Bertsolari 122

Page 164

IKERKETA

TXANPIÑOIAK TESTUA: MAIALEN AKIZU ARGAZKIAK: XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA

Zergatik sortzen da txanpiñoia hemen eta ez hor? Zer du lur honek desberdin, eta nola ontzen da, ia konturatu gabe, txanpiñoia? Txanpiñoiaren metafora darabil Amaia Perez Orozko1 ekonomialari eta ekintzaile feministak egungo sistema ereduaren metafora gisa. Langile txanpiñoia agindutako ordu eta lekuan egunero prestu eta osasuntsu dagoena da. Lan jarduna hala moduz bukatu arren, hurrengo egunerako, eta hurrengorako, eta hurrengorako, berria bezala zahartu, konturatzerako.

G

ustatzen zaizkit txanpiñoiak, baina nekez sumatzen ditut faltan, eta jaten ditudanean ere, aho gustagarri izaten dira asegarri baino. Txanpiñoiaren metafora kulturaz hitz egiteko ere erabil daiteke: gustagarri bai, baina asegarri, kostata. Tortillan, plantxan, entsaladan… edozein jakiren konpainian, primeran; bakarrik, eskasa. Eta kultura, txanpiñoiaren antzera, badirudi edozeinen lagun egin daitekeela (txanpiñoiaren kultura ere badago, pentsa!), baina bada hitz bat kulturarekin ezkontzen zaila dena, hitz itsusi bat, ahoskatu ahala giroa aldatzen duen horietakoa: ekonomia (ilundu du eguna).

Ez naiz ekonomian aditua. Nik ere Jose Luis Gorrotxategik 93an Ibarran emandako erantzuna firmatuko nuke. “Dirua nola egiten den” galdetu zioten eta halaxe erantzun: “Zure galderai erantzutea / baita nire helburua: / asko irabazi, gutxi gastatu / hola egiten da dirua”. Ez dauka misterio handirik. Misterioa da, ordea (guk halaxe uste), batzuek gastatu eta gastatu, eta nola duten hainbeste. Nork kantatua den ez dakit (altxa beza eskua dagokionak), baina bukaera hau gogoan daukat: “Aberatsaren nahia ez al da / ur gaziaren tragoa: / zenbat ta gehio edaten dezun / egarri handiagoa”.

162

Ibexa, enpresa, eta burgesa, petalo bereko errima eta termino ekonomiko izateaz gain, botere harremanak, genero ezberdinkeria eta ideologia marratzen duten hitzak dira. Ez dute gure kontu korronteetan soilik eragiten, gure kontuetan eta gure korronteetan ere bai. Bestelako mundu bat nahi dugu, mundu euskaldunago, feministago, askeago… eta ia poto diren -ago horien antza duena, baina hori eredu ekonomikoaz pentsatu gabe, ezin. Ekonomia feministak helburu horixe du: batetik, ohartzea feminismoaren indarraldiak ekonomiaren esparruan ere eragin behar duela. Kaleak hartzea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.