Festetako buletin berezia

Page 1

U D AL

B U L E T I N A

1 0. zbka. 201 3ko uztaila

www.etxarriaranatz.com

GORA ETXARRIKO FESTAK 2013!

TXUPINAZOA: TXISTULARITZA GOGOAN

Aurtengo txupinazoa Etxarriko txistularitzari eskainia egonen da. Txistua gure herriari, festei eta ohiturei lotutako musikatresna da, etxarriarron ospakizun eta bizipen berezi guztiak alaitzen dituena. Zorionez, generazio desberdinetako hainbat eta hainbat etxarriar ibilia da txistua ikasten eta jotzen, eta aurten horiek guztiak goratu nahi dira. Aipamen berezia merezi du, dudarik gabe, José Andrés Sánchez txistulari maisuak, urteak eman zituena Etxarrin txistua sustatzen eta irakasten, eta zubi-lana egin zuena lehengo txistularien eta gaur egungo txistularien artean. Eskerrik asko etxarriar guztion partez.

En el chupinazo de este año los protagonistas van a ser los txistularis. Este evento servirá de encuentro para txistularis de diferentes generaciones de Etxarri. Merece una mención especial el maestro txistulari José Andrés Sánchez, impulsor de toda una generación de txistularis.


AU Z O LAN I E N

ZORRIAZOKA, ABUZTUAREN 2AN

Aurtengo berrikuntzetako bat da azoka sozial bat antolatuko dela, festa bezperako ostiralean, plazan, 17:00etatik 21:00etara. Azoka hori Sakanako Abeltzainek, nekazariek, artisauek eta artistek sustatutako proiektua da, Etxarri Aranazko Udalak babestua. Azoka sozial horrek sakandarren topagune izan nahi du, bertako produktuak salerosteko, eta hainbat jarduera osagarri konpartitzeko: ikuskizunak, erakustaldiak, tailerrak… Asmoa da azoka hori hilero egitea (lehen ostiraletan), arratsaldez, udaletxeko estalopean. El 2 de agosto se hará por primera vez el mercado social Zorriazoka. Se ha promovido por parte de ganader@s, agricultor@s, artesan@s y artistas de Sakana, en colaboración con el Ayuntamiento de Etxarri.

FITXEN PREZIOA Aurten ere ferianteekin hitzarmen bat egin da, fitxak merkeagoak izan daitezen (espazio publikoa doan erabiltzearen truke). Se ha vuelto a negociar con l@s feriantes el precio de las atracciones, a cambio de utilizar espacio público.

1 fitxa = 2 € 3 fitxa = 5 € (1, 67 € fitxako) 8 fitxa = 10 € (1,25 € fitxako)

ONGI PASA, BAINA PASATU GABE... Udalak, Gizarte Zerbitzuekin koordinatuta, festetarako kanpainatxo bat abian jarri du alkoholaren prebentzioa lantzeko asmoz. Erne ibili! El Ayuntamiento, junto a los Servicios Sociales, ha preparado una campaña para prevenir el abuso del alcohol. ¡Pásatelo bien, pero no te pases!

ZAPIAK, ERROLDATURIK EZ DAUDEN HAURRENDAKO Etxarrin erroldaturik ez dauden haurrek ere aukera izanen dute txupinazo aurretik alkatetzak emanen duen zapia jasotzeko (2012an jaiotakoek). Horretarako, bulegoan eskaera egin beharko da, eta trukean 5´40 € pagatu. Zapiarekin batera, postal bat eta liburuxka bat banatuko zaizkie, seme-alabei euskara transmititzearen garrantzia nabarmentzeko.

L@s niñ@s no empadronad@s en Etxarri también podrán recibir el pañuelo de fiestas, tras hacer la solicitud y abonar 5,4 € en el Ayuntamiento (nacid@s en el 201 2).

2

www.etxarriaranatz.com

udal buletina


AU Z O LAN I E N

PLAY BACK TXAPELKETA, SAKANA MAILAKOA

Aurtengo berrikuntza bat da play back txapelketa zabaldu egin dela, eta Sakana mailakoa izanen dela. 4 modalitate egonen dira, zenbait balore indartzeko: banakako edo bikotekako lana (75 €), taldekako lana (100 €), originaltasuna lantzea (75 €) eta euskarazko musika erabiltzea (75 €). Este año el concurso de Play back se ha ampliado a toda Sakana. Habrá 4 modalidades diferentes.

