioan aspertuta zegoen eta bere amak kartoizko kaxa bat eman zion.Kartoizko kaxarekin nabe espazial bat egin zuen eta espaziora bidaia egin zuela pentsatzen hasi zen . Lehenengo Martera joan zen.Han estralurtarrak bere erregina egin zuten.Joanak gauza asko erakutsi zizkien . Joanak beste planetara joan nahi zuen , baina estralurtarrak ez zuten nahi Joana beste planetara joatea eta zoratu egin ziren.

Gero Joana beste planetara joan zen.Planeta hori Merkurio deitzen zen.Planeta horretan ez zegoen gauza asko eta gainera nabe espaziala apurtu egin zitzaion.Han jesarrita zegoen pentsatzen nola bueltatuko zen etxera. Bat-batean gauza bat boteak ematen agertu zen.Bola Bote zen Merkurioko biztanle bakarra zen.Bola Botek gauza asko zekien eta Joanari nabe espaziala konpondu zion. Joana etxera joan zen eta ilun zegoen.Bere amak ez zekien non zegoen eta bat-batean Joana agertu zen kartoizko kaxa batekin buruan.Joanak bere amari istorioa kontatu zion eta bere amari asko gustatu zitzaion.

Ane Erdoiza Alves


BIDE AMAIGABEA Bazen behin orain dela denbora asko Kamelot izeneko herri bat. Kameloteko erregea Xanti Pendragon zen eta berak eta mahai borobileko zaldunak: (Mikel.C Alex.S Mikel.E UnaiV Yeray V Jon.H Iker.T Merlin Ander.L ganba hiltzaileaIker.G Xabier U. eta Ander.G) Kameloteko jendea munstroetatik babesten zuten . Egun batean sorgin indartsu batek Xanti Pendragonen nobia Lady Morgana atxilotu zuen. Xanti Pendragonek eta bere soldaduek jarraitu egin zioten kobazulo bat arte. Han ezkutatu zen sorgin motz eta maltzurra.Zaldunak eta Xanti kobazulora sartu eta bat-batean 100000000000000000000000000 munstro agertu ziren .

Hilabete bat pasatu eta gero munstroak hil zituzten. Bi urte 8 hilabete eta 30 egun eta gero sorgin motz eta maltzurra baina gehien bat motza zena, aurkitu eta borrokatu egin zuten.Borroka horretan Xantiri ia-ia tximista batek eman zion baina Mikel.C-ek salbatu zuen eta berari eman zion orduan Xanti haserretu egin zen eta sorgina erdi erditik moztu zuen.Ondoren Mikel.C berpiztu egin zen eta Lady Morgana hartu eta Kamelotera joan zen . Merlineri armiarma erraldoi batek jan zion Xanti Korta


.

Baziren bi neskato Maria eta Irene.Ez ziren ahizpak ezta senideak ere.Lagun minak ziren Mariak ile laburra zeukan eta Irenek super luzea, ipurdiraino. Egun batean ados ipini ziren mendira joateko baina beraiek bakarrik.Mariaren etxean gelditu ziren goizeko 7:00etan;Mariaren amak esan zion gaueko 21:00etan etxean egon behar zuela eta telefonoa eraman behar zuela berari deitzeko. Mendia zeharkatu eta zuhaitzaren atzeko partean gizon bat zegoen lotan.Neska biak aurrean ipini ziren gizona ia esnatzen zen itxaroten baina logale handia zuten eta lotan gelditu ziren. Esnatu zirenean txokolatezko etxe batean zeuden. Ez zuten bazkaldu eta txokolatea jaten hasi ziren.Atera zen gizon bat eta Irenek esan zion baxu-baxu Mariari gizon hura zuhaitzean lotan zegoena zela eta Mariak erantzun-Bai egia da.Honek “Hansel eta Gretelen”liburua dirudi! Baina sortez ez zegoen sorgin maltzurra. Gizon hura Unai deitzen zen eta galdetu zieten ia beldurtzen zituen eta haiek noski ezan zioten ezetz.Gero esan zien ea nahi zuten txokolatezko etxean lo egitea. Orduan Mariak gogoratu zuen bere amak esan ziona “21:00etan etxera”. Hori esan zioten eta beraren auto batean eraman zituen. Autoa asko gustatu zitzaien zeren txokolatezkoa zen. Ama eta aita harrituta gelditu ziren autoa ikusterakoan,baina Maria ohetik erori eta dena amets bat izan zela pentsatu zuen. Maria Sanchez


