romulo eta remo

Page 1


Duela 2000 urte inguru Erroman bazegoen agintari maltzur bat. Agintari maltzur horrek erregea giltzapetu edo atxilotu egin zuen, horretaz aparte erregearen alaba hil zuen eta bere bilobak Tiber Ibaira sehaska batean bota zituen. Ekaitzaren ondorioz Tiber Ibaia gainezka jarri zen, bi bikiak negarrez hasi ziren, otsoeme batek entzun zien, hartu eta titia eman zien. Gizondu zirenean, Remo atxilotu zuten eta orduan artzainak esan zion: -Romulo, ni ez naiz zure aita, zure aitite tronutik kendu zuten eta zure ama hil egin zuten, Remo atxilotuta dago, joan zaitez zure anaia salbatzera. Orduan Romulok armada txiki bat sortu zuen artzain talde batekin eta etsaiekin borrokatu ondoren irabazi egin zuten, Remo askatu zuten eta bere aitonari tronua itzuli eta aititek esan zien: -Har ezazue nire lurraldetik eremu bat eta eraiki hiri berri bat. Hiri hura Erroma zen.

Egileak: Ander, Unax, Ismael eta Jon.


Elezahar batek dioenez: Baziren behin bi umetxo jaioberriak zirenak, Romulo eta Remo izenekoak. Tiber izeneko ibai ertzean,saski baten barruan utzi zituzten abandonaturik. Otsoeme batek errukiturik hartu zituen ibaitik eta bularra eman zien. Otsoarekin egon ondoren artzain batek hartu zituen,eta hazi zituen bere semeak izango balira bezala. Gizondu zirenean erregeak Remo atxilotu zuen orduan artzainak egi osoa kontatu zion Romulori. Artzainak Romulori esan zion erregearen jauregira joateko han Remo giltzapetuta zegoelako. Artzainak hori esan ondoren jauregira joan zen. Borroka latz baten ondoren Romulok Remo askatu zuen. Biak aititerekin elkartu ziren.Ondoren aitonak esan zien herri bat beraientzat bilatzea. Romulok eta Remok denbora batean pentsatu ondoren otsoemeak hartu zituen lekua aukeratu zuten. Idiak hartu zituzten ildo bat egiteko gero ildo horretan gaindiezinezko harresiak eraikiko ziren han herritarrek babesteko. Artzainek eta herritarrek barre egin zuten han sasiak baino ez zeudelako.Toki ura Erroma izan zen. EGILEAK: INIGO, MIKEL eta ENDIKA


Duela 2.000 urte Erromako agintari batek bi mutiko biki Tiber ibaira bota zituen sehaska batean.Ekaitz baten ondorioz, ibaiak gainezka egin zuen eta urak sehaska pikondo baten albora eraman zuen .Umeak negarrez hasi ziren eta otsoeme batek entzun zituenean hartu eta bere semeak izang balira tratatu zituen.Artzain batek bi mutilak topatu eta etxera eraman zituen.Haunditu zirenean Remo atxilotu zuten .Umeak hartu zituen aita ordea Romulori kontatu zion egi guztia;

Numitor erregea euren aititea zen.Romulok

artzainez osatutako ejerzito txiki bat osatu zuen .Gerra latz bat eta gero, Romulok irabazi zuen eta Remo askatu zuen . Euren aitite tronua itzuli zien Romulori eta Remori eta lur zati bat eman zien .Pentsatu ondoren non ipiniko zuten gaztelua, otsoemeak aurkitu zituen lekuan aukeratu zuten.

EGILEAK: Irene, Ekaitz, Irati eta Markel.


Duela 2.000 urte Erromako agintari batek, erregearen bilobak (bikiak zirenak Romulo eta Remo)saski batean sarturik, Tiber ibaira botatzea agindu zuen itotzearen asmoarekin. Egun hartan ekaitz itzel baten ondorioz Tiber ibaiak gainezka egin zuen eta bikiak pikondo baten ondora eraman zituen. Bertan otsoeme batek aurkitu zituen eta berarekin eraman zituen. Inguru haietan zebilen artzain batek bere etxera eraman eta bere seme-alabak izango balira bezala hazi zituen. Romulo eta Remo gizondu zirenean, Remo atxilotu zuten.


Aitaordeak Romulori deitu eta hauxe esan zion:

-Romulo, agintariak zure anaia atxilotu du, zoaz eta askatu. Beste gauza bat esan nahi dizut: Zu eta zure anaia ez zarete nire semeak,Numitorren bilobak zarete.

Orain agintean dagoenak zuek Tiber ibaira botatzea agindu zuen eta zuen ama hiltzea. Otsoeme batek zuek hartu eta elikatzeaz arduratu zen. Nik aurkitu eta nire etxera eraman zintuztedan. Romulo artzain batzuekin batera bere anaia askatzera joan zen (borrokatzera). Borroka irabazi zuten eta Remo askatzea lortu zuten. Bere aitite berriz tronuan jartzea lortu zuten. Aititek, Romulo eta Remori esan zien: -Zuen artean aukeratu lur zati bat. Romulo eta Remok luzaroan pentsatu ondoren otsoemeak aurkitu zituen lurraldea aukeratu zuten. Romulok bi idi hartu eta zirkulu handi bat egin zuen.Lurralde horretan Erroma sortu zuen.

EGILEAK:

PAULE, LUCIA, VERONICA eta NAHIA


Baziren behin bi anai, Romulo eta Remo. Bikiak ziren eta Tiber ibaian utzi omen zuten abandonaturik. Han zebilen otsoeme batek haurren negarrak entzun zituen eta lastima handiz hartu zituen eta bularra eman zien. Han zegoen artzain batek hartu zituen eta bere semeak izango balira bezala zaindu zituen. Bi anaiak gizondu zirenean Remo atxilotu zuten. Artzainak Romulo deitu zuen eta egi osoa kontatu zion: -Romulo ni ez naiz zure aita. Zure anaia eta zu Numitorren bilobak zarete. Numitor hiri honetako erregea da, egun tronuan jarrita dagoen gizonak zuen aitonari agintea kendu , ama hil eta zuek biak Tiberreko uretara botatzeko agindu zuen. Orain Remo atxilotu dute, korri eta salbatu zure anaia. Romulok artzain armada txiki bat sortu eta Remo askatu zuen, eta euren aitonari tronua itzuli zioten. Aitonak bi bilobei nahi zuten lurraldea aukeratzeko esan zien. Bi anaiak pentsatu eta pentsatu ondoren Tiber ondoko lurraldea aukeratu zuten. Han Erroma hiria sortu zen.

EGILEAK: LEIRE, MAITANE, AINHOA eta BEGOĂ‘E


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.