15 minute read

PLAZA, PLAZAKO. Xabier Amuriza

Zerta i nuela. Eta hitz horretxek irado n urte asko, plazagizon huts gine dreen irrupzioak. Azken hamarkadet orik handiena, eta handiagorik ge

IDAZMAKINAZ PLAZA, PLAZAKO

Advertisement

TESTUA: XABIER AMURIZA

“Idatziko al zenuke zerbait?”

ZERTAZ? BOST URTE BAITIRA BERTSO PLAZA UTZI NUELA.Eta hitz horretxek iradoki zuen motibo bat: plaza. Duela ez hain urte asko, plazagizon huts ginenak gainditu gaitu, zorionez, plazandreen irrupzioak. Azken hamarkadetan bertsolaritzan gertatu den fenomenorik handiena, eta handiagorik gertatzen nekez ikusiko dena, aldi oso luze batean. Zer da plazagizona morfologikoki? Plazako gizona. Zer da plazandrea? Plazako andrea. Biak dira plazako. Euskarak bi kontzeptuak hitz bakarrean batzeko daukan ahalmena baliatuz, artikulu honetan hitzak bata nahiz bestea adieraziko du. Plazako adjektiboak publikoan jarduteko dohain aparteko bat esan nahi du. Dohaina bera, izen gisan, plaza sena izan daiteke, behin-behinean, beste hobeago baten zain. Lehen-lehenik, bertsoa bera da, nola ez, plaza sena betetzen duen osagai nagusia. Presentziarik txepelena ere, baldin bertsoak onak, deigarriak, inpaktanteak badira, plazako izar bat izango da. Normalki, ordea, dohain bat beste dohain batzuekin batera joan ohi da. Eta eduki berdinean, dohain lagungarrietako bat jarrera da. Jarrera gailena. Entzuleak inpresionatua izan nahi du. Menperatua, nolabait. Bertsolariak, zenbat eta gehiago transmititu dominioa, entzuleengan eragin handiagoa lortuko du. “Entzuleei beldurra? Horiek denak gu baino eskasagoak dituk!”. Konfiantza hori naturalki sentitzea zorte handia da, nornahiren izaeran ez dagoena. Bai dago nornahiren esku hala balitz bezala agertzea edo agertzen saiatzea. Hori ere ez da guztiz egia, horretarako behar baita, hain zuzen, plaza sena delakoa. Guztiek ez daukate, neurri berdinean. Baina garrantzitsua da izaeraz hain horniturik sentitzen ez direnek argi edukitzea jokaeraz halaxe agertu behar dutela. Aktuatzen ari gara, ez konprentsioa eskatzen. Saio baten ondoren, entzule batek galdetu zuen: “Zurekin kantatu duen hori nor izan da?”. Erantzun zitzaion: “Iaz ere hementxe kantatu zuen”. Eta berak: “Ba, ez neukan gogoan”. Bertsolari baten irudia entzuleen gogoan gelditu ez bada, zaila da plazako dohaina daukala pentsatzea. Plaza sena ez da saio barruko kontua bakarrik. Aurretik eta ondoren, jendearekin harreman bat dago, batzuetan luzea. Bazoaz herri batera eta han daude zure zain, gutxienez antolatzaileak. Edo ez dago inor!

az oki zuen motibo bat: plaza. D enak gainditu gaitu, zorionez, p tan bertsolaritzan gertatu den fe rtatzen nekez ikusiko dena, aldi

