Sancho el Sabio : revista de cultura e investigación vasca

Page 5

REV.33. 10 diciembre:Layout 4

14/12/10

08:11

Página 4

SANCHO EL SABIO

010eko urriaren 14an, Sancho el Sabio Fundazioak Actualidad Económica argitalpenak emandako ‘Aurrezki Kutxen Gizarte Ekintza Hoberenaren’ bigarren Saria irabazi zuen, Ondarearen arloan. Fundazioak kulturaren alde egindako lan zabalak emaitza ugari izan ditu dagoeneko, eta lan horren aintzatespena dugu sari hori; gaur egungo gizartean, berehalako lorpenei urrats iraunkorragoa uzten duten lorpenei baino garrantzi handiagoa emateko joera dugu, eta hori dela-eta, horrelako lanak batzuetan ez dira nabarmentzen. Fundazioak jadanik jaso dituen beste hainbat aintzatespenen kasuan bezala, Caja Vital Kutxa erakundeak eta haren Gizarte Ekintzan lan egiten duten guztiek egindako ahaleginari esker lortu ahal izan dugu adierazitako saria. Sancho el Sabio: Revista de Cultura e Investigación Vasca-Euskal Kultura eta Ikerketa Aldizkariak kultura-alorreko lan horretan parte hartzen du, kalitate handiko ikerketa akademikoak hedatuz:

2

4

Ohore handiz aurkezten dudan aleak historiari buruzko hiru kapitulu biltzen ditu Euskal Azterlanak/Estudios Vascos atalaren barruan: “La participación de las mujeres en los desórdenes públicos: análisis de su presencia en la Navarra moderna”, Javier Ruiz Astizena, “Acerca de la compatibilidad entre la Constitución de 1812 y los Fueros: El caso de Navarra”, Fernando Mikelarena Peñarena, “La Asociación Vasco-Navarra de Beneficiencia de la Habana”, Jon Ander Romasena; eta “Agur a las armas. EIA, Euskadiko Ezkerra y la disolución de ETA político-militar (1976-1985)”, Gaizka Fernández Soldevillarena. Artikulu horiek askotarikoak dira gaiei, kronologiari eta geografiari dagokienez, eta horregatik, azken hamarkadetan Baskoniari buruz egindako historiografia-azterlanak berritu direla esan dezakegu. Kasu honetan, artikulu horietako bik Nafarroa dute oinarri, beste batek Aro Modernoari heltzen dio, beste biek, berriz, XIX. mendearen hasierari, eta azkenak, ostera,

Sancho el Sabio, 33, 2010, 00-00

AURKEZPENA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.