vs

Baziren behin panpina maltzur batzuk erosketa dendan batean zeudenak. Jendea panpinen albotik pasatzen zenean beti lurrera bota eta haiekin tontakeriak egiten zebiltzan. Egun batean panpinak haiekin bengantza bat izateko plan bat burutu zuten: Gizakiak ez dakitenez panpinak hitz egiten dutela panpinak gizakiei hitz egiten hasi ziren, horrela ikaratuz. Gero gauean erosketa denda dena lurretik bota eta panpinak beste leku batera ihes egin zuten. Hurrengo goizean dendaria erosketa dendara sartu eta ‌ –Ai ama baina,baina zer da hau – eta dena batzen hasi zen. Eta panpinak atean barrez lehertzen hasi ziren. Ja,ja,ja

FIN

Irene Garay Diaz


SKULDUGGERY DETEKTIBEA Behin batean, bazegoen Skulduggery izeneko detektibe bat. Inork ez zekien eskeleto bat zela. Beti arropa asko eramaten zuen, inork ez nabaritzeko bere hezurrak. Egun batean, etxe handi batean oihu bat entzun zen. Skulduggery korrika joan zen, eta pertsona bat aurkitu zuen lurrean etzanda, labana bat gainean eta odol pila bat bere gainean. Emakume bat zen eta bere senarra laguntza eskatzen ari zen. Skulduggery iritsi zenean gizonak eskatu zion aztertzea ia nor izan zen. Skulduggerek asko aztertu zuen eta labana gainean aztarna digitalak aurkitu zituen. Uste zuen hildakoren senarra izan zela. Ez zekien seguru, baina aktorea zenez oso ondo zekien zer egin behar zuen une horretan. Michael Stoner deitzen zen. Berarekin asko hitz egin zuen eta azkenean hain urduri zegoenez, senarrak, bera izan zela esan zion. -Zergatik egin duzu hori?- Galdetu zion Skulduggeryk. Eta Michael ek esan zion: -Hori egin dut, nire emazteak beti niri errua botatzen zidalako, txarto portatzen zelako nirekin, txarto tratatzen ninduelako‌ Baina orain ez dakit zergatik damutu egin naiz. -Asko sentitzen dut baina, espetxera joan beharko duzu eta han bi urte egongo zara. Ondoren Skulduggeryk, komisaldegira deitu eta berehala hara joan ziren Michael eramateko. Skulduggery oso harro zegoen, inork ez zuelako nabaritu eskeleto bat zela. AmAiErA


LEIRE MARTÍNEZ


UMEAK EXTRALURTARRAK ATLANTIDAN

Baziren behin bi anai Atximirriskitxuskiflau eta Plumilla Verdoso. Plumillak “Atximirriski” deitzen zion bere anaiari. Biak 11 urte zituzten. Egun baten hondartzara joan ziren, urpean praktikatzera eta orduan… Hara!! Atlantida!! Eta bere super etsaia Venus Extra lurtarra bere gudari guztiekin. Dena oso ilun zegoen baina berdin berdin ikusten zen Venusek egin nahi zuena: Makina batekin munduko ur guztia lapurtu. Venusen puntu ahul bakarra argia zen eta bi anaiei bururatu zitzaien, Atlantida lur gainera eramatea. Hori lortu nahian bi anaiek dinamita piloa jarri zuten Atlantida azpian eta … BOOM!! Atlantida lur gainera joan zen eta eguzkiaren argia Venus hiltzera zihoanean… zazt! Venusek, bere O.V.N.I.-ra igo, eta ospa egin zuen. Bi anaiek negarrez hasi ziren , lan asko egin zuten ezertarako. Hurrengo goizean; hara! Dena amets bat izan zen: gauza bakarra egin zutena txiza parrastada galant batez oheak bustibustita utzi zituzten. Mikel Elorriaga