Halako batean, mikrofono bati erreparatzen diozu nonbait eta lasaitzen zara: “Tira! Badirudi badela hemen zerbaiterako plana”. Kantatzen hasterako, denbora eta zirkunstantziak aurrera. Nahiz eta guztiekin ez hitz egin, guztiek ikusten zaituzte, nobedadeetako bat baitzara. Askok zurekin hitz egin nahiko du. Beste askok, ez. Baina guztien begiak dituzu gainean. Guztiek epaitzen dute, nolabait, zure presentzia. Eta ikusi behar dute jendea interesatzen zaizula. Ez zeure antzekoak bakarrik. Luze edo labur, bertsolariak jende artean ibili behar du, eta ez da beti erraza, gogaikarrien askazia ugaria baita nonahi. Plazakoa denak (edo izan nahi duenak) tratuan ere araberako dohaina erakutsi behar du. Jendetasuna. Eta dohain hori (edo bere gabezia) herri bat zapaltzen denetik hura bistatik galdu arte luzatzen da. Saio batera joan zaitezke gogotsu, motel edo jota. Ez dio ardura. Kanporantz badakizu edo jakin behar duzu zer egin behar den. Barrua gorde eta dohaina agertu. Hori nola egin pentsaturik, ikasirik eta probaturik eduki behar duzu, plazako izan nahi baduzu. Aldartea zeure arazo partikularra da. Barne egoerak kanporantz ez eragitea edo, gutxienez, ez igartzen uztea, aktuazioaren klabeetako bat da. Hortik gora, zure plazatasunaren neurgailua etengabe ari da martxan ikusleen begietan. Horrek ez zaitu alteratu behar. Bakoitzak bere presentzia jasotasun natural batean islatzen ikasi badu, lortua du plazako izatea. Eta dohain horren garrantziaz jabetzen eta aplikatzen saiatzen bada, lortua du, baita, arrakasta orokorra igotzea ere. Plazako izateaz gainera, plazaduna ere bazara. Hots, esperientzia luze samar bat badaroazu, ikasiko duzu aldarteak edo zure egoera emozionala esaten den horrek ez daukala hainbesteko eraginik aktuazioan. Ez bertsolaritzan, ez beste arte eszenikoetan. Izan daiteke, noski, eragin bat gertatzea, norbanako ezberdinen arabera, baina ez dakizu zer norabidetan. Zerbaitegatik triste edo jota zeundenean, beharbada, orduantxe egin zenuen saiorik onena. Eta alderantziz. Bakoitzak bere esperientziaren arabera gidatu behar du bere burua, baina esperientzia orokorrak dio barne ego-

Plazako izateaz gainera, plazaduna ere bazara. Hots, esperientzia luze samar bat badaroazu, ikasiko duzu aldarteak edo zure egoera emozionala esaten den horrek ez daukala hainbesteko eraginik aktuazioan.

