Bertsolari 122

Page 192

rta e Z ? t i a b r ze e k u n IDAZMAKINAZ e z l a o d a r i atziko k e x t e horr z t i h a t E . gine s i nuela t u h n o z i azag l p , o k s a e et d a k r n urt a m a h n e Azk . k a o i z p u r r k ge i dreen i r o g a i d n a h eta , a n e i d n a h orik

PLAZA, PLAZAKO TESTUA: XABIER AMURIZA

“Idatziko al zenuke zerbait?”

nahi du. Menperatua, nolabait. Bertsolariak, zenbat eta gehiago transmititu dominioa, entzuleengan eragin handiagoa lortuko du. “Entzuleei beldurra? Horiek denak gu baino eskasagoak dituk!”. Konfiantza hori naturalki sentitzea zorte handia da, nornahiren izaeran ez dagoena. Bai dago nornahiren esku hala balitz bezala agertzea edo agertzen saiatzea. Hori ere ez da guztiz egia, horretarako behar baita, hain zuzen, plaza sena delakoa. Guztiek ez daukate, neurri berdinean. Baina garrantzitsua da izaeraz hain horniturik sentitzen ez direnek argi edukitzea jokaeraz halaxe agertu behar dutela. Aktuatzen ari gara, ez konprentsioa eskatzen. Saio baten ondoren, entzule batek galdetu zuen: “Zurekin kantatu duen hori nor izan da?”. Erantzun zitzaion: “Iaz ere hementxe kantatu zuen”. Eta berak: “Ba, ez neukan gogoan”. Bertsolari baten irudia entzuleen gogoan gelditu ez bada, zaila da plazako dohaina daukala pentsatzea. Plaza sena ez da saio barruko kontua bakarrik. Aurretik eta ondoren, jendearekin harreman bat dago, batzuetan luzea. Bazoaz herri batera eta han daude zure zain, gutxienez antolatzaileak. Edo ez dago inor!

ZERTAZ? BOST URTE BAITIRA BERTSO PLAZA UTZI NUELA. Eta hitz horretxek iradoki zuen motibo bat: plaza. Duela ez hain urte asko, plazagizon huts ginenak gainditu gaitu, zorionez, plazandreen irrupzioak. Azken hamarkadetan bertsolaritzan gertatu den fenomenorik handiena, eta handiagorik gertatzen nekez ikusiko dena, aldi oso luze batean. Zer da plazagizona morfologikoki? Plazako gizona. Zer da plazandrea? Plazako andrea. Biak dira plazako. Euskarak bi kontzeptuak hitz bakarrean batzeko daukan ahalmena baliatuz, artikulu honetan hitzak bata nahiz bestea adieraziko du. Plazako adjektiboak publikoan jarduteko dohain aparteko bat esan nahi du. Dohaina bera, izen gisan, plaza sena izan daiteke, behin-behinean, beste hobeago baten zain. Lehen-lehenik, bertsoa bera da, nola ez, plaza sena betetzen duen osagai nagusia. Presentziarik txepelena ere, baldin bertsoak onak, deigarriak, inpaktanteak badira, plazako izar bat izango da. Normalki, ordea, dohain bat beste dohain batzuekin batera joan ohi da. Eta eduki berdinean, dohain lagungarrietako bat jarrera da. Jarrera gailena. Entzuleak inpresionatua izan

190


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.