Baziren behin neska bi Leire eta Marina izenekoak. Bere nabearekin joan ziren Martera, eta Marinaren ahizpak ere joan nahi zuen. Geratu ziren gasolio barik eta Marinaren ahizpak beldurra zeukan , orduan Leirek esan zuen ea norbait prest zegoen paseo bat emateko.Eta bere neba handia joan zen beste nebarekin baina bere gurasoek ez zekiten Martera joango zirela. Marinak aurkitu zuen nabe bat baina ez zekien norena zen eta Leireri esan zion. Biak joan ziren ikustera baina ez zegoen inor.Uxuek,Marinaren ahizpak, nahi zion esan gauza bat Marinari baina Marinak ez zion kasu egin.Leirek begiratu zuen atzerantz eta ikusi zuen Uxueren berdina,eta esan zuen Uxuek hori nahi zuela esan,eta joan ziren korrika. Leirek beste nabe bat aurkitu zuen baina ez zegoen inor, denak hil zirelako duela denbora asko . Gero Uxuek burezurrak aurkitu zituen jarlekuan baina ez zeukan gasoliorik.Bere nebak ailegatu ziren Martera, eta egon ziren bilatzen.Ez zuten aurkitzen. Beranduago Leire joan zen bere nabera eta bere ondoan zegoen beste bat eta joan zen barrura eta bere nebak ziren, eta esan zuen Leirek – kaixo zergatik zaudete hemen?.Bere nebak esan zion – ba bilatzen!. Ba Uxue oso beldurtuta da- Zergatik? Esan zuen nebak –Burezur bat ikusi duelako odolarekin.Ah ez da pasatzen ezer. Goazen etxera gurasoak oso arduratuta daude. Azkenik etxera joan ziren –goazen –kaixo aita! kaixo Uxue!zelan zaudete?-ondo.Bueno ohera.Marina,beldurra daukat.Zurekin lo egin dezaket?Bale.

AMAIERA

Ainhize Garzon


Pustarriman vs. Kanikaman Behin batean, eskolan Kanikaman zen mutil indartsuena eta beti jipoiak ematen zizkion Puztarriman-i. Kanikaman borobila eta beltza zen. Puztarriman borobila,gorria eta zuria zen. Egun batean eskola guztia joan zen Erromara antzinako hiria ikustera baina Pustarrimanek oso diru gutxi zeukan eta ez zuen ezer jatekorik. Momentu batean Kanikaman gelditu egin zen eta Puztarrimanek jipoitu egin zuen Kanikaman.Berak jauzia egin zuen eta basamortu batera teletransportatu ziren. Basamortu hori oso bitxia zen zeren kobazuloak zeuden non nahi. Kobazuloetan letrak zeuden baina desberdinak. Mutikoak kobazulora sartu ziren eta beste mundu betera iritsi zirela zirudien baina ez Merkurio bezalako mundu batera, ez, beste unibertsoko mundu batera baizik! Han harri bat zegoen eta ipintzen zuen: “Ukitu borobilean eta izan ausarta�. Puztarrimanek borobila ukitu zuen eta beste puztarri bat atera zen eta esan zuen: zer urte da? Kanikamanek beste puztarria bultzatu eta hil egin zuen. Mutikoak borrokatu eta Puztarrimanek irabazi zuen, beraz mundu hori berea izango zen. Kanikaman eskolan egon zen momentu batean. Pustarrimanek beste puztarri bat aurkitu zuen eta berarekin ezkondu zen. Bere izena Borobila zen. Borobila koloretakoa eta gainera oso aberatsa zen eta Pustarrimanek ez zuen inoiz goserik pasa. Aingeru Izaguirre


Egun batean Alex eta Goku Namek planetara joan ziren.Goku oso graziosoa zen eta oso indartsua.Alex oso jatorra zen eta oso – oso indartsua. Namek planetara heldu ziren eta namekianoek atxilotuta zeuden eta Alex eta Goku super saiya 5 erara transformatu ziren eta Cooleren aurka borrokatu eta irabazi egin zuten . Baina bat-batean Celula, Bu eta Frezeer agertu ziren Goku eta Alexen kontra eta Alexek eta Gokuk galdu zuten.Geroago Krilin,Vegeta eta Piccolo agertu ziren Goku eta Alexen partez. Vegeta, Piccolo eta Krilin super saiyan 5 erara transformatu ziren eta denak batera borrokatu zuten maltzurren aurka baina borroka parekatuta zihoan .OrduanGoku eta bere lagunek fusionatu egin ziren eta borroka irabazi zuten. Azkenik Alex eta bere lagunak Lur planetara bueltatu ziren.Horrela salbatu zuten Namek planeta maltzurrengandik.