iak dira pla ahalmena baliatuz, artikulu honet du. Plazako adjektiboak publikoan

erak ez duela askorik eragiten (edo ez duela eragin behar) jardun eszenikoan. Ikusten baduzu ezin duzula zeure barruaren aginte hori menperatu, hobe duzu ahaleginak beste zerbaitetan enplegatu. Plazako izatea ez da amaitzen oholtza gainean. Ondoren ere jendearekiko harremanak jarraituko du, gutxi-asko. Gure garaian, beharrezko ere bazen hori. “Kontuak egiteko, norekin hitz egin behar da hemen?”. Eta abar. Badakit horretan gauzak asko aldatu direna, baina oraintxe ere, bertsolariak, saio aurretik nahiz ondoren, obserbatua izaten jarraitzen du. Eta bertsolariaren figurak jokoan jarraitzen du plazatik etxeranzko bihurgune definitiboa biratzen duen arte. Jende arteko ibilerak era ezberdinean eragiten die batzuei eta besteei. Ibilera, gainera, askotan –garai batean, gehienetan–, jai giroan izaten da. Giro horretan, jendea animoso ibiltzen da, eta zurruta ere ugari. Baraurik, ezein ezezaguni hitz egiten ausartuko ez liratekeenak, egun horretan, dena kontatzeko prest egoten dira. Harreman hori ez da beti atsegina, batez ere saioaren aurretik, burua beste ardura batean dabilenean. Pentsatu behar da, hala ere, jardun publiko guztiek daukatela euren aurrea eta atzea. Musikariena, adibidez, ez da eginkizun arinagoa. Hiru ordu aurretik tokira iritsi, dena muntatu, probatu, entseatu, eta ekitaldiaren ondoren, hura guztia jaso eta abar. Jarduera bat osoan hartu behar da, eta osotasunean, badira bertsolaritza baino gogorragoak. Plazetan hasi nintzenean, maiz entzuten nuen bertsolari ospetsu batena. Bere kantu-lagun gazteari zenbat ordaindu behar zitzaion galdetu zioten, entzutea itxaronez, seguruenik: “Lasai! Hori ikasten ari da eta neuretik emango diot zerbait”. Baina erantzun zuen: “Gutxienez, niri adina, eta ahal bada, gehiago, horri gehiago kostatzen zaio eta”. Arrazoi oportunoa, han zer borondate zegoen susmatuta. Bestela, arrazoi demagogikoa. Artistei ez zaie ordaintzen ahalegina, trebetasuna baizik. Beste kontu bat da trebetasuna zer den eta nola neurtzen den, baina kontzeptua argi dago. Argi dagoen bezala plazakoa izateak gainbalio bat eransten diola emaitzari, edo hobeto esanda, izate hori bera dela emaitzaren osagaietako bat. Dohain bat da, landu eta garatu beharrekoa.Trebetasun kontuak aparte utzita, dohain horretan aurreratzea lortzen duenari dena egingo zaio errazago. Edo, behintzat, dena kostatuko zaio gutxiago. “Zeure buruan lortu al zenuen hori?”. Ba, erretiraturik nagoenez, egia esan dezaket. Ehuneko portzentaje handi batean (%80 bat), uste dut neure burua menperatzen nuela. Baziren portzentaje handian menperatzen ez nituen kanpo-zirkunstantziak ere: ezusteak, antolakuntzak, nireganako jarrera ezberdinak… Beti zerbait. Baina nire mende ez zeuden zirkunstantzia horiei ere (“gaur hauxe tokau dok!”) lortzen nuen aurre egitea, ohiko kostuari plus bat gehiago eranstea zegokiola pentsatuz. Funtsean, nire bertso plaza bizibidearen zati handi bat izan da. Beste bizibide batzuei begiratuz, diferentzia, gehienetan, alde ateratzen zitzaidan. Arazoa identifikatu eta konparatiboki neurtuz gero, gauzen balioa asko handitzen da.•

Guztien begiak dituzu gainean. Guztiek epaitzen dute, nolabait, zure presentzia. Eta ikusi behar dute jendea interesatzen zaizula. Ez zeure antzekoak bakarrik. Luze edo labur, bertsolariak jende artean ibili behar du, eta ez da beti erraza, gogaikarrien askazia ugaria baita nonahi.

BERTSO IBILBIDEA

TESTUA ETA ARGAZKIAK: JOANES ILLARREGI

Gipuzkoa aldetik trena hartu eta Nafarroara heldu bezain pronto egingo dugu lehenengo geldialdia. Trenetik jaitsi eta, oinez, herria zeharkatuko dugu, lehengo eta gaurko bertsolari, bertso eta leku bereziak ezagutuz. Leitzan, pilotari eta harri jasotzaileak bakarrik ez, bertsolariak ere egon direla eta badaudela ikusteko ibilbide xume honetan, ale politak, kontakizun ezberdinak, sorkuntza eremuak eta abar arakatuko ditugu. Hurrengo orriotan dago hori guztia plazer duenarentzat, atsegin izango zaizuelakoan. Eta hala suertatuko ez balitz, errua ez daukat ez nik!

1 FRANKI BASERRIA MANUEL LASARTEREN BUSTOA EUSKAL HERRIA PLAZA AURRERA ELKARTEA ETA BERE PLAZATXOA ATEKABELTZ HERRIGUNEA KIROLDEGIA

2 3 4 5 6

1.GELTOKIALEIT / FRANKI BASER

LEHENBIZIKO GELDIALDIA GIPUZKOA ALDETIK ETORRI ETA MUGA PASA BEZAIN PRONTO EGINGO DUGU, FRANKI BASERRIAN, MANUEL LASARTEREN JAIOTE-

TXEAN. Geltoki bat izatekotan, hauxe da geltoki deitzea zilegi den bakarra, garai batean Iruñea-Donostia burdinbidea edo Plazaolako trena izeneko trenbidearen geltoki baten ondoan baitago.