OSTEGUNA, PARTE-HARTZE EGUNA Aurten ere, osteguna, abuztuak 8, PARTEHARTZE EGUNA izanen da. Horretarako propio egindako batzar batean erabaki zen eguna mantentzea eta indartzea. Etxarriko talde eta eragileek sustatutako dituzte egun horretako jarduerak, gastuen truke: kintoak, guraso-elkarteak, herriko musikariak, abesbatza, Vendetta taldea, Festa Batzordea… Etor zaitez gurekin gozatzera! Este año también se celebrará el DÍA DE LA PARTICIPACIÓN, donde diferentes colectivos de Etxarri organizarán actos participativos.

AUKERA-BERDINTASUNA, FESTETAKO ALDARRIKAPENA Emakumeen Batzordeak zenbait jarduera antolatu ditu, berdintasunerako bidean, eta emakumeon parte-hartzea sustatzeko asmoarekin: abuztuaren 7an, 12:30ean, triki-bertso poteoa egonen da, eta gero bazkaria, gizon zein emakumeondako. Animatu eta parte hartu! Plaza har zan! La Comisión de la Mujer ha organizado para el 7 de agosto un triki-bertso poteo y una comida. ¡Anímate y participa¡

EDALONTZI BERRERABILGARRIAK Taberna eta txosnekin lanketa bat egin da kristalezkoak edalontziak erabiltzeko, edo horien ordez berrerabilgarriak erabiltzeko. Bestela, plaza edalontziz betetzen da, eta hori garbitzeak ahalegin eta koste handia ekartzen dio Udalari. Utz ditzagun behingoz alde batera erabilera bakarreko edalontziak! Ingurugiroak eskertuko du, eta gure herriko txukuntasunak ere bai. Este año el Ayuntamiento ha planteado a los bares y txoznas que se abstengan de utilizar vasos de un solo uso, y utilicen vasos de cristal, o en su defecto vasos reutilizables que el Ayuntamiento facilitará. El objetivo es generar menos basura, y reducir los gastos de limpieza.

udal buletina

partehartu@etxarriaranatz.com

3


AU Z O LAN I E N

HONDAKINAK: FESTETARAKO PROTOKOLO BEREZIA

Festetan hondakin ugari sortzen denez, hondakinak ateratzeko protokoloa ezarri da, herria txukunago mantentzeko asmoz. Honako hau da herritarrek kontuan hartu beharrekoa: - Mesedez, plaza inguruko etxeetan hondakinak goizean atera (08:30etik 10:30ak arte). Ez da komeni bezperatik kubo eta poltsak kanpoan uztea, gau osoan. - Larreñondoko Larrialdigunea irekita egonen da, festetako gehiegizko hondakinak bertara eramateko. Gogoan izan gune hori neurrian erabili behar dela, eta hondakinak ongi sailkatu behar direla. En fiestas se ha establecido un horario especial para los domicilios de la plaza y alrededores. Por favor, no sacar los residuos la víspera. Hay que sacarlos a la mañana, de 08:30 a 1 0:30. Por otro lado, el Punto de Emergencia de Larreñondo estará abierto para los residuos excedentes. Es importante dar un uso razonable a esa zona, y clasificar bien los residuos.

KALEAK LIBRE UTZI, BALDEATZAILEA PASATZEKO! Iaz bezala, Altsasuko Udalaren baldeatzailea erabiliko da kaleko lurra garbitzeko (ura eta garbigarria presio bidez botatzen duen makina). Etxarriko Udalak eskaera egiten die herritarrei kotxeak plaza inguruko kaleetatik kanpo uzteko, goizean makina pasatu ahal izateko. Se utilizará una baldeadora cedida por el Ayuntamiento de Altsasu para limpiar las calles. Dejad las calles de la plaza y alrededores libres de coches, por favor, para que la máquina pase a las mañanas.

KOMUN MUGIKORRA Festak txukunagoak izateko asmoz, Udalak komun mugikor handi bat alokatu du. Herriaren erdigunean jarriko da, 5 komun-zulo eta 2 konketa ditu, eta elbarriendako egokituta dago. Oso garrantzitsua da denok komunak behar bezala erabiltzea, kalean usainik eta zikinkeriarik egon ez dadin. Izan gaitezen txukunak komun publikoekin! (Iaz komun mugikor bat hautsi zuen norbaitek, eta Udalak 1610,70 € ordaindu behar izan zituen). El Ayuntamiento ha alquilado un módulo móvil de servicios públicos, con el objetivo de mantener el pueblo más limpio.

ONGI PASA, PASATU GABE! 4

www.etxarriaranatz.com

udal buletina


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.