Alex Solanas


Bazen behin neska bat Lucia deitzen zena. Lucia beti abenturak asmatzen zebilen eta gaurkoa hauxe da:Niagarako ur jauzietara joatea! Niagarako ur jausietara joan zen baina hara ailegatu zenean ikusi zuen arazo bat gertatzen zela: ez zuten urik!

Ikertzen hasi zen eta aja! Aurkitu zuen arazoa. Kastore batzuk bere etxea egin zutela ibaian. Lucia kentzeko esatera joan zen, baina, kastoreak ez zuten nahi etxea kendu. Pentsatu ondoren ideia bat bururatu zitzaion Luciari :hurbilen zegoen lakuan, etxe bat egitea. Etxea amaitu zuen aste bat geroago, eta joan zen Niagarako ur jausietara baina ailegatu zenean ikusi zuen kastoreak ez zeudela. Azkenean ikasi zuen etxe bat egiten eta ikasi zuen Niagarako ur jauzien edertasunez gozatzen.

Marina Bocos


Piter Wilson mutil bat zen. Egun batean bere gurasoek festa bat zeukaten eta Piter ezin zenez joan, etxean geratu zen.Bost minutu geroago argia joan zen, eta Piterrek beldurra zeukan, ze Piter itsua zen eta 6 urte bakarrik zeuzkan. Bat-batean gogoratu zen Piter atea zarratzea ahaztu zitzaiola.Orduan bere katua (Zuri) miauka hasi zen.Piterrek pentsatu zuen gosea zeukala eta janaria eman zion, baina miauka segitzen zuen, eta ez zen hori. Piterrek soinu bat entzun zuen eta pausuak ere entzuten zituen .Lapur bat zen.Lapurrak Piter igogailura sartu zuen eta igogailua gelditu zen.Orduan Piter beldurtu zen. Lapurra Wridgeth deitzen zen baina hilda zegoen .Espiritu bat zen. Piterren gurasoak etorri ziren eta igogailua hartu nahi zuten . Bat batean Piter desagertu egin zen. Orduan bere gurasoek poliziei deitu zieten eta hasi ziren ikertzen . Bi egun pasatu ondoren Piterren gurasoei karta bat bidali zieten, eta hau ipintzen zuen: “ZUEN UMEA ESKU ONETAN DAGO”. NAHI BADUZUE PITER IKUSI, BIHAR 10:00ETAN WILSON KALEAN EGONGO GARA.” Bere gurasoek labana bat hartu zuten bada ez bada eta segituan autoan abiatu ziren.Hara ailegatu eta -Piiiiteeer! deitzen zioten Piterri eta Piterrek esaten zuen -Hemen nago ! Azkenean ikusi zuten Piter. Katea batzuk zituen eta bere aitak labana hartu eta moztu egin zizkion kateak.Piter beraiekin joan zen, eta poz-pozik bizi ziren.

Uxue Escudero


Bazen behin Columbus izeneko mutil bat. Etxean zegoela zonbi bat sartu zitzaion leihotik. Berak eskopeta bat hartu zuen eta buruan 2 tiro eman zizkion eta arin batean leiho guztiak itxi zituen. Ondoren, bere nobiak atea jo zuen “TOK”,“TOK”, eta Columbusek zabaldu zion. Sartu zenean konturatu zen bere nobia zonbi bat zela eta komuneko tapa apurtu eta buruan jo zuen (hil arte). Hurrengo egunean, autoa hartu eta aita eta amaren herrira abiatu zen. Bidean mutil batekin aurkitu zen. Mutil hori “tuinkiek” buruz jota uzten zuten eta “koko bollitoak”, aurkitu zituenean hainbeste haserretu zenez eraikuntza bat erre zuen.

Gero, neska batzuk autoa lapurtu zioten eta jolas parke batera joan ziren. Zonbiak haien atzetik joan ziren. Haiek jolas tresna batean igo ziren eta zonbiek gelditu egin zuten, neskak han goian geratu zirelarik. Orduan zonbiak eskalatzen joan ziren eta neskak ostikoak emanez bota zuten. Azkenik, Columbus eta bere laguna ailegatu ziren eta neskak erreskatatu zituzten.