Gipuzkoarekin mugan eta tren geltokiaren ondoan, bertan jaio eta hazi zen Manuel Lasarte bertsolaria, 12 urterekin Aiara bizitzera joan zen arte. Etxe ondotik pasatzen zen erreka txikiaren eta bertako harizti eta gaztainadi artean eman zituen lehenengo urteak. Askok pentsatuko dute (eta ez dira oso oker ibiliko) hauxe dela Leitzako bertsolaritzaren sorlekua, herri honek eman duen bertsolaririk esanguratsuena sortu baitzen hemen. Hamabi urterekin Aiara lekualdatu arren, eta bizitzan zehar Eibarren eta Orion bizi arren, ez zuen inoiz ahaztu sustraiak non zituen. Are gehiago, harrotasunez goraipatzen zuen, zenbait bertso jarritan gordeta geratu den moduan. Ez gara, ordea, Leitzari botatako loreak gogoratzen ariko. Geldialdi honetan Manuelek jarritako bertso batzuk ekarriko ditugu gogora, auzoko mutilzahar edarizale bati jarritakoak.

Litekeena da hurrengo bertso hauek Franki baserriko bizilagunen bati jarri ez izana, eta Aiako edo Orioko bizilagunen bati (edo asmatutako bati) jarri izana, baina bere sortetxeaz ari garenez, zilegi da lizentzia hori hartzea eta Lasarteren bertso hauek hona ekartzea. Ez daude denak idatzirik, eta sortako guztiak borobilak izan arren, hemen datozenak horietako batzuk besterik ez dira.

Auzoko mutilzahar edarizale bati jarritako sorta, beste auzokide batzuek enkarguz eskatuta.•

Franki (Diario Vasco).

TZA RRIA

Auzoko mutilzar bati bertsoak jartzeko beti esaten ari ziran, ta nik ez gogorik eduki. Itzegin leike egoki nundikan asi baneki, baiña len ere ori nortsu dan jendeak badaki.

Ikusi nuen lenguan eta bildurtu ninduan: gizarajua neurriak ondo beteta zeguan. Obe lotu bagenduan asto beltzaren onduan; libre utzi ta jakiña dago zer egingo duan.

Urte txarrak datozkion itxurak artu nizkion bere anaiak ere kontseju pranko eman zizkion nola ajolik eztion guk zer esan genizkion ea berriro uste baño len aztutzen zaizkion.

Etzigun erantzun itzik ez bai ezta ez ezetzik egi galantak entzunagatik askotan ez ezik orrek ez du beste gaitzik alkola gallendu baizik ori kenduta ez du pasako gustoko bizitzik. Berrogei urteko adiña zerbait pentsatzeko diña baluke baña gizarajoak burua ariña zurrutak dago eragiña ainbeste badu egiña txikitandikan ekarri zuen ortarako griña.

Ez diot opa gaizkirik naigabearen izpirik baña nik ez det iñun ikusi olako piztirik gau ta egun dabil bustirik legortzeko ez du astirik alere iñoiz ez du edaten nai duen guztirik.

Etxe azpiko aldapan pausoa ematen du bakan, gizarajoa an ibiltzen da asto baten plantan. Etxeratzen da lau ankan, atea jotzen du kan-kan, orrek gorputza kastigatzen du buruaren paltan.

Zorioneko edariak ditu indar ugariak ez dira beti ongi konpontzen gizona ta biak. Nasten ditu memoriak gero nunai aberiak len ere orrek bultzata asko dira eroriak.

