Eskuorria (1)

Page 1

EUSKARAREN ARNASGUNEAK tailerra Etxarrin

Martxoaren 15ean eta 21ean

Eman izena tailerrean… Eman arnasa euskarari…


ZER DIRA ARNASGUNEAK?

“Arnasgunea” soziolinguistikan gero eta gehiago erabiltzen den kontzeptua da. Eguneroko bizitzan euskara nagusi den espazioak edo guneak dira. Espazio soziofuntzionalak (familia, ikastetxea, lantokia…) edo espazio geografikoak (herriak..) izan daitezke. Normalizazio prozesuaren gakoetako bat euskararentzat espazio horiek eskuratzea da. Arnasgune geografikoen artean UEMAko herriak daude. Herri hauetan euskaldun kontzentrazio handia izanik (biztanleen % 70etik gora), euskara modu naturalean transmititzen da eta euskara lasai hitz egin dezakegu. Hala ere, azken aldian kezka sortu da herri horietako euskararen egoerarekin. ZERGATIK TAILER HAU ETXARRIN?

Etxarri, euskararen arnasgunea denez, beharrezkoa dugu euskaraz bizitzeko oztopoak identifikatu eta horiek gainditzeko herri dinamika bat eratzea. Hortaz, eta herriko euskalgintzatik abiatuta, tailer hau akuilu izanen da gure inguruko etxarriarren kontzientzian eragin, eta gure herrian ditugun zailtasunak jabe izanik, zailtasun horiei komunitate gisa aurre egiteko. NORI DAGO ZUZENDUA?

Herriko euskaltzaleei zuzendua dago, normalizazio linguistikoan urratsak emateko prest dagoena, eta euskararentzat espazioak eskuratu nahia dituena. Sakanako beste arnasguneetako (Arbizu, Arruazu, Ergoiena, Urdiain…) euskaltzaleak ere gonbidatuta daude, eta, nola ez, interesa duen oro. ZER LANDUKO DA TAILERRREAN?

Tailerrak bi orduko bi saio izanen ditu: lehendabiziko saioan arnasguneei buruzko bideo didaktikoa ikusiko dugu, eta gero Etxarrin euskaraz bizitzeko ditugun arazoak identifikatuko ditugu, eta lehentasunak jarriko ditugu. Bigarren saioan eragiteko neurriak eta bideak zehaztuko ditugu.


Josua A. Fishman, hizkuntzalaria:

“«Hizkuntza gutxitua biziberri dadin ezinbestekoa da hizkuntza hori nagusi den gune geografikoak izatea (“Breathing space”). Gune horietako biztanle gehienek badakite hizkuntza gutxituan hitz egiten eta hizkuntza hori normaltasunez erabiltzeko baldintzak daude eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioa naturaltasunez gertatzen da». Dabid Anaut, euskara teknikaria:

«Arnasgune deitzen diegu herri euskaldunei, euskarak arnasa hartzen duelako horietan, eta herriok ere arnasa ematen diotelako euskarari bere osotasunean. Herri horietan dagoeneko irudikatu daiteke euskara etorkizunean zer izango den, normalizatuz gero. Ezinbestekoa da, beraz, guneok babestea, euskararen egoera blindatzea. Baina ezin dugu haien bizkarraren gainean jarri euskararen etorkizun osoa. Oreka behar da: politika bereziak, baina guneok burbuila bihurtu gabe». Goizane Arana, arnasguneetan aditua:

«Hizkuntza batek, garatuko bada, ezinbestean bera nagusi den esparruak behar ditu. Euskaldunok esparru guztietan euskaraz aritu ahal izateko guneak izatea ezinbestekoa da, horrek emango baitio biziindarra hizkuntzari, eta horiek zaindu eta hedatu ezean akabo euskararen etorkizuna. Aldi berean gune geografiko horietan distentsio eta kontzientziazio falta nabaritzen ari da eta horretan eragitera gatoz».


Eman arnasa euskarari! TAILERRAREN EGUTEGIA: 1. saioa: Eguna: Martxoak 15, larunbata Ordua: 10:00-12:00 Tokia: Etxarriko Kultur Etxean 2. saioa: Eguna: Martxoak 21, ostirala Ordua: 18:00-20:00 Tokia: Etxarriko Kultur Etxean EMAILEAK:  Goizane Arana (UEMA)  Xabat Laborde (EHE) IZEN-EMATEA ETA INFORMAZIOA: Martxoaren 12a baino lehen, Etxarri Aranazko Kultura Zerbitzuan (948 460 930 edo kultura@etxarriaranatz.com) edo Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (948 464 840 edo euskara2@sakana-mank.com). Leku Ona tabernan ere eman daiteke izena. Tailerra doakoa da.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.