Xabier Delgado


ZURE HILTZEKO EGUNA Bazen behin Stan izeneko mutil bat. Mutil horri telefonoz esan zioten 7 egun barru hil egingo zela, baina berak ez zuen sinetsi. Bat batean “Herio” etorri zen eta esan zion Staneri disfrutatzeko bere 7 azken egunak eta momentu horretan sinetsi egin zuen. Kaletik zihoanean ikusi zuen “mendi errusiar” deituriko tresna bat zegoela eta montatu egin zen baina ibiltzen hasi baino lehen etorkizunean zer gertatuko zen ikusi zuen.Gertatzekoa oso txarra zen beraz jaitsi egin zen.Jaitsi ez ziren pertsonak zauritu eta hil egin ziren “mendi errusiarraren” burdinak apurtu egin zirelako. Hurrengo egunean bankura joan zenean dirua ateratzera “Herio” lapurrez mozorrotuta etorri zen eta dirua kendu eta hatzamarrak moztu zizkion. Azkenengo eguna etorri zen.Bera telebista ikusten zegoen eta bat batean amatatzen eta pizten hasi zen telebista eta piztu zenean “Herioren” aurpegia ikusi zuen. “Heriok” telebistatik irten eta tripak eta burmuinak atera zizkion Staneri.

Unai Varela


MOMIAREN ALTXORRA

Egun batean lau lagunek pentsatu zuten Momiaren altxorra bilatzera joatea.Mutilen izenak hauek ziren : Yeray eta Mikel.Eta neskenak : Maria eta Leire Laurak joan ziren piramide batera . Piramidean, gida bat aurkitu behar zuten eta Mariak aurkitu zuen bat.Barruan sartu zirenean pasadizo bat aurkitu zuten eta hortik joan ziren . Pasatu ondoren, ate hori itxi egin zen eta tranpa asko zeuden . Gida zulo batera sartu zen eta han geratu zen .Hurrengo tranpan suzko geziak alde batetik bestera pasatzen ziren. Yerayk bere motxilatik dinamita hartu zuen eta tranparen erdira bota zuen . Eztanda horrek apurtu zituen tranpak . Ondoren neskak galdu ziren .Bi neskak zulo batetik jausi ziren. Mutilak berriz bota ziren zulora. Neskak eta mutilak altxorraren erdira atera zirenean momia agertu zen. Mariak lasaigarri bat eman zion , Leirek berriz harri batekin jo zuen oinean .Mikelek eta Yerayk ostikoka jipoitu zuten. Azkenean urrea eta momia herrira eraman zituzten.

YERAY VEGA


-Ez da izan hilketa naturala! Horiek izan ziren hitz txarrenak Franentzako. Bere ama pasadan astean hil zen eta kasua oso zaila zelako zarratu zuten.Fran deprimituta zegoen eta egunak pasatzen zituen telebista itzaliari begiratzen. Aita eta ama dibortziatuta zeuden eta Fran amarekin bizi zen. Aitak berarekin bizitzera eraman zuen bakarrik ez egoteko. Egun batean Franek paper bat aurkitu zuen eta hau ipintzen zuen: ZURE KLABEA BI 0145 K DA Franek gogoratu zuen hori zela bere aitaren autoaren matrikula eta berehala jantzi egin zen eta autora joan zen korriketan.Hor, lurrean jesarrita, hartu zuen atzeko matrikulan zegon papertxoa eta irakurri zuen: HEMENDIK TXARTO ZOAZ, BEGIRATU BESTE LEKU BATEAN Bere aitak bulegoan kaxa forte bat zuen eta gogoratu zuen txikia zenean aitak esan ziona: -Noizbait dirua behar ba duzu nire kaxa fortean badaukat dirua eta klabea nire autoaren matrikula da. Korriketan joan zen bere bulegora eta klabea sartu eta ondoren pistola eta bere konfesioa aurkitu zituen.Poliziari deitu zion eta bere aita espetxera eraman zuten. Azkenean Fran ez zen gelditu aitarekin ezta amarekin ere eta umezurtzen etxe batera eraman zuten.

Igone Orozko


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.