2.GL / MANUEL LASARTEREN BU

AIPATU DUGU LEHEN, LASARTEK HERRITIK ALDE EGIN BEHAR IZAN ZUEN ARREN BETI GOGOAN IZAN ZUELA JAIO ZEN HERRI TXIKIA, MAITASUN HANDIZ GAINERA. Maitasun hori, ordea, aldebikoa zen, herriak ere izugarri maitatu eta estimatu izan du Manuel Lasarte. 1975eko apirilaren 2an omenaldi handi bat egin zitzaion bere bertsolari ibilbidearen aitortza eginez, eta egun osoko egitaraua izan zen: Arakindegi ostatuan gosaria, txistulari eta dantzariak, elizkizuna, hitzaldiak, erregaliak, bertso saioa… Eta geltoki hau hautatzera ekarri gaituena: kale bati bere izena eman zioten, eta harrizko irudi eder bat egin zioten, oroigarri gisara.

Ez zen berehalakoan ahaztuko Manuel egun handi hartaz, Gordean neuzkanak liburuan argi utzi zuen, honela deskribatu baitzuen egun hura: “Egun gogoangarri bat, nere bizitzan izan deten egunik aundiena; bataiatu ninduten egun aundiaren urrengoa, nere ustez”. Ez zen egin zioten omenaldi bakarra izan, ordea. 2006an, bere aurpegia zuen harrizko figura hautsi egin zen, eta, ondorioz, berri bat egin behar izan zuten. Hori aitzakiatzat hartuta, beste omenaldi bat egin zion Leitzako herriak, aurrekoa baino xumeagoa. Egun hartakoa da ondoko irudia.

Bertso hauek berriz, 1975eko omenaldiko egunean, bertso saioan kantatu zizkioten aleak dira, esker ona adieraziz.•

USTOA

JOXE LIZASO: Ementxe nator barrengo pozak kanpora ezin botian, ta poztu nau iduri ori or ikustean kalian; askoren famak izaten dira sartu ta gero lurpian, irekin beintzat oroitu dituk bizirik agon artian IMANOL LAZKANO: Lore on danak bakandu dira, ugaldu zaigu sasiya, eta ori da gure artean ikusten dan desgraziya; Lasarten gisan baratz orretan erein zazute aziya, iñork jarraitu nai baldin badu or bada zer ikasiya.

Jon Azpillaga: Nik ere berdin agurtutzen det aspaldiko lagun zarra, malda auetan bizi izana, ain bertsolari edarra; gaur Gipuzkoa’k babestutzen du baña jaiotzez leitzarra, orregatikan deitzen diote Naparrua’ko izarra.

JON LOPATEGI: Ain zuzen ere izartxo batek deitu zidan onuntz neri, Zaldibar eta Gernika aldetik dakarkit zenbait agiri; milla zorion zuri, Lasarte, adiskide maite ori, t'aritz zarraren lore berriak Naparru erri zarrari.

LAZKAO TXIKI: O, senideak, alde ontara ekarri deguen poza! Emen utzi nai degu burua edo eztarriko boza. Ikusitzen da, Manuelekin dago Leitza'ko biotza, zu jaio ziñan siaskatxoa oraindik ez dago otza.

3.GL / EUSKAL HERRIA PLAZA

BAINA GARAI BATEKOAK UTZITA, MANUEL LASARTEREN ONDOREN ETORRI DIRA BERRIAK ETA BERTSOAK BIZIRIK

JARRAITU DU HERRIAN. Euskal Herria plazan, herriko plazan, urteko saiorik garrantzitsuena egiten da. Santiburtzio festetan urtero jaialdi bat antolatzen da, eta herriko plaza jendez goraino betetzen da, bertsolariek esateko daukatena entzun asmoz.

Gutxienez gerra garaitik edo lehenagotik egiten den jaialdia da, eta, festetan, zezenekin eta dantzekin batera, jende gehientsuen biltzen duen ekitaldia da. Bertsoa, ordea, ez da festetako jaialdian soilik entzuten herriko plazan, ekitaldi kultural, politiko, kirol arloko, omenaldi… gehienak ere bertan egiten dira, eta bertso doinuak ez dira urruti ibiltzen horrelakoetan.

Baina festetako saiora itzuliz, urtero punta-puntako bertsolariak ekartzen dira saioa borobiltzeko, eta herriko bertsolariekin batera osatzen dute taldea. Herritarrek kanpotik deitutakoen inbidiarik ez dute izaten, saio borobilak ateratzen dira guztien artean eta estimatutako plaza da; entzuleak gogoz hartzen ditu bertsolariak, eta txaloz ordaintzen die egindako lana.

2016. urteko saioan Oihana Iguaranek bakarka osatutako lana da hemen idatzita aurkitu daitekeena. Gure Esku Dago egitasmoaren, egindako giza-katearen, etortzekoak ziren herri-galdeketen eta “jende zoriontsua herri libre batean” dioen abestiaren inguruan galdegin zion gai jartzaileak Oihanari. Hementxe bada, Euskal Herria plazan gure herriaren erabakitze prozesuari eta honek sortutako ilusioei jarritako bertso hirukotea.•

Du(e)la bi urte abiatuta bagoaz erabakitzen gure pausoak norantza bota ta bide bat eraikitzen egia esan kantuarekin ni ere hunkitu nintzen nahiz proiektu bat ezinezko den abesti batean biltzen gure herria behingoagatik tonu berean ari zen.

Giza-katean elkartu ginen hogeita hamaika eskuko gero oihalak josi genitun denak puntara juxtuko gure bidea, gure kantua bi gauza ditut gustuko nahiz eztabaida luzerako den eta ez den abestuko sinistu nahi det bitarte hortan ez gerala isilduko. Bidea pixkat arindu zaigu abesti hori tarteko baino aurretik dena daukagu egiteko, esateko irribarrea modu on bat da gure hortzen kanporako bide luzean pausoak daude ta prest gaude emateko baino enago herri horren zain zoriontsu izateko.

4.GL / AURRERA ELKA BERE PLAZATXO

HANDITIK TXIKIRA JAUZI EGINGO DUGU ORAIN, HERRIKO PLAZATIK ESTRATA TXIKI BAT HARTU ETA AURRERA ELKARTEA DAGOEN TOKIRA. Leitzako Kirol Elkartea da Aurrera, eta bere egoitza eta soziedadea daude Euskal Herria plazatik gertu, udaletxearen atzeko aldean. Kirolaz gain soziedade honetan egitasmo anitz egin izan dira betidanik, bertsoa horien artean. Bertso bazkari eta afariak edo Bardoak taldekako txapelketako saioak esaterako; garai batean eta urte luzez bertso eskola ere bertan egin izan da.

Baina bada urtero hutsik egin gabe errepikatzen den saio bat azken 6-7 urtean, festetako egun handian, abuztuaren 11n San Tiburtzio egunez. Herriko bertso eskolak antolatzen duen saioa izaten da, eta bertako partaideek abesten dute bertan. Giro goxo eta atsegina sortzen da, bazkalosterako plan ezin hobea: etxean ederki bazkaldu ondoren kafea izotzarekin, gin tonic bat eta herriko bertsolariak kantuan entzuteko parada.

Entzule kopuruak, pixkanaka, gorantz egin du urterik urte, eta azkeneko urteotan 50 pertsona inguru elkartu izan dira emanaldiaz gozatzeko. Bertsolarientzat ere plaza maitatua da, festa egunez herrian bertan kantatzea eta bertso eskolako kideekin batera mikrofonoa hartu eta jai giroan bakoitzak bere aletxoa uztea modu bikaina da bezperako parrandaren ondorioak pasatzeko; baita datorren parrandari hasiera emateko ere.

Hemen dauden hiru puntu erantzun hauek, Miel Mari Elosegi Luze leitzarrak Aurrera Elkartean egindako saio batean botatakoak dira.•

ARTEA ETA OA

Donostia (XDZ).

Atez ate biltzen da gaur egun zaborra Nahiz ta etxe batzutan suertatu gogorra Hobetu beharra dugu zaborren alorra amalurrarekin ho(r)i da daukagun zorra Birziklatu ezkero gero ta gehiago Hobera iñen lukela du Luzek itxaro jendea kontzientziatzen ari da zeharo emaitza etorriko da ni seguru nago. Zuk zer egiten duzu naturaren alde? Saiatzen naiz izaten zabor guzin jabe nere ingurua zaindu nere burun pare hala (e)re ongi itteko ikasteko gaude.

5.GL / ATEKABELTZ HERRIGUNEA

AURRERATIK ATERA, KALE NAGUSIAN BEHERA EGIN, HERRIKO BIRIBILGUNEA IGARO ETA HERRITIK IRTEN BAINO LEHENTXEAGO AURKITZEN DA AZKENAURREKO

GELTOKIA: ATEKABELTZ HERRIGUNEA. Orain dela 16 urte okupatutako espazio bat da, herriaren eta herritarren erabilerarako ateak zabalik dituena. Garai batean Guardia Zibilaren kuartela izandakoa, gaur egun Herrigunea da, eta bertan daude gaztetxea, liburutegitxo bat, rokodromoa, serigrafia gela, eragile politiko eta sozialen batzar gelak, sukaldea, ikus-entzunezkoen gela…

Eragilek eskatu eta gelak hartzen dituzte, eta bertan dago Atekaberts Leitzako bertso eskolaren gela. Leku xume bat, baina uzta emankorrak eskainitakoa. Bertan biltzen dira bertso eskolako kideak kantuan aritzeko (gehienetan, kontukontari aritzeko ere bai askotan), txapelketak prestatzeko, saioak antolatzeko eta baita tarteka mokadutxo bat jan eta lagun giroan bertso batzuk botatzeko ere. Herriko sortzaileen babesleku da Atekabeltz, sormenerako espazioak eskaintzeaz gain, plazak ere sortu eta eskura ematen baitizkie sortzaileei, sorkuntzako alor guztiei lekua eginez, herritik eta herriarentzat (auzo)lanean arituz. Bertso saio andana egin da Atekabeltzen, gaztetxea den espazioan batez ere. Azken urteotan Bardoak egitasmoko saioek hartu dute sona, eta herritarrak gogotsu agertzen dira saio hauek entzutera. Gaztetxea leporaino bete izan da, herrikideak kantuan entzuteko eta umorezko agur prestatuak ikusteko irrikaz bertaratzen dira. 100 lagun inguru bildu izan dira azken urteetan, eta saio on askoak entzuteko aukera izan dute.

Hementxe bertso eskolako bi kidek, Diego Riañok eta Xabat Illarregik erdibana osatutako bi habanera, kontratua berrituko ote dieten ez dakiten enpresa bereko bi lankideren paperetik.

*Diegok bertso bakoitzeko lehenengo lau puntuak abesten ditu, eta Xabatek beste 4rak.•

Gaur arte ibili gara hemen batetik bestera nolakoa izango ote da biharko egunaren bezpera? berriz kontratua sinatu izango ahal dugu aukera? edota asko bezela joango ahal gara kalera? Ba ez dakit, nik ere bai pentsatzen baitut berbera nahiz eta jakin inglesa, euskera eta erdera orain nahiz eta pentsatu itzuliko ahal naiz honera? alperrik egiten diot nere bururi galdera.

Ta lana egin behar da betetzekotan sabela beño gure etorkizuna bihurtu zaigu kiniela Leitzako papelerian aritzen gara honela ta orain papelerian falta kontrato-papela laster ikusiko dugu INEMen gure eskela edota irrifartxo bat aterako da bestela ostirala iristear ta sentitzen naiz horrela sufritu egin beharko da aurreko astetan bezela!

